Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urriaren 31koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita agortu egin dela trantsizio digitalerako inbertsioa egin duten erakundeetan enpleguari eusteko dirulaguntzen lerroa finantzatzeko aurrekontu-zuzkidura, «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» proiektuari dagokionez, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan; horrenbestez, ebazteke dauden eskaerei dirulaguntza ukatzen zaie.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 5048
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/10/31
  • Argitaratze-data: 2023/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez, 2021eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (262. zk.) argitaratu zen «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» programa finantzatzeko laguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Deialdi hori 2021eko abenduaren 21ean onartu zuen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, eta eskaerak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 31n amaitu zen.

Deialdi horretan araututako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 10.523.571 eurokoa izan zen, eta zenbateko hori Estatuak transferitu zuen, deialdia gauzatzeko izaera finalistarekin, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean integratutako proiektu gisa Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2021eko otsailaren 12koa.

Deialdiaren 2. artikuluak ezartzen duenez, laguntzen bolumen osoak ez du gaindituko aipatutako zenbateko hori edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, aurrekontu-aldaketarik onartzen bada indarreko legeekin bat, bereziki 2022an edo 2023an Euskal Autonomia Erkidegoari Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruko funts berriak transferitzen bazaizkio xede bererako eta laguntza hauek finantzatzeari lotutako ordainketa-kreditu berriak sortzen badituzte. Halakorik gertatuz gero, publiko egingo da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko baita.

Aurrekoan oinarrituta, laguntza horiek finantzatzeko kreditua handitzeko bi aurrekontu-aldaketa onartu dira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko abuztuaren 31ko Ebazpenaren bidez (2022ko irailaren 13ko EHAA, 175. zk.), argitara eman zen handitu egin zirela «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» finantzatzeko laguntzen deialdiari esleitutako baliabide ekonomikoak, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, 2.391.721 euroko zenbatekoarekin, maiatzaren 17ko TES/440/2022 Aginduaren bidez egindako 2022ko kredituen lurralde-banaketaren arabera.

Halaber, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2023ko apirilaren 19ko Ebazpenaren bidez (2023ko maiatzaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 81. zenbakia), argitara eman zen handitu egin zirela «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» programarako laguntza-deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak. Deialdi hori 2021eko abenduaren 21ean onartu zuen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak. Baliabide ekonomiko horiei 2.391.720,90 euro gehitu zitzaizkien, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren 2023ko ordainketa-kredituaren kargura, betiere Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotuta.

Horren ondorioz, aipatutako deialdian araututako laguntzak finantzatzeko aurrekontu-kredituaren guztizko zenbatekoa 15.307.012,90 eurokoa da.

Deialdiaren 7.2 artikuluak xedatzen duenez, aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak agortu arte.

Aipatutako artikuluak ezartzen duenaren arabera, baliabide ekonomikoak behin betiko agortzen badira, ebazteke dauden eskaerei ukatu egingo zaizkie dirulaguntzak.

Azaldutakoa oinarri hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoan «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» izeneko programa finantzatzeko baliabide ekonomikoak agortu ondoren, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, hau

Lehenengoa. Argitara ematea agortu egin dela trantsizio digitalerako inbertsioa egin duten erakundeetan enpleguari eusteko dirulaguntzen lerroa finantzatzeko aurrekontu-zuzkidura, «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» proiektuari dagokionez, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Trantsizio ekologikorako inbertsioa egin duten erakundeetan enpleguari eusteko dirulaguntzen azken eskaera 2023ko ekainaren 27an eman zen, eta trantsizio ekologikorako eskaera hori 2023ko maiatzaren 31ko 23 ordu 14 minutu eta 58 segundoan aurkeztu zen; horrenbestez, ez da eskaerarik geratu ebazteke.

Agortu egin dira trantsizio digitalerako lerroko baliabideak, 2023ko abuztuaren 2an ebatzitako espedientearekin; espediente hori 2022ko otsailaren 14ko 9 ordu 56 minutu eta 38 segundoan aurkeztutako eskaerari dagokio.

Bigarrena. Dirulaguntza ukatzea ebazteke dauden eskaerei.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 31.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (4)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.