OEEren 2022ko Osasun Biltzarra martxan

Komunikazioak eta posterrak bidaltzeko epea zabalik da

OEEren 31. Osasun Biltzarra martxan da dagoeneko! 2022ko martxoaren 25 eta 26an izango da, alegia, ostiral goiz eta arratsaldez, eta biharamunean, larunbat goizez ere. Aurten Nafarroan egingo ditugu jardunaldiak, aurrez aurre, Atarrabiako Kultur Etxean. Animatuko zara? Eman begiratu bat programari edota deskargatu (azpian)!

Era berean, urtero bezala parte hartzea sustatu nahi dugu, eta horretarako ahozko komunikazioak (hobetsita) eta posterrak bidaltzeko epea ireki dugu, 2022ko urtarrilaren 31ra arte.

Komunikazioak eta posterrak egiteko jarraibideak
http://www.oeegunea.eus/biltzarrak/komunikazio_jarraibideak

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea
Idazkaritza
944 00 11 33, oee@oeegunea.eus

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
ATARRABIAKO KULTUR ETXEA
Calle Mayor, 77
31610 ·  villavanavarra
Ziurtagiria:

Eman izena