'House Action: Hiri erresilienteak tentsionatutako egoitza-merkatuen aurrean' Nazioarteko Kongresua
Ekitaldiaren deskribapena
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak ‘House Action: Hiri erresilienteak tentsionatutako egoitza-merkatuen aurrean’ I Nazioarteko Kongresuaren lehen edizioa egingo du. Topagune berri honek etxebizitzaren inguruko eztabaidaren Europako epizentro bihurtuko du Donostia azaroaren 19an Tabakaleran.
Etxebizitza duin eta egoki baten gozamena gure gaur egungo arau juridikoan aitortutako eskubidea da. Era berean, botere publikoek eskubide hori errealitate bihurtzeko duten betebeharra ere jasota dago.
House Action kongresua bigarren puntu horretaz arduratzen da hain zuzen ere: eskubide hori eraginkor bihurtzeko bideak bilatzeari buruz. Euskadin, Espainian eta Europan tokiko, eskualdeko eta estatuko mailan garatzen ari diren irtenbide eta praktika horiek ezagutzea eta elkarrekin partekatzea du helburu.
Eguneroko errealitatea gero eta zailtasun handiagoa da etxebizitza eskuratzeko. Alokairuek pertsonen diru-sarreren zati handi bat irensten dute; gentrifikazio-prozesuek eta hiriguneetako bizilagunak kanporatzeko dinamikek gora egin dute; eta, horrez gain, etxebizitzen prezioen etengabeko igoerak emantzipazioaren batez besteko adina gero eta handiagoa bihurtu du.
Zer egin daiteke? Espainian, azken urteotan, udal eta autonomia erkidegoen arteko lankidetza bidezko irtenbide bat garatzen ari da, Etxebizitzaren Eskubideari buruzko 12/2023 Legeak ahalbidetuta. Irtenbide hori eremu tentsionatuen deklarazioaren eta horietan alokairuaren igoeraren mugak ezartzearen bidez gauzatzen da, merkatuan prezioen igoerak hozteko helburuarekin.
Hau al da posible den irtenbide bakarra? Ez, eta hori da House Action kongresuaren balio nagusia: adituek, Espainiako eta Europako udal ordezkariek, autonomia erkidegoetako arduradunek eta finantza-erakundeek beren ikuspegiak eta esperientziak partekatu ahal izatea, bai eta etxebizitza-politiken aplikazioaren emaitzak ere ezagutaraztea.
Ikuspegi eta esperientzia onenak batuz soilik —asko urteetako ibilbidea dutenak— aurkituko dugu dagoeneko norbanakoarena izatetik gizarte osoari eragiten dion arazo bihurtu den honi irtenbidea. Eta herritarrak garen aldetik, elkarrekin aurkitu behar diogu irtenbidea.
Kongresurako izen-ematea hemen.
ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
- Ekitaldi-mota:
- Kongresuak
- Hasiera data - Amaiera data:
- -

