Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko irailaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita agortu egin dela laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzak finantzatzeko 2024ko ekitaldiko aurrekontu-kreditua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 4400
  • Xedapen-zk.: 1350
  • Xedapen-data: 2024/09/02
  • Argitaratze-data: 2024/09/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Ogasun; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko ekainaren 19ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2024rako deialdia. Agindu horren bidez, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dira.

Agindu horren 21.2 artikuluak xedatzen du laguntza-eskabideak ebazteko, kontuan hartuko zirela eskabideak zer hurrenkeratan jaso ziren. Halaber, 23.2 artikuluan ezartzen da laguntzak ukatuko direla baldin eta kreditu egoki eta nahikorik ez badago, eta horren berri emango dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, administrazio-ebazpen baten bitartez.

Laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko 2024ko laguntzen deialdiaren 2. artikuluan ezartzen da eman beharreko laguntzen bolumen osoak ez duela gaindituko aurrekontuetako zenbatekoa edo, beharrezkoa izanez gero, zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena; zenbateko gehigarria guztizko bolumenaren % 15 izango da eta, dirulaguntzak emateari aplikatzeko, ez da beste deialdi bat egin beharko. Eguneratzerik izanez gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez argitara eman behar da, baina argitaratze horrek ez du ekarriko beste eskaera batzuk aurkezteko epe bat zabaltzea, ez eta ebazteko beste epe bat hastea ere.

Halaber, 2. artikulu horretan, jakitera ematen da zein den 2024ko deialdi honetarako esleitutako kredituaren zenbateko osoa.

Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzetarako baliabide ekonomikoak agortu ondoren, hau

Lehenengoa. Argitara ematea Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzak finantzatzeko 2024rako esleitutako aurrekontu-kreditua agortu egin dela 2024ko uztailaren 2an, 07:55ean aurkeztutako espedientearekin.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 2a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendaria,

SARA BUESA RODRÍGUEZ.