Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko uztailaren 27koa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Emaitek Plus laguntza-programarako 2022ko ekitaldiko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 184
  • Hurrenkera-zk.: 4142
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/27
  • Argitaratze-data: 2022/09/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetan: Ebazpena, 2022ko uztailaren 27koa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Emaitek Plus laguntza-programarako 2022ko ekitaldiko deialdia. Ebazpen hori 2022ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (151. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2022/3543 (3/2) orrialdean, ebazpenaren 4. artikuluan, 2. puntuan,

hau dio:

  1. Emaitek Plus laguntza-programa arautzen duen aginduaren 12.3 artikuluan zehazten da zer dokumentu aurkeztu behar duten entitate onuradunek. Artikulu horren k) eta I) ataletako dokumentuek 2022ko ekitaldiaren denbora-tartea hartuko dute. Emaitzetara bideratutako zentroaren ereduari zenbateraino egokitzen zaion ebaluatzeko, 2020ko ekitaldia hartuko da.

baina hau esan behar du:

  1. Emaitek Plus laguntza-programa arautzen duen aginduaren 12.3 artikuluan zehazten da zer dokumentu aurkeztu behar duten entitate onuradunek. Artikulu horren k) eta I) ataletako dokumentuek 2022ko ekitaldiaren denbora-tartea hartuko dute. Emaitzetara bideratutako zentroaren ereduari zenbateraino egokitzen zaion ebaluatzeko, 2021eko ekitaldia hartuko da.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.