Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko apirilaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baita 2017. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaia, Gizarte Zientziak eta Humanitate modalitatekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 82
  • Hurrenkera-zk.: 2352
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/04/19
  • Argitaratze-data: 2018/04/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa

Testu legala

Abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzarako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

Aipatu dekretuaren zortzigarren artikuluak honela dio:

  1. Urtero eratuko da epaimahai bat, Ikerkuntzarako Euskadi Saria ebazteko, dekretu honen 1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera dagokion modalitatean.

  2. Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikideek gutxienez hiru eta gehienez zazpi izango dira, denak ere beren jardun-eremuetan izen handia dutenak. Kideetatik zaharrena izango da epaimahaiburua.

    Epaimahaia osatzerakoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako printzipioa errespetatuko da, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.6 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

  3. Hezkuntzako sailburuaren agindu baten bitartez emango da epaimahaiko kideen berri, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, gutxienez epaimahaiek epaia eman baino bost egun baliodun lehenago.

    Horrenbestez, hau

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.