Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 30ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, GMSM Medioambiente, S.A. erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 1973
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/04/30
  • Argitaratze-data: 2026/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna errazten duten baldintzak sustatzeko eta berdintasun hori eragozten duten oztopoak kentzeko, eta gizarte- eta lan-eremuan emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren eta tratu-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak sustatzeko, bai eta erakundeek eremu horretan egiten duten lana aitortzeko ere.

GMSM Medioambiente, S.A. elkarteak aurkeztutako eskabidea eta horretarako aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, eta dekretu horren 8. artikuluan aurreikusitako Balorazio Batzordeak 9. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak aplikatu eta zuzendaritza honi aldeko proposamena egin ondoren, egiaztatu da erakundeak betetzen dituela aitorpena lortzeko eskatzen diren baldintzak.

Ondorioz, eta 11/2014 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, bidezkoa da eskatutako aitorpena ematea.

Lehenengoa. GMSM Medioambiente, S.A. erakundeari «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena ematea, aitorpen hori arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera.

Bigarrena. GMSM Medioambiente, S.A. erakundeak aitorpen hori erabili ahal izango du egokitzat jotzen dituen irudi korporatiboko elementu guztietan, indarrean dagoen bitartean, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 12., 13. eta 14. artikuluen arabera.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegi eskudunean, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 30a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik