Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2025eko martxoaren 26koa, Ikaskuntza Berezien zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2025-2026 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 70
- Hurrenkera-zk.: 1598
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/03/26
- Argitaratze-data: 2025/04/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako huts bat aurkitu da Ikaskuntza Berezien zuzendariaren 2025eko martxoaren 26ko Ebazpenean (2025eko apirilaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 63. zk.). Ebazpen hori Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza-zentroan ikasleak barnetegi-erregimenean 2025-2026 ikasturterako onartzeari buruzko da. Hutsa ikusirik, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Azken Xedapenetako Lehengoan, 2025/1441(3/3) orrialdean,
honela dio:
Ikaskuntza Berezien zuzendariaren ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
baina honela esan behar du:
Ikaskuntza Berezien zuzendariaren ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.