"Oihana. Sorginen bidea"

Donostia-San Sebastián Del 14 de mayo 2022 al 15 de mayo 2022
  • "Oihana. Sorginen bidea"

Etorkizun hurbil batean, Oihana, Lur bere amarekin eta Argia, bere amatxirekin, bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana, ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana, ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate haundiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitzegiten duten emakumeak ezagutzera: Sorginak.

Zuzendaritza: Maryse Urruty
Antzezleak: Barbara Rivas, Arantxa Hirigoyen, Joana Olasagasti
Soinu espazioa / musika: Paula Olaz
Eszenografia: Francisco Dussourd
Koreografia: Eneko Gil
Argi sortzailea: Oihan Delavigne
Zuzendaritza teknikoa: Mathias Goyeneche
Teknikariak: Tom Laré eta Ieltxu Ostolaza
Jantziak: Francisco Dussourd
Ekoizpena: ATX Teatroa, El Punto Gunea eta Itzuli
Banaketa: ATX Teatroa

Laguntzaileak: Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal Kultur Erakundea, Hego Akitaniako Eszena Nazionala, Pireneo-Atlantikoetako Departamendua - Mikro proiektuak, Pireneo-Atlantikoetako Departamendua-Kultura, Baionako Herriko Etxea, OARA, Chimères Antzokia, Hendaiako Udala, UPCP-Métive, URFR Moulin du Marais, Itzuli, Atx Teatroa, El Punto Gunea.

 


En breve

Toda la información sobre el espectáculo >>

Dónde