Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 64/2024 Dekretua, maiatzaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5010
  • Xedapen-zk.: 64
  • Xedapen-data: 2024/05/21
  • Argitaratze-data: 2025/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira dekretu honen argitalpenean: 64/2024 Dekretua, maiatzaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolena (2024ko ekainaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 114. zk.). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2024/2825 (35/11) orrialdean, 18. artikuluko laugarren apartatuaren hirugarren paragrafoan,

hau dio:

Zerrenda eta egiaztagiri horien ordez, 27. artikuluko 3. apartatuan jasotako gehieneko epean aurkezteko konpromiso formala hartu ahal izango da.

Baina hau esan behar du:

Zerrenda eta egiaztagiri horien ordez, 23. artikuluko 3. apartatuan jasotako gehieneko epean aurkezteko konpromiso formala hartu ahal izango da.

2024/2825 (35/11) orrialdean, 18. artikuluko bosgarren apartatuan,

hau dio:

  1. Ikastetxeak irakaskuntzak emateko izango duen material didaktikoaren eta ekipamenduaren zerrenda, edo 27. artikuluko 3. apartatuan jasotako gehieneko epean zerrenda hori aurkezteko konpromiso formala.

Baina hau esan behar du:

  1. Ikastetxeak irakaskuntzak emateko izango duen material didaktikoaren eta ekipamenduaren zerrenda, edo 23. artikuluko 3. apartatuan jasotako gehieneko epean zerrenda hori aurkezteko konpromiso formala.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.