Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko abuztuaren 20koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Ingurumen Adierazpen Estrategikoa, Azkoitiko (Gipuzkoa) Arau Subsidiarioetako Oinartxo 26. eremuaren Plan Partzialarena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 170
  • Hurrenkera-zk.: 3781
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/08/20
  • Argitaratze-data: 2025/09/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2024ko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez, Eusko Jaurlaritzako orduko Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak, EAED-238INET espedientearen esparruan, Azkoitiko Arau Subsidarioetako Oinartxo 26. eremuaren plan partzialaren irismen-dokumentua formulatu zuen, kontua hartuta hala Euskadiko Ingurumen Administrazioaren ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean ezarritakoan nola Planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretuan xedatutakoa.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21. artikuluan eta Planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzeko urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Azkoitiko Udalak jendaurrean jarri zuen Planaren eta haren ingurumen-azterketa estrategikoa, 45 egun baliodunez, 2024ko abenduaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (233. zenbakia) iragarkia argitaratuta, Berria hedabidean (2024ko azaroaren 29an argitaratuta eta Udaletxeko iragarki-taulan jarrita. Era berean, indarrean dagoen araudiaren arabera, ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei kontsulta egiteko izapidea bete zuen.

Azkoitiko Udalak azaldu du, planaren behin-behineko onarpenerako alkatetza-dekretuan, jendaurreko informazioaren aldian ez dela alegaziorik aurkeztu, eta eragindako administrazio publikoekin eta pertsona interesdunekin egindako kontsulta-izapidean jasotako txostenak igorri ditu, administrazio-espedientean jasotako emaitzarekin eta edukiarekin.

2025eko maiatzaren 6an, Azkoitiko Udalak eskabidea osatu zuen, Azkoitiko Arau Subsidarioetako Oinartxo 26. Eremuaren Plan Partzialaren 4. aldaketaren (aurrerantzean, Plana) Ingurumen Adierazpen Estrategikoa emateko eskatuz Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan.

Eskabidearekin batera, hauek aurkeztu zituen: plana behin-behinean onartzeko proposamena, 2024ko urrikoa; ingurumen-azterketa estrategikoa, 2024ko urrikoa; eta jendaurreko informazioaren izapidearen eta ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei entzunaldia egiteko izapidearen inguruko azalpenak emateko dokumentuak.

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren helburua da ezartzea zer oinarrik arautu behar duten ingurumenean ondorio adierazgarriak eragin ditzaketen planen ingurumen-ebaluazioa, eta ingurumenaren babes-maila handia bermatzea, garapen jasangarria sustatzeko.

Halaber, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 60. artikuluaren arabera, ingurumen-ebaluazioak ingurumena babesteko maila handia bermatu eta garapen jasangarria sustatuko du. Horretarako, planak, programak eta proiektuak egiteko, hartzeko, onesteko edo baimentzeko ingurumen-alderdiak bateratuko ditu; ingurumen-alternatiba bideragarriak aztertu eta hautatuko ditu; ingurumenarekiko ondorio kaltegarriak prebenitzeko, zuzentzeko eta, hala badagokio, konpentsatzeko aukera ematen duen neurriak ezarriko ditu; eta ingurumen-ebaluazioaren helburua betetzeko beharrezkoak diren zaintza-, jarraipen, eta zehapen-neurriak ezarriko ditu.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, administrazio publiko batek abian jarritako edo onetsitako planei eta programei ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa egin behar zaie, bai eta haien aldaketei ere, lege- edo arau-xedapen batek beharturik prestatu eta onartu badira, baldin eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egitera legez behartutako proiektuak baimentzeko etorkizuneko eremua ezartzen badute eta arlo jakin batzuei erreferentzia egiten badiete, hala nola hiri- eta landa-lurraldearen antolamenduari eta lurzoruaren erabilerari.

Orobat, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 61. artikuluan xedatutakoaren arabera, II.A. eranskinean zehazten denari jarraituz ingurumenean ondorio nabarmenak izan ditzaketen planei, programei eta horien aldaketei eta berrikuspenei ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa egingo zaie. Eranskin horretan jasotako plan eta programen artean, etorkizunean ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egitera legez behartutako proiektuak baimentzeko esparrua ezartzen duten eta arlo jakin batzuei hala nola hiri- eta landa-lurraldearen antolamenduari eta lurzoruaren erabilera erreferentzia egiten dieten planak eta programak daude.

Era berean, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 17. artikuluan eta hurrengoetan eta Planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzeko urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren 8. artikuluan eta hurrengoetan adierazitakoaren arabera, bai Azkoitiko Udalak, bai Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak, beharrezkoa den guztia xedatu dute aurrera eraman ahal izateko planaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura: ingurumen-azterketa estrategiko bat egin behar da, eta haren irismena aurrez ezarri, kontsulta publikoen bidez eta ukitutako administrazio publikoek eta interesdunek parte hartzeko prozeduraren bitartez.

Planaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren espedienteko dokumentazio teknikoa eta txostenak aztertu ostean, eta kontuan hartuta ingurumen-azterketa estrategikoa egokia dela eta indarrean dagoen araudiari egokitzen zaiola, ingurumen-adierazpen estrategiko hau ematen du Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak, organo eskuduna baita abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren arabera (Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen du dekretu horrek). Adierazpenean, ingurumenaren arloko alderdiak planaren proposamenean egoki txertatu direla baloratzen da, eta plan horrek ingurumenean eragingo dituen inpaktu nabarmenen aipamena ere jasotzen da, azkenean onartuko den planean sartu beharreko azken zehaztapenak barnean direla, ingurumen-ondorioetarako bakarrik.

Kontuan hartu dira: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzkoa; 211/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duena; 410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, eta aplikatzekoa den gainerako araudia. Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Azkoitiko (Gipuzkoa) Arau Subsidiarioetako Oinartxo 26. Eremuko Plan Partzialaren 4. Aldaketaren ingurumen-txosten estrategikoa formulatzea, jarraian zehazten den moduan:

  1. Planaren xede den Oinartxo 26. sektorea (146.201 m2) bat dator Azkoitiko Plangintzako Arau Subsidiarioek mugatutako industria-lurzoru batekin (behin betiko 2007ko ekainaren 19an onartua; 2007ko urriaren 2ko GAO, 193. zk.). Sektoreak 2007ko maiatzaren 10ean behin betiko onartutako Plan Partziala du (2007ko abenduaren 4ko GAO, 236. zk.). Gerora, Plan Partziala hiru aldiz aldatu da: 1. aldaketak (behin betiko 2009ko otsailaren 25ean onartu zen; 2009ko apirilaren 17ko GAO, 70. zk.) indarrean dagoen Plan Partzialeko ordenantzei Titulu berri bat gehitzen die Seigarren Titulua izenarekin: «Urbanizazioa mantentzea eta kontserbatzea». Titulu horrek 50. artikulua (jabeen betebeharrak) eta 51. artikulua (prozedura) biltzen ditu; eta 2. aldaketa bat (behin betiko 2021eko martxoaren 31n onartua; 2021eko uztailaren 28ko GAO), sektorearen antolamendu xehatua aldatzea dakarrena (Oinartxoko V4 eta V5 lurzatiak fusionatzea, Irizar errekaren trazadura aldatzea, sektoreko ekipamenduak eta berdeguneak birmoldatzea), bai eta 3. aldaketa bat ere (behin betiko onarpena 2024ko apirilaren 24an; 100. zenbakiko GAO, 2024ko maiatzaren 24koa), zeinaren arabera aldatu baitzen C Dokumentuaren (Ordenantzak) 20. artikulua, hirugarren sektoreko erabilerekin bateragarriak diren erabilerak zabaltzeko, Merkataritza-, Bulego- (indarrean dagoen artikuluan ezarritako mugarik gabe) eta Jolas-kategorietan.

    Hala, indarrean den plangintzan, aurreikusitako erabilera-kondizio orokorrak hirugarren sektoreko 1., 2. eta 3. kategorietako erabilerarekin lotutakoak dira (Merkataritza-erabilerak, Bulego-erabilerak, Jolas-erabilerak) eta garajeak.

    Oinartxo 26. sektorearen Plan Partzialaren 4. aldaketaren helburua da Ordenantzetako 20.1 artikuluaren idazketa aldatzea (C dokumentua, antolatutako lurzatietan aurreikusitako hirigintza-erabileren Kondizio Orokorrei buruzkoa), Plan Partzialean hasiera batean aurreikusitako industria-erabilerak 4. kategoriako industria-motetara zabaltzeko.

    Aldaketa horrek, beraz, indarreko Arau Subsidiarioetan zehaztutako 4. kategoriako jarduera duten enpresak ezartzeko aukera emango du; jarduera bereziak dira halakoak, arriskutsuak, kaltegarriak edo osasungaitzak direlako, gizartean edo ingurumenean eragina dutelako, edo, besterik gabe, lurzoru-eskari handia dagoelako eta, horrenbestez, bizitegi-erabilerarako kalifikatutako eremuetatik oso urrun dauden lekuetan baino ez dira onartuko (9.2. artikulua).

    Hala, sektorean, nagusiki, 1., 2., 3. eta 4. kategorietako industria-jarduera izaten jarraituko da, eta erabilera bateragarriak hirugarren sektoreko erabilerak izango dira, merkataritzako, bulegoko eta jolasetako erabileren kategorietan, eta garajeak.

    Aldaketak lehendik dauden industria-eraikinei (I.1, I.2, V1, V2, V3) nahiz V4-5 lurzatian aurreikusitako eraikinari eragin diezaieke, Plan Partzialaren 2. Aldaketan ezarritako antolamenduaren arabera. Ez dira aldatzen indarrean dagoen plangintzan ezarritako antolamendu-irizpideak eta hirigintza-aprobetxamendua.

    Alternatibei dagokienez, Planak bi alternatiba aztertzen ditu: 0 edo «esku-hartzerik ez» alternatiba, baztertzen duena eraikitako pabiloiak okupatzeko aukerak mugatzen dituelako; 1 alternatiba, aukera ematen duena Oinartxo 26. Sektoreko lursailak 4. kategoriako industriarako erabil daitezen. Planak 1. alternatiba garatzen du, honela justifikatuz: industriarako hiri-lurrak, dagoeneko hor daudenak, aprobetxatzeko aukera ematen du, eta saihesten du eraldatu gabe dauden lurrak okupatzea.

    Planaren xede den eremua Azkoitiko hirigunearen mendebaldean dago, eta Urola ibaiaren ezkerraldeko hegal batean dagoen industrialdeari dagokio. Gaur egun, sektore ia osoa Plan Partzialaren aurreikuspenen arabera dago garatuta, nahiz eta oraindik ez diren gauzatu Plan Partzialaren 2. Aldaketan aurreikusitako aldaketak.

    Eremuan ez dago naturagune babesturik edo interes naturalistikoko gunerik.

    Gainazaleko hidrologiari dagokionez, eremua Urolako Unitate Hidrologikoan dago, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren barnean. Sektoreak Urola ibaira drainatzen du, Oñedertxo errekaren eta haren Irizar izeneko ibaiadarraren bidez. Bi jariatzeak (ibilguak eraldatuta dituzte) Egino Berritik Oinartxo sektorera heltzen dira gaur egun. Irizar errekaren ibilguari dagokionez, kontuan izan behar da aurreikusten dela Oinartxo 26. sektorearen Plan Partzialaren 2. aldaketak aldatu egingo duela.

    Ikuspegi hidrogeologikotik, sektorea Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoari dagokion Iparraldeko Antiklinorioko lurpeko masaren gainean dago, Iparraldeko Antiklinorioko jabarian; ez dator bat interes hidrogeologikoko guneekin.

    Sektorearen zati handi batean, lurzoruaren erabilera artifiziala da, eta hainbat pabiloi industrialek, bidek eta landareztatutako eremuk okupatzen dute. Eusko Jaurlaritzaren geoEuskadi landaredi-kartografiaren arabera, sektoreko landaredian espezie erruderalak eta nitrofiloak dira nagusi, ingurune gizatiartuetan ere ohikoak izan ohi direnak; aldi berean, eraikigarriak ez diren guneetan belardiak, arantzadiak edo sasitzak daude, baita Pinus radiata pinua ere eremuarekin muga egiten duten guneetan. Ingurumen-azterketa estrategikoaren arabera, eremuko urbanizatu gabeko guneak landareztatuz joan dira, eta koniferoen eta hostozabalen masa gazte mistoak garatu dira, bertako mendi-hegal menditsuenak okupatuz, baita zuhaixka-formazio eta sastrakadiak ere.

    Jarduketa-eremuaren iparraldeko mugan dago Izarraitz, Aizkorri-Aratz eta Urkiolako eremuak lotzen dituen korridorearen moteltze-eremua.

    Eremua «Azkoitia-Azpeitia Arroa» izeneko Paisaia Unitateari dagokio eta, bertan, industrialdeen irudia hobetzea planteatu da, inpaktu handia baitute paisaian. Jarduketa-eremuaren paisaia eremu industrializatuari dagokio nagusiki, eta haren ertzeko guneetan belardi eta kultibo atlantikoak daude. Era berean, inguruan hainbat baserri daude sakabanatuta, bai eta baso-sailak ere.

    Eremuan ez da hauteman katalogatutako edo katalogatzeko proposatutako kultura-ondareko elementurik.

    Ingurumen-arriskurik esanguratsuenak kutsatuta egon daitezkeen lurzoruetan daude, eremuko lurzati batzuk hemen sartuta daudelako: «Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioa». Lurzati horiek 20017-00056 eta 20017-00068 kodeak dituzte, eta mota askotako isurketak jasan dituztelako daude inbentarioan sartuta. Horri lotuta:

    2010eko urriaren 4an, Ingurumeneko sailburuordearen ebazpena eman zen. Ebazpen horren bidez, hondakindegi gisa erabili diren lurzati batzuen kalitatea adierazten da, zehazki Azkoitian Oinartxoko industrialdea etorkizunean handituko den esparruan kokatuta daudenena, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legeak araututako prozeduraren arabera (espedientearen erreferentzia. SC-121/06). Adierazpen horren arabera, aipatu diren kokalekuak bateragarriak dira aurreikusitako industria-erabilerarekin. Dena den, aurreikusitako indusketa-prozesuan zehar lurzoruak kaltetu ditzaketen arrastoak hautematen badira, horiek behar bezala kendu, bereizi, tratatu edo kudeatu/hondakindegira eraman beharko dira.

    2023ko azaroaren 8an, Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren ebazpenaren bidez, baliozkotzat jotzen da Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena, orduko Ingurumen sailburuordeak 2010eko urriaren 4an emana. Ebazpen horretan, hondakindegi gisa erabili diren lurzati batzuen kalitatea adierazten da, Azkoitian (Gipuzkoa) Oinartxoko industrialdea handituko den esparruan kokatuta daudenena, zehazki V2 lurzatiko eraikin hauei dagozkienak: 15, 116, 117, 119, 120, 121, 123, 124 y 125 zenbakiak.

  2. Ebazpen hau bat dator ingurumen-azterketa estrategikoaren ondorio nagusiekin, eta ondorioztatzen da nahikoa justifikatu dela Eusko Jaurlaritzako orduko Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2024ko irailaren 17ko Ebazpenaren bidez emandako irismen-dokumentuan aurkeztu ziren ingurumen-irizpideak barnean hartzea.

    Aipatutako ingurumen-organo horrek emandako erreferentzia-dokumentuan eskatutako hedadura, xehetasuna eta zehaztasuna bermatuz egin da Planaren ingurumen-azterketa estrategikoa. Ulertzen da ezen ingurumen-izapidean adierazitako alderdi guztiak behar besteko zorroztasunaz landu direla ziurtatzeko benetan kontuan hartu dela zer ingurumen-inpaktu egon daitekeen plangintza-prozesuan zehar.

  3. Plana izapidetzean, ez da gehitu ingurumen-ebaluazio estrategikoa zabaltzea eskatzen duen jarduketa berririk, eta ez da atzeman birdefinitu edo kendu behar den Planaren jarduketarik.

  4. Neurri babesleak, zuzentzaileak, konpentsatzaileak eta jarraipenekoak jarriko dira indarrean dagoen araudiaren arabera eta hurrengo apartatu hauetan xedatutakoaren arabera, eta, aurrekoa galarazten ez dutenetan, baita ingurumen-azterketa estrategikoan aurreikusitakoaren arabera ere. Halaber, Planak zehaztapen hauek jaso beharko ditu:

    1. Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruekin lotutako neurriak.

    Bete egin behar da 2010eko urriaren 4an Ingurumen sailburuak emandako Ebazpena, hondakindegi gisa erabili diren lurzati batzuen kalitatea adierazten duena, zehazki Azkoitian (Gipuzkoa) Oinartxoko industrialdea etorkizunean handituko den esparruan kokatuta daudenena, bat etorriz Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legeak araututako prozedurarekin, zeinaren arabera aipatu diren kokalekuak bateragarriak baitira aurreikusitako industria-erabilerarekin. Dena den, aurreikusitako indusketa-prozesuan zehar lurzoruak kaltetu ditzaketen arrastoak hautematen badira, horiek behar bezala kendu, bereizi, tratatu edo kudeatu/hondakindegira eraman beharko dira.

    Modu berean bete beharko da Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren Ebazpena, baliozkotzat jotzen duena Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena, orduko Ingurumen sailburuordeak 2010eko urriaren 4an emana. Ebazpen horretan, hondakindegi gisa erabili diren lurzati batzuen kalitatea adierazten da, Azkoitian (Gipuzkoa) Oinartxoko industrialdea handituko den esparruan kokatuta daudenena, zehazki V2 lurzatiko 15, 116, 117, 119, 120, 121, 123, 124 y 125 zenbakidun lurzatiei dagozkienak, eta ingurumen-organoak ez du eragozpenik jartzen V2 lurzatiko eraikinetan, 15, 116, 117, 119, 120, 121, 123, 124 y 125 zenbakikoetan, jarduera berriak garatzeko lizentziak emateko, eta zehaztapen hauek ezartzen ditu:

    Erabilera berriak ezartzen badira, eta horretarako hondeaketak egin behar badira lokal batzuetan, hondeaketa-plan bat idatzi beharko da, eta horrek ingurumen-organo horren onarpena beharko du. Beste zenbait alderdiren artean, egin beharreko hondeaketa-planak hondeatu beharreko materialen kudeaketa-bide egokia jaso beharko du, eta kanpokoa bada, ezaugarritzearen bidez zehaztu beharko da, honen arabera: 49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, Hondakinak Hondakindegietan Biltegiratuta eta Betelanak Eginda Ezabatzea arautzen duena, eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da, eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen).

    Kokalekuan jarduketak egiten hasi ondoren, etorkizunean ezarritako erabilerak edo jarduerak aldatu, zabaldu edo moldatu beharra baldin badago eta horrek era berean materialak hondeatzea eskatzen badu, jarduketa horiei ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaie (lurzoruaren kalitatearen adierazpen-prozeduretatik salbuesteko kasuei buruzkoa da), bai eta hura garatzeko araudian ezarritakoa ere.

    Bi kasuetan, baldin eta Hondeaketa Plana egiteko karakterizazio-jarduketetan edo Plan horren exekuzioan afekzioak hautemango balira, ingurumen-organoak jarduketen sustatzaileari eska diezaioke geratzen diren lurren ikerketa egin dezala, eta, ikerketa horren emaitzak ikusita, erabaki dezake lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpenerako ebazpen berri bat ematea, aurreko Adierazpena eguneratzen duena (Aurreko adierazpenak hondakindegi gisa erabili diren lurzati batzuen kalitatea adierazten du, Azkoitian (Gipuzkoa) Oinartxoko industrialdea handituko den esparruan kokatuta daudenena, zehazki V2 lurzatiko 15, 116, 117, 119, 120, 121, 123, 124 y 125 zenbakiei dagozkienak.

    2. Jabari publiko hidraulikoa eta haren babes-eremuak babesteari buruzko neurriak.

    Bat etorriz Uraren Euskal Agentziarekin, ezein obra edo lan egiteko zaintza-eremuan, haren aurretiko administrazio-baimena beharko da.

    3. Plana garatzen den bitartean ingurumena babesteko neurri orokorrak.

    Planaren garapenerako definitzen diren proiektuetan, ingurumen-balioei eustea bermatzen duten neurri guztiak aplikatu beharko dira. Bereziki, hauek:

    Obrako langileek erabili behar duten jardunbide egokien gidaliburua. Gai hauekin zerikusia duten alderdiak bilduko ditu, gutxienez: lanaldiak; makineria; aldi baterako desbideratzeak; isurketak saihesteko prebentzio-neurriak; ahalik eta hauts eta zarata gutxien sortzea; herritarren lasaitasunerako kaltegarriak izan daitezkeen jardunak minimizatzea; hondakinak kudeatzea, eta abar.

    Obrak, bai eta lurzorua erabiltzea eragiten duten eragiketa osagarriak ere, proiektua gauzatzeko behar-beharrezkoa den gutxieneko eremuan gauzatuko dira. Ingurumenari ahalik eta gutxien eragiteko irizpideei jarraikiz proiektatuko dira kontratistaren instalazio-eremuak, barnean direla makineria-parkea, obra-etxolak, obrako materialak aldi baterako biltegiratzeko gunea eta landare-lurrak eta hondakinak aldi baterako biltzeko guneak.

    Hondakinak sortu eta kudeatzea: hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautzeko eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan zehaztutakoaren arabera kudeatuko dira sortutako hondakinak, hondeaketetatik eratorritakoak barne.

    Hondakinak kudeatzeko hierarkia-printzipioei jarraituz, hondakinak sortzeari aurrea hartzea sustatu behar da, edo, hala badagokio, apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkeran kudeatu daitezela, hau da: prebentzioa, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balorizatzeko beste modu batzuk, balorizazio energetikoa barne.

    Hondakinak deuseztatzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik behar bezala justifikatzea teknikoki, ekonomikoki edo ingurumenaren aldetik ez dela bideragarria haiek balorizatzea.

    Olio erabiliak kudeatzeko, Industrian Erabilitako Olioaren Kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituko zaio.

    Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasita, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan. Hondakin arriskutsuak dituzten edukiontziek edo ontziek Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 21. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak beteko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, isurita edo lurrunduta edukirik gal ez dezaten. Aipatutako edukiontziak edo ontziak etiketatu egin beharko dira argi eta irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan, indarrean dagoen araudiaren arabera.

    Eremu jakin bat egokituko da behin-behinean pilatzeko hondakin arriskutsuak, hala nola olio-potoak, iragazkiak, olioak, pinturak eta abar. Gainera, hondakin geldoak biltzeko edukiontzi espezifikoak jarriko dira, hondakin arriskutsuen guneetatik bereizita. Halaber, obran zehar, eta lanek irauten duten bitartean, elementu estankoak jarriko dira (bidoiak eta abar) sortutako hondakinak biltzeko. Hondakin horiek, aipatutako garbigunean aldi baterako biltegiratu baino lehen, motaren arabera bereizi beharko dira.

    Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

    Olio erabiliak, kudeatzaile baimendu bati eman arte, estalpean utziko dira behar bezala etiketatutako depositu estankoetan; zolata iragazgaitz baten gainean egon beharko dute, kubo txikietan edo ihesei eta isuriei eusteko sistemen barruan.

    Araudi hori betetzea errazagoa izan dadin, lanen ondorioz sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira abian. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistema horiek, eta haien ardura izango da langileek sistema horiek behar bezala erabiltzea. Bereziki, inola ere ez da kontrolik gabeko efluenterik sortuko erregai eta produktuak biltegiratzeagatik, makinen mantentze-lanak egiteagatik edo hondakinak erretzeagatik.

    Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko, bete beharko da Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketa arautzeko den ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan xedatutakoa.

    Aurreikusten bada jarduketak egingo direla inbentariatutako lurzatien ondoko lurzoruetan (20017-00056 eta 20017-00068 kodeak), eta obrak egin artean lurzorua kutsatzen duten substantziak daudela adierazten duten zantzu sendoak agertuz gero, horren berri eman beharko zaie, berehala, Azkoitiko Udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek zehatz dezan zer neurri hartu behar diren eta zein pertsona fisikok edo juridikok gauzatu behar dituen neurri horiek, bat etorriz Lurzorua kutsatzea saihesteko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22.2 artikuluarekin.

    Obretan sortutako hondeaketa-soberakinak soberakinen biltegi baimendura eramango dira, eta haien kudeaketa hauen arabera egingo da: 646/2020 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Hondakinak zabortegietan utziz ezabatzeko jarduera arautzen duena, eta 49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena.

    Kalitate akustikoaren babesa obretan: zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta emisio akustikoei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen emisio akustikoei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, egokitu beharko dira, hala badagokie, Kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten emisio akustikoak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan (apirilaren 28ko 524/2006 Errege Dekretuak aldatua) eta arau osagarrietan ezarrita dagoenera.

    Obrek iraun bitartean, jardunbide operatibo egokiak aplikatu beharko dira zaratak sorburuan bertan murrizteko bereziki, hondeaketetan, eraispenetan, zamalanetan eta garraio-lanetan, bai eta erabilitako makineriaren mantentze-lan orokorretan eta zaratak nahiz bibrazioak sorburuan murrizteko eginkizunetan ere.

    Eguneko lan-ordutegian egingo dira lanak.

    Sei hilabeterako baino gehiagorako lanak badira, inpaktu akustikoari buruzko azterketa bat egin beharko da behar diren zuzenketa-neurriak zehazteko, EAEko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 2013/2012 Dekretuaren 35 bis artikuluaren arabera. Inpaktu akustikoaren azterketan zuzenketa-neurriak zehaztuko dira, eta hor aztertuko da zer onura akustiko lortu nahi den zuzenketa-neurri horien bitartez, eremu akustikoetako eta eraikin sentikorretako zarata-maila murrizteari dagokionez, eta haren edukia ukitutako udalerriari jakinarazi beharko zaio.

    Lurzoruaren eta lurpeko uren babesa: prebentzio- eta zuzenketa-neurriak ezarriko dira obra faserako, istripuzko isuriek eragindako erasanak saihesteko, bereziki makinen mantentze-lanetan (material xurgatzaileak erabiltzea, isuriekin kutsatutako lurzoruak kendu eta kudeatzea eta abar).

    Pilaketa-eremuak, instalazio osagarriak edo makineria-parkea gainazal iragazgaitzetan kokatuko dira. Makinen mantentze-lanik ez da egingo iragazgaiztu gabeko eremuetan, eta, nolanahi ere, hondakinak (bereziki, olio erabiliak) biltzeko sistema bat izango duen plataforma iragazgaiztu baten gainean egingo dira obran erabiltzen den makineriari erregaia jartzeko, lubrifikatzaileak aldatzeko eta abarrerako lanak, urak kutsatu ez daitezen.

    Airearen kalitatearen babesa: kamioiek obran sartu eta irteteko erabiltzen dituzten bideak garbi mantendu beharko dira; horretarako, presioko ura edo erratz-makinak erabiliko dira. Hezetasun-baldintza egokietan garraiatuko da hondeaketa-materiala, hain zuzen, zama-estalkiak dituzten ibilgailuetan, lohi eta partikularik ez barreiatzeko.

    Obrek kaltetutako espazioak leheneratzea: eragindako eremu guztiak leheneratuko dira, hau da, 4. kategoriako etorkizuneko industria-jarduerei lotutako instalazioak definitzen dituzten obra-proiektu, urbanizazio osagarri eta/edo eraikuntza-proiektuak gauzatzearen ondoriozkoak. Espazio libreak lorategi bihurtuz gero, aintzat hartuko da Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak argitaratutako Lorategi eta berdegune jasangarriak diseinatzeko eskuliburua. Espezie autoktonoak erabiliko dira eta jasangarritasun-irizpideak lehenetsiko dira, espezie inbaditzaileak agertzeko arriskua txikiagoa izan dadin. Landareztatze- eta lorategi-lanetan ez dira inola ere erabiliko inbaditzaileak izan daitezkeen espezie aloktonoak; esaterako, Fallopia japonica, Robinia pseudoacacia, Cortaderia selloana edo beste batzuk. Leheneratze-lanetan erabilitako landare-lurrak flora inbaditzaileko propagulurik ez duela bermatuko da.

    4. Eraikingintza eta eraikuntza jasangarriaren aldeko neurriak.

    Eraikingintza eta eraikuntza jasangarrienerako behar diren ezaugarriei dagokienez, EAEko Etxebizitzen Eraikingintza Jasangarriaren gidan jasotako ingurumen-neurriak eta jardunbide egokiak erabiliko dira, eraikinen energia-aurrezpena eta -efizientzia bultzatzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko.

    Neurri horiek, gutxienez, alderdi hauetan eragin beharko dute:

    Materialak. Lehengai ez-berriztagarrien kontsumoa murriztea.

    Energia. Energia kontsumoa murriztea eta/edo energia gutxiago sortzea iturri ez-berriztaezinen bidez.

    Edateko ura. Azpiegiturak hobetzea eta edateko uraren kontsumoa murriztea.

    Ur grisak. Ur grisen sorrera murriztea.

    Uraren zikloa. Uraren kudeaketa eta kalitatea hobetzea.

    Atmosfera. Gas-, hauts-, zarata-, bero- eta argi-emisioak murriztea.

    Eraikinen barne-kalitatea. Barneko airearen kalitatea, konforta eta osasuna hobetzea.

    Hondakinak. Hondakin solido gutxiago sortzea.

    Lurzoruaren erabilera. Lurzoruaren okupazioa murriztea.

    Mugikortasuna eta garraioa. Garraio-prozesuak gutxitzea eta pertsonen mugikortasuna hobetzea.

    Ekosistemak eta biodibertsitatea. Naturaguneen funtzioak hobetzea eta biodibertsitatea handitzea edo kontserbatzea.

    Paisaia. Sektorea eta haren instalazioak paisaian integratzea.

    Arriskuak eta segurtasuna. Arrisku naturalak edo antropikoak minimizatzea.

    Klima-aldaketa. Klima-aldaketaren ondorioetara egokitzea.

    5. Klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko neurriak.

    Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren maiatzaren 20ko 7/2021 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, Plana gauzatzeko proiektuak klima-aldaketaren aurrean pixkanaka eta erresilientziaz egokitzeko beharrezkoak diren neurriak kontuan hartuta diseinatuko dira.

  5. Ingurumen-jarraipeneko plana.

    Ingurumen-azterketa estrategikoan ezarritakoari jarraituko dio Planaren ingurumen-jarraipenak, zeinak ingurumena zaintzeko programa bat jasotzen baitu. Programa horren xedea da behar diren zaintza- eta kontrol-sistemak ezartzea, egiaztatu ahal izateko Planean xedatzen dena betetzen dela, eta, horien barruan, planteatutako jarduketen ingurumen-exijentziak mantentzen direla.

    Planaren garapen-proiektuek zehaztu egin beharko dituzte obrak egin bitartean egin beharreko kontrolak, batez ere ibai-uren kalitatearekin eta hondeaketekin lotutakoekin, bereziki bat egiten badute lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioko 20017-00056 y 20017-00068 kodea duten lurzatiekin.

  6. Planetik eratorritako proiektuen ingurumen-ebaluazioa egiteko gidalerro orokorrak.

    Planetik eratorritako proiektuen ingurumen-ebaluazioan, aintzat hartuko dira lurraldearen baldintzatzaileak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak 2024ko irailaren 17an emandako Ebazpenaren bidez eginiko irismen-dokumentuan adierazten diren ingurumen-irizpideak.

    Arreta berezia jarriko da hauetan, besteak beste: lurzoru-kontsumoa minimizatzea; hondakinak egoki kudeatzea; jabari publiko hidraulikoa babestea; eremuaren kalitate akustikoa; ingurumen-baliabideen erabilera jasangarria; habitatak eta espezieak zaintzea eta hobetzea; lurraldean egiten diren esku-hartzeetan paisaia modu egokian integratzea; arrisku naturalak minimizatzea, eta lehentasuna ematea kalteen prebentzioari, ez konpentsazioari.

    Bigarrena. Bi urteko gehieneko epea ezartzea, Azkoitiko (Gipuzkoa) Arau Subsidiarioetako Oinartxo 26. Eremuaren Plan Partzialaren 4. aldaketa onartzeko, ingurumen-adierazpen estrategiko hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera. Epe hori igarotakoan, Plana ez bada onartu, ingurumen-adierazpen estrategiko honen indarraldia amaituko da, eta hortik aurrera ez du ondoriorik izango. Kasu horretan, sustatzaileak berriro hasi beharko du Planaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren izapidea, non eta ez den ingurumen-adierazpen estrategikoaren epea luzatzea adosten. Hori guztia, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 27. artikuluarekin bat etorriz.

    Hirugarrena. Ebazpen honen edukia Azkoitiko Udalari jakinaraztea.

    Laugarrena. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 20a.

    Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

    NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik