Arautegia

Inprimatu

62/2021 DEKRETUA, otsailaren 16koa, Esnearen Kontrolerako Euskal Zentroa (EKEZ) eratzeko eta antolatzeko dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 985
  • Xedapen-zk.: 62
  • Xedapen-data: 2021/02/16
  • Argitaratze-data: 2021/02/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Instituzional

Testu legala

Behi-, ardi- eta ahuntz-espezien ebaluazio genetikorako esne-errendimenduaren kontrol ofiziala arautzen duen apirilaren 8ko 368/2005 Errege Dekretuak (2005eko apirilaren 23ko BOE, 97. zenbakia) maiatzaren 29ko 419/2015 Errege Dekretuak aldatu zuen Estatuko lurralde osoan behi-, ardi- eta ahuntz-espezieen esne-errendimenduaren kontrol ofizialaren koordinazio eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezartzen ditu. Esnearen kontrol ofizialak esnetarako gaitasuna duten behi-, ardi- eta ahuntz-espezieen espezimen ugaltzaileen ebaluazio genetikoa egitea du xede, esne-ekoizpenak hobetzeko eta esne-abereen ustiategien errentagarritasun handiagoa lortzeko. Ekoiztutako esne-kantitatearen eta bere osagaien egiaztapen sistematikoan eta baliozko beste informazio batzuen bilketan datza kontrola, hain zuzen ere arraza ezberdinetarako onartutako aukeraketa-eskemetan gehitzeko.

Errege Dekretuaren 11. artikuluak autonomia-erkidegoetan esne-kontrolerako zentro bana sortzea aurreikusten zuen, beren lurraldean esne-kontrol ofizialaren betearazpenaren koordinazio eta kudeaketa unitate moduan jarduteko. Aurreko guztia oinarri hartuta, urtarrilaren 30eko 13/2007 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan esne-errendimenduaren kontrol ofiziala egiteko zentroa eratu zen. Zentroak erkidegoko herri-administrazioen ikuskaritzapean jardungo du, eta, bertan, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoren eremuan esnetarako gaitasuna duten arrazen liburu genealogikoak kudeatzeko ofizialki aitortutako abeltzainen erakunde eta elkarteek esku hartu eta aholkularitza emango dute. Dekretu horretan, halaber, zentroaren osaera eta antolaera ezarri ziren, eta esne-kontrol ofizialaren funtzioak esleitu zitzaizkion.

Urtarrilaren 30eko 13/2007 Dekretua argitaratu zenetik denbora luzea igaro da, eta, ondorioz, arautu beharreko gaiak sortu dira. Halaber, esne-kontrolean ahuntz-arrazak sartzeko aukera planteatu da. Era berean, Esnearen Kontrolerako Euskal Zentroaren funtzionamendua egokitu egin nahi da esne-sektorearen eta esnetarako gaitasuna duten ahuntz-arrazen genealogia liburuak kudeatzen dituzten elkarteen egoera aldakorrera. Argiago definitzen da, halaber, nola egin daitezkeen esne-kontrolaren auditoretzak eta administrazio eskudunen ikuskapen ofizialak.

Dekretu hau ematen da, alde batetik, Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.2 artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoari, bere autogobernurako antolakuntza, erregimen eta funtzionamenduaren arloan, ematen dion eskumen esklusiboaren babespean eta Lege horren 10.9 artikuluan, nekazaritza eta abeltzaintzaren arloan ezarritakoaren babespean; eta, beste alde batetik, Euskal Autonomia Erkidego Osorako Erakundeek emandako arauak garatzeko eta betearazteko eskumenari zor zaion errespetua emanez, abere-ekoizpen eta -osasunaren arloan Lurralde Historikoetako foru organoei baitagokie, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7. artikuluaren b) letran ezarritakoaren arabera.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietan abeltzaintza-arloan eskumena duten sailei galdetu egin zaie dekretua egiterakoan. Era berean, abeltzaintza-arloan ordezkaritza duten erakunde eta elkarteei eta, artez edo zeharka, esnetarako gaitasuna duten espezieen hobekuntza genetikoan esku hartzen duten agente guztiei entzunaldia eman zaie.

Lege-aldaketa horrek ez dio diru-sarrerarik sortzen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiari, ez du gastu edo finantza-konpromiso handiagorik hartuko Administrazio honetako Ogasun Nagusiaren Diruzaintzaren kargura, eta ez die inolako kosturik eragingo beste administrazio publiko batzuei, ez partikularrei, ez ekonomia orokorrari.

Horrenbestez, nahitaezko txostenak eman ondoren, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko otsailaren 16an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Esne-errendimenduaren kontrol ofizialaren pean egongo dira hazkuntza-programan parte hartzen duten ustiategi kolaboratzaile guztiak, hazkuntza-programa idatzi duten eta errendimenduak kontrolatzeko programa eta genealogia-liburua kudeatzen dituzten elkarteen irizpidearen arabera. Ustiategi horien titularrek inskribatuta eduki beharko dituzte behi-, ardi- eta ahuntz-espezieetako animaliak. Xedapen honek esnea ekoizteko beste animalia-arraza batzuen ustiategiei ere eragingo die, baldin eta beren animaliak dagokien liburu genealogikoan inskribatuta badaude eta agintaritza eskudunak abalatutako hazkuntza-programa badute, esne-kontrola barnean dela.

  1. Esnearen Kontrolerako Euskal Zentroa kide anitzeko organo moduan eratzen da, abeltzaintzaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako organoari atxikita, eta honela osatuta egongo da:

    1. Zentroko lehendakaria; Eusko Jaurlaritzako dagokion sailean abeltzaintzaren arloan eskumena duen organoaren titularra izango da. Kargua hutsik edo titularra kanpoan edo gaixorik badago edo legezko beste arrazoi bat egonez gero, zentroko lehendakariak edo, hala badagokio, hierarkian goragoko mailakoak ordezko bat izendatuko du.

    2. Bokal bat, Eusko Jaurlaritzan abeltzaintzaren arloko eskumena duen saila ordezkatuz; zentroko lehendakariak izendatuko du, eta idazkari-lanak egingo ditu.

    3. Bokal bat, zuzendari maila duena gutxienez, foru aldundi bakoitzean abeltzaintzaren arloan eskumena duen organoa ordezkatuz. Kargua hutsik edo titularra kanpoan edo gaixorik badago edo legezko beste arrazoi bat egonez gero, organo horrek edo, hala badagokio, hierarkian goragoko mailakoak ordezko bat izendatuko du.

    4. Bi bokal, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan esnetarako gaitasuna duen behi frisoi arrazaren liburu genealogikoa kudeatzeko ofizialki aitortutako abeltzainen erakunde edo elkarteen izenean (aurrerantzean, abeltzainen elkarteak). Esne-kontrolaren kudeaketarako teknikari baten laguntza izan dezake, eta horrek hitza izango du, baina ezin izango du botorik eman.

    5. Bokal bat, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan esnetarako gaitasuna duen ardi latxa arrazaren liburu genealogikoa kudeatzeko ofizialki aitortutako abeltzainen erakunde edo elkarteen izenean (aurrerantzean, abeltzainen elkarteak). Esne-kontrolaren kudeaketarako teknikari baten laguntza izan dezake, eta horrek hitza izango du, baina ezin izango du botorik eman.

    6. Noizean behin, aholkularitza teknikoa eskatu ahal izango zaie hirugarrenei, eta, bereziki, arraza bakoitzaren hazkuntza-programa abalatzen duen animalia-genetikako zentro kualifikatuko teknikariei.

      Etorkizunean esnetarako gaitasuna duen ahuntz-azienda ekoizten duten pertsonen elkarte bat eratuko balitz, eta elkarte hori Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialki aitortuta egongo balitz zuzenean edo modu delegatuan kudeatzeko, erakunde hori ordezkatuko duen bokal-postu bat gehituko litzateke. Bokal horrek esne-kontrola kudeatzeko teknikari batek lagunduta parte hartu ahal izango du. Teknikariak hitza izango du, baina botorik ez.

      Esnearen Kontrolerako Euskal Zentroaren osaeran, emakumeen eta gizonen presentziak orekatua izan beharko du, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 23. artikuluari eta Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legearen 18. eta 19. artikuluei jarraikiz. Akta bakoitza egitean, bilerara joan diren pertsonen zerrenda agertuko da, eta, gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua ez bada, aipamen espezifikoa egingo da.

      Esnearen Kontrolerako Euskal Zentroaren osaeran, kontuan hartuko da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan nahikoa gaitasun edukitzea. Kideek euren jardunean hizkuntza ofizialetako edozein erabili ahal izango dute. Euskararen normalizazioa helburu, organoak horrela erabakitzen badu, bilera deialdiak, gai zerrendak, aktak, ziurtagiriak eta testu idatziak oro har euskaraz bideratuko dira. Bestelakoa erabakitzen bada, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da.

  1. Gutxienez, urtean behin egingo da ohiko bilkura. Zentroko lehendakariak bilkura berezirako deialdia egiten badu edo kideen herenak hala eskatzen badu, bilkura berezian batzartu ahal izango dira. Betiere batzartu ahal izango dira kide guztiak daudenean eta aho batez hala erabakitzen dutenean.

  2. Zentroak aholkularitza teknikoa, administratiboa eta informatikoa izango ditu dagozkion egitekoak gauzatzeko.

  3. Haren araubide juridikoa zentroak berak onartzen dituen barne-araubideko arauetara egokituko da, eta betiere Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 3. atalean ezarritakora.

  1. Behi, ardi eta ahuntzen esne-kontrol ofizialaren erregelamenduei jarraituz, ustiategi bakoitzaren datuak biltzea. Erregelamendu horietan finkatu egiten dira espezie bakoitzarentzako esne-kontrol ofizialaren metodoak, datuak biltzeko metodologia eta datuen kudeaketa eta prozesuak, apirilaren 8ko 368/2005 Errege Dekretuan edo hura ordezten duen arauan ezarritakoaren arabera.

«j) Esne-kontrol ofizial arruntetik lortutako datuei buruzko informazioa agintari eskudunen eskura jartzea».

  1. Lurralde historiko bakoitzeko abeltzain-elkarteen lurralde-elkarteek berek burutuko dituzte auditoretza-egitekoak. Kontrolpeko ustiategi eta ugaltzaileen ehuneko bia ikuskatuko dute gutxienez, ausaz eta modu ez zuzenduan. Ofizioz, edo Esnearen Kontrolerako Euskal Zentroak eskatuta, egokitzat jotzen dituzten auditoretza zuzenduak egingo dituzte, bereziki indarreko legerian ezarrita dagoenarekiko irregulartasunak edo akatsak atzematen direnean.

«4. Apirilaren 8ko 368/2005 Errege Dekretuaren I.B eranskinean edo hori ordezten duen arauan ezarritako jarraibideen arabera egingo da auditoretza, bai eta Esnearen Kontrolerako Euskal Zentroak onartutako prozeduren arabera ere».

  1. Esne-kontrol ofizialpeko emeen ehuneko bia ikuskatuko dute gutxienez, urtean behin eta ausaz.

«3. Barne-auditoretzetarako ezarritako jarraibideen eta prozeduraren arabera egin ahal izango da ikuskaritza, edo dokumentuen kontrolean oinarrituta, eta betiere agintaritza eskudunak ezarritako prozeduraren arabera. Bigarren kasu horretan, honako hauei buruzko informazioa hartuko da kontuan:

Ustiategiaren erregistro-egoera Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean eta ustiategiaren errolda, eme ugaltzaileak zein diren zehaztuta.

Ikuskatutako animaliei buruzko informazioa liburu genealogikoan (animaliak inskribatuta dauden atala, egindako filiazio-kontrolen emaitzak).

Ustiategian egiten den esne-kontroleko metodoa eta egungo esnealdian lortutako datuak; horretarako, esne-kontroleko base informatizatuak eskuratu ahal izango dira.

Kontrol-ekipoaren deskribapena, ICAR akreditazioaren egiaztapena eta azken kalibrazioarena.

Lurralde-elkarteek egindako barne-auditoretzen emaitzak (prozedura, akta, emaitzen txostena aurreko kontrolarekiko emaitzak eta aldeak kalkulatuta, bai eta egon daitezkeen irregulartasunak ere).

Intseminazioak, estaltzeak edo enbrioien transferentziak kontrolatzeko sistema.

Horrekin lotuta, atzematen dituzten irregulartasun guztiak jakinaraziko dizkiote Esnearen Kontrolerako Euskal Zentroari, eta, hala badagokio, bidezko neurri zuzentzaileak ere proposatuko dizkiote».

  1. Egindako ikuskaritzak eta lortutako emaitzak urtean behin jakinaraziko dizkiote Esnearen Kontrolerako Euskal Zentroari, eta datu horiek Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari helaraziko zaizkio, dagokion formatuan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Baimena ematen zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari dekretu hau garatzeko eta betearazteko beharrezko diren xedapen guztiak hartzeko.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko otsailaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.