Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko martxoaren 10ekoa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko uztailaren 22ko Aginduko laguntzen zenbatekoen eta onuradunen zerrenda. Hain zuzen ere, agindu horren bidez ezartzen dira doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berritzeen eta laguntza berrien deialdiaren oinarriak 2025-2026 aldirako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 56
- Hurrenkera-zk.: 1284
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/03/10
- Argitaratze-data: 2026/03/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Deialdiaren aginduaren 32.4 oinarriak xedatzen du, argitarapen-ondorioetarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian onuradunen eta emandako dirulaguntzen zenbatekoen zerrenda argitaratuko dela, iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo sei hiletan.
Alde batetik, 2025eko abenduaren 17an ebatzi zen deialdia, ikerketa orokorreko laguntza berri eta laguntzen berritzeetarako, eta ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen 2025eko abenduaren 17an. Bestetik, 2025eko abenduaren 12an ebatzi zen deialdia, ikerketa espezifikoko laguntza berri eta laguntzen berritzeetarako, eta ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen 2025eko abenduaren 14an. Beraz, onuradunen zerrenda eta emandako laguntzen zenbatekoak argitaratu behar dira, publikotasun-ondorioetarako. Hori dela eta, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 10a.
Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)