Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita agortu egin dela trantsizio digitalerako inbertsioa egin duten erakundeetan enpleguari eusteko dirulaguntza-lerroa finantzatzeko aurrekontu-zuzkidura, «Oreka eta ekitatea lortzeko lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» programakoa, NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 334
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/04
  • Argitaratze-data: 2023/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2021eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 262. zk.) «Oreka eta ekitatea lortzeko lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» programa finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia, NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko abenduaren 21eko saioan hartutako erabakiaren bidez. 2023ko maiatzaren 31 artekoa da eskabideak aurkezteko epea.

Deialdi horretan araututako laguntzak finantzatzeko bideratutako baliabide ekonomikoen zenbatekoa 10.523.571 eurokoa izan zen, eta zenbateko hori Estatuak transferitu zuen deialdia gauzatzeko izaera finalistarekin, Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean integratutako proiektu gisa.

Baliabide ekonomikoen zenbatekoa bi dirulaguntza-lerroen artean banatu zen: 5.261.786 euro, trantsizio ekologikorako inbertsioa egin duten erakundeetan enpleguari eusten laguntzeko, eta 5.261.785 euro, trantsizio digitalerako inbertsioa egin duten erakundeetan enpleguari eusten laguntzeko.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko abuztuaren 31ko Ebazpenaren bidez (2022ko irailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 175. zk.) argitara eman zen 2.391.721 euro handitu zirela laguntza-deialdi horri esleitutako baliabide ekonomikoak, maiatzaren 17ko TES/440/2022 Aginduaren bidez egindako 2022ko kredituen lurralde-banaketaren arabera, 597.930 euro bideratuta trantsizio ekologikorako inbertsioa egin duten erakundeetan enpleguari eusteko dirulaguntzetara, eta 1.793.791 euro bideratuta trantsizio digitalerako inbertsioa egin duten erakundeetan enpleguari eusteko dirulaguntzetara.

Deialdiaren 7.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira laguntza-eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.

Era berean, artikulu horrek ezartzen duenez, hasiera batean aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura edo 2022ko ekitaldian gehitutakoaren ondoriozkoa agortzen bada, laguntza berriak ematea geldiaraziko da, eta prozesua berriz hasiko da hura finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua handitzea ahalbidetzen duten funts berriak jaso ondoren, eta EHAAn emango da argitara bai laguntza berrien emakida geldiarazi eta berriz hasi dela, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta bai laguntza horiek finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak behin betiko agortu direla ere.

Azaldutakoagatik, «Oreka eta ekitatea lortzeko lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» programako dirulaguntza-lerroetako baten finantzaketara bideratutako baliabide ekonomikoak agortuta,

Lehenengoa. Jakinaraztea agortu dela Trantsizio digitalerako inbertsioa egin duten erakundeetan enplegua mantentzeko dirulaguntza-lerroa finantzatzera bideratutako aurrekontu-zuzkidura, «Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» programakoa, Europako Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (NextGenerationEU), eta, agortu ere, Lanbideko Lan Aktibazioko zuzendariaren 2022ko abenduaren 23ko Ebazpenaren bidez 2022ko otsailaren 14an 9ak eta 39 minutu eta 21 segundoan aurkeztutako eskabidea onartzearekin batera agortu da.

Bigarrena. Laguntza-lerro horren babesean ematen diren laguntza berriak geldiaraztea.

Laguntzak emateko prozesuari berriro ekingo zaio, baldin eta funts berriak jasotzen badira eta funts horiek ahalbidetzen badute finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua handitzea. Horren berri EHAAn emango da, baita laguntza horiek finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak behin betiko agortzen direla ere.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (3)

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.