Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 5ekoa, Gazteria eta Emantzipazio zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2025eko urtarrilaren 10eko Ebazpenean ezarritako Balorazio Batzordearen osaera. Ebazpen horren bidez izendatzen dira 2025eko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako proiektuen Balorazio Batzordeko kideak eta batzorde horren osaera argitara ematen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 92
  • Hurrenkera-zk.: 2116
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/05/05
  • Argitaratze-data: 2025/05/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gazteria eta Emantzipazio zuzendariaren 2025eko urtarrilaren 10eko Ebazpenaren bidez (2025eko urtarrilaren 22ko EHAA, 14 zk.) izendatu ziren 2025eko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren proiektuak baloratzeko batzordea osatuko zuten pertsonak.

Batzorde horren osaera aldatu egin behar da, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako langileen zerrendan berriki gertatu diren aldaketa jakin batzuetara egokitzeko.

Horregatik, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 8. artikuluko 5. paragrafoan ezarritakoaren arabera,

Lehenengoa. Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariaren 2025eko urtarrilaren 10eko Ebazpenean ezarritako Balorazio Batzordearen osaera aldatzea. Ebazpen horren bidez, 2025erako «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako proiektuen Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak izendatu ziren. Honako hau izango da Balorazio Batzordea:

Lehendakaritza: Oskar Longo Imaz, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako arduraduna.

Batzordekidea: Miren Saiz Alzugaray, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako teknikaria.

Idazkaritza: Irune Urbitarte Artano, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 5a.

Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria,

ADRIÁN LÓPEZ SARACHAGA.