Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko irailaren 11koa, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA (Visesa) enpresaren hitzarmen kolektiboko 2024ko soldata-taulei buruzko akordioa erregistratu, gordailutu eta argitaratzeko agintzen duena (hitzarmen-kodea: 86100302012017).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 4529
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/09/11
- Argitaratze-data: 2025/10/27
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Funtzio publikoa
Testu legala
Lehenengoa. 2025eko abuztuaren 6an, REGCON erregistroan aurkeztu dute aipatutako hitzarmen kolektiboko batzorde sinatzailearen akordioari buruzko dokumentazioa.
Bigarrena. 2025eko irailaren 9an zuzenketa-errekerimendua egin zen, eta bete egin zen 2025eko irailaren 10ean.
Lehenengoa. Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, 2. artikuluan Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila sortzen du, eta 7.1.e) artikuluan, haren funtzioen artean, jasotzen du lan-arloko legeek lan- harremanei buruz ezartzen dutena egikaritzea.
Aipatutako sailaren baitan, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza da organo eskuduna Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroa zuzendu eta kudeatzeko; hala agintzen baitu Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuaren 13.1.i) artikuluak.
Bigarrena. Sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 87., 88., 89., eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.
Hirugarrena. Aurkeztu den akordioa egintza inskribagarria da maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuak, laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailutzeari buruzkoak, bere 2.1.a) artikuluan ezartzen duenaren arabera. Behin inskribatze-eskaria eta erantsitako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da legezko betekizun guztiak betetzen dituela, eta beraz, urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak (otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuak aldatua), Euskadiko laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen eta berdintasun-planen erregistro eta gordailutzearen ingurukoak, 9. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, honako hau
Lehenengoa. Akordioa Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun-Planen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.
Bigarrena. Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 11.
Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
2024. URTERAKO ORDAINSARIEN IGOERARI BURUZKO AKORDIO KOLEKTIBOA, EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA EA. ENPRESARENA.
Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA. (Visesa) sozietate publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eta Langileen Legezko Ordezkaritzak akordio kolektibo bat adostu dute 2024. urterako langileen ordainsarien inguruan. Hau da akordio horren edukia:
HITZAURREA
Langileen Legezko Ordezkaritzak eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurzoru Zuzendaritza Nagusiak langileen ordainsarien gaia jorratu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legean aurreikusitakoaren arabera. Lege horren 19. eta 24. artikuluetan ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsariak (2023ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.).
Lege honek, 19. artikuluaren 9. apartatuan, ezartzen du soldata-masak ezingo duela izan sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz oinarrizko izaerarekin eman daitezkeen xedapenetan aurreikusitakoa baino igoera orokor handiagorik 2023ko ekitaldian ezarritakoarekiko.
Ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege-dekretuak 2024. urterako sektore publikoaren zerbitzura dauden langileen ordainsarien igoera ezarri du. 6. artikuluaren 1. apartatuak ezartzen duenez, 2024. urtean, sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsariek % 2ko gehieneko igoera izan ahal izango dute, 2023ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.
HAU ADOSTU DUTE:
Lehenengoa. 2024. urterako soldata-igoera gehigarria zehaztea eta aplikatzea.
Aurretik adierazitakoarekin bat etorriz, alderdi sinatzaileek adostu dute 2024. urterako sektore publikoko langileen ordainsarien % 2ko lansari-igoera egitea, urtarrilaren 1etik aurrera.
Igoera 2024ko iraileko nominan gauzatuko da. Hilabete horretan atzerapen gisa ordainduko da, halaber, aurtengo urtarriletik abuztura bitarteko hilei dagokien igoera.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan izapidetzea Paz Torquemadaren esku uztea (NAN zenbakia: ***9888**).
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 7a.
Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA.
Zuzendaria nagusia,
CARLOS QUINDÓS FERNÁNDEZ.
Langileen legezko ordezkaritza.
CCOO,
RICARDO JESÚS MEDINA MARTÍN.
ALBERTO GARATE MILLA.
CCOO independentea,
AIXA PALACIOS HERNÁNDEZ.
ELA,
M.ª FRANCISCA DEL MONTE SÁNCHEZ.
CRISTINA MARTÍNEZ SAINZA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)