Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 231/2009 Dekretua, abenduaren 30ekoa, Euskal Herriko Polizia kidegoetako funtzionarioen lanpostuen hornidurari buruzko araudiaren bigarren aldaketari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 20
- Hurrenkera-zk.: 433
- Xedapen-zk.: 231
- Xedapen-data: 2008/12/30
- Argitaratze-data: 2009/01/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Honako hau ezartzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.a) artikuluak: «Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta».
Euskal Herriko Polizia kidegoetako funtzionarioen lanpostuen hornidurari buruzko araudiaren bigarren aldaketari buruzko abenduaren 30eko 231/2009 Dekretua argitaratu da 2009ko urtarrilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (10. zenbakia). Aurreko paragrafoan aditzera emandako moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira honen bidez.
Tituluan,
Honakoa dioen lekuan:
231/2009 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, Euskal Herriko Polizia kidegoetako funtzionarioen lanpostuen hornidurari buruzko araudiaren bigarren aldaketari buruzkoa.
Honako hau esan behar du:
231/2008 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, Euskal Herriko Polizia kidegoetako funtzionarioen lanpostuen hornidurari buruzko araudiaren hirugarren aldaketari buruzkoa.