Arautegia

Inprimatu

231/2009 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, Euskal Herriko Polizia kidegoetako funtzionarioen lanpostuen hornidurari buruzko araudiaren bigarren aldaketari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 177
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/30
  • Argitaratze-data: 2009/01/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioen lanpostuak hornitzeko indarreko araudian, abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren bidez onartutakoan, hainbat irizpide zehaztu ziren zerbitzu-eginkizunen nahitaezko esleipena gauzatzeko. Zenbait antolakuntza-unitatetan langile gutxi egoteagatik, ezohiko hornitze-prozedura hori erabili behar izan da, eta, halakoetan, aipatutako irizpide horiek aplikatzea ez da batere erraza izan. Bistan denez, aipatutako araudiaren 25. artikuluan egun indarrean dagoen 3. ataleko lehen irizpidea ezin da aplikatu horrelako kasuetan; izan ere, irizpide horren arabera, zerbitzu-eginkizunok antolamendu-unitatean bertan ari diren langileei esleitu behar zaizkie. Hala ere, Ertzaintzaren kasuan behinik behin, aipatutako atalean zehazten den bigarren irizpidea ere ezin da kasu askotan erabili, hain zuzen hurbilen dagoen edo bertaratzeko erraztasun gehien duen herrian aritzen diren unitateko langileei zerbitzuak esleitzea; izan ere, unitate horrek agian ez dauka langileak uzteko aukerarik, bere dotazio operatiboa oso lanpetuta egoteagatik, eta, aitzitik, langile gehiago behar ditu.

Hortaz, bidezkoa da aipatutako artikuluan zehazten diren zerbitzu-eginkizunak derrigorrez esleitzeko irizpideak aldatzea, eta honako hau ezartzea: beste edozein irizpide aplikatu aurretik, organo eskudunak beren beregi landutako txosten tekniko-polizialean zehaztu beharko da zein unitate dagoen langileak uzteko moduan eta zenbat eta zein hurrenkeratan utzi behar dituen; horiek zehazteko, zerbitzuaren beharrei buruzko irizpide objektiboak aplikatuko dira eta unitateen dotazio operatiboaren okupazio-tasa aintzat hartuko da.

Bestalde, aldaketa honen bidez, lanpostuak hornitzeko araudian dagoen hutsune bat beteko da; izan ere, lanpostuak aldi baterako hornitzeko zerbitzu-eginkizunak bakarrik izango dira nahitaezkoak, eta ez, ordea, eginkizunak aldi baterako esleitzeko zerbitzu-eginkizunak. Ildo horretatik, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legeko 72. artikuluko 1. eta 2. atalek ez dute inolako zalantzarik uzten: edozein zerbitzu-eginkizunek izaera bikoitza izango du, borondatezkoa eta nahitaezkoa.

Azkenik, merezimendu-lehiaketa bidez bete beharreko lanpostuen kasuan, lehiatzaileen artean gaitasun berdina baldin badago, berdinketa hori hausteko ezarritako arauak aldatu egiten dira emakumeei lehentasuna emanez, Euskal Funtzio Publikoaren Legean egindako aldaketan ezarritakoari jarraiki. Aldaketa hori Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen bidez egin zen.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeak eta Ertzaintza Kontseiluak txostena eman ondoren, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren,

Puntuazioan berdinketa gertatuz gero, emakumeari lehentasuna emango zaio baldin eta dagokion lanpostu-kodean emakumeak % 40 baino gutxiago badira. Hala ere, berdinketa hautsi ez bada, 1. atalean zehazten diren merezimenduei ematen zaien puntuazioa aintzat hartuko da, adierazitako hurrenkeraren arabera. Horrelakorik ez badago, lehiatzen den kategorian karrerako funtzionario gisa hasitako eguna aplikatuko da; hori nahikoa ez bada, kategoria horretan sartzeko hautaketa-prozesuan izandako lehentasun-hurrenkera erabiliko da.

  1. Lanpostu bat betetzea zerbitzuarentzat presazkoa eta luzaezina baldin bada, eta araudian aurreikusitako borondatezko ohiko eta ezohiko sistemen bidez betetzerik izan ez bada, nahitaezko zerbitzu-eginkizunen bidez beteko da.

    Zerbitzua esleitu aurretik, organo eskudunak hartarako landutako txosten tekniko-polizialean zehaztu beharko da zein unitate dagoen langileak uzteko moduan eta zenbat eta zein hurrenkeratan utzi behar dituzten; horiek zehazteko, zerbitzuaren beharrei buruzko irizpide objektiboak aplikatuko dira eta unitateen dotazio operatiboaren okupazio-tasa aintzat hartuko da.

    Interesdunari entzun ondoren, Euskal Herriko Poliziaren Kidego bakoitzaren eremuan ezarritako irizpideen arabera erabakiko da esleipena, honako printzipio hauei men eginez: unitate emailearekiko atxikipenik txikiena izatea, unitate horretan egiaztatutako zerbitzu-aldi laburrena eman izana, eta familia-zama gutxien izatea.

    Aipatutako zerbitzu-eginkizunak gehienez urtebeterako izango dira eta, lanpostua behin betiko bete ez bada, beste urtebeterako luzatu daitezke. Nolanahi ere, esleipendunak ezin izango die halako zerbitzu-eginkizunei uko egin.

  1. Zerbitzu-eginkizunak lanpostu bati zehazki lotuta ez dauden zeregin bereziak esleitzeko badira edo lanpostuen titularrek egoeraren ondorioz bete ezin dituzten zereginak betetzeko badira, funtzionario esleipendunak bere lanpostuari dagozkion diru-sariak jasoko ditu; horrek ez du esan nahi Euskal Herriko Poliziaren Legeko 74.1.b) artikuluko bigarren paragrafoan ezarritakoa beteko ez denik.

  1. Aurreko ataletan aipatzen diren zerbitzu-eginkizunak betetzea nahitaezkoa izango da araudi honetako aurreko artikuluko 3. atalean ezarritako modu eta baldintzen arabera.

  2. Borondatezko zerbitzu-eginkizunak betetzeagatik ezin izango da kalte-ordainik eskatu. Nahitaez esleitzen diren zerbitzuek, berriz, eskubidea emango dute aplikatzekoa den araudian ezarritako kalte-ordainak jasotzeko.

Dekretu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 30ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.