Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko maiatzaren 21ekoa, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiarena, Euskal Etxeei dirulaguntzak emateko 2025eko deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 97
- Hurrenkera-zk.: 2247
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/05/21
- Argitaratze-data: 2025/05/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional
Testu legala
Euskal Etxeei zuzendutako dirulaguntzen araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuak 8. artikuluan ezartzen duenez, dirulaguntza horietarako deialdia urtero egingo da, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiko titularraren ebazpen bidez (50/2008 Dekretua aldatu egin zen irailaren 9ko 175/2014 Dekretuaren bidez eta, bigarrenez, uztailaren 27ko 186/2021 Dekretuaren bidez).
Laguntzen onuradun diren Europar Batasuneko euskal etxe eta federazioek Minimis araubidea bete beharko dute, Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan ezarrita dagoena, Minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa (2023ko abenduaren 15eko EBAO, L seriea).
Deialdi honen xede diren dirulaguntzak Lehendakaritzaren lau urteko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta daude. Plan hori Koordinazio eta Gizarte Komunikazioko idazkari nagusiaren 2024ko otsailaren 12ko Ebazpenaren bidez onartu zen. Ebazpen horrek Lehendakaritzaren 2024-2027 aldirako Dirulaguntzen Lau Urteko Plan Estrategikoa onartu zuen, eta helbide honetan argitaratu da: https://www.euskadi.eus/proiektua/lehendakaritzaren-2024ko-diru-laguntzen-plan-estrategikoa/web01-s2lehen/eu/. Era berean, dirulaguntzak 2025eko ekitaldirako Lehendakaritzaren Dirulaguntzen Urteko Plan Estrategikoan jasota daude. Plan hori Koordinaziorako eta Proiektu Estrategikoetarako idazkari nagusiaren 2025eko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bidez onartu da, eta helbide honetan argitaratu da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-proiektua/lehendakaritzaren-2025eko-diru-laguntzen-plan-estrategikoa/. Iragarritako dirulaguntzek kanpoan den euskal komunitatea indartzen laguntzen dute, eta hori da plan horietan jasotako helburu estrategikoetako bat.
Ondorioz, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuak ematen dizkidan eskumenekin bat etorriz, honako hau
Ebazpen hau arautuko dute Euskal Etxeei zuzendutako dirulaguntzen araubidea onartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuak (2008ko apirilaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 69. zenbakia), irailaren 9ko 175/2014 Dekretuak (2014ko irailaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 176. zenbakia) eta uztailaren 27ko 186/2021 Dekretuak (2021eko abuztuaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 156. zenbakia) aldatutakoak, bai eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak (2023ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 247. zenbakia) xedatutakoak ere.
Europar Batasuneko lurraldean dauden Euskal Etxeek eta federazioek jasotako laguntzak Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EE) Erregelamenduari lotuta egongo dira. Erregelamendu hori Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da (2023ko abenduaren 15eko EBAO, L). Laguntza horiek minimis gisa kalifikatzen dira; izan ere, pertsona juridiko edo fisiko jakin bati emandako laguntza guztiak ez dira 300.000 eurotik gorakoak izango, hiru urteko edozein alditan. Muga horretatik beherako laguntzek merkataritzari eragiten ez diotela edo lehia faltsutzen ez dutela jotzen da, eta, beraz, ez dira sartzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluaren aplikazio-eremuan.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 21a.
Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusia,
ANDER CABALLERO BARTUREN.
Ebazpena, 2025eko maitzaren 7koa, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiarena, Euskal Etxeei dirulaguntzak emateko 2025eko deialdia egiten duena
OINARRIAK
Lehenengoa. Xedea.
Ebazpen honen xedea da Euskal Etxeentzako eta Euskal Etxeen federazio eta konfederazioentzako dirulaguntzen 2025erako deialdia egitea.
Bigarrena. Diruz lagundu daitezkeen jardueren denbora-eremua.
Deialdi honetara biltzen diren programak eta jarduerak 2025eko ekitaldian gauzatu beharko dira, eta, nolanahi ere, ekitaldi horretako abenduaren 31n amaituta egon beharko dira.
Hirugarrena. Diruz lagundu daitezkeen gastuak eta jarduerak.
1. IV. kapitulua: diruz lagundu ahal izango dira funtzionamendu-gastuak, bai eta irabazi-asmorik gabeko urteko programak edo jarduera zehatzak egitea ere, maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen helburuak betetzera bideratuta daudenak.
Euskal Etxeen funtzionamendurako eta mantentze-lanetarako diruz lagun daitezkeen gastuak (langileen soldata-kostuak, gizarte-segurantza, bide-gastuak, ura, argia, berokuntza, zergak, aseguruak, alokairuak eta antzekoak) ezingo dira izan jardueretako gastuak baino handiagoak, eta emandako dirulaguntzaren % 50eko muga izango dute.
Azpiegitura- eta ekipamendu-gastuak. VII. kapitulua: Euskal Etxeen eta Euskal Etxeen federazio eta konfederazioen azpiegitura- eta ekipamendu-gastuak diruz lagundu ahal izango dira, honako hauei dagozkienak:
Kalteak konpontzea.
Hesi arkitektonikoak ezabatzea.
Euskal Etxeen egoitza berriak eraikitzea.
Tokiak egokitzea.
Gazteen eta emakumeen ekitaldietarako teknologia berriak ezartzea.
Kapitulu bakoitzean emandako dirulaguntzen gutxieneko zenbatekoa 300 eurokoa izango da. Zenbatekoa zehazteko erabilitako formula aplikatuta kopuru txikiagoa ateratzen bada, ez da laguntzarik emango.
IV. kapituluko dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa 30.000 eurokoa izango da Euskal Etxeen kasuan, eta 50.000 eurokoa, Euskal Etxeen federazioen kasuan.
VII. kapitulurako emandako dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da.
Erakunde onuradunak Euskal Etxeak eta Europar Batasunaren lurraldean kokatutako federazioak direnean, laguntzak Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan ezarritako minimis araubideari atxikiko zaizkio (Erregelamendu hori, minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da; 2023ko abenduaren 15eko EBAO, L seriea). Enpresa bakar bati emandako minimis laguntzen guztizko zenbatekoa ez da izango 300.000 eurotik gorakoa, hiru urteko edozein alditan.
Laugarrena. Baliabide ekonomikoak.
Deialdi honetara bideratutako baliabide ekonomikoen zenbateko osoa bederatziehun eta laurogei mila (980.000) eurokoa da, honela banatuta:
IV. kapitulurako: 200.000 euro, ordainketa-kreditua, eta 600.000 euro, 2026rako konpromiso-kreditua.
VII. kapitulurako: 45.000 euro, ordainketa-kreditua, eta 135.000 euro, 2026rako konpromiso-kreditua.
Bosgarrena. Gastu arruntetarako eta jarduerak antolatzeko balorazio- eta hautaketa-irizpideak (IV. kapitulua).
Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako Ebaluazio Batzordeak irizpide hauek hartuko ditu kontuan, balioespen- eta hautaketa-eginkizunetan:
Euskadirekiko eta beste herrialde batzuetan errotutako euskal gizataldeekiko harreman sozial, ekonomiko eta kulturalak indartzea, eta euskal kultura zabaltzea (gehienez 30 puntu):
Inguruko Euskal Etxeekiko harremanak gehienez 10 puntu (horretarako, 3 puntu emango dira harremanak dituen Euskal Etxe bakoitzeko).
Euskadirekiko harremanak gehienez 10 puntu (horretarako, 3 puntu emango dira harremanak dituen Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaz besteko euskal erakunde bakoitzeko).
Beste herrialde batzuetako Euskal Etxeekiko harremanak gehienez 10 puntu (horretarako, 3 puntu emango dira harremanak dituen Euskal Etxe bakoitzeko).
Zer nolako garrantzia duen Euskal Etxea, federazioa edo konfederazioa sendotzeko edota hazteko, barne kohesioa bultzatuz (gehienez 35 puntu).
Bazkide kopurua gehienez 15 puntu (puntu 1, 100 bazkideko gehienez 10 puntu; puntu 1, 35 urtetik beherako 25 bazkideko gehienez 5 puntu).
Programatutako jarduera-maila, aurkeztutako jardueren kopuruaren eta garrantziaren arabera gehienez 20 puntu (horretarako, 3 puntu emango dira programatutako jarduera mota bakoitzeko).
Erakunde eskegilearen jardun ibilbidea (gehienez 25 puntu):
Jardueraren garrantzia edo kanpo-proiekzioa deialdiaren dataren aurreko urtean gehienez 10 puntu (horretarako, puntu 1 emango da komunikabideetan egiten den argitalpen bakoitzeko, dela toki- edo eskualde-mailan, dela buletin edo plataforma birtualen bidez).
Azpiegiturek (egoitza, webgunea, etab.) gehieneko jarduerak egiteko duten egokitasun-maila gehienez 5 puntu (horretarako, 2,5 puntu emango dira egoitza fisikoa eta/edo birtuala nahikoa/egokia bada aurkeztutako jarduera-mailarako; 1,25 puntu, web bakoitzeko, eta 1,25 puntu, sare sozialetan egoteagatik).
Azken urteetako jarduera-kurba gehienez 10 puntu (horretarako, 10 puntu emango dira hazkundea gutxienez % 50 gehitu bada; 8,5 puntu, % 25 edo hortik gora gehitu bada; 5 puntu, % 25etik behera gehitu bada; 2,5 puntu, etengabeko bilakaera izan badu eta 0 puntu, atzerakada izan bada).
Gauzatuko diren programa, ekintza edo jardunen genero ikuspuntua (gehienez 10 puntu).
Emakumeek Zuzendaritza Batzordeetan berdintasunez parte hartzea, erregistro ofizialean eguneratutako datuen arabera 5 puntu gehienez (horretarako, 5 puntu emango dira zuzendaritza-batzordeetako emakumeen ehunekoa % 50ekoa edo handiagoa denean, gainerako puntuak modu proportzionalean kalkulatuta).
Jarduera edo proiektua egiteko memoria teknikoan genero-ikuspegia txertatzeko konpromisoa (gehienez 5 puntu):
Aurreikusitako helburu eta jardueretan, emakumeei eragiten dien desberdinkeria kontuan hartzea: 2,5 puntu.
Proiektuak edo jarduerak jarduketaren onuradunengan edo hura gauzatuko duten langileengan izango duen genero-eraginari buruzko erreferentzia bat azken memorian aurkezteko konpromisoa: 2,5 puntu.
Aurkeztutako proiektuaren bideragarritasuna (gehienez 30 puntu).
Ibilbide ekonomikoa, kontuan izanik aurreko urteetako espedienteen justifikazio maila gehienez 10 puntu emango dira (10 puntu, aurreko justifikazioak garaiz eta era egokian egin dituzten Euskal Etxeen eskabideei, bai eta aurreko urtean dirulaguntzarik jaso ez zutenei ere; 5 puntu, era egokian baina epez kanpo justifikatutakoei; eta 0 puntu, epez kanpo eta era desegokian egin zutenei).
Baliabide propioak 20 puntu gehienez, ondoko epigrafeen arabera (ehunekoak zenbaki oso hurbilenera borobilduko dira):
025 bitarteko autofinantzatzea: 0 eta 5 puntu artean.
2650 bitarteko autofinantzatzea: 6 eta 10 puntu artean.
5175 bitarteko autofinantzatzea: 11 eta 15 puntu artean.
76100 bitarteko autofinantzatzea: 16 eta 20 puntu artean.
Autofinantzazio ehunekoa kalkulatzeko, bi kontzeptu hauek izango dira kontuan, eta horietako bakoitzak % 50eko pisua izango du:
Euskal Etxearen diru-sarrera propioak diru-sarrera orokorren artean zatitu dira, balantzeetan emandako datuen arabera, 0 eta 10 arteko koefizientea atera delarik.
Eskatutako diru kopurua eskabidean aurkeztutako guztirako aurrekontuaren artean zatitu da, 0 eta 10 arteko koefizientea atera delarik.
Seigarrena. Azpiegitura eta ekipamendu gastuetarako eskabideak baloratzeko eta aukeratzeko irizpideak (VII. kapitulua).
Zer nolako garrantzia duen Euskal Etxea, federazioa edo konfederazioa sendotzeko edota hazteko, barne kohesioa bultzatuz (30 puntu gehienez):
Bazkide kopurua: puntu bat 100 bazkideko 7,5 puntu gehienez.
Ekitaldiak eta kultura zabaltzea 7,5 puntu gehienez (puntu bat programatutako ekitaldi mota bakoitzeko).
Hartzen duen eremu geografikoaren garrantzia: herria, hiria, eskualdea, herrialdea gehienez 7,5 puntu (7,5 puntu, baldin eta Euskal Etxearen eragin eremuak kokatzen deneko herrialde osoko erakunde-sarea hartzen badu, edo herrialde horretako Euskal Etxe bakarra bada; 5 puntu, bere eragin eremua herrialde bateko hiriburua bada; 4 puntu, erregio edo estatua hartzen badu, edo itzal handiko hirian kokatzen bada; 2 puntu, eragina hiri mailakoa bada).
Premiazko konponketak eta abian dauden obra edo ekipamendu proiektuak 7,5 puntu gehienez (konponketaren premia edo larritasunaren arabera, martxan dagoen proiektu baten jarraipenak ere aldeko balorazioa izanik; horretarako, 0 puntu emango zaizkio batere presarik ez duen proiektu orori; 2,5 puntu, maila ertaineko presa duenari eta 5 puntu, presa handia edo larria duenari; lehenagoko proiektu bati dagokionez, 0 puntu emango zaio, martxan den proiekturik ez badago, eta 2,5 puntu, proiektua martxan badago).
Aurkeztutako proiektuaren bideragarritasuna (gehienez 35 puntu).
Ibilbide ekonomikoa ekipamendu eta obretan, kontuan izanik aurreko urteetako espedienteen justifikazio maila gehienez 10 puntu (Zazpigarren Oinarriko 5.a irizpidea bezala aplikatuz).
Baliabide propioak 15 puntu gehienez, ondoko epigrafeen arabera (ehunekoak zenbaki oso hurbilenera borobilduko dira):
025 bitarteko autofinantzatzea 0 eta 3 puntu artean.
2650 bitarteko autofinantzatzea 4 eta 7 puntu artean.
5175 bitarteko autofinantzatzea 8 eta 11 puntu artean.
76100 bitarteko autofinantzatzea 12 eta 15 puntu artean.
Autofinantziazioaren ehunekoa eskatutako kopuruak guztirako aurrekontuarekiko duen erlaziotik aterako da, beti ere aurrekontuaren kopuru hori araudira egokitu ondoren.
Egoitza mota: jabegoan, 10 puntu; edo alokairuan, 5 puntu; 0 puntu, egoitzarik ez badu.
Proiektuaren premia eta egokitasuna (35 puntu gehienez).
Obra edo ekipamenduaren premia maila gehienez 20 puntu (hondamendi naturalak, hirugarrenek eragindako bandalismoa edo oztopo arkitektonikoak ezabatzea bezalako ustegabekoak kontuan izanda, 20 puntu emango dira; 15 puntu, urtean programatutako jarduera baldintzatuta geratzen denean, eta 5 puntu, premia hurrengo urterako atzeratzeko modukoa denean).
Premia horri aurre egiteko, aurrekontuaren egokitasun maila, aurrekontu-oreka baloratuz, Euskal Etxeak oro har duen garrantziaren arabera gehienez 15 puntu (15 puntu aurkeztutako aurrekontua egokia edo merkea denean; 10 puntu onargarria denean; eta 0 puntu gehiegizkoa denean).
Zazpigarrena. Prozedura kudeatzeko eta ebazteko eskumena duten organoak.
Euskal Etxeei zuzendutako dirulaguntzen araubidea onartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 7. artikuluaren arabera, laguntza-araubide honek dakartzan kudeaketa-lanak egitea Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiari dagokio, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bitartez (irailaren 9ko 175/2014 Dekretuaren bidez aldatu zen dekretu hori).
Euskal Etxeei zuzendutako dirulaguntzen araubidea onartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.1 artikuluaren arabera, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiaren titularrak, organo kudeatzaileak egindako proposamena ikusita, laguntzak esleitzeko prozedura ebatziko du (Dekretu hori bigarrenez aldatu zen uztailaren 27ko 186/2021 Dekretuaren bidez, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluari dagokionez).
Zortzigarrena. Eskabideak aurkezteko modua, tokia eta epea.
Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 2. artikuluan eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten entitateek modu elektronikoan aurkeztuko dituzte eskabideak (uztailaren 27ko 186/2021 Dekretuak bigarrenez aldatu zuen dekretu hori).
Deialdi honetara aurkezten diren Euskal Etxeek, federazioek eta konfederazioek modu elektronikoan izapidetu beharko dute eskabidea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak) onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako sistemetako bat erabiliz.
Horretarako, aipatu entitateetako lehendakariek edo legezko ordezkariek edo ahaldunek indarrean duten NANaren edo indarrean dagoen pasaportearen bidez eskuratu ahal izango dute BAK, identifikaziorako eta sinadura elektronikorako sistema gisa, honako helbide hauetan aurreikusia:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0034310
https://www.euskadi.eus/euskaldunak
Deialdiko laguntzak jasotzeko eskabideak eredu normalizatua betez egingo dira. Eredu hori esteka horietako edozeinen bidez eskuratu ahal izango da.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bederatzigarrena. Ebaluazio Batzordea.
Hauek izango dira Ebaluazio Batzordeko kideak:
José Manuel Meaurio Antón jauna, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiko teknikaria, batzordeburua.
Benan Oregi Iñurrieta jauna, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiko teknikaria, batzordekidea.
Alicia Diaz de Guereñu Curto andrea, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusikoa, batzordekidea.
Iñigo Durana Ibañez jauna, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusikoa, batzordeko idazkaria.
Hamargarrena. Laguntzen ebazpena.
Euskal Etxeei zuzendutako dirulaguntzen araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.3 eta 12.4 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpena zentro edo entitate eskatzaileei jakinaraziko zaie, banakako jakinarazpen baten bidez, horretarako adierazitako lekuan, sei hilabeteko epean, deialdiaren urteko ebazpenak ondorioak izaten dituen egunaren biharamunetik aurrera (uztailaren 27ko 186/2021 Dekretuak bigarrenez aldatau zuen dekretu hori).
Dirulaguntzen araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 21/2023 Legearen 26. artikulua betez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, jende guztiak horren berri izan dezan.
Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hamaikagarrena. Laguntzen onuradun diren entitateen betebeharrak.
Entitate onuradunek Euskal Etxeei zuzendutako dirulaguntzen araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 27. artikuluetatik eratorritakoak ere (uztailaren 27ko 186/2021 Dekretuak bigarrenez aldatu zuen dekretu hori).
Halaber, Europar Batasunaren lurraldean kokatutako Euskal Etxeak eta federazioak direnean, entitate onuradunek, hala dagokionean, jakinarazi egin beharko dute helburu bererako beste dirulaguntza eta laguntza batzuk jaso dituztela edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik, bai eta beste minimis laguntza batzuk jaso dituztela ere, hiru urteko epean.
Dirulaguntzen araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden entitateak ezin izango dira onuradun izan.
Hamabigarrena. Ez-betetzeak eta itzultzeko prozedura.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan jasotako kasuetan, jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, eta berandutze-interesak eskatuko dira, hain zuzen ere, dirulaguntza ordaintzen denetik itzulketa bidezkoa dela erabakitzen den egunera arte edo, hura baino lehenagokoa bada, zordunak itzulketa egiten duen egunera arte aplikatzekoak direnak.
Jasotako zenbatekoak itzultzeko prozedura eta dirulaguntza ordaintzen denetik aplikatu beharreko berandutze-interesak Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera arautuko dira.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 186/2021 DEKRETUA, uztailaren 27koa, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita Euskal Etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen dekretua.
- Ikus: 175/2014 DEKRETUA, irailaren 9koa, Euskal Etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzeko Dekretua aldatzekoa.
- Ikus: 50/2008 DEKRETUA, martxoaren 18koa, euskal etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.