Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko martxoaren 27koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2024ko irailaren 10eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak. Agindu horren bidez, kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeetan inbertsioak finantzatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten da (Hezkoop-2024).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 73
- Hurrenkera-zk.: 1672
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/03/27
- Argitaratze-data: 2025/04/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2024ko irailaren 10eko Aginduaren bidez, kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeetan inbertsioak finantzatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten da.
Aztertuta geratu dira aurkeztutako eskabideak, eta kontuan hartu dira 2024ko irailaren 10eko Aginduaren 13. artikuluan dirulaguntzak emateko ezarritako irizpideak eta agindu horren 12. artikuluari jarraituz eratutako Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena. Horrenbestez, hau
Lehenengoa. Laguntzak ematea I. eranskinean adierazten diren kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeei, inbertsioak finantzatzeko, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.
Bigarrena. Laguntzen ikastetxe onuradunek 2024ko irailaren 10eko Aginduaren 19. artikuluari jarraikiz jasoko dute esleitu zaien zenbatekoa.
Hirugarrena. Dirulaguntzak ukatzea II. eranskinean zerrendatzen diren ikastetxeei, ez baitira egokitzen 2024ko irailaren 10eko Aginduan jasotako betekizunetara.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, bitarteko elektronikoz, «Nire karpeta» atalaren bidez, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki taulan (E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa Platea) argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 27a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
BLANCA MARÍA GUERRERO OCEJO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Zuzendutakoa: EBAZPENA, 2025eko irailaren 4koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez zuzentzen baitira Santurtziko CPEIPS Patronato Santa Eulalia HLBHIP ikastetxeari dagozkion zenbatekoetan (52. espedientea eta 2025. urtea), Bizkaiko zenbatekoen baturan (2024-2032 urteetan) eta hiru lurraldeen guztizko baturetan (2024-2032 urteetan) atzemandako dirulaguntzen esleipen-ebazpeneko hutsak. Huts horiek Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2025eko martxoaren 27ko Ebazpenean egin dira, zeinak argitara ematen baitu kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeetan inbertsioak finantzatzeko dirulaguntzak eman direla, Hezkuntzako sailburuaren 2024ko irailaren 10eko Agindua aplikatuz (Hezkoop-2024).
- Ikus: AGINDUA, 2024ko irailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeetan inbertsioak finantzatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena (Hezkoop-2024).