Arautegia
Inprimatu94/2011 DEKRETUA, maiatzaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia-kidegoen funtzionarioen lanpostuak betetzeko Araudia laugarren aldiz aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 99
- Hurrenkera-zk.: 2788
- Xedapen-zk.: 94
- Xedapen-data: 2011/05/17
- Argitaratze-data: 2011/05/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 65.2 artikuluak xedatzen du merezimendu-lehiaketa bidez lanpostuak betetzeko prozeduretan deialdiek zehaztuko dituztela ebaluatzekoak diren merezimenduak, lege horretan bertan aipatutakoak eta lanpostuaren ezaugarrien arabera egokitutako beste batzuk aintzat hartuz; eta, bestetik, berorien balorazioa ezarriko dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia-kidegoen funtzionarioen lanpostuak betetzeko indarrean dagoen araudiak, zeina abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren bidez onartu baitzen, eta martxoaren 6ko 42/2001, otsailaren 3ko 20/2004 eta abenduaren 30eko 231/2009 Dekretuen bidez aldatu baitzen, bere bederatzigarren artikuluko bigarren atalean gutxieneko eta gehienezko balorazio-ehunekoak ezartzen ditu merezimendu-kontzeptu edo -talde bakoitzean lor daitekeen puntuazio osoaren arabera.
Ehuneko horiek kontuan izanda, merezimendu-lehiaketak izan dira alega daitekeen merezimendu bakoitzari dagokion balorazioa zehaztu dutenak. Hala eta guztiz ere, Ertzaintzaren eremuan Herrizaingoko sailburuaren 2008ko urtarrilaren 7ko Aginduak merezimendu-lehiaketa guztietan, izaera orokorrez aurreikusia, aplikagarria den merezimendu orokorren baremoa onartu zuen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia-kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudiaren bederatzigarren artikuluko bigarren ataleko araua, Ertzaintzako zein Udaltzaingoetako merezimendu-lehiaketetan aplikatzekoa baitzen -gainera, lehiaketa orokorretan zein espezifikoetan- onartu zenetik egiaztatu zen nahikoa ez zela polizia-kidegoen errealitate zehatzean sortzen diren behar eta eskakizunetara egokitzeko. Hori horrela, araudiak berak aurreikusten zuen Ertzaintzan antzinatasunagatiko gehienezko ehuneko aplikagarria salbuesten zuen xedapen iragankorra eta, hain zuzen, salbuespen hori erregelamenduaren aldaketaz, martxoaren 6ko 42/2001 Dekretuaren bidez, luzatu zen.
Zentzu zabalean lanpostuen hornidura lanbide-sustapen motatzat har daitekeen arren; egia esateko, batik bat Ertzaintzaren kasuan, eta bereziki haren behe-mailako eskala eta kategorietan, oinarrizko lanpostuen konfigurazio desberdina dela-eta, mugigarritasun horizontala edo geografikoa nagusitzen da kidegoko lanpostuen eskalako sustapenaren aurretik.
Hori dugu merezimendu-baremoek lehiaketetan gehienezko eta gutxieneko ehunekoen banaketa egokitu ahal izatea justifikatzen duen arrazoia; hain zuzen ere, polizia-kidegoen berezitasunak, lehiaketa orokorrak edo espezifikoak diren ala ez edo bete nahi diren lanpostuen eskalak eta kategoriak aintzat hartuta.
Hori dela eta, aldaketa honek izaera orokorrez edo deialdietan ezarriko diren baremoen aginduak moldatu nahi ditu; hain zuzen, merezimenduen banaketa eta ebaluazioa legezko arauan xedatutakoaren arabera egoki ditzaten, Euskal Administrazio Publikoen zerbitzura dauden gainerako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudian agertzen den bezala, urriaren 13ko 190/2004 Dekretuaren bidez onartu baitzen.
Arau mailako irtenbide hori, gainera, onuragarriagoa da tokiko autonomiarentzat.
Berdinketa hausteko ezarritako arauak gordetzen dira merezimendu-lehiaketa bidez lanpostua betetzeko gaitasun bera dagoen kasuetarako. Hori hala izanik, emakumeari lehentasuna ematen zaio Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen bidez Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legean egindako aldaketan ezarrita dauden baldintzetan.
Horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeak eta Ertzaintzaren Kontseiluak txostena egin eta gero, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari jarraiki, Herrizaingoko sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko maiatzaren 17ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren,
Puntuazioan berdinketa gertatzen bada, emakumeari lehentasuna emango zaio baldin eta kasuan kasuko lanpostuaren kodean emakumeek duten presentzia % 40tik beherakoa bada. Berdinketak irauten badu, 1. atalean adierazitako merezimenduei eman zaien puntuazioaren arabera ebatziko da, zehaztutako hurrenkeran. Halakorik ezean, karrerako funtzionario gisa sartu zen data hartuko da kontuan eta, bestela, kategoria hori eskuratzeko hautaketa-prozesuan lortutako lehentasun-ordena.
Lehenengoa. Herrizaingoko sailburuak Ertzaintzaren eskala edo kategoria jakin baten lanpostu hutsak lehiaketa bidez betetzeko merezimendu-baremo erkide eta bateratu bat onar dezake.
Indargabetuta geratu da Herrizaingoko sailburuaren 2008ko urtarrilaren 7ko Agindua. Agindu horrek merezimendu-lehiaketaren bidez Ertzaintzako lanpostuen horniduran aplikagarria den merezimendu orokorren baremoa (2008ko urtarrilaren 28ko EHAA, 19. zk.) onartu zuen, baita 2009ko martxoaren 4ko Aginduaren bidezko haren aldaketa ere (2009ko apirilaren 16ko EHAA, 71. zk.).
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko maiatzaren 17an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Indargabetutakoa: 58/2023 DEKRETUA, apirilaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko erregelamendua onartzen duena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 2009ko martxoaren 4koa, Herrizaingo sailburuarena. Horren bitartez, merezimenduen lehiaketaren bidez Ertzaintzako lanpostuak betetzeko aplikatu beharreko merezimendu orokorren baremoa onesten duen Herrizaingo sailburuaren 2008ko urtarrilaren 7ko
- Indargabetzen du: AGINDUA, 2008ko urtarrilaren 7koa, Herrizaingo sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuak merezimendu lehiaketa bidez hornitzerakoan aplikagarria izango den merezimendu orokorren baremoa onartzen duena.
- Aldatzen du: 388/1998, abenduaren 22koa, Euskal Herriko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuen Hornidurari buruzko Araudia onesten duena.