Arautegia

Inprimatu

151/2014 DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Bilboko hirigune historikoa sailkatutako kultura ondasun gisa izendatzeko adierazpenari Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean jasotako babes-araubidea eta gainerako gorabeherak erantsi zitzaizkion Dekretua hirugarren aldiz aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 137
  • Hurrenkera-zk.: 3306
  • Xedapen-zk.: 151
  • Xedapen-data: 2014/07/15
  • Argitaratze-data: 2014/07/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Azaroaren 9ko 3290/1972 Dekretuaren bidez (1972ko azaroaren 28ko BOE), Bilboko Hirigune Historikoa multzo historiko-artistiko nazionala deklaratu zen, Ondare historiko-artistiko nazionala zaindu, kontserbatu eta areagotzeko 1933ko maiatzaren 13ko Legean xedatutakoari jarraituz.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 artikuluaren babesean eta Autonomia Estatutuko 10.19 artikuluaren arabera, kultura-ondareari buruzko eskumen osoa bereganatu zuen.

Horrenbestez, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legea onartzearekin bat, bertako lehenengo xedapen gehigarriak ezarri zuen aurretik ondasun historiko-artistiko deklaratutako ondasunak aurrerantzean kultura-interesa duten ondasuntzat joko zirela.

Euskadiko Autonomia Erkidegoak bereganatutako eskumena baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea onartu zen. Bertako lehenengo xedapen gehigarriak dioenez, aurreko araudiaren arabera kultura-interesa duten ondasuntzat deklaratutakoak aurrerantzean sailkatutako kultura-ondasunak izango dira.

Bilboko hirigune historikoaren adierazpena indarrean dagoen legedira egokitzeko, abenduaren 29ko 543/1995 Dekretua onartu zen eta, horren arabera, adierazpenari Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeak (1996ko urtarrilaren 16ko EHAA, 11 zk.) aipatzen dituen babes-araudia eta gainerako neurriak aplikatu zitzaizkion. 4. zerrendako elementu diskordanteen artean, katedralari atxikita dagoen Bilboko Correo kaleko 22ko eraikina ageri da (Dorrea-Correo izkina).

Eraikinaren jabeek eskaera bat bidali zuten Kultura Ondarearen Euskal Zentrora eraikinaren tipologia aldatzeko, esanez elementu diskordantetzat jotzearen ondorioz desabantaila egoeran geratzen zirela beste jabe batzuen aldean. Beren eskaeraren sustengarri, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren txosten bat eta Surbisa-Bilboko Berregokipenerako Hirigintza Elkartea SAren beste bat aurkeztu zituzten, zeinetan eraikin horretan aintzakotzat hartu beharreko zenbait ñabardura jasotzen baitziren.

Eskaera eta txostenak ikusita, ondarearen aldetik higiezinak duen egoera baloratzeko txosten bat landu zuten Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu teknikoek. Txostenak ondorioztatu zuen ez dagoela eragozpenik eraikinaren diskordantzia zehazteko, eta soilik behe-solairu estalia osorik altxatzera mugatu zuen diskordantzia hori.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2013ko abuztuaren 27ko Ebazpenaren bidez, abenduaren 29ko 543/1995 Dekretua hirugarren aldiz aldatzeko espedientea hasi, jendaurrean jarri eta interesdunei entzuteko epea eman zen. Dekretu horren bidez, Bilboko hirigune historikoa sailkatutako kultura ondasun gisa izendatzeko adierazpenari Euskal Kultura Ondarearen Legean jasotako babes-araubidea eta gainerako gorabeherak erantsi zitzaizkion.

Informazioa jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko izapidea egin ondoren, alegazio-idazkia aurkeztu zuten Jesus de Luis de las Herasek, Lourdes Celaya Ibarguengoitiak eta Gaizka de Luis Celayak, nork bere izenean.

Alegazioetan espedientean jasota dauden txostenei buruzko ñabardura batzuk egiten dira eta hauei sostengua emateko dokumentuak aurkezten dira. Emandako argudioetan oinarrituta, alegazio-egileek eskatzen dute estaliaren azpiko jasoduraren diskordantzia ere kentzea.

Beharrezkoak diren txosten teknikoak ikusita, alegazioak ezetsi dira jasodura inguruko balore babestuekin diskordantetzat jotzen delako eta emandako kontrako argudioek diskordantzia bertan behera uzteko behar beste indarrik ez dutelako.

Bestaldetik, erabaki da ofizioz zuzenketa bat egitea espedienteari hasiera emateko eta jendaurrean jartzeko 2013ko abuztuaren ebazpenaren testuan. Ebazpenean pasarte honen ordez: «Katedralari Dorrea-Posta izkinaren aldetik atxikitako eraikina (behe-solairu estalia altxatzea)», Dekretuan honako hau agertuko da: «Teilatu azpia altxatzea (Katedralari Dorrea-Posta izkinaren aldean atxikitutako eraikina)». Horrela bermatuko da idazkera berriaren koherentzia aldatuko den dekretuaren testuarekin, honetan hasieran aipatzen baita diskordantzia eta gero diskordantzia jasotzen duen eraikina.

Hori dela-eta, uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legearen 11.1. eta 12. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek egindako aldeko txostena ikusirik, 2014ko uztailaren 15eko bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu eta onetsita, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamena kontuan harturik, honako hau

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Jabego Erregistroari Dekretu honen berri emango dio, Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 26. artikuluan aurreikusitako eraginetarako. Era berean, interesdunei, Bilboko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza eta Kultura sailei eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde Politika sailari jakinaraziko zaie.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Bilboko Udalari eskatuko dio udaleko hirigintza-araudia Monumentuaren babes-araubideari egokitzeko, horrela Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.2 artikuluan ezarritakoa betez.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Udal planeamendua dekretu honetan ezarritako babes-araubideari egokitzen zaion arte eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren oniritzia izan arte, monumentu-multzoaren mugaketak hartzen duen eremuan egin beharreko esku-hartzeek aldez aurretik Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunen baimena beharko dute, eta baimen horren ondotik eskuratu behar da udal lizentzia, halaxe xedatzen du-eta Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 29.1 artikuluak.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, interesdunek, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari, dekretu hau azkeneko aldiz argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko uztailaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

UZTAILAREN 15EKO 151/2014 DEKRETUAREN ERANSKINA

BABES-ARAUBIDEAREN V. KAPITULUAREN 4. ZERRENDAREN IDAZKERA BERRIA

Korreoko fatxada, 15.

Esperantzako frontoiaren fatxada.

Plaketaren fatxada, Esperantza, 10.

Artekale,15.

Tenderia-Korreo kaleetan Katedralari erantsita dauden dendak (fatxadako material eta/edo akaberak).

Bidebarrieta, 16.

Lehenengo solairuko begirategia (Santiagoko plaza 4).

Euskadiko Kutxaren eraikinaren teilatua eta txapitulak (Arenala, 2).

Teilatu azpia altxatzea (Katedralari Dorrea-Correo izkinaren aldean atxikitutako eraikina).

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik