Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko irailaren 5ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 867 eta 869 bitarteko ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak emateko eta baliozkotzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 180
- Hurrenkera-zk.: 4278
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/09/05
- Argitaratze-data: 2024/09/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Lehenengoa. Ikastaro hauek antolatu dira:
867 zenbakiko ikastaroa, Arkautiko Nekazaritzako LHIIk emana: Paisajismo eta Landa-inguruko, Lorezaintzako eta loregintzako, eta Nekazaritza ekologikoko ekoizpeneko ikasleen ikastaroak, maila kualifikatukoak, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak.
868 zenbakiko ikastaroa, Ekin Consultoría SCk emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
869 zenbakiko ikastaroa, maila kualifikatukoa, titulua baliozkotzekoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena, eta beste autonomia-erkidego batzuetan eginiko produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako oinarrizko mailako ikastaroak, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak.
Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian oinarrizko mailari dagokionez, eta B zatian maila kualifikatuari dagokionez jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira hiru ikastaro horiek, eta, hurrenez hurren, B eta C motako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jarduera-markoa ezartzen da.
Bigarrena. Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak emateko aldeko proposamena egin du.
Ikusi dira honako zuzenbideko oinarri hauek:
Lehenengoa. Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa; IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.
Bigarrena. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen zaizkion.Horrenbestez, honako hau
Lehenengoa. Agindua ematea nekazaritzan erabiltzeko diren produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen txartel hauek emateko:
Maila kualifikatukoa, 867 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
Oinarrizko mailakoa, 868 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
Maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, 869 zenbakiko ikastarokoak, ebazpen honen III. eranskineko zerrendetan agertzen diren pertsonei.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 5a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.
(Ikus .PDF)