Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko irailaren 4koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez zuzentzen baitira Santurtziko CPEIPS Patronato Santa Eulalia HLBHIP ikastetxeari dagozkion zenbatekoetan (52. espedientea eta 2025. urtea), Bizkaiko zenbatekoen baturan (2024-2032 urteetan) eta hiru lurraldeen guztizko baturetan (2024-2032 urteetan) atzemandako dirulaguntzen esleipen-ebazpeneko hutsak. Huts horiek Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2025eko martxoaren 27ko Ebazpenean egin dira, zeinak argitara ematen baitu kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeetan inbertsioak finantzatzeko dirulaguntzak eman direla, Hezkuntzako sailburuaren 2024ko irailaren 10eko Agindua aplikatuz (Hezkoop-2024).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 4029
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/09/04
  • Argitaratze-data: 2025/09/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak, indargabetutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritako moduan, honako hau ezartzen du: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Era horretako hutsak aurkitu dira ebazpen honetan: Ebazpena, 2025eko martxoaren 27koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baitira kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeetan inbertsioak finantzatzeko dirulaguntzak 2025eko apirilaren 15eko EHAAn argitaratua; 73. zenbakia. Ondorioz, huts horiek zuzentzen dira.

Ebazpen horrek eranskin bat du, onartuena eta baztertuena, eta, bertan, hiru lurraldeetako ikastetxe bakoitzerako onartutako dirulaguntzen zenbatekoak adierazten dira, urteka banatuta, 2024-2032 urteetarako.

Eranskin hori berrikusita, zuzendu beharreko huts materialak edo egitezkoak daudela egiaztatu da.

Aipatutako arauak nahiz gai honi lotuta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak aztertuta, eta eman zaizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Ebazpenaren eranskinean atzemandako huts materialak edo egitezkoak zuzentzea.

Onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa, 2025erako eta ikastetxe horretarako, ez da zuzena.

Hau dio:

Baina hau esan behar du:

Bigarrena. 2024-2032 urteetarako Bizkairako onartutako eta emandako dirulaguntzen baturen guztizko zenbatekoa ez da zuzena.

Hau dio:

(Ikus .PDF)

Baina hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena. 2024-2032 urteetarako hiru lurraldeetarako onartutako eta emandako dirulaguntzen baturen guztizko zenbatekoa ez da zuzena.

Hau dio:

(Ikus .PDF)

Baina hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Laugarrena. Zenbateko oker horiek ordeztea.

Huts-zuzenketa honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 4a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

BLANCA MARÍA GUERRERO OCEJO.