Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki bat. Erabaki horren bitartez, zenbait diru-baliabide esleitzen dira 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak 2023an finantzatzeko, bat etorriz, betiere, laguntza horiek emateko prozedura arautzen duen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduarekin.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1326
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/08
  • Argitaratze-data: 2023/03/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2023ko martxoaren 7ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, zenbait diru-baliabide esleitu ditu otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako dirulaguntzak 2023an finantzatzeko, betiere Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduan araututako prozedurari jarraituz. Errege-dekretu horren bitartez, 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak ezartzen dira. Hala, bat etorriz Lanbideren Estatutuetako 10.2 artikuluaren n) apartatuan xedatutakoarekin (estatutu horiek maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren), Lanbideko zuzendari nagusiak eman behar du argitara erabaki hori.

Hori guztia dela-eta, hau

Lehenengoa. Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2023ko martxoaren 7ko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bitartez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako dirulaguntzak 2023an finantzatzeko, betiere Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduan araututako prozedurari jarraituz. Errege-dekretu horren bitartez, 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak ezartzen dira (erabakia ebazpen honi atxikitako eranskinean dago jasota).

Bigarrena. Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki horrek ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak.

Hirugarrena. Ohartaraztea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak deialdia onartzeko hartu duen erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 8a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduaren (2012-05-03ko EHAA, 86. zk.) helburua da arautzea otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako dirulaguntzak emateko prozedura. Errege dekretu horren bitartez, 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langile langabeentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak ezartzen dira (196/2010 Errege Dekretua abenduaren 16ko 1783/2011 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen). Sistemas de Instalaciones de Telecomunicaciones SA (Sintel) enpresari baimena eman zitzaion enplegu-erregulazioko espediente horiek ezartzeko.

Dirulaguntzak emateko arau horren indarraldia mugagabea da. Hala ere, arauaren 6.1 artikuluan ezartzen denez, aginduan aipatzen diren laguntzak emateko diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik etorriko dira. Kreditu horiek aldatu ahal izango dira indarrean dagoen aurrekontu-legeekin bat etorriz. Hasierako kreditua eta aldaketak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez iragarriko dira.

Deialdi honetako laguntzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2023ko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan daude aurreikusita. Organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen plana, 2022ko abenduaren 21eko bileran hartutako erabakiaren bidez, eta, hartara, bete egin zuen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa. Plana Lanbideren webgunean argitaratu da: www.lanbide.euskadi.eus. Dirulaguntza horiek lagundu egiten dute planean jasotako beste «kolektibo zaurgarri batzuen aukera-berdintasuna» lortzeko helburu estrategikoan, eta estaldura ekonomikoa ematen diete lehen aipatutako enplegu-erregulazioko espedienteen ondorioz lanpostua galdu zuten langileei.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2023ko martxoaren 7ko bilkuran eztabaidatu ondoren, hau erabaki du:

ERABAKIA

Lehenengoa. Baliabide ekonomikoak.

240 euro esleitzea otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako dirulaguntzak 2023ko ekitaldian finantzatzeko, bat etorriz, betiere, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduan araututako prozedurarekin. Errege-dekretu horren bitartez, 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak ezartzen dira. Zenbateko horretatik, 28.800 euro 2023ko ordainketa-kredituari dagozkio; gainerako guztia, berriz, hurrengo ekitaldietako konpromiso-kredituari: 2024tik 2036ra. Diru-esleipen hori 3211. programaren kargura egingo da (Enplegua, 41. sekzioa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua).

Hala badagokio, kopuru hori handitu egin daiteke; baina, horretarako, aurrekontu-aldaketak onartu beharko dira indarrean dauden legeen arabera. Halako aldaketarik eginez gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez jakinaraziko da.

Bigarrena. Administrazio-isiltasuna.

Bat etorriz Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluaren 9. apartatuan xedatutakoarekin azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartuta, eskabidea aurkeztu eta sei hilabeteko epea igaro ondoren 2012ko apirilaren 18ko Aginduaren 4.4 artikuluan dago aurreikusita epe hori ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira.

(Ikus .PDF)