Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, dekretu honena: 18/2023 Dekretua, otsailaren 7koa, lehendakariarena, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita, batetik, Haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta, bestetik, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen dituen Dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1233
  • Xedapen-zk.: 18
  • Xedapen-data: 2023/02/07
  • Argitaratze-data: 2023/03/08

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu dira, lehendakariaren otsailaren 7ko 18/2023 Dekretuan, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita, batetik, Haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta, bestetik, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen dituen Dekretua. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2023ko otsailaren 17an argitaratu zen (34. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Laburpenean, 2023/34 Laburpena (4/1) orrialdean, eta testuaren 2023/834 (4/1) orrialdean,

Hau dio:

18/2023 DEKRETUA, otsailaren 7koa, lehendakariarena, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita, batetik, Haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta, bestetik, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen dituen Dekretua.

Baina hau esan behar du:

18/2023 DEKRETUA, otsailaren 7koa, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita, batetik, Haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta, bestetik, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen dituen Dekretua.

Testuan, 2023/834 (4/1) orrialdean,

Hau dio:

Martxoaren 10eko 2/2002 Legearen bigarren xedapen indargabetzaileak ezartzen duenez...

Baina hau esan behar du:

Martxoaren 10eko 2/2022 Legearen bigarren xedapen indargabetzaileak ezartzen duenez...