Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko apirilaren 24koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2025eko apirilaren 2ko Ebazpena, beste ebazpen hau zuzentzen duena: Ebazpena, 2025eko martxoaren 6koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agentearen kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 88
- Hurrenkera-zk.: 2010
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/04/24
- Argitaratze-data: 2025/05/13
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren egiturari buruzko martxoaren 30eko 96/2010 Dekretuak eta aplikatu beharreko indarreko gainerako legeek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz, hau
Lehenengoa. Horrelako hutsak atzeman dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2025eko apirilaren 2ko Ebazpenean, bai euskarazko testuan, bai gaztelaniazko testuan (2025eko apirilaren 10eko EHAA, 70. zk.). Ebazpen horrek zuzendu egiten zituen beste ebazpen honetan ikusitako hutsak: Ebazpena, 2025eko martxoaren 6koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agentearen kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten duena (2025eko martxoaren 20ko EHAA, 55. zk.). Hori dela-eta, zuzenketa hauek egin behar dira:
2025/1271 (1/41) orrialdean, udaletatik datozen gomendioen zerrendan, Lemoako Udala sartzea.
I. eranskinean DEIALDIKO LANPOSTUAK hau sartzea:
(Ikus .PDF)
Bigarrena. 2025eko apirilaren 2ko Ebazpenaren hirugarren apartatua aldatzea (2025eko apirilaren 10eko EHAA, 70. zk.).
Hau dio:
Ebazpen hau argitaratzen den egunera arte aurkeztutako eskabideak baliozkoak izango dira, eta interesdunek aldatu ahal izango dituzte, merezimenduen atalean emandako zerbitzuak txertatuz, eskabideak aurkezteko epea amaitu arte.
Baina hau esan behar du:
Ebazpen hau argitaratzen den egunera arte aurkeztutako eskabideak baliozkoak izango dira.
Hirugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean aurkara dezakete administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Azken kasu horretan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluan jasotako administrazioarekiko auzien epaitegien lurralde-eskumeneko arauak bete beharko dira.
Arkauti, 2025eko apirilaren 24a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MIREN DOBARAN URRUTIA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Akatsen zuzenketa: EBAZPENA, 2025eko apirilaren 2koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingoko Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agentearen kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zuen 2025eko martxoaren 6ko Ebazpena aldatzen duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2025eko martxoaren 6koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agentearen kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten duena.