Donostia-San Sebastián 2022(e)ko maiatzaren 14(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 15(e)ra
Etorkizun hurbil batean, Oihana, Lur bere amarekin eta Argia, bere amatxirekin, bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana, ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana, ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate haundiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitzegiten duten emakumeak ezagutzera: Sorginak.
Zuzendaritza: Maryse Urruty Antzezleak: Barbara Rivas, Arantxa Hirigoyen, Joana Olasagasti Soinu espazioa / musika: Paula Olaz Eszenografia: Francisco Dussourd Koreografia: Eneko Gil Argi sortzailea: Oihan Delavigne Zuzendaritza teknikoa: Mathias Goyeneche Teknikariak: Tom Laré eta Ieltxu Ostolaza Jantziak: Francisco Dussourd Ekoizpena: ATX Teatroa, El Punto Gunea eta Itzuli Banaketa: ATX Teatroa
Laguntzaileak: Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal Kultur Erakundea, Hego Akitaniako Eszena Nazionala, Pireneo-Atlantikoetako Departamendua - Mikro proiektuak, Pireneo-Atlantikoetako Departamendua-Kultura, Baionako Herriko Etxea, OARA, Chimères Antzokia, Hendaiako Udala, UPCP-Métive, URFR Moulin du Marais, Itzuli, Atx Teatroa, El Punto Gunea.