Tolosako Babarrunaren Festa

Hainbat egunez Tolosan bertako produkturik ospetsuenetako bat omenduko dute: babarruna. Ezbairik gabe, jaki hori gustuko dutenen elkargune bilakatuko da beste behin Gipuzkoako udalerria.

 

Hala, Tolosako babarrunaren ekoizleen lehiaketa egingo dute Trianguloa plazan. Bisitariek babarrunarekin nolabaiteko lotura duten produktuak (hala nola, pipermina, odolosteak eta ardoa) eskuratzeko parada izango dute.

 

Bestalde, Tolosako babarrunaren gastronomia lehiaketa egingo dute Zerkausian, eta indaba irabazlea hoberen prestatzen duten sukaldariak sarituko dituzte. Ondoren, indaba-jana herrikoia egongo da.

Ekitaldi-mota:
Jaialdiak (Gazteinformazioa)
Hasiera data - Amaiera data:
-
Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)