Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko otsailaren 3koa, Justiziako zuzendariarena, espetxe-arloko lan eta ikerketarako «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 30
  • Hurrenkera-zk.: 667
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/02/03
  • Argitaratze-data: 2026/02/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Justizia; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Justizia eta Giza Eskubideen Sailak espetxeen arloko lan eta ikerketarako «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria arautzen duen dekretu-proiektua egin du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen arabera izapidetu behar da.

Lege horren xedapenak betez, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak Agindua eman zuen 2026ko urtarrilaren 22an, aipatutako dekretu-proiektua egiteko prozedura hasteko.

Aipatutako 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak beti egin behar dira herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten bazaie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.

Horretarako, espetxe-arloko lan eta ikerketarako «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da, 20 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, eta bat etorriz aipatutako dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko urtarrilaren 22ko Aginduan xedatutakoarekin, Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuaren 15.g) artikuluari dagokionez, honako hau

Lehenengoa. Espetxe-arloko lan eta ikerketarako «Francisco Javier Gómez Elosegui» saria arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea, hogei (20) egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/

Hirugarrena. Alegazioak elektronikoki aurkeztu daitezke, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 3a.

Justiziako zuzendaria,

JOSÉ MARÍA BASTOS MARZAL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik