Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko martxoaren 26koa, Ikaskuntza Berezien zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2025-2026 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 63
- Hurrenkera-zk.: 1441
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/03/26
- Argitaratze-data: 2025/04/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Hezkuntza eta ikasketa-askatasuna herritar guztion eskubidea da, eta botere publikoari dagokio hezkuntza berdintasun-egoeran jasotzeko muga edo desorekei aurre egiteko neurriak hartzea.
Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan ikasketak familia-egoitzatik kanpo egiten dituzten ikasleei horretarako modua ematen zaie.
Otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuak 164/2002 Dekretua aldatu eta Eibarko Egoitza Zentroa sortu zuen, eta Eibarko Hezkuntza Esparruaren administrazio- eta antolakuntza-egitura zehaztu. Dekretu horren arabera, Hezkuntza Saileko Ikaskuntza Berezien zuzendariaren ebazpen batek hauek arautuko ditu: nola onartu ikasleak Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan, nola aurkeztu eskabideak eta zein epe eta modutan, eta eskabideei zer dokumentazio erantsi behar zaien.
Horretarako, eta betiere uztailaren 2ko 164/2002 Dekretuko 19. artikuluarekin bat etorriz, hau
Ebazpen hau Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2025-2026 ikasturterako barnetegi-erregimeneko ikasleak onartzeko prozesuan aplikatuko da.
Ikasleek eskabidea aurkeztea: 2025eko ekainaren 30etik uztailaren 18ra.
Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2025eko uztailaren 22a.
Onartutakoen behin-behineko zerrenda garaiz eta behar bezala egindako eskabideek osatuko dute, eta, hurrenkera ezartzeko, otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuaren laugarren kapituluan jasotakoa hartuko da kontuan. Dekretu horren bidez, Eibarko Egoitza Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza Esparruaren egitura eta antolaketa administratiboa zehazten dituen 164/2002 Dekretua aldatu zen.
Behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea: 2025eko uztailaren 24ra arte.
Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2025eko uztailaren 29an.
Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea: 2025eko abuztuaren 29ra arte.
Itxaron-zerrenda: 2025eko irailaren 30era arte.
Eskaera eta inprimakian zehaztutako dokumentazioa Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan aurkeztu behar dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16. artikuluan aurreikusitako lekuetan, eta apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoan datozenetan.
Eskaera Correos-en bulego batean aurkeztekotan, gutun-azala irekita egin beharko da, Correos-eko funtzionarioak eskaerari data eta zigilua ipini diezaion dokumentua ziurtatu baino lehen.
Eskabidearekin batera, eskabide-orrian eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Aipatutako otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuaren 20. artikuluak dioen moduan, 2024-2025 ikasturtean Egoitza Zentroan egon diren pertsonak eskaera aurkeztetik salbuetsita egongo dira, baldin eta ikasturte horretan Egoitza Zentroan egoteko baldintzak betetzen badituzte eta 2025-2026 ikasturterako matrikula egin badute. Pertsona horiek Egoitza Zentroan automatikoki onartuko dira.
Eskaera Egoitza Zentroan egiten bada, interesdunari errekerimendua eskaera aurkezterakoan egin ahalko zaio. Eta idatziz jasoko da eskaera aurkezten duen pertsonaren errekerimendua.
Ikaskuntza Berezien zuzendariaren ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 26a.
Ikaskuntza Berezien zuzendaria,
ISABEL MENDIGUREN LACA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Zuzendutakoa: HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2025eko martxoaren 26koa, Ikaskuntza Berezien zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2025-2026 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.
- Ikus: 24/2011 DEKRETUA, otsailaren 22koa, zeinen bidez aldatzen baita Eibarko Egoitza-Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza Esparruko administrazio-egitura eta -antolaketa zehazten duen 164/2002 Dekretua.
- Ikus: 164/2002 DEKRETUA, uztailaren 2koa, Eibarko Egoitza-Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza-Esparruko administrazio-egitura eta -antolaketa zehazten duena.