Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko abenduaren 22koa, Kulturako sailburuarena, publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak banatzeko modua arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 250
  • Hurrenkera-zk.: 6500
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/22
  • Argitaratze-data: 2010/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Kultura Sailaren artxibo alorreko politikaren helburuetako bat da artxibo-funts pribatuak antola daitezen sustatzea, horrela ondare dokumental hori egokiro kontserbatu eta kontsulta eta zabaltze bidean jartzeko.

Horretarako, duela urte batzuetatik hona dirulaguntzak arautzen dituen agindu hau argitaratu ohi da; eta orain arte emaitza positiboak eman dituenez, komenigarritzat jo dugu deialdiari eustea.

Aginduaren filosofia lankidetzan datza, aldeen elkarrekiko errespetuan eta bakoitzaren erantzukinean: lankidetza, alde batetik, Euskadiko Ondare Dokumentalaren politikaren ardura duen Kultura Sailaren aldetik, eta bestetik, publikoa ez den Euskadiko ondare dokumentalaren titularren aldetik (artxibo-funtsak, agiri-bildumak eta agiri bereziak). Filosofia hori espresuki jasotzen du Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legeak.

Euskal Kultura Ondarearen Legeak hainbat muga ezartzen dizkie, ordea, ondasun horien titularrei. Bistan da, horrenbestez, Administrazioak ahalegina egin behar duela muga horien trukean halako erraztasun edo ordainak emateko, gero Legeak xedatzen dituen arauak betetzeko exijituko badu. Alde bi horien arteko lankidetza eta onbideak ziurtatuko du denon gogoan dagoena benetan konplitzea, alegia: lankidetza-bide sendoak zabaltzea arian-arian ondare dokumentalaren zati hau sare eta informazio-gune publikoetan sartzea, ondasun horien titularren eskubideak inola ere urratu gabe, Legeak berak jaso eta aldezten duen bezala.

Hori lortzeko asmotan, artxibo funtsen jabeek proposatutako programetan oinarrituta lankidetza lortu nahi da. Honi lotuta, hauxe ulertuko da Artxibo Egitarautzat: urtebetean zein denbora-tarte laburragoan, dokumentu edo artxiboei buruz lan jakin bat egiteko proposamena eginez, dirulaguntza eskabidea eragiten duen proiektua, alegia.

Horrenbestez,

  1. Agindu honen xedea hau da: publikoak izan gabe, Euskal Herriko Ondare Dokumentala osatzen duten artxiboetako dokumentuetan, artxibo funtsetan zein agiri bildumetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak emateko modua arautzea, beti ere, helburua hauetakoren bat izanik:

    1. Agirien kontserbazioa hobetzea.

    2. Agiri multzoak antolatzea eta artxiboen tratamendua hobetzea.

    3. Informazioa zabaltzea, Badator Zerbitzua erabiliz.

  2. Aurreko zenbakian ezarritakoaren ondorioetarako, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 56., 57. eta 58. artikuluetan dauden definizioak erabiliko dira artxiboetako dokumentu, artxibo funts eta agiri bilduma kontzeptuak zehazterakoan.

Agindu honetan ezarritako helburua betetzeko, ehun eta hirurogei eta bost mila (165.000) euroko diru kopurua erabiliko da, eta EAEko 2011ko Aurrekontu Orokorretan horretarako berariaz ezarrita dagoen diru-ataletik aterako da. Aipaturiko zenbatekoa gehitu ahalko da Agindu honetako Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera.

  1. Agindu honetan ezartzen diren dirulaguntzak jaso ditzaketenak, Euskal Herriko Ondare Dokumentala osatzen duten artxiboetako dokumentuen, artxibo funtsen zein agiri bildumen jabe izanik, publikoak ez diren pertsona fisiko eta juridikoak izango dira, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 55. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Dirulaguntzak onartzeko eta, hala badagokio, onuradunei ordaintzeko, ezinbestekoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek emandako antzeko dirulaguntzaren bat dela-eta, oraindik itzulketa edo zigor prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura horri amaiera ematea.

  2. Agindu honetan araututako laguntzen deialdira ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penala jasotako pertsona fisikoak edo juridikoak, ez eta 4/2005 Legean, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa Legea dela bide debeku horrekin zigortutakoak ere.

  1. Dirulaguntzek onuradunak aurkeztutako egitarau bakoitzari dagokionez, onartutako burutze aurrekontuaren % 70a hartuko dute gehienez ere (zergak kenduta), egitarau bakoitzean diru-atal jakinetara zuzen daitekeelarik dirulaguntza.

  2. Egitarau bakoitzari gehienez jota eman dakiokeen diru-kopurua ez da inola ere 28.000 eurokoa baino handiagoa izango.

Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak erakunde publiko zein pribatuek helburu berberaz emandako beste laguntza batzuekin bateragarriak izango dira, beti ere guztira jasotako diru-kopuruak aurrekontu osoa gainditzen ez badu. Horrela gertatuz gero, eman beharreko dirulaguntzatik kendu egingo da dagokion kopurua, lagundutako egitarauaren kostu osoari dagokion gehienezko kopurura egokitu arte.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetako diru-laguntzak.

  1. Deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Agindu honetan adierazitako diru-laguntzak jasotzeko egin beharreko eskabideak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta Kultura Sailean aurkeztuko dira behar bezala osaturik, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eskainitako bideetako edozein erabiliz, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008ko Dekretuan (EHAA, 102. zk., 2008ko maiatzaren 30ekoa) eskainitako bideetako edozein erabiliz. Horrekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

  1. Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero:

    1. Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

    2. Burutzekoa den egitarau bakoitza azaltzeko txostena.

    3. Diruz lagunduko den egitarau bakoitzaren aurrekontua.

    4. Zerga kontuak eguneratuak dituela erakusteko egiaztagiria.

    5. Ordainketa burutu ahal izateko dokumentazioa edo «Datuen Alta/ Hirugarren interesatua» inoiz egin ez dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa: «Datuen Alta/ Hirugarren Interesatua» fitxa, Agindu honen I. eranskinaren ereduari jarraituz.

  2. Eskatzailea pertsona juridikoa izanez gero, artikulu honen 1. zenbakiko b), c), d) eta e) puntuetan eskatutakoaz gainera, honako dokumentazio hau ere bai:

    1. Eskabidea egin duen erakundeari buruzko argibideak erakutsiko dituen dokumentazioa. Horretarako, eraketa agiriaren kopia edo, hala badagokio, estatutuen arauak eta, hala badagokio, dagozkion erregistroetan izena emanda dagoela erakusten duen egiaztagiria.

    2. Pertsona juridikoaren izenean jardunez, eskabidea sinatu duen pertsona fisikoaren NANren fotokopia eta haren ordezkari izateko baimena erakusten duen egiaztagiria.

    3. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela erakusteko egiaztagiria.

  3. Aurreko zenbakietan adierazitako dokumentazioaz gainera, dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako egitarau bakoitzerako eskatutako dirulaguntzen zerrenda ere aurkeztu beharko da, erakunde publiko zein pribatuaren izena eta dirulaguntza-eskabideen egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain, emanak eta diru-kopuruak). Horrelakorik egon ezean, dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako egitarauetarako beste inongo laguntzarik eskatu ez dela egiaztatzeko jakinarazpena.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzak ikusten badu eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar eguneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

  1. Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta balioesteko, epaimahai kalifikatzailea eratuko da. Hauek izango dira kideak:

    1. Kultura Ondarearen zuzendaria edo berak izendatutako norbait. Batzordeko lehendakari izango da eta kalitate botoa izango du, bere botoarekin berdinketak desegiteko.

    2. Kultura Ondareko Zuzendaritzako Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroko (Irargi) bi teknikari, Kultura Ondareko zuzendariak izendatuak. Horietako bat batzordeko idazkari izango da.

  2. Diru-laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira. Horretarako, eskabideak 10. artikuluan finkatutako irizpideen arabera puntuatu eta ordenatuko dira. Ondoren, diru-laguntzak esleituko dira, puntu gehien duen eskabidetik hasi eta 2. artikuluan ezarritako aurrekontu-kreditua amaitu arte edo, xedapen gehigarriaren arabera kopuru hori eguneratzen bada, kopuru berri hori amaitu arte.

  3. Eskabideak baloratzeko eta hautaketa egiteko ezarritako irizpideak kontuan hartuta, epaimahaiak ebazpen-proposamena egin eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari igorriko dio.

Ebazpen-proposamena egiteko eta diru-laguntzen zenbatekoa finkatzeko, epaimahai kalifikatzaileak irizpide hauek izango ditu kontuan:

  1. Egitarau bakoitzaren sendotasun zientifikoa (% 40).

  2. Egitarau bakoitza epe luzerako jarduera baten osagai izatea, bai aurretiaz egindakoari jarraipena emateko, bai egitarau horrekin proiektuari hasiera emateko (% 20).

  3. Artxiboa osatzen duen material dokumentalaren berri emateko borondatea (% 20).

  4. Euskarari dagokionez, egitarauaren barruan estandar deskribatzaileak edo interes artxibistikoa izan dezaketen beste osagai batzuk egotea (% 15).

  5. Egitarau bakoitzaren errentagarritasun zientifikorik hoberena bermatzeko beste edozein osagai (% 5).

  1. Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari dagokio, osatutako ebazpen-proposamena ikusita, aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena ematea. Ebazpenak hilabeteko epean eman eta jakinaraziko zaizkie, banan-banan, interesatuei, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.

  2. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  3. Artikulu honetako lehenengo paragrafoan adierazitako epea amaitu eta inolako jakinarazpenik jaso ez badute, interesatuek beren eskabidea errefusatutzat jo dezakete Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren ondorioetarako.

Ordainketa honela egingo da:

  1. Egitarauari emandako diru-laguntzaren % 75a, diru-laguntza onartzeko 15.a) artikuluan zehazten den epea bukatu eta hurrengo hilabetean.

  2. Gainerako % 25era artekoa, hurrengo artikuluan ezarritako dokumentazioa jaso eta egiaztatu ondoren, bertan erakutsitakoaren arabera.

Agindu honetan adierazitako diru-laguntzak jaso dituztenek, diruz lagundutako jarduerak bukatu eta ondorengo bi hilabeteetan eta, betiere, 2012ko otsailaren 1a. baino lehenago, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

  1. Diruz lagunduta burutu den egitarau bakoitzari buruzko txosten zehatza.

  2. Diruz lagundutako egitarau bakoitza burutzean izandako gastuei dagozkien egiaztagiriak, jatorrizko fakturak zein fotokopia konpultsatuak, eta sarreren eta gastuen balantzea.

  3. Diruz lagundutako egitaraua edo proiektua burutzerakoan sortutako material zientifikoak (inbentarioak, datu-baseak etab.), halakorik baldin badago behintzat.

  4. Eskabidea aurkezteko momentuan hartuko zutenik jakin ez edo adierazi gabe geratu eta ondoren xede berberaz jasotako gainerako laguntza guztien aipamena.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (betiere, helburua bete dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutik ere diru-laguntzaren bat jasoz gero, diru-laguntzak esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da.

Horrelakoetan, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du, diru-laguntzen zenbatekoak doitzeko.

Deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek bete behar dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretatik, pertsona/entitate onuradunek diru-laguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

  3. Jasotako diru-laguntzaren ondorioz burutzen diren jardueretan, Kultura Sailaren babesa berariaz aipatzea.

  4. Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen erabilera kontrolatzeko behar duten informazio guztia ematea.

  5. 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, xedatutakoa betetzea bermatu.

  1. Hauek izango dira ez betetzeak:

    1. Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

    2. Agindu honetan edo laguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.

    3. Diruz lagundutako egitasmoa aldatzea Kultura Ondarearen Zuzendaritzak aurretik baimenik eman gabe.

    4. Diru-laguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).

    5. Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

  2. Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen dena, eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.

Lehenengoa. Bigarren artikuluan jaso diren zenbatekoak aldatu egin ahal izango dira, eskatutako dirulaguntzen guztirako zenbatekoa kontuan harturik, Kultura Sailean laguntzak emateko beste egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuak agortu gabe geratutako diruaren arabera, betiere dirulaguntzak ebatzi baino lehen.

Bigarrena. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako sariak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Kultura Ondarearen Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze eskubideak erabiltzeko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaioke Kultura sailburuari hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bigarrena. Dirulaguntza hauek ebatzi ahal izateko, nahitaezko baldintza da horretarako kreditu nahikoa eta egokia egotea Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorretan, hori xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapideak arautzen dituen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluak.

Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010 abenduaren 22a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik