Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko urriaren 14koa, Etorkinen Harrera eta Integrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko ekainaren 18ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskabideak. Agindu horren bidez, oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2025. urterako deialdia egiten da. Dirulaguntzen lehenengo lerroa: immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 4555
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/10/14
  • Argitaratze-data: 2025/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko ekainaren 18ko Aginduaren bidez (2025-07-04ko EHAA, 126. zk.), oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2025. urterako deialdia egiten da. Zehazki, agindu horren II. kapituluak dirulaguntzen lehenengo lerroa arautzen du: immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak.

    Agindu horren 15. oinarriak 480.000,00 euroko aurrekontu-kreditua ezartzen du EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko dirulaguntzak emateko.

  2. 2025eko ekainaren 18ko Aginduaren 14. eta 16. oinarrietan eskatzaileek finantzaketa publikoa jasotzeko zer betekizun eta baldintza bete behar dituzten zehaztuta dago, bai eta esleipen-irizpide espezifikoak ere.

  3. Lehenengo eranskinean aipatzen diren EAEko toki-erakundeek, tokiko organismo autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek laguntzak eskatu dizkiote Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzari, immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu ahal izateko.

  4. 2025eko ekainaren 18ko Aginduaren 4. oinarriarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak laguntza-lerro horretan aurkeztutako eskaeren gaineko ebazpen-proposamen bat prestatu zuen 2025eko irailaren 10ean egindako bileran, aurreko araudia kontuan harturik.

    Horrenbestez, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzaren Balorazio Batzordeak prestatutako txosten teknikoa ikusita, eta aipatutako 4. oinarria betez, hau

Lehenengoa. Bigarren eranskinean aipatzen diren EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei eranskin horretan bertan zehazten diren diru-zenbatekoak ematea, immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu ahal izateko laguntza gisa.

Bigarrena. Laguntzak zatika ordainduko dira. Lehenik, zenbatekoaren % 70 ordainduko da, 10.a) oinarrian ezarritako epea igarotakoan, berariaz uko egin ez bazaio eta diruz lagundutako ekintzen gutxienez % 70i dagokion gastua justifikatu bada 2025eko abenduaren 31 baino lehen. Bigarrenik, 2026an, gainerako % 30 ordainduko da, justifikatzeke geratzen diren gainerako ekintzak 2026ko martxoaren 31 baino lehen justifikatu ondoren.

Hirugarrena. Erakunde onuradunak berariaz adierazi behar du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren babesa duela diruz lagundutako jarduera guztietan, horiek zabaltzeko, hedatzeko edo, hala badagokio, argitaratzeko ekintzetan.

Laugarrena. Gastuak Aginduaren 11. oinarrian ezarritakoaren arabera justifikatuko dira.

Bosgarrena. Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak aztertuta, gain finantzaketarik badago edo eskatutako faktura guztiak aurkeztu ez badira, dirulaguntzaren bigarren ordainketaren kopurua txikituko da edo jasotako zenbateko osoa edo zati bat itzuli beharko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari. Horretarako, Etorkinen Harrera eta Integrazioko zuzendariak banakako likidazio-ebazpen bat eman beharko du.

Seigarrena. Dirulaguntzen erakunde onuradunak eta horiei dagozkien zenbatekoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 14a.

Etorkinen Harrera eta Integrazioko zuzendaria,

IGNACIO FARIÑA SARASQUETA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)