Arautegia
Inprimatu508/2009 DEKRETUA, irailaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordean dituen kideak kargutik kendu eta berriak izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 179
- Hurrenkera-zk.: 5087
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/08
- Argitaratze-data: 2009/09/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia
Testu legala
Energiaren Euskal Erakundea eratzeko den azaroaren 24ko 9/1982 Legearen 8. eta 9. artikuluetan xedatuta dagoenez, Zuzendaritza Batzordean lehendakaria eta erakundearen sozietateetako lehendakariak ez ezik, bost kontseilari ere izango direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioren ordezkari jardungo dutenak. Gainera, beste kide batzuk ere izango ditu batzordeak, energia edo industriaren eremuan izen ona duten pertsonen artean izendatuak.
Aipatutako araudia oinarritzat harturik, abenduaren 28ko 269/2004 Dekretuaren bidez eta abenduaren 20ko 406/2005 Dekretuaren bidez, azken berrikuntza partzialak egin ziren Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordean. Hala ere, orain kargutik kendu behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordean izan dituen kideak eta berriak izendatu, Administrazioaren sail-antolaketaren berrantolaketagatik eta maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan ezarritako eskumen-esleipenagatik. Lehendakariaren dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, kendu eta aldatzeko da, bai eta eginkizunak eta arloak zehazteko ere.
Hori dela eta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren eskariz, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko irailaren 8ko bileran eztabaidatu eta onetsi ondoren, honako hau
José Ignacio Zudaire Arana jauna.
Alberto Alberdi Larizgoitia jauna.
Juan Miguel Bilbao Garai jauna.
Ibon Galárraga Gallastegui jauna.
Francisco Javier Garmendia Martínez jauna.
Juan Ignacio Goicolea Ruigómez jauna.
Carlos Aguirre Arana jauna.
Nieves Terán Vergara andrea.
Dekretu hau argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko irailaren 8an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza
eta Turismoko sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.