Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko abenduaren 21ekoa, Kulturako sailburuarena, 2012-2014 urtealdietan euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko diru-laguntzak, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzekoak ere, emateko deialdia egiten duena eta horretarako araubidea finkatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 6314
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/12/21
  • Argitaratze-data: 2011/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 106. artikuluak dio Euskal Autonomia Erkidegoko eta Lurralde Historikoeako herri-administrazioek nahitaez bideratu behar dutela beren eskumeneko hirurehun mila euro baino gehiagoko lan publikoen aurrekontuaren ehuneko bata, gutxienez, Legeak berak aurreikusten dituen helburuetarako.

Artikulu hori garatuz, Eusko Jaurlaritzak uztailaren 28ko 204/1998 Dekretua eman zuen, aurrekontu-erreserba horren arau erregulatzaileak onartzen dituena. Bertan aurreikusten da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagokionez, erreserba hori bihurtzea, zatika edo osorik, Kultura Sailak aurrekontu-erreserba horrek dituen helburuak benetan gauzatzeari begira bideratutako diru-atal.

Kultura sailburuaren 1999ko otsailaren 19ko Aginduak, halaber, aurrekontu-funtsak euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu, zabaldu eta sustatzeko inbertsio-lanetan nola aplikatu arautzeko irizpideak eman zituen.

Aipatutako aurrekontu-erreserbatik datozen kopuruak zuzen bideratzeko eta behar bezala erabiltzeko xedez, agindu honek aurretiko izapideen araubideari helduko dio eta deialdia egitea du helburu, bai eta eskabideak egiteko baldintzak eta modua arautzea ere, eta horiek ebazteko prozedura, jomuga horretarako izendatu den diru-kopuruaren kargura, «ehuneko bat kulturala» deritzonaren kontura alegia.

Horregatik, honako hau

Agindu honen helburua da 2012-2014 urtealdietan euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko diru-laguntzak, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzekoak ere, emateko deialdia egitea, eta horretarako araubidea finkatzea.

  1. Aurreko artikuluan aurreikusitako helburuari begira bideratuko den diru-kopurua bi milioi laurehun mila (2.400.000) euro da, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren Proiektuan berariaz jarritako urte anitzeko (2012-2014) partidaren kontutik datozenak; horietatik 800.000 euro 2012. urteko konpromiso-kredituei dagozkie, beste 800.000 euro 2013. urteko konpromiso-kredituei, eta beste 800.000 euro 2014. urteko konpromiso-kredituei.

    Agindu honen babesean ematen diren laguntzak finantzatzeko diru-zenbatekoak honela banatuko dira: a) bi milioi berrehun eta berrogeita hamar mila (2.250.000) euro, euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko lanak ordaintzeko; eta b) ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro, euskal kultura-ondareari eragiten dion hirigintza-plangintza sortu eta aldatzeko.

    Horrez gainera, artikulu honetan jaso den guztirako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da, eskatutako diru-laguntzen guztirako zenbatekoa kontutan harturik, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan beste laguntza-egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuak ahitu gabe geratu badira. Adierazitako aldaketa diru-laguntzak ebatzi baino lehen egin behar da. Gorabehera hori Euskal Herriko Agintaritzaren argitaratuko da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpenaren bidez.

  2. Modalitate bakoitzean adierazitako zuzkidura dena dela ere, eskabiderik ez dagoelako, eskakizunak betetzen ez dituztelako edo aurkeztutako proiektuen kalitatea eskasa delako, bi modalitateetan ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, Balorazio Batzordeak beste modalitaterako diru-laguntzaren zenbatekoa handitzea proposatuko du, betiere delako modalitate hori artean erabaki gabe badago.

  1. Diruz lagundutako proiektuek 2012ko urtealdian hasi behar dute edota dagoeneko hasiak egon, eta, gainera, honako amaiera-data eduki beranduenez:

    2012an gauzatzeko proiektuak: 2012ko abenduaren 31 baino lehen.

    2012-2013an gauzatzeko proiektuak: 2013ko abenduaren 31 baino lehen.

    2012-2014n gauzatzeko proiektuak: 2014ko abenduaren 31 baino lehen.

  2. Behin diru-laguntza emanda proiektua gauzatzeko epea ezartzen denean, epe hori luzatu egin ahalko da Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez. Horretarako, erakunde interesdunak luzapena eskatu beharko du, hasieran emandako epea amaitu baino lehen. Eskabidearekin batera, luzapenerako arrazoiak justifikatzeko idatzi bat aurkeztuko du, baita nahi duen epearen proposamena ere. Nolanahi ere, epe berri horren muga, 2014ko abenduaren 31 izango da. Epearen erdia luza dezake, gehienez ere.

Agindu honen bidez ematen diren diru-laguntzak bateragarriak izango dira beste batzuekin, baldin eta helburu berberarekin jasotzen diren guztien batuketan gain-finantzaketarik gertatzen ez bada dagozkien aurrekontuaren gainean. Hori gertatzen bada, deialdi honen bitartez emandako laguntza doitu egingo da, hain zuzen soberakinari dagokion neurrian.

  1. Agindu honen babesean diru-laguntzak jasotzeko eskabideak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduko zaizkio, I. eranskinean jasotako ereduari jarraituz, eta bertan eskatutako dokumentazioarekin batera, helbide honetara bidali: Kultura Ondarearen Zuzendaritza (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edota Eusko Jaurlaritzaren Kultura Lurralde Zerbitzuak (Kale Nagusia, 85, 48011 Bilbao; eta Andia kalea, 13, 20004 Donostia-San Sebastián). Eskabideak zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan horretarako ezartzen den edozein prozeduraren bidez egin ahal izango dira..

    I. eranskinean adierazten den bezala, erakundeari edo pertsonari buruzko datuak ez ezik honako agiriak ere aurkeztu beharko dira:

    1. Jarduera edo proiektuaren gaineko txosten zehatza, lagundutako jarduera hori gauzatzeko gehienezko epeak berariaz jasoko dituena (ezin izango dute 2014ko abenduak 31ko epea gainditu).

    2. Hala badagokio, proiektuaz arduratzen del taldearen curriculum vitae.

    3. Proiektuaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu banakatua eta xehatua, II. eranskineko ereduari jarraituz.

    4. Helburu berbera betetzeko eskatutako beste diru-laguntzen zerrenda. Bat ere ez bada eskatu, horixe adierazten duen zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko da.

    5. Ordainketak agintzeko agiriak, III. eta IV. eranskinetako ereduak erabilita.

    6. Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izanez gero, zerga guztiak ordainduta dituztela frogatzen duen agiria.

    7. Legez kanpoko laguntza bateraezinik jaso ez izana egiaztatzen duen agiria, V. eranskineko eredua erabilita.

      1. Eskabideen izaera eta edukia kontuan hartuta, honako hauek ere erantsiko dira:

        Azken bost urteotan etendako higiezinaren erabilera bereizgarriari berriz ekitea helburu duten proiektuen kasuan, gorabehera horren berri ematen duen zinpeko adierazpena, bai eta eraikinaren azken bost urteotako ur eta argiaren ordainagiriak ere.

        Higiezinetan egiten diren lanetan eta monumentu-multzo baten lotekako banaketa errespetatzen duten jardueren kasuan, diruz lagunduko diren jardueren proiektu teknikoak, lizentziak eta baimenak (edo horien eskabideak, nahiz eta gero, behin emanez gero, aurkezteko obligazioa izan, diru-laguntzaren justifikazio moduan).

        Industria eta landa-ondarearen berrerabilpena eta balioestea justifikatuko duen proiektu teknikoa edo txosten zehatza.

        Ondare arkeologikoaren lurrak edo haren ingurunekoak eskuratzeko aukera egiaztatzen duten kontratu, aurrekontratu edo dokumentuak.

        Eta, oro har, eskatutako diru-laguntza bermatzeko edo argitzeko edo baloratzeko baliagarri iritzitako beste edozein dokumentu.

Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzak.

  1. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak eskaera epe barruan eta eskatutako moduan egin dela egiaztatuko du, baita eskatzen den dokumentazio guztia aurkeztu dela ere.

  2. Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

  1. Diru-laguntzaren helburu diren jarduerak baloratzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean xedatutakoa errespetatuz), aurkezteko epea amaituta eta eskaerak onartu diren ala ez erabaki ondoren. Batzorde horrek, ezarritako irizpideak kontuan hartuta, dagokion ebazpen-proposamena igorriko dio Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari, eta honela osatuta egongo da:

    Kultura Ondarearen zuzendaria edo horrek eskuordetutako pertsona. Batzordeburua izango da eta kalitate-botoa izango du, boto-berdinketa gertatuz gero azken erabakia emateko.

    Euskal Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzuburua.

    Kultura Ondarearen Zuzendaritzako bi teknikari, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak izendatuak. Horietako bat batzordeko idazkaria izango da.

  2. Batzordeak egoki deritzonean, egitasmoari dagokion gaian adituak diren aholkularien laguntza jaso ahal izango du.

  3. Balorazio Batzordea zuzen eratu ahal izateko, batzordeburuak eta idazkariak egon behar dute, eta gutxienez kideen erdiek.

  4. Balorazio Batzordeko kideek ez dute prozeduran parte hartuko edo errefusatuak izan daitezke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan ezarritako moduan.

  1. Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamen arrazoitu bat egingo du, eta proposamen hori, espediente osoarekin batera, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari igorriko zaio berak bidezko ebazpena eman dezan.

  2. Ebazpenak honako hauek jasoko ditu, gutxienez:

    1. Diruz lagundutako proiektuak eta esleitutako diru-zenbatekoak, bai eta ordainketa-faseak ere.

    2. Eskatutako laguntza ukatu zaien proiektuen zerrenda, horretarako arrazoia azalduta.

    3. Diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko epea, agindu arautzailearen 3. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

    4. Behin proiektua gauzatzen amaituz gero, emandako diru-laguntzak justifikatzeko era eta epea, agindu honetako 14.2 artikuluak dioenari jarraituz.

    5. Diru-laguntza birgaitzeko hirigintza-sozietateen bitartez egin bada, zehaztu beharko da ea bidezkoa den ala ez Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta sozietate horien artean lankidetza-hitzarmenik sinatzea. Balizko hitzarmen horren edukiak agindu honetan xedatutakoa bete beharko du.

    6. Diruz lagundutako jarduera gauzatzeko berme gisa bidezko iritzitako beste edozein obligazio.

  3. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.3 artikuluak ezarri bezala, ebazpena bost hilabeteko epean jakinaraziko da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita.

    Nolanahi ere, akatsak zuzentzeko epea irekiko balitz, aipatu den epea etenda geratuko litzateke pertsona edo entitate interesatuari akatsa jakinarazten zaionetik horrek akatsa zuzentzen duen arte edo akatsa zuzentzeko eman zaion epea amaitu arte.

  4. Esandako epeetan ez bada ebazpenik jakinarazten, eskabideei uko egin zaiela ulertu ahal izango da, isiltasun administratiboaren bidez, administrazio-prozedurari buruzko arauen arabera.

  5. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara (jende guztiak honen berri izan dezan), eta diru-laguntzak eskatu dituzten pertsona edo entitate eskatzaileei ere emango zaie Ebazpenaren berri.

  6. Jakinarazten den ebazpenaren aurka, edo ebazteko epea ebazpen adierazirik izan gabe igarotzen bada, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kulturako sailburuari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluan agindutakoarekin bat.

Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen pertsona edo erakunde onuradunek ondoren azaltzen diren betebeharrak bete beharko dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek ez badiote diru-laguntzari idatziz espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

  3. Beste edozein administraziok, erakunde publikok edo pribatuk helburu bererako emandako diru-laguntzak, diruak edo baliabideak eskuratu badira, horren berri eman beharko da.

  4. Laguntza ematerakoan kontuan izandako dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu egin baldin bada, horren berri ematea.

  5. Bai Kultura Ondarearen Zuzendaritzari, bai Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari euren lanerako behar duten informazio guztia ematea, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzei dagokienez, eta diruz lagundutako ekintzetan haien kontrol, egiaztapen, jarraipen eta ikuskaritzaren menpe egotea.

  6. Diruz lagundutako jarduerari buruzko kartel eta testuetan, ahal bada, Kultura Sailaren babesa aipatzea. Material horiek euskaraz ere egon beharko dute, alde batera utzita beste hizkuntza batzuk erabiltzea ere zilegi dela.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, agindu hau kudeatzeko organo eskuduna den aldetik, diruz lagundutako jardueren kontrola eta jarraipena zainduko du.

Horretarako, eta legez beste entitate eta erakunde publiko batzuei dagozkien eskumenak urratu gabe, Euskal Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio diruz lagundutako jarduerak zuzen gauzatzen direla bermatzeko egoki iritzitako ikuskatze eta egiaztapenak egitea.

Dagozkien kapituluetan zehazten da agindu honetako diru-laguntzak nola ordainduko diren modalitate bakoitzean.

  1. Emandako diru-laguntza justifikatzeko, laguntza arrazoitzen duen jarduera jada burutu duela eta egindako gastuak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitate edo pertsona onuradunak. Alegia, gutxienez, honako hauek:

    1. Egindako jarduera justifikatzen duten agiriak:

      1. Agindu honetako II. kapituluan ezarritakoaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueren kasuan: egindako jardueraren txostena, ahalik eta zehatzena; egindako lan edo jarduera azaltzen duen ziurtagiri teknikoa, edo, hala badagokio, halako ondasuna eskuratu dela egiaztatzen duten eskritura publikoak edo kontratu frogagarriak.

      2. Agindu honetako III. kapituluan ezarritakoaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueren kasuan: diruz lagundutako proiektu edo jardueraren kopia eta, hala badagokio, hari erantsita, jatorrizko material grafikoarena, bai taldeak landutakoarena bai aldez aurreko fasean bildutakoarena. Kopia horiek ikerketa-dokumentazio gisa sartuko dira Euskal Kultura Ondarearen Zentroko artxiboetan.

    2. Gastuen frogagiriak, jarraian adierazitakoari jarraituz:

      1. Arau orokor gisa, diruz lagundutako jarduera burutzeko sortu diren gastuen fakturak, horien zenbatekoak aurkeztutako gastu-aurrekontuaren adinakoa izan beharko duelarik.

      Fakturak jatorrizkoak izan beharko dira, edo Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak edota bere Lurralde Zerbitzuek konpultsatutako fotokopiak. Onuraduna Toki Administrazioko organo bat bada, udal idazkariak konpultsatutako kopia ere baliagarria izango da.

      2. Salbuespen gisa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuaren kargurako finantziazioak ez duenean aurkeztutako gastuen aurrekontuaren % 30 gainditzen, diru-laguntza jaso dezakeen jarduera burutzeko sortutako gastuen fakturek edo bestelako dokumentuek gastuen aurrekontu osoaren % 50eko zenbatekoa baino ez dute justifikatu beharko.

      Nolanahi ere, Kultura Saileko organo eskudunak hala eskatzen duenean, eta hiru hilabeteko epearen barruan, artikulu honetako 2. puntuan ezarritako aurkezpen-epetik hasita, onuradunek aurkeztutako gastuen aurrekontuaren zenbateko osoa justifikatzen duten gainerako fakturak edo dokumentuak haren esku jartzeko konpromisoa hartuko dute.

    3. Zinpeko adierazpen bidez, diru-laguntza jaso dezakeen jardueraren gastu eta sarreren behin betiko balantze ahalik eta zehatzena jaso beharko dute, espresuki adieraziz erakunde publiko nahi pribatuetatik jasotako laguntzak, Kultura Sailak emandako laguntza barne. Kultura Sailak emandako laguntzaz gain ez bada bestelako laguntzarik jaso, hori adierazten duen ziurtagiri bat atxikiko da.

    4. Onuraduna beste herri-administrazio bat denean, organo eskudunak ziurtagiri bat aurkeztu behar du emandako diru-laguntzaren helburua bete dela adierazteko eta horretan erabilitako zenbatekoak zehazteko.

    5. Halaber, onuradunari ordainketa egin ahal izateko, pertsona fisiko eta juridiko pribatuen kasuan, zerga guztiak eta Gizarte Segurantzako obligazioak ordainduta dituztela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira.

    6. Diruz lagundutako jarduerak lizentzia edo baimenik behar badu, eta eskabidea egin den unean agiri horiek eskatu izana baino ez bada egiaztatu, jasotako behin betiko lizentzia edo baimen horiek aurkeztu beharko dira, aurreko momenturen batean aurkeztu ez badira behintzat.

  2. Diruz lagunduko diren proiektuak justifikatzeko epeak honako hauek dira, gehienez ere:

    2012an gauzatzeko proiektuak: 2013ko otsailaren 28a baino lehen.

    2012-2013 urteetan gauzatzeko proiektuak: 2012an gauzatutako jarduerak, 2013ko otsailaren 28a baino lehen; 2013an gauzatutako jarduerak, 2014ko otsailaren 28a baino lehen.

    2012-2014 urteetan gauzatzeko proiektuak: 2012an gauzatutako jarduerak, 2013ko otsailaren 28a baino lehen; 2013an gauzatutako jarduerak, 2014ko otsailaren 28a baino lehen; 2014an gauzatutako jarduerak, 2015eko otsailaren 28a baino lehen.

  1. Helburua eta irizpideak.

    Diru-laguntza benetan egindakoari egokitzearren, eta behin betiko likidazioa egitearren, hasierako aurrekontua baino handiagoak diren gastuak justifikatzeagatik diru-laguntzaren kopurua ez da inola ere handituko.

  2. Prozedura.

    1. Diru-laguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak behin aztertuta egokitzat jotzen badira, ordaintzeke dagoen diru-kopurua ordainduko da.

    2. Diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzen badira, eta diru-laguntzaren xedea bete dela ikusten denean, diru-laguntza emateko Ebazpena aldatu ahal izango da, dela egindako gastua aurrekontuetan den baino gutxiagokoa delako, dela pertsona edo entitate onuradunek beste erakunde publiko zein pribatuetako diru-laguntza edo laguntza batzuk jaso dituztelako ezarri diren mugak gaindituz.

      Ebazpen hori aldatu ahal izango da, halaber, dena delako arrazoiagatik guztiz baliogabetzea bidezkoa denean eta, agindu honen 16. artikuluan adierazitako kasuetan, jada jasotako guztia edo zati bat Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko obligazioa dagoenean.

      Kasu horietan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak aldatu edo egokitzen dituen likidazio-ebazpena emango du Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak, frogagiriak aurkezteko epea bukatzen denetik bi hilabeteko epean, eta, hala badagokio, ebazpena jaso eta bi hileko epea emango du bidezko itzulketa egiteko, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako prozedura errespetatuta.

    3. Bestalde, 14. artikuluko 1.b.2 paragrafoaren bigarren lerroaldeko kasuan, ordainketa egiteko epea lerroalde horretako dokumentuak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatuko da.

  1. Hauek izango dira ez-betetzeak:

    1. Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

    2. Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

    3. Diru-laguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).

    4. Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

  2. Aurreko puntuko kasuren bat gertatu dela egiaztatzen bada, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusi bezala eta bertan ezarritakoa bete ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Orokorrari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta legez dagozkien interesak.

Kapitulu honen babesean laguntzen diren jarduerek bat etorri behar dute, nahitaez, babes-araudiarekin eta araudi hori garatzen duen hirigintza plangintzarekin. Hona zein kategoriatan sailkatzen diren jarduerok, lehentasun hurrenkeraren arabera ordenaturik:

  1. Sailkatutako monumentu-multzoak, edo babesteari begira espedientea hasita dutenak: Kontzeptu horren pean honako jarduera hauek lagundu ahal izango dira:

    Babestutako monumentu-multzoa balioesteko oztopoak diren elementuak eta zatiak, baita eraikuntzak eta eraikin osoak ere, deuseztea, eraistea edo kentzea.

    Monumentu-multzo baten jabetzen lotekako banaketari eustea, aurreko eraikinaren eraistea dela-eta ordezkatze-jarduera bati ekiten zaionean, babes-araubideko irizpideei jarraituta.

    Eraikinen berrerabilpena, betiere esku-hartzea berari dagokion babes-araudian eta araudia garatzen duen hirigintza-plangintzan ezarritakoarekin bat badator. Berrerabilpentzat ulertuko da eraikinarekin bateragarria den erabilera berri bat edota gutxienez bost urtez etendako erabilera bereizgarri bati berriro ekitea. Horren arabera, jarduera hauek jaso dezakete diru-laguntza: eraikina erabilera berrira egokitzeko behar diren proiektu teknikoek, obra zuzentzeek eta instalazio-lanek.

    Aztarnategi arkeologikoetan, egitura arkeologiko esanguratsuak sendotzea. Kanpoan geratuko dira agindu honek hartzen dituen urteetan gauzatzekoak ez diren proiektuak.

  2. Sailkatutako eta inbentariatutako landa eta industria-ondarea, edo babesteari begira espedientea hasita duena: Kontzeptu horren pean helburua lehen aipatutako landa eta industria-ondare hori berrerabiltzea eta balioestea duten proiektuak lagundu ahal izango dira, alegia: eraikina erabilera berrira egokitzeko behar diren proiektu teknikoek, obra zuzentzeek, instalazio-lanek eta barne-eskuhartzeak. Berrerabilpentzat ulertuko da eraikinarekin bateragarria den erabilera berri bat edota gutxienez bost urtez etendako erabilera bereizgarri bati berriro ekitea.

  3. Euskal Kultura Ondarearen difusioa: lehentasuna emango zaie kultura-ondare hori babesteko beharraz gizarte-sentsibilizazioa areagotzera bideratutako proiektuei.

  4. Sailkatutako eta inbentariatutako ondasunak, edo babesteko espedientea hasita dutenak, eta haien ingurumaria desjabetzeko finantzaketa. Kontzeptu honetan, diruz laguntzeko modukotzat joko da bakar-bakarrik ondasun eta ingurumari horiek toki-administrazioek erosten dituztenean (udalak, mankomunitateak, koadrillak, kontzejuak eta gainerakoak). Desjabetzearen xedeak izan behar du deklaratzen den kultura-ondasuna, oso-osorik edo partez, balioztatzea.

    1. Ondare arkeologikoa:

    Labar-artedun haitzuloek, hiri-eremuetatik kanpoko gotorlekuek eta monumentu megalitikoek sartzen dira kontzeptu honetan.

    2. Ondare eraikia:

    Herrigune Historikoen Monumentu Multzoetan barne hartutako ondasunak eta haien ingurumariak desjabetzeak sartzen dira kontzeptu honetan

  5. Sailkatutako eta inbentariatutako ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko lanarekin edo babesteari begira hasitako espedientearekin loturiko beste edozein jarduera, Euskal Kultura Ondarearen Legean jasotako helburu eta xedeekin bat badatoz eta Euskal Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren beste agindu espezifikoetan aurreikusita ez badaude.

    Aurreko c) eta e) ataletan ez dira sartzen babestutako ondasun eta lurren erosketak, ikastaroak eta kongresuak, programa informatikoak, kultur ibilbideak, argitalpenak edo webguneak sortzea edo mantentzea.

  1. Agindu honetako 17. artikuluko a), b), c) eta e) idatzi-zatietako jarduerei dagozkien diru-laguntzak, bertako jarduerak burutzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek pribatuek zein publikoek eskatu ahal izango dituzte.

  2. Agindu honetako 17. artikuluko d) idatzi-zatiko jarduerei dagozkien diru-laguntzak, laguntzen helburu diren lursailak erosiko dituen toki-administrazioa osatzen duten entitateek edo haien mendeko organoek eskatu ahal izango dituzte.

  3. Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak (Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretua) aipatzen dituen birgaitzeko hirigintza-sozietateak dituzten sailkatutako monumentu-multzoen a) idatzi-zatiko jarduerak diruz laguntzeko eskabideak sozietate horien bitartez bideratu ahal izango dira eta, hala badagokio, horien eta Eusko Jaurlaritzako kultura Sailaren artean bidezko hitzarmen bat sinatu ahal izango da.

  4. Diru-laguntzak ez dira esleituko ez ordainduko, baldin eta entitate eskatzaile eta onuradunek beren zerga-betebeharrak ez badituzte konplitu, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzudan diru-laguntzak eskuratu dituztenek zerga mailako obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan xedatutakoarekin bat (1991ko urriaren 15eko EHAA, 208 zk.). Eranskina, 2006ko ekainaren 19ko Aginduaren bidez eguneratu zen.

    Diru-laguntzak ez dira esleituko ez ordainduko, halaber, baldin eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bertako erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen arloan, dirua itzultzeko prozedura bat edo zehapen-prozedura bat hasita badago eta oraindik izapidetzen ari bada.

    Ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik jasotako pertsona edo erakunde eskatzaileak, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean ezarritakoa barne (4/2005 Legea, otsailaren 18koa).

    Ezingo dute jo deialdi honetara, halaber, agindu honetako V. eranskinean aipaturiko legez kanpoko laguntza bateraezinik jaso duten entitateek, baldin eta ez badituzte itzuli edo ordaindu.

Kapitulu honen arabera ematen diren diru-laguntzen gehienezko kopurua diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren zenbateko ekonomikoaren ehuneko ehun (% 100) izango da, salbu eta monumentu-multzoko lotizazioak mantentzeari dagokionez, zeinak gehienez lagundu daitekeen aurrekontuaren zenbateko ekonomikoaren ehuneko berrogei (% 40) izango baitu ez kasu batean, ez bestean, ezingo da gainfinantzaketarik gertatu. Ematen diren diru-laguntzetako bakoitzaren diru-kopurua ez da inoiz 300.000 eurotik gorakoa izango, agindu honen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikagarria zaien laguntzen onuradunentzako jarritako muga errespetatuta.

Hori guztia betiere Kultura Sailak bere aurrekontuetan helburu horretarako esleitzen dituen kopuruaren barruan.

  1. Kapitulu honetan jasotako diru-laguntzak emateko, ondoko norgehiagoka prozedura erabiliko da:

    Behin eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren eta, hala badagokio, 8. artikuluan aurreikusitako izapidea gauzatu eta gero, Balorazio Batzordeak agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten jarduerak ebaluatuko ditu, artikulu honetako hurrengo puntuan finkaturiko irizpideak erabiliz.

    Diru-laguntza jaso ahal izateko, nahitaezkoa da ebaluazio-fasean hirurogei (60) puntu lortzea.

  2. Behin balorazio-prozesua amaitu ondoren, onuradunen artean banatuko dira hasiera batean proposatutako diru-kopuruak. Baina laguntzen diru-kopuruen batuketak gainditzen badu aurrekontuaren muga, eta kasu horretan bakarrik, diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa finkatzeko, 1. atalean aipatutako gutxieneko puntuazioa lortu duten eskabideen artean Batzorde Kalifikatzaileak deialdiari zuzendutako gehienezko diru-kopuru osoaren hainbanaketa egingo du, jarraian aipatzen diren formulen arabera:

    1. Hainbanaketa hori bi aldagai kontuan hartuta egingo da: lortutako puntuazioa eta eskatutako diru-kopurua. Formula hau erabiliko da horretarako:

      (Ikus .PDF)

      non,

      Si = programa edo jarduera bakoitzari dagokion hasierako diru-kopurua

      Ei = Kasu bakoitzean eskatutako laguntzaren diru-kopurua

      Pi = Programa edo jarduera bakoitzari Batzordeak esleitutako puntuazioa

    2. Baldin eta aurreko atalean ezarritako prozeduraren arabera kalkulatutako kopuruen batuketak aurrekontuen muga gainditzen badu, kasu bakoitzean eman beharreko laguntzaren diru-kopurua honela kalkulatuko da:

      (Ikus .PDF)

      non,

      Si = Programa edo jarduera bakoitzari dagokion behin betiko diru-kopurua

      D = Laguntzagai diren programa edo jarduera guztien artean banatu beharreko diru-kopurua

      Si = Aurreko formularen arabera programa edo jarduera bakoitzari legokiokeen hasierako diru-kopurua

  3. Jarduerak ebaluatzeko eta hautatzeko, honako irizpide hauek erabiliko dira.

    Agindu honetako 17. artikuluko a), b), c) eta e) idatzi-zatietako jardueren kasuan, (herrigune historikoekin, landa eta industria-ondarearekin, Kultura Ondarearen difusioarekin eta Kultura Ondarearen Legeak jasotzen dituen helburuekin loturiko beste edozein jarduerarekin zerikusia duten jarduerak).

    1. Kultura aldetik jarduerak duen kalitatea eta interesa. Eman beharreko guztizko puntuazioaren % 45 baloratuko da.

    2. Lagundu nahi den proiektu edo ekimenaren ezaugarri teknikoak. Eman beharreko guztizko puntuazioaren % 25 baloratuko da.

    3. Aurkeztutako aurrekontu orokorrarekiko jarduerak duen autofinantzaketa-maila. Eman beharreko guztizko puntuazioaren % 15 baloratuko da.

    4. Jardueraren lanpo eragina eta zabalkundea. Eman beharreko guztizko puntuazioaren % 10 baloratuko da.

    5. Laguntza-eskatzailea zenbateraino den irabazi-asmorik gabeko entitate bat. Eman beharreko guztizko puntuazioaren % 5 baloratuko da.

      Agindu honetako 17. artikuluko d) idatzi-zatiko jardueren kasuan, (desjabetzeak finantzatzea).

    1. Kultura aldetik jarduerak duen kalitatea eta interesa, eta proiektuaren ezaugarri teknikoak. Eman beharreko guztizko puntuazioaren % 40 baloratuko da.

    2. Kultura-ondasuna behar bezala babesteari begira, ingurune horretan dagoen jardueraren eragin kaltegarria. Eman beharreko guztizko puntuazioaren % 35 baloratuko da.

    3. Aurkeztutako aurrekontu orokorrarekiko jarduerak duen autofinantzaketa-maila. Eman beharreko guztizko puntuazioaren % 15 baloratuko da.

    4. Jardueraren lanpo eragina eta zabalkundea. Eman beharreko guztizko puntuazioaren % 10 baloratuko da.

Kapitulu honen babesean eman beharreko diru-laguntzak atalka ordainduko dira, era honetan:

  1. Lehenengo zatian, emandako diru-laguntzaren herena ordainduko da, behin 11.1 artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

  2. Gainerako kopurua ordainduko da laguntza emateko ebazpenean adierazitako moduan, aurrez gastua justifikatu ondoren. Zatika ere ordaindu ahal izango da, finantzatutako jardueraren gauzatze-mailaren arabera; hiru ordainketa arte egin ahal izango dira, bat urtealdi bakoitzean; a) atalean aurreikusitakoaz gain.

    Kasu horretan, ordainketa bakoitzari dagokion laguntza 14. artikuluan adierazi moduan justifikatu beharko da.

  1. Hona zeintzuk jarduera lagunduko diren:

    1. Aurreko hirigintza-dokumentuaren memoria garatzen duten azterketa historiko arkeologikoak eta haien azterketa osagarriak, betiere monumentu, monumentu-multzo edo balizko arkeologia gune izendatutako kultura-ondasunak badira. Nahitaez jaso behar dute I. eranskineko eskema eta datuak.

    2. Indarrean dauden hirigintza-dokumentuen aldaketak, bai eta kultura-ondasunen babes-araubideei begira egiten diren dokumentu horien garapenak.

    3. Monumentu, monumentu-multzo edo balizko arkeologia gune izendatutako kultura-ondasunak babesteko plan bereziak, bai eta izendapena jasotzeko espedientea bideratuta duten kasuak ere.

    4. Kultura ondarearen alderdi jakin batzuk modu berezi batean dokumentatzen duten eta idazteko fasean dauden hirigintza-tresnen planimetria osagarria altxatzea.

    5. Legezko hirigintza-planeamenduaren era batean edo bestean jasotzeari begira, kultura ondareari buruzko informazioa lantzea eta biltzea helburu duten beste lan batzuk, kulturaren ikuspegitik zimentarriak sendotzeko balioko dutenak.

  2. Aipaturiko jarduera horiek laguntza jaso ahal izango dute beti, alde batera utzita idazketa-fasean dauden edo proiektu-fasean dauden.

  3. Ez dira inoiz diruz lagunduko udal eskatzaileen berezko funtzionamendu-gastuak edo bertako langileei dagozkienak.

  1. Diru-laguntza jaso ahal izateko, jardueren zuzendaritzari buruzko honako baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Hirigintza-dokumentu berriak idazteaz edo dagoeneko indarrean daudenak aldatzeaz arduratzen den pertsonak tresna horien arloko esperientzia nahikoa eduki beharko du (plan bereziak, arau subsidiarioak edo plan orokorrak). Gainera, arkeologiako profesional bat sartu beharko da idazketa-taldean, arautu beharreko eremu horretan ondare arkeologikorik badago.

    2. Azterketa historiko-arkeologikoen burua arkeologiako profesional bat izango da, zehazki hiri-arkeologian esperientzia espezifikoa izango duena. Idazketa-taldean, halaber, arkeologia, dokumentazio eta delineazioko profesionalak egongo dira.

  2. Jarduera proiektu-fasean badago, kontuan hartuko beharko dira baldintza horiek jarduera kontratatzerakoan.

  1. Laguntzak proiektuaren aurrekontu orokorraren % 85eraino irits daitezke, BEZa barne.

  2. Diru-laguntza ematea eta ordaintzea eten egingo da baldin eta aurreko urtealdietako laguntza ez justifikatzeagatik dirua itzultzea eta zehapen-prozedurarik bideratu bada, harik eta prozedura hori amaitu arte.

Toki-erakundeek eta birgaitzeko hirigintza-sozietateek beren organo eskudunen bitartez jaso ahal izango dituzte kapitulu honetako laguntzak. Entitate eskatzaileak aurreko urteetan helburu hauetarako laguntzarik jaso badu Administrazioaren aldetik, laguntza horiek justifikatuta egon behar dute laguntza-eskaera berriak egin baino lehen.

Ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik jasotako pertsona edo erakunde eskatzaileak, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean ezarritakoa barne (4/2005 Legea, otsailaren 18koa).

Ezingo dute jo deialdi honetara, halaber, kapitulu honetako V. eranskinean aipaturiko legez kanpoko laguntza bateraezinik jaso duten entitateek, baldin eta ez badituzte itzuli edo ordaindu.

  1. Diru-laguntzak lehiaketa bidez emango dira. Diru-laguntzen gehienezko kopurua errespetatuta, aukeratutako proiektuak multzo mugatu bat izango dira, bideragarriak izango direla ziurtatzearren.

  2. Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gero, eta kapitulu honetan ezarritako eskakizunak betetzen ez dituztenak baztertu ondoren, Balorazio Batzordeak aurkeztutako gainerako eskaerak baloratuko ditu. Horretarako, multzo bakoitzari begira ondorengo irizpideak hartuko dira kontuan:

    1. Agindu honetako bigarren artikuluan ezarritako diru-kopuruen % 60, gehienez, hirigintza-tresnak babes-araubideetara egokitzeko proiektuetara bideratuko da. Jarduerak gehienezko 100 puntuko baremo batean hautatuko dira, eta honako irizpide hauen arabera baloratuko dira:

      Jardueraren izaera espezializatua. Lehentasuna izango dute planeamendu orokorra garatzen duten eta deklaratutako monumentu-multzoak birgaitzea helburu duten plan bereziek (40).

      Jardueraren eragina: elementu askotan (monumentu-multzo gehienetan) eragiten duten jarduerak gehiago baloratuko dira, bakar batean eragiten dutenak baino (30).

      Babes-araubideak ezarritako irizpideak garatzen dituzten plan berezien egokitzapenaren izaera zehatza. Lehentasuna izango dute sailkatutako elementuetan eragiten dutenek, inbentariatutakoetan eragiten dutenen aldean (20).

      Jardueraren konplexutasuna: banakako higiezinetan, lehentasuna izango dute egitura konplexuen plan bereziek, esate baterako harresiek (10).

    2. Agindu honetako bigarren artikuluan ezarritako diru-kopuruen % 20, gehienez, azterketa historiko-arkeologikoetara bideratuko da. Jarduerak gehienezko 100 puntuko baremo batean hautatuko dira, eta honako irizpide hauen arabera baloratuko dira

      Planen egoera: Lehentasuna izango dute indarrean dauden hirigintza-planak aldatzea helburu duten proiektuak aurkezten dituzten udalek. Horien ondotik, idazketa-fasean dauden hirigintza-planeamendurako tresnetan eragiten dutenak lehenetsiko dira, planik ez dutenen aldean (60).

      Zailtasun-maila: lehentasuna izango dute balio arkeologikoa ezagutzearen aldetik gabezia gehien dituztenek, dena delakoa dela haien babes-maila (40).

    3. Agindu honetako bigarren artikuluan ezarritako diru-kopuruen % 20, gehienez, 22. artikuluko gainerako jardueretara bideratuko da. Jarduerak gehienezko 100 puntuko baremo batean hautatuko dira, eta honako irizpide hauen arabera baloratuko dira:

      Jardueraren konplexutasuna: lehentasuna izango dute sailkatutako kultura-ondasunei edo deklarazio hori jasotzeko espedientea hasita dutenei eragindakoek (100), inbentariatutakoen aldean (60).

  3. Jarduera bakoitzerako bideratutako diru-kopurua amaitu ezean, soberakina beste ataletara bideratuko da, Balorazio Batzordearen proposamen arrazoitua kontuan hartuta.

  4. Agindu honetako 24.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, laguntzak proiektuaren aurrekontu orokorraren % 85erainokoak izan daitezke, BEZa barne. Hala ere, idazketa-lanak egiteagatik ordaindu beharrekoa honako parametro hauen arabera finkatuko da:

    1. Agindu honen 22.1.b) artikuluan aipatzen diren indarreko hirigintza-dokumentuen aldaketak idazketagatik ordaindu beharreko kopuruak ez du gaindituko kasuan kasuko udalaren plan bereziaren idazketa berria egiteko kostuaren % 40tik gorakoa.

    2. Agindu honen 22.1.c) artikuluan aipatzen diren plan bereziak idazteagatik ordaindu beharreko kopuruak ez du gaindituko Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak bizitegi-erabilerako plan partzialak idazteko ezarrita dituen erreferentziako kopurua.

    3. Agindu honen 22.1.d) artikuluan aipatutako planimetria idazteko ordainsariak honako eragiketa hauen arabera kalkulatuko dira, non H diru-kopurua den, eta «n» planoetan jasotako eremuaren azalera hektareatan adierazita.

      H= 463,466 x n, baldin «n» bada 10 edo 10 baino gutxiago;

      H= (444,000 x n + 194,666), baldin «n» badago 10 eta 40 artean;

      H= (437,333 x n + 461,333), baldin «n» bada 40 edo 40 baino gehiago.

    4. Agindu honen 22.1.e) artikuluan aipatutako hirigintza-planeamendua sendotzeko lan osagarrien idazketagatik ordaindu beharrekoak ez du gaindituko Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak tokian tokiko udalaren plan orokorra idazteko ezarrita duen erreferentziako kopuruaren % 40.

  5. Diru-laguntza jaso ahal izateko, nahitaezkoa da ebaluazio-fasean berrogeita hamar (50) puntu lortzea.

  6. Behin balorazio-prozesua amaitu ondoren, kategoria bakoitzean lorturiko puntuazioaren arabera emango dira diru-laguntzak, betiere 2. artikuluak aurreikusten duen gehienezko kopuruaren barruan.

Kapitulu honen babesean eman beharreko diru-laguntzak atalka ordainduko dira, era honetan:

  1. Lehenengo zatian, emandako diru-laguntzaren herena ordainduko da, behin 11.1 artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

  2. Gainerako kopurua ordainduko da laguntza emateko ebazpenean adierazitako moduan, aurrez gastua justifikatu ondoren. Zatika ere ordaindu ahal izango da, finantzatutako jardueraren gauzatze-mailaren arabera; hiru ordainketa arte egin ahal izango dira, bat urtealdi bakoitzean; a) atalean aurreikusitakoaz gain.

    Kasu horretan, ordainketa bakoitzari dagokion laguntza 14. artikuluan adierazi moduan justifikatu beharko da.

Lehenengoa. Agindu honetako laguntzak Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian ezarritako minimis arauaren mendean daude (Europar Batasunaren Funtzionamendu Tratatuko 107 eta 108 artikuluak). Ondorioz, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.

Bigarrena. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdia kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Kultura Ondarearen Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatzeeskubideak erabiltzeko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

Lehenengoa. Agindu honetan administrazio jardunbideari buruz aurreikusi gabeko alderdietan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko VI. titulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zena) eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko dira.

Bigarrena. Agindu honetako diru-laguntzak eman ahal izateko, nahitaezko baldintza da horretarako kreditu nahikoa eta egokia egotea Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorretan, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzen duen Ekonomia eta Herriogasun sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduak 5.3 artikuluan

Hirugarrena. Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaioke Kulturako sailburuari (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. artikulua) hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita (uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikulua).

Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 21a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.