Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko urriaren 15ekoa, HABEko zuzendariarena, jendeaurrean jartzen duena Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Agindua hirugarrenez aldatzen duen agindu-proiektua. Agindu horren bidez, euskarazko komunikazio-gaitasunaren mailak ebaluatzea eta egiaztatzea arautzen da eta ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak ezartzen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; HABE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 4528
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/10/15
- Argitaratze-data: 2025/10/27
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Kultura eta Kirola; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta HABEk, hari atxikitutako erakunde autonomoak,-Agindu-proiektu bat egin dute, zeinaren bidez hirugarrenez aldatzen baita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Agindua, euskarazko komunikazio-gaitasunaren mailak ebaluatzea eta egiaztatzea arautzen duena eta ikasle helduei dirulaguntzak emateko deialdietarako irizpideak ezartzen dituena. Agindu hori Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen arabera izapidetu behar da. Prozedura hasteko aginduak HABE izendatu zuen erakunde izapidegile.
Legeak agindutakoari jarraituz, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, 2025eko irailaren 2an, agindu-proiektu hori egiteko prozedurari hasiera emateko agindua onartu zuen. Era berean, 2025eko urriaren 9ko Aginduaren bidez agindu-proiektuaren testuari aldez aurreko onarpena eman zitzaion.
6/2022 Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, entzunaldi eta informazio publikoko izapideak beti egin behar dira herritarren eskubide edo interes legitimoak zuzenean ukitzen badira, eta, betiere, artikulu horretan aurreikusitako salbuespen-arrazoiren bat ematen ez bada.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83.2 artikuluak ezartzen duenez, jendaurreko informazioaren izapidea dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko da, edozein pertsona fisikok edo juridikok espedientea edo erabakitzen den haren zatia aztertu ahal izan dezan.
Azaldutako guztiagatik, eta aipatutako agindu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko irailaren 2ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. Jendaurrean jartzea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Agindua hirugarrenez aldatzen duen agindu-proiektua. Agindu horren bidez, euskarazko komunikazio-gaitasunaren mailak ebaluatzea eta egiaztatzea arautzen da eta ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak ezartzen dira. Epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Bigarrena. Aurreko apartatuan xedatutako ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, agindu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da HABEren egoitzan (Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. solairua, Donostia) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/
Hirugarrena. Alegazioak elektronikoki aurkeztu ahal izango dira https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ helbidean, eta aurrez aurre, HABEren egoitzan (Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. solairua, Donostia), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan ere, HABEko zuzendariari zuzenduta.
Donostia, 2025eko urriaren 15a.
HABEko zuzendaria,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.