Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko uztailaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Lehen Aukera programa finantzatzera 2024ko ekitaldian bideratu den aurrekontu-kreditua agortu dela.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 145
  • Hurrenkera-zk.: 3385
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/07/02
  • Argitaratze-data: 2025/08/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2023ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez, gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2024rako laguntza-deialdia argitaratu zen. Deialdia Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2023ko azaroaren 24ko bileran (2023-12-28ko EHAA).

Deialdiak 2.2.a) artikuluan adierazten du lan-kontratu mugagabeak eta lanbide-praktika eskuratzeko prestakuntza-kontratuak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoen zenbatekoa, eta 2.5 artikuluan ezartzen duenez, eman beharreko laguntzen guztizko kopuruak ez du gaindituko aurrekontuan jasotako zenbatekoa, ezta gehikuntzaren baten ondoriozkoa ere (indarreko legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira). Horren berri emango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Deialdiaren 18.2 artikuluan ezartzen da eskabideak aztertzean aurkezteko hurrenkera hartuko dela kontuan, eta deialdian aurreikusitako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten hurrenkera berean emango zaizkiela laguntzak. Artikulu horrek ezartzen du, halaber, aurrekontu-zuzkidura agortutakoan, egoera hori EHAAn argitaratuko dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta www.lanbide.euskadi.eus web-orrian, eta geratzen diren eskaerei dirulaguntzak ukatuko zaizkiela.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren estatutuak onartzen dituen apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren 18.1.e) artikuluaren arabera, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria da ebazpen hau emateko organo eskuduna.

Aurrekontu-zuzkidura amaituta, hau

Lehenengoa. Jakitera ematea gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzak (Lehen Aukera programa) finantzatzera 2024rako esleitutako aurrekontu-kreditua 2024ko urriaren 23an agortu dela, 17:38an aurkeztutako espedientearekin.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 2a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

FERNANDO PARICIO CARRIÓN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.