Filmazpit: "La Belle saison" ("Udako amodio bat")
Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.
Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua, material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.
La Belle saison
1971. Delphine baserritar neska gaztea Parisera doa familiaren menpetik ihes egin eta ekonomikoki emantzipatu nahi duelako. Carole paristarra Manuelekin bizi da hirian eta feminismoaren printzipioak defendatzen ditu sutsuki. Delphine eta Carolek elkar ezagutuko dute eta euren arteko amodio-historiak bizitza aldatuko die.
- La Belle saison
- 2015
- Catherine Corsini
- Catherine Corsini, Lorette Polmanss
- Cécile de France, Izïa Higelin, Noémie Lvovsky, Kévin Azaïs.
- Frantzia - Belgika
- Frantsesa
- Emakumeen borroka eta lesbianismoa
- 105 min
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data Abenduak 20
- Ordutegia21:00
- Lekua Sanagustin Kulturgunea
Enparantza Nagusia, 5
Azpeitia - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaFrantsesa
- Web Sanagustin Kulturgunea


