LA CONTRATACIÓN PÚBLICA EN LA PLATAFORMA DE CONTRATACIÓN PÚBLICA EN EUSKADI KPE-CPE (KONTRATAZIOA): ASPECTOS JURÍDICOS Y FUNCIONALES (2026/13/3/18)
Jardun bikoa
Ekitaldiaren deskribapena
Kontratazio publikoaren inguruko ikuspegi orokorra lantzea.
Erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko azken eguna: irailak 30
- Arloa: Ekonomia eta Ogasuna.
- Modalitatea: Bideokonferentzia (aurrez aurreko-birtuala).
- Hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako eta bere EAko administrari-laguntzaileak, administrariak, kontratuak sustatzen dituzten zerbitzuetako teknikariak eta kontratazio-teknikariak; sailekoak eta organo zentralizatuak.
- Hautatze irizpideak: IVAPeko web orrian argitaratuak dauden Profilen definizioa hautatze-irizpide gisa ataleko irizpideei jarraiki.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: urriaren 26a, 27a, 28a
- Ordutegia: 10:30 - 13:30
- Iraupena: 9 ordu
- Izena emateko epea: 2026ko ekainaren 1etik irailaren 21era
- Oniritzi epea: 2026ko irailaren 22tik 25era
- Baja emateko azken eguna: 2026ko urriaren 23a
- Hizkuntza: gaztelera
- Irakasleak: LILIAN MENDEZ MAESO, IÑAKI BOLUMBURU ECHEANDIA
- Ikastarorako sarbidea: Ikastaroa hasi baino astebete lehenago posta elektroniko bidez ikastaroan sartzeko esteka bidaliko da.
4. modulua kontratazio publikoa ibilbidearen profil hauetan barneratzen da:
- Administrari-laguntzaileak.
- Administrariak.
- Kontratuak sustatzen dituzten zerbitzuetako teknikariak.
- Kontratazio-teknikariak; sailekoak eta organo zentralizatuak.
Helburu orokorrak
Kontratazio publikoaren oinarrizko ikuspegi juridiko-praktikoa lortzea KontratazioA Plataformaren bidez.
Helburu zehatzak
- KontratazioA Plataformako komunikazio eta jakinarazpen elektronikoei buruzko oinarrizko alderdi juridikoak eta funtzionalak ezagutzea.
- Esleipen-prozeduraren publizitateari eta gardentasunari buruzko ezagutza juridikoak eta praktikoak eskuratzea.
- Plataformaren funtzionaltasuna ulertzea kontratazio-organoen ikuspegitik, eragile ekonomikoen beharrekin korrelazioan.
- Kontratazio Publikoaren Euskadiko Plataformaren (KontratazioA plataforma) alderdi funtzionalei buruzko oinarrizko ezagutzak izatea.
Gaitasunak
Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:
- Alderdi juridikoak kontratazio publikoaren eragiketa funtzionalean txertatzeko, Kontratazio Publikoaren Euskadiko Plataformaren bidez (KontratazioA plataforma).
- Ulertzeko izapidetze elektronikoak nola integratzen eta eragiten duen kontratazio publikoaren funtsezko alderdiak interpretatzean/aplikatzean.
- Eskaintzen kudeaketari, esleipenari eta kontratu publikoen formalizazioari buruzko funtzionalitate garrantzitsuenak erabiltzeko.
- Publizitatearekin eta publizitaterik gabe negoziatutako prozeduretan izapidetzearen alderdirik garrantzitsuenak identifikatzeko.
- Erosketa Sistema Dinamikoen izapidetzearen alderdirik garrantzitsuenak zein diren ondorioztatzeko.
- KontratazioA plataforman identifikazioa eta autentifikazioa garatzea bitarteko elektronikoen bidez: ziurtagiri digitalen motak.
- KontratazioA plataforman gehien erabiltzen diren komunikazio eta jakinarazpen elektronikoak identifikatzeko: motak eta funtzionaltasunak.
1. SAIOA
- Sarrera: kontratazio publikoaren digitalizazio-prozesuan kontratazio publikoaren bloke handiak: Kontratatzailearen profila-Tramitazioa/lizitazio elektronikoa-Kontratu publikoen erregistroa. Elkarreragingarritasuna. Kontratazioa kudeatzea errazten duten beste tresna digital batzuk.
- Kontratazio publikoko espedienteen izapidetze elektronikoari buruzko alderdi orokor juridiko-praktikoak:
- Oinarrizko printzipioak.
- Espediente elektroniko bakarrerantz.
- Fase handien eskema.
- Plataformarako sarbidea.
- Bitarteko elektronikoen bidezko identifikazioa eta autentifikazioa.
- Espedientea sortzea eta konfiguratzea.
- Fitxategien erlaitzean: eskaintzak kudeatzeko faseak (GUTUN-AZALAK bereiztea), prozeduren eta eskaintzaren konfidentzialtasunaren arabera.
- Espedientea argitaratzea.
- Publizitatea Kontratatzailearen Profilean eta EBAOn (formulario elektroniko berriak): publizitate-betebehar nagusiak. KontratazioA plataformak modu automatizatuan argitaratzen dituen iragarki motak.
- Plataformetara egindako bidalketaren monitorizazioa: eragiketa juridiko-praktikoa: publizitate-fluxuak.
2. SAIOA
- Enpresek bete beharreko baldintzak.
- Eskaintza kargatu eta bidaltzea: operatibo juridiko-praktikoa.
- Lizitatzea: enpresak dituen aukeren azalpena (erregistroekiko elkarreragingarritasuna, gaikuntza, bidalketa hirugarren baten ordezkari gisa, etab.).
- Unitateko prezioak.
- Lotetako eskaintza.
- Bitarteko ez-elektronikoen, paperezkoen eta elektronikoen bidezko eskaintza mistoak.
- Eskaintzak zirriborroan.
- Bidalketa geroratua.
- Eskaintzen kudeaketa: Gaitasun eta kaudimen gutun-azalak irekitzea, Balio-Judizioak eta Formulak. Eskaintzak irekitzeko datak aldatzea eta eskaintzak aurkezteko epeak luzatzea.
- Espedientea ebaztea.
- Espedientearen ebazpena: adjudikazioa, atzera egitea eta uko egitea.
- Operatibo juridiko-praktikoa errekurtsoa jartzen denean.
- Kontratua plataformaren bidez formalizatzea.
- Kontratuaren publizitatea: nahitaezko datuen edukia. Publizitatea eta gardentasuna eta datu pertsonalen babesa.
- Komunikazio eta jakinarazpen elektronikoak kontratazio-organoaren eta kontratu publikoen enpresa lizitatzaile eta esleipendunen artean: komunikazioak/jakinarazpenak eta arauzko berezitasunak gauzatzea kontratazio publikoaren eremuan.
3. SAIOA
- Kontratuak bilatzea.
- Kontratuaren aldaketak/ Luzapenak/ Epeak luzatzea/ Enpresen ondorengotza.
- Informazioa eguneratzea eta kontratua amaitzean argitaratzea.
- Trazabilitatea: oinarrizko edukia: data-ordua-nork bidaltzen duen eta noren izenean eskaintza bidaltzeko ahaleginetan, pleguen aldaketak, eskaintzak aurkezteko epeen aldaketak, etab.
- Beste prozedura mota batzuk: Prozedura irekiaren alderdi bereizgarriak, ikuspegi juridiko-praktiko batetik.
- Prozedura Murriztuaren faseak.
- Negoziatua publizitatearekin/publizitaterik gabe.
- Fase handien azalpena.
- Berezitasunak: espedientea azaltzea, enpresak gonbidatzea, etab.
- Eskuratze-sistema dinamikoak.
- Fase handien azalpena.
- Berezitasunak.
- Kontratu Txikiak izapidetzeko eragiketak.
- Urteko Kontratazio-Planak argitaratzea
Metodologia
TEAMS bidezko saioak, irakasleekin lotura zuzena izango dutenak. Irakasleek, azalpen teoriko juridiko-praktikoak eta KontratazioA Plataformaren izapidetze elektronikoko aplikazioak gidatutako kasuak konbinatuko dituzte, eta programako gaiei buruzko zalantzak aztertzen eta argitzen saiatuko dira.
EBALUAKETA
Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebaluaketak jaso beharko du: Ikastaroaren azken saioan zehar, 30 galdera laburreko test moduko proba bat egingo da. Ikastaroan emandako gaiei buruzko galdera juridikoak eta praktikoak konbinatuko dira. Proba gainditzeko, gutxienez 20 erantzun zuzen lortu beharko dira. Erantzun okerrak ez dira zigortuko. TXAT bidez, probaren hasiera- eta amaiera-ordua zehaztuko da, baita ere adieraziko da ikasleek zein helbide elektronikora bidali beharko duten azterketa osatua, berau egiteko ezarritako denbora amaitu baino lehen. Azterketa txatean jartzen den unetik 30 minutuko tartea izango dira hori burutzeko. Adierazitako denboratik kanpo jasotako azterketa guztiak Ez-Gai gisa kalifikatuko dira. Adibidea: Plataforman akats teknikoren bat badago eta eskaintzak aurkezteko epearen amaiera-datan eskaintza aurkeztu ezin bada, nahitaezkoa da eskaintzak aurkezteko epea luzatzea?
- bai, beti edozein akats teknikoren aurrean, nahiz eta akatsa izan eskaintza bidaltzen duen operadore ekonomikoaren ordenagailuan.
- ez, ez da posible.
- Posible da, Plataformaren txostenarekin, akats teknikoa egiaztatzen duena, edo LizitazioA aplikazioarena, eta erabakia hartzen duen kontratazio-organoarena.
- Bai, baldin eta akatsa plataformaren akats teknikoa bada.
Publizitaterik gabeko prozedura negoziatuetan, bidezkoa al da espedientea azaltzea edo argitaratzea?
- Espedientea esleipena egin aurretik argitaratu behar da.
- espedientea enpresa guztiei azaldu behar zaie.
- kontratazio-organoak negoziatuko duen enpresei bakarrik azaldu behar zaie espedientea.
- Espedientea ezin da esleipenaren aurretik azaldu, ondoren baizik.
APROBETXAMENDUA
Bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
- Aprobetxamendu proba gainditzea
Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.
Erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko azken eguna: irailak 30
Baldintza Teknikoak
- Posta-elektroniko korporatibora lotutako Teams kontua izatea.
- Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.
Kontaktua
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
Ikastaroa Microsoft Teams aplikazio bidez egingo da. Hortaz, aurrez-aurreko ikastaro birtuala izango da.
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- VITORIA-GASTEIZ
Izen-ematea
- Prezioa:
- 119,70€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.