Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko martxoaren 11koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuetan gainditutzat jotako hautagaien behin betiko zerrendak, hautaketa-sistema lehiaketa-oposizioa denean, edo deitutako lanpostu-kopuruan puntuazio handiena duten hautagaien behin betiko zerrendak, hautaketa-prozesua lehiaketa denean, argitaratzeko agintzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila; IVAP
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 52
- Hurrenkera-zk.: 1214
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/03/11
- Argitaratze-data: 2025/03/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioak egonkortzeko prozesuen oinarri orokorrak onartu ziren. Halaber, egun bereko eta organo bereko zenbait aginduren bidez, Idazkaritza azpieskalan, sarrerako kategorian; Kontu-hartzailetzaDiruzaintza azpieskalan, sarrerako kategorian eta IdazkaritzaKontu-hartzailetza azpieskalan sartzeko hautaketa-prozesuen deialdiak eta oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu horiek 2022ko abenduaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (239 zk.) eta 2022ko abenduaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (306 zk.) argitaratu ziren.
Hamaseigarren oinarri orokorrak, lehenengo paragrafoan, ezartzen du hautaketa-sistema bakoitzak deitutako lanpostu-kopuruaren barruan, epaimahai kalifikatzaileek Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren bulegoetan eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko dituztela behin betiko gainditutzat jotako hautagaiak, hautaketa-sistema lehiaketa-oposizioa denean, edo deitutako lanpostu-kopuruan puntuazio handiena duten hautagaiak, hautaketa-prozesua lehiaketa denean, eta, betiere, oinarri orokorretan ezarritako betekizunak betetzen badituzte. Zerrenda horiek, oinarrietan aurreikusitako betekizunak eta gainerako inguruabarrak betetzen direla egiaztatu ondoren, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari aurkeztuko zaizkio, praktiketako funtzionario izenda ditzan, hautaketa-prozesuaren parte den hautaketa-ikastaroan parte hartzeko. Ikastaro horrek Euskal Autonomia Erkidegoko foru- edo toki-administrazioren batean praktikaldia barne hartuko du.
Horretarako, eta hamazazpigarren oinarri orokorrean aurreikusitakoarekin bat etorriz baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko, epaimahai kalifikatzaileak gaitzat jotzen dituen izangaiek, hogei egun balioduneko epean, aurreko apartatuan aipatzen diren pertsonen zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, dagokion azpieskalako praktiketako funtzionario izendatzeko eskabidea aurkeztu beharko diote Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariari, eta eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu.
Horregatik guztiagatik, aipatutako araudia betez, hau
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez egingo da eskaera, url honetan: https://www.euskadi.eus/registro-electronico-general/web01-sede/es/ edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduetan.
Bitarteko elektronikoen bidez aurkezten diren dokumentuak dokumentu elektronikoak izango dira. Hauek onartuko dira:
Dokumentu elektronikoak, hau da, organo emaileak ziurtagiri elektronikoarekin edo CSVrekin elektronikoki sortu eta sinatutakoak.
Euskarri ez-elektronikoan (paperean) dauden dokumentuen kopia elektronikoak (jatorrizkoak edo kopia autentikoak).
Aurkeztu beharreko dokumentuak (jatorrizkoak edo kopia autentikoak) paperean badaude, Zuzenean-Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan edo edozein administrazio publikotako erregistro-gaietan laguntzeko beste edozein bulegotan aurkeztu beharko dira, kopia elektroniko autentiko gisa digitalizatzeko. Kopia elektroniko hori erregistratu egingo da, eta bulego horretatik dagokion administrazioari edo unitate izapidegileari bidaliko zaio.
Ez da beharrezkoa izango betekizunei buruzko dokumentazioa aurkeztea, baldin eta interesdunek, praktiketako funtzionario izendatzeko eskabidean, berariazko baimena ematen badiote Administrazio Publikoaren Euskal Institutuari, beharrezkoak diren datu-base ofizialen bidez, hauek kontsultatzeko: Espainiako nazionalitatea; hautaketa-prozeduran parte hartzeko eskatzen diren titulu ofizialak; deialdian eskatzen den hizkuntza-eskakizuna izatea egiaztatzen duen dokumentua, betiere Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan jasota badago; eta, hala badagokio, % 33 graduko edo gehiagoko desgaitasun-aitorpena, euskal administrazio publikoek egina bada.
Nolanahi ere, kasu hauetan, baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte:
Unibertsitateko titulazio ofiziala 1996 baino lehenagokoa denean.
Unibertsitate-titulazioa eskabideak aurkezteko epea amaitu zenean oraindik eman ez bada, egun horretan titulua eskuratzeko moduan zegoela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Euskal administrazio publikoek ez dutenean % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-aitorpena egin.
Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko datuak Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan jasota ez daudenean.
Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioen eskalaren beste azpieskala desberdin batean daudenek ere eskabide bera aurkeztu beharko dute, baina Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioen eskalakoak direla soilik adierazi beharko dute.
AZKEN XEDAPENa
Ebazpen honen aurka ezin izango da errekurtsorik jarri administrazio-bidean edo jurisdikzio-bidean, kualifikatu gabeko izapide-egintza bat delako. Hala ere, zuzenbidez egoki iritzitako jarduketak egin ahal izango dira, eta berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da hautaketa-prozesuen behin betiko ebazpenaren aurka.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 11.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (9)
- Ikus: AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 22koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako karrerako funtzionario batzuk izendatzen baitira (Idazkaritza, Kontu-hartzailetza-Diruzaintza eta Idazkaritza-Kontu-hartzailetza azpieskalakoak) eta lehen destinoa esleitzen baitzaie, Euskal Autonomia Erkidegoko egonkortze-prozesuen esparruan.
- Ikus: AGINDUA, 2025eko azaroaren 18koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez izendapen osagarriak egiten baitira Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan (lehiaketa) praktiketako funtzionario gisa, aurkeztutako atzera egiteek eragindako lanpostu hutsak betetzeko.
- Ikus: AGINDUA, 2025eko azaroaren 6koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez praktiketako funtzionario izendatzen baitira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen barruan Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.
- Ikus: EBAZPENA, 2025eko irailaren 22koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, hautagaien behin betiko zerrenda osagarri hauek argitaratzeko agintzen duena: Euskal Autonomia Erkidegoan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuetan gainditutzat jotako hautagaiena, hautaketa-sistema lehiaketa-oposizioa denean, edo deitutako lanpostu-kopuruan puntuazio handiena duten hautagaiena, hautaketa-prozesua lehiaketan denean.
- Ikus: EBAZPENA, 2025eko uztailaren 18koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, hautagaien behin betiko zerrenda osagarri hauek argitaratzeko agintzen duena: Euskal Autonomia Erkidegoan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuetan gainditutzat jotakoena, hautaketa-sistema lehiaketa-oposizioa denean, edo deitutako lanpostu-kopuruan puntuazio handiena duten hautagaiena, hautaketa-prozesua lehiaketa denean.
- Ikus: EBAZPENA, 2025eko ekainaren 9koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, hautagaien behin betiko zerrenda osagarri hauek argitaratzeko agintzen duena: Euskal Autonomia Erkidegoan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuetan gainditutzat jotakoena, hautaketa-sistema lehiaketa-oposizioa denean, edo deitutako lanpostu-kopuruan puntuazio handiena duten hautagaiena, hautaketa-prozesua lehiaketa denean.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko abenduaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako azpieskalan sartzeko hautaketa-prozesuak, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko abenduaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesuak, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko abenduaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Idazkaritzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesua, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.