Arautegia
Inprimatu177/2013 DEKRETUA, martxoaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordean dituen kideak kargutik kendu eta berriak izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 55
- Hurrenkera-zk.: 1434
- Xedapen-zk.: 177
- Xedapen-data: 2013/03/12
- Argitaratze-data: 2013/03/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Ekonomia
Testu legala
Energiaren Euskal Erakundeari buruzko azaroaren 24ko 9/1982 Legeko 8. eta 9. artikuluetan ezartzen denez, erakunde horretako lehendakariaz eta horri atxikita dauden sozietateetako lehendakariez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkotza egingo duten bost kontseilarik eta industria eta energia arloetan izen handia duten pertsonen artetik aukeratutako beste hainbestek osatuko dute erakunde horretako Zuzendaritza Batzordea.
Aipatutako araudia oinarritzat harturik, irailaren 8ko 508/2009 Dekretuaren bidez eta ekainaren 28ko 145/2011 Dekretuaren bidez, azken berrikuntza partzialak egin ziren Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordean, Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkariei dagokienez. Hala ere, orain kargutik kendu behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordean izan dituen kideak eta berriak izendatu, Administrazioaren sail-antolaketaren berrantolaketagatik eta abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan ezarritako eskumen-esleipenagatik. Lehendakariaren dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, kendu eta aldatzeko da, bai eta eginkizunak eta arloak zehazteko ere.
Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko martxoaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Francisco Javier Garmendia Martínez jauna.
Juan Ignacio Goicolea Ruigómez jauna.
Carlos Aguirre Arana jauna.
ª Aranzazu Leturiondo Aranzamendi andrea.
José Ignacio Hormaeche Azumendi jauna.
Juan Ignacio García de Motiloa Ubis jauna.
Estibaliz Hernáez Laviña andrea.
Javier Zarraonandia Zuloaga jauna.
Pilar Urruticoechea Uriarte andrea.
Joseba Andoni Alcalde Amutxategi jauna.
Dekretu hau, argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko martxoaren 12an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Ikus: 36/2025 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseiluan dituen zenbait kide kargutik kendu eta berriak izendatzeko dena.
- Ikus: 107/2022 DEKRETUA, irailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluan duen kide bat kargutik kendu eta berria izendatzeko dena.
- Ikus: 145/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordean duen kide bat kargutik kendu eta berria izendatzeko dena.
- Ikus: 242/2016 DEKRETUA, abenduaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordean duen kide bat kargutik kendu eta berria izendatzeko dena.
- Ikus: 206/2021 DEKRETUA, irailaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluan duen kide bat kargutik kendu eta berria izendatzeko dena.
- Ikus: 508/2009 DEKRETUA, irailaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordean dituen kideak kargutik kendu eta berriak izendatzeko dena.