Arautegia

Inprimatu

261/2017 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz Ikerkuntzako Euskadi Saria arautu eta sari horren Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateko 2017ko deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 5987
  • Xedapen-zk.: 261
  • Xedapen-data: 2017/12/05
  • Argitaratze-data: 2017/12/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Hezkuntza Sailaren eginkizuna da, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera zientifikoa eta zientzia sustatzea eta zabaltzea.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, helburu hori betetzeko, Ikerkuntzako Euskadi Saria sortu zuen, hainbat aldiz arautu dena: maiatzaren 7ko 93/1996 Dekretuaren bidez, 1996-2002 aldian; uztailaren 22ko 175/2003 Dekretuaren bidez, 2003 eta 2005 urteen artean; urriaren 17ko 208/2006 Dekretuaren bidez, 2006 eta 2009 urteen artean; irailaren 30eko 323/2010 Dekretuaren bidez, 2010 eta 2014 urteen artean, eta abenduaren 1eko 221/2015 Dekretuaren bidez, 2015 eta 2016 urteen artean.

Saria bi urtetik behin aldatzen da, era honetan: urte bikoitietan, Zientzia eta Teknologiari buruzko da, eta, urte bakoitietan, berriz, Gizarte Zientzia eta Humanitateei buruzkoa.

Garrantzi handikoa da Euskal Autonomia Erkidegoko ikertzaileek eta talde kualifikatuek egiten dituzten ahaleginak sustatzea, bultzatzea, nabarmentzea eta aitortzea, haien lanak oso eragin positiboa baitu Euskadin. Horregatik, Hezkuntza Sailak urtero egiten du Ikerkuntzako Euskadi Sarietarako deialdia, eta hala egiten du dekretu honen xedapen gehigarrian, zeinaren bidez dei egiten baitu 2017ko Ikerkuntzako Euskadi Sarirako, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean.

Herri-administrazioen diru-laguntzak emateko jarduera arautzen duten printzipioen arabera ebatziko da deialdi hau, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritako eran, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan eta laguntzei eta diru-laguntzei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenetan ezarritako oinarrizko araudiarekin bat etorriz (887/2006 Errege Dekretua, aipatu diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena).

Horregatik, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko abenduaren 5ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Dekretu honen helburua Ikerkuntzako Euskadi Sariak arautzea da, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

  2. Saria bi urtetik behin aldatzen da, era honetan: urte bikoitietan, Zientzia eta Teknologiari buruzko da, eta, urte bakoitietan, berriz, Gizarte Zientzien eta Humanitateei buruzkoa.

    Zientzia eta Teknologiari buruzko modalitateak honako arlo hauek hartzen ditu barne: Oinarrizko Zientziak, Bizitza eta Osasun Zientziak, Teknologiak eta Arkitektura.

    Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateak, berriz, beste arlo hauek: Gizarte eta Ekonomia Zientziak, Zientzia Juridikoak eta Humanitateak.

  3. Ikerkuntzako Euskadi Sarietarako deialdia urtero egingo da Hezkuntzako sailburuaren agindu bidez. Agindu horrek honako hauek jasoko ditu: xedea eta hautagaiak aurkezteko epea inolaz ere ez, hilabete baino gutxiago. Hori guztia alde batera utzi gabe, 2017ko deialdian dekretu honen xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraituko zaio.

  1. Honako eskakizun hauek betetzen dituzten ikertzaileek eskuratu ahal izango dute Ikerkuntzako Euskadi Saria:

    1. Doktore titulua edukitzea.

    2. Eskabidea egiten den datan, ikerkuntza-zentro batean jardutea, lanaldi osoko edo partzialeko kontratu bidez. Zentroak akreditatuta egon behar du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa, betiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuari jarraituz, honako kategoria hauetako batean:

      Unibertsitateen ikerketa-egiturak.

      Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak.

      Ikerketa kooperatiboko zentroak (IKZ).

      Teknologia-zentroak.

      Ikerketa sanitarioko institutuak (ISI).

      I+Gko erakunde sanitarioak.

      Era berean, Ikerbasque Fundazioak kontratutako Ikerbasque irakasleen hautagaitzak onartuko dira, baldin eta zentroren bati atxikita badaude lehenago adierazitako agente-kategorietako batean.

    3. Karrera zientifikoa Euskadin garatu izana, gutxienez 12 urtetan, doktoretza bukatuz geroztik.

  2. Ez dira onartuko aurreko deialdietan Ikerkuntzako Euskadi Saria eskuratu duten eskatzaileen eskabideak.

  3. Ezingo dira agindu honek araututako diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2. eta 13.3. artikuluek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluak ezarritako egoeretako batean daudenak.

Pertsona edo erakunde interesdunek bitarteko elektronikoak erabili ahalko dituzte prozedura honen izapideak eskatu, kontsultatu eta burutzeko.

Izapidetze elektronikoa arautzen dute, batetik, otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak Administrazio Elektronikoari buruzkoak, eta, bestetik, Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariak 2006ko otsailaren 9an emandako Ebazpenak, hain zuzen ere, E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa -Platea- onartzen duenak.

Bai bide elektronikorako, bai presentzialerako, eskabideari eta deialdiarekin zerikusia duten gainerako izapideei buruzko jarraibideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, honako helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/premio_concurso/euskadisaria2017/y22-izapide/es

Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat presentziala edo elektronikoa erabiltzeak ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan, alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea, halaxe xedatzen da-eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan.

  1. Erakunde zientifikoek edo beste zientzialari batzuek proposatu ahal izango dituzte hautagaiak. Halaber, hautagaiek euren burua ere aurkeztu ahal izango dute.

  2. Eskaerak modu elektronikoan aurkeztu beharko dira aipatutako egoitza elektronikoan.

    Eskabidea toki hauetan ere aurkeztu ahal izango da: Zuzenean herritarrei arreta emateko bulegoetan: Bizkaia (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbo), Gipuzkoa (Andia 13, 20003 Donostia), eta Araba (Ramiro Maeztu 10 beh., 01008 Vitoria-Gasteiz).

    Eskabideak aurkezteko lekuak izango dira, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak zehaztutako egoitzetako edozein edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazten diren tokiak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari zuzendutako idazkiak udal-erregistroetan aurkezteko Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza-hitzarmena izenpetua duten udaletan ere aurkez daitezke.

  3. Pertsona edo erakunde eskatzaileek eskabidea eta horri erantsitako agiriak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dituzte, aukeran. Era berean, prozedura osoan zehar, erakunde/pertsona eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzkoak, 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezartzen duen moduan.

  4. Eskabidea aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

Beherago zehaztutako agiriak jaso beharko dira eskabidean, eta agiriok aplikazio telematikoan sartu beharko dira:

  1. Memoria (5 orrikoa, gehienez): hautagaien merezimenduak jasoko dira hor, 9. artikuluan aipatzen diren ebaluazio-irizpideei dagokienez; zehazki, honako hauek: nolako ibilbidea duten ikerketa-arloan eta ikerketa-taldeetako buru-lanetan; zer ikerketa-azpiegitura eta eskola zientifiko sortu duten, eta egindako ikerketak nolako eragina izan duen Euskal Autonomia Erkidegoan.

  2. Hautagaiaren Curriculum Vitaea.

  3. Hautagaiaren Curriculum Vitaeren ingelesezko laburpena (2 orri, gehienez), haren ibilbidearen elementu aipagarrienak jasota.

  4. Erakunde zientifikoek edo beste zientzialari batzuek hirugarren baten alde proposatutako hautagaiak izanez gero, agiri hauek aurkeztuko dira:

    Hautagaia proposatzeko idazkia: espresuki aipatuko da zein diren proposamena egiten duten erakundeak edo pertsonak.

    Hautagaiak hautagai izatea onartzen duela dioen idazkia.

  5. Halaber, proposamena egin duten zientzialariek ez beste zientzialari batzuek egindako gomendiozko idazkiak ere aurkeztu ahal izango dira.

  6. Zerbitzu-orria edo -ziurtagiria, non egiaztatzen baita hautagaiak atxikita dagoela edo aritzen dela Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente-kategoria duen ikerketa-zentroren batean (ikus 2.1.b) artikuluan adierazitako kategoriak).

  7. Zerbitzu-orria edo -ziurtagiria, non jasotzen baita nolako antzinatasuna duen ikerketa-ibilbidea garatu duen zentroetan, hain zuzen ere 2.1.c) artikuluan ezarritako betekizuna egiaztatze aldera (karrera zientifikoa Euskadin garatu izana, gutxienez azken 12 urteetan, doktoretza bukatuz geroztik).

  1. eta g) letretan eskatutako agiriak dokumentu bakar batean aurkez daitezke, baldin eta hautagaiak egiaztatu ahal badu egun atxikita edo kontratatuta dagoen zentroan egin duela Euskadin izandako 12 urteko karrera zientifikoa.

  1. Hautagaiek, erantzukizunpeko adierazpen bidez, honako betebehar hauek betetzen dituztela adieraziko dute:

    Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso dituztela adierazi beharko dute, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.

    Hautagaia ez dagoela sartuta itzultze- edo zehatze-prozedura batean, eta, hala badagokio, diru-laguntzak itzultzeko obligazioak egunean dituela.

    Hautagaiak ez duela zigor administratibo edo penalik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

    Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan ezarritako gainerako debekuetako batean sartuta ez egotea.

    Eskabideko eta harekin batera doan dokumentazioko datuak egiazkoak direla eta hautagaiak betetzen dituela laguntza horiek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak.

  2. Diru-laguntzak jasotzeko eskabidea aurkezteak berekin ekarriko du hautagaiak baimena ematea organo kudeatzaileari zuzenean egiazta dezan hark zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.

    Hautagaiak, nolanahi ere, baimen hori espresuki uka dezake, eta, hala egiten badu, eskabidearekin batera aurkeztu beharko ditu halakoak egiaztatzeko nahitaezko agiri eguneratuak.

Diru-laguntzaren eskabidea behar bezala beteta ez badago edo atxiki beharreko dokumentazioa falta dela ikusiz gero, interesdunari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean osatzeko edo beharrezkoak diren dokumentuak aurkezteko. Epe horretan eskabidea zuzentzen ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da akatsak zuzentzeko jakinarazpena, eta jakinarazi eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenen abisuak bidaltzea, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inola ere jakinarazpen-baliorik izango.

Ikerketa Zuzendaritzak egingo ditu dekretu honetan ezarritako saria emateko kudeaketa-lanak, eta, halaber, egiaztatuko du parte-hartzaileek betekizunak betetzen dituztela.

  1. Urtero, epaimahai bat eratuko da, Ikerkuntzako Euskadi Saria ebatzi dezan dagokion modalitatean dekretu honetako 1.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

  2. Ikerkuntzako Euskadi Sarietako epaimahaikideak gutxienez hiru eta gehienez zazpi izango dira, denak ere euren jardun-eremuetan izen handia dutenak. Horietatik zaharrena epaimahaiburua izango da.

    Epaimahaiaren osaeran, gizon eta emakumeen arteko oreka-printzipioa errespetatuko da, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.5 artikuluan aurreikusitako moduan.

  3. Epaimahaiaren osaeraren berri emango da Hezkuntzako sailburuaren agindu bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, gutxienez epaimahaiak epaia eman baino bost egun lehenago.

  4. Euskararen normalizazioaren mesedetan, eta epaimahaiak hala erabakitzen badu, epaimahaikideek euskara eta gaztelania erabili ahal izango dute bileretan.

    Halaber, deialdietan, gai-zerrendetan, aktetan eta gainerako idazkietan, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da.

Epaimahaiak ebaluatuko ditu hautagaiak. Horretarako, ebaluazio orokor bat egingo du, irizpide hauei jarraituz:

  1. Ikerketa-ibilbidea. Hautagaiak nolako ekarpena egin duen bere arloan ezagutzak aurrera egin dezan, zer eragin sozioekonomiko edo industrial izan duten beraren ikerketa-jarduerek eta zer nolako ikerketak egin dituen ezagutzaren mugan, besteak beste.

  2. Ikerketa-taldeen buru egindako lana. Estatuko eta Europako lehiaketa-deialdietan aurkeztutako proiektuak gidatzeko egindako lana balioetsiko da, bai eta eragin handiko argitalpenak gidatzen egindakoa ere, besteak beste.

  3. Ikerketa-egiturak sortzea. Epaimahaiak, ebaluazioa egiterakoan, zenbait alderdi kontuan hartuko ditu, hala nola ikerketa-zentroetan egindako zuzendaritza-lana, edo irauten duten ikerketa-egiturak Euskadin sortu izana, besteak beste.

  4. Eskola zientifikoa sortzea. Besteak beste, Euskadin egindako jarduera hauek balioetsiko dira: ikertzaileen prestakuntza, zuzendutako doktoretza-tesiak, koordinatutako masterrak eta graduondoko prestakuntza-programak.

  5. Hautagaiek egindako ikerketa-lanak Euskal Autonomia Erkidegoan izandako eragina. Epaimahaiak bereziki balioetsiko du ikerketa-lanek nolako eragina izan duten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sisteman.

  1. Saria emateko prozedura orokorra lehiaketa izango da. Horretarako, aurkeztu eta onartu diren eskabideak alderatuko ditu epaimahaiak, eta 9. artikuluan adierazitako ebaluazio-irizpideen arabera balioespenik onena lortu duena bakarrik proposatuko du. Epaimahaiak, saria emateko proposamenean, zehatz arrazoitu beharko du, lehenago aipatutako irizpide horiek erabiliz, zergatik merezi duen saridunak halako saria jasotzea.

  2. Epaimahaiak proposamenen inguruan erabakiak hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da epaimahaikideen gehiengoaren aldeko botoa izatea; berdinketarik balego, epaimahaiburuaren kalitateko botoak erabakiko luke.

  3. Epaimahaiburuak Hezkuntzako sailburuari helaraziko dio epaimahaiak saria esleitzeko egindako proposamenaren akta, eta sailburuak saria esleituko du, agindu bidez. Agindu horrek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, hilabeteko epean, onartzen den egunetik hasita.

  4. Saria esleitu gabe utzi ahal izango da.

  5. Sariaren zenbatekoa ezin izango da banatu.

  6. Irabazleari pertsonalki emango zaio sariaren esleipenaren berri.

  7. Deialdi-aginduaren babespean egindako eskabideak ebazteko epea, gehienez, sei hilabetekoa izango da, deialdi-agindua argitaratzen denetik hasita. Epe horren barruan jakinarazpenik egiten ez bada, eskaerak ezetsi direla ulertuko da 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura 25.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako. Horrek ez du esan nahi lege horrek administrazioari berariaz ebazteko obligaziorik ezartzen ez dionik.

  1. 2017ko ekitaldian, 42.000 eurokoa izango da sariaren zenbatekoa. Zenbateko hori bost urtetik behin eguneratuko da, Kontsumoko Prezioen Indizeak (KPI) Euskal Autonomia Erkidegoan duen bilakaeraren arabera. Eguneratze horretatik ateratzen den zenbatekoa milako unitate hurbilenera biribilduko da.

  2. Sariak dagokion atxikipen fiskala izango du.

  3. Ordainketa bakarrean ordainduko da sariaren zenbatekoa, sariaren esleipen-agindua dekretu honen 9. artikuluaren 3. paragrafoan adierazitako moduan argitaratu ostean.

  4. Geroago, ekitaldi publiko batean emango zaio saria saridunari.

Dekretu honetan arautzen den diru-laguntza bateragarria da beste finantza-erakunde batzuek helburu bererako ematen dituztenekin.

  1. Xedapen honen bitartez, Ikerkuntzako Euskadi Sarirako 2017ko deialdia egiten da, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

  2. Hautagaiak aurkezteko epea xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, 2018ko urtarrilaren 24an.

  3. Xedapen honetako diru-laguntzei buruzko ebazpena emateko garaian, ezinbestekoa izango da kreditu egokia eta nahikoa izatea Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorretan, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egindako gastu-espedienteen aurreratutako izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan.

  4. Deialdian parte hartzen dutenek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko, betiere Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuen Babeserako Euskal Agentziaren Sorrerari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz. Halaber, datuak «Ikerketa» izeneko fitxategian sartuko dira, 2010eko urriaren 4ko Aginduan araututakoaren arabera (2010eko azaroaren 5eko EHAA). Fitxategi horren helburua da diru-laguntzen deialdi hau kudeatzea eta deialdian lehiatzen direnei prozesuaren bilakaeraren berri ematea. Ikerketa Zuzendaritza da fitxategi horren organo arduraduna. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak Ikerketa Zuzendaritzan gauzatu ahal izango dira. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Ikerketa Zuzendaritzara jo beharra dago (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Indargabetuta geratzen da abenduaren 1eko 221/2015 Dekretua, Jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen duena.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko abenduaren 5ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (9)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.