Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko apirilaren 2koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingoko Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agentearen kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zuen 2025eko martxoaren 6ko Ebazpena aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 70
- Hurrenkera-zk.: 1589
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/04/02
- Argitaratze-data: 2025/04/10
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren egiturari buruzko martxoaren 30eko 96/2010 Dekretuak eta aplikatu beharreko indarreko gainerako legeek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz, honako hau
Lehenengoa. Horrelako hutsak atzeman dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2025eko martxoaren 6ko Ebazpenaren euskarazko eta gaztelaniazko testuan (2025eko martxoaren 20ko EHAA, 55 zk.). Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingoko Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agentearen kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen. Beraz, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:
2025/1271 (1/41) orrialdean, udaletatik datozen gomendioen zerrendan, Donostiako, Eibarreko eta Legazpiko udalak sartzea.
Bigarren Oinarriko hirugarren atalean, j), 2025/1271 (3/41) orrialdean Portugalete sartzea.
Bigarren Oinarriko, j), laugarren atala 2025/1271 (4/41) orrialdean aldatzea:
Honela dioenean:
A motako baimena, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean indarrean dagoena: Azkoitia.
Hau esan behar du:
A1 motako baimena indarrean izatea karrerako funtzionario izendatu aurretik: Azkoitia.
Bigarren Oinarriko, j), seigarren atala 2025/1271 (4/41) orrialdean aldatzea:
Honela dioenean:
C1 motako baimena, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean indarrean dagoena: Azkoitia.
Hau esan behar du:
C1 motako baimena indarrean izatea karrerako funtzionario izendatu aurretik: Azkoitia.
I. eranskinean Deitutako plazak, honako hauek sartzea:
(Ikus .PDF)
I. eranskinean Deitutako plazak, honakoa dioenean:
(Ikus .PDF)
Honakoa esan behar du:
(Ikus .PDF)
Bigarrena. Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Hirugarrena. Ebazpen hau argitaratzen den egunera arte aurkeztutako eskabideak baliozkoak izango dira, eta interesdunek aldatu ahal izango dituzte, merezimenduen atalean emandako zerbitzuak txertatuz, eskabideak aurkezteko epea amaitu arte.
Laugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean aurkara dezakete administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Azken kasu horretan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluan jasotako administrazioarekiko auzien epaitegien lurralde-eskumeneko arauak bete beharko dira.
Arkauti, 2025eko apirilaren 2a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MIREN DOBARAN URRUTIA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Zuzendutakoa: EBAZPENA, 2025eko apirilaren 24koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2025eko apirilaren 2ko Ebazpena, beste ebazpen hau zuzentzen duena: Ebazpena, 2025eko martxoaren 6koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agentearen kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten duena.
- Akatsen zuzenketa: EBAZPENA, 2025eko martxoaren 6koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agentearen kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten duena.