Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko urriaren 9koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez «Dimako (Bizkaia) Oba eta Indusi ibaien egokitzapen hidraulikorako proiektua» eta proiektu horren ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi, eta behin betiko onartzen baitira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 202
- Hurrenkera-zk.: 4478
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/10/09
- Argitaratze-data: 2025/10/23
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ingurumena
Testu legala
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2024ko abenduaren 18an emandako Ebazpenaren bitartez, «Dimako (Bizkaia) Oba eta Indusi ibaien egokitzapen hidraulikorako proiektua»ri eta haren ingurumen-inpaktuaren azterlanari hasierako onespena eman zitzaien, eta jendaurrean jarri ziren.
Proiektuaren jendaurreko informazioaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2025eko urtarrilaren 24an. Jendaurrean jartzeko epea amaituta, ez da alegazio-idazkirik jaso, eta eragindako administrazioei egindako kontsulten bost erantzun jaso dira, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horiei guztiei erantzun die Uraren Euskal Agentziak, eta aldaketak egin dira proiektuan, BI-2543 errepidearen mozketak irauten duen bitartean behin-behineko pasabide bat jartzeko partida berri bat barne.
2025eko irailaren 23ko Ebazpenaren bidez, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak proiektu horren ingurumen-inpaktuaren adierazpena onartu zuen.
Era berean, proiektua gainbegiratu eta haren gaineko txostena egin da, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta arlo horretako araudi espezifikoan, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta indarrean dauden gainerako lege-xedapenetan ezarritakoa betetzen duela.
Uraren Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren 2010eko ekainaren 29ko saioan emandako eginkizunen eskuordetza betez, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13 f) artikuluari jarraituz, lege bereko 15 m) artikuluaren eta Agentziaren Estatutuen 10.3) artikuluaren arabera, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiari dagokio proiektu honen onespena.
Hori aintzat harturik, jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena eman behar da.
Horregatik, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, honako hau
Lehenengoa. «Dimako (Bizkaia) Oba eta Indusi ibaien egokitzapen hidraulikorako proiektua» eta haren ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.
Bigarrena. «Dimako (Bizkaia) Oba eta Indusi ibaien egokitzapen hidraulikorako proiektua» behin betiko onartzea.
Hirugarrena. Uraren Euskal Agentziako teknikariek obraren zuinketa egin dezatela; bertan proiektuaren errealitate geometrikoa eta onartutako proiektuan agertzen diren eta kontratua aurrera eramateko oinarrizkoak diren suposizio guztiak egiaztatzeko.
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluari jarraituz, ebazpen honen kontra jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburuari ebazpena jakinarazi edo argitaratu egunaren hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 9a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.