Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 8koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, Escuela de Formación Industrial Telemática SLri aitortzen diona baimendutako profesionalak prestatzeko entitate aitortua dela «Galdaren industria-operadorea» espezialitatean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2376
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/08
  • Argitaratze-data: 2023/05/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Esp. zk.: EXA/2023/001.

Bat. Escuela de Formación Industrial Telemática SL enpresak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan eskabide bat aurkeztu zuen profesional baimenduak prestatzeko entitate aitortua izateko, espezialitate honetan:

Galdaren industria-operadorea.

Bi. Eskabidearekin batera, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan xedatutako betekizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu da. Zehazki:

Erakundearen identifikazio-datuak:

B85946473.

Escuela de Formación Industrial Telemática SL.

Madrońos 55.

28891 Velilla de San Antonio (Madril).

Eskabidearen xede den prestakuntza-ekintza zehatza emateko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.

Aurrez aurre garatu beharreko 50 orduko ikastaroa zehaztea, gai zerrenda, metodologia, antolaketa, praktiken kudeaketa eta aurreikusitako azterketa-/ebaluazio-sistemak zehaztuta.

Hiru. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek egiaztatu dute betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituenak, ezarritako betekizunak.

Espedientea ebazteko ondoren zehazten diren hauek kontuan hartu eta aipatu behar dira:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaria organo eskuduna da ebazpen hau hartzeko, otsailaren 23ko, 68/2021 Dekretuak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, xedatutakoaren arabera.

Bi. Espedientea martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko denak, xedatutakoaren arabera izapidetu da.

Hiru. Ikastaroa bezeroaren instalakuntzetan egingo da, 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztela, Autonomi Elkarte honetako Lurraldeetan daudelarik.

Aipatutako lege-aginduak eta, oro har eta bereziki aplikatu beharreko beste batzuk aztertuta,

  1. Escuela de Formación Industrial Telemática SL diona baimendutako profesionalak prestatzeko entitate aitortu gisa onartzea, espezialitate honetan:

    Galdaren industria-operadorea.

  2. Escuela de Formación Industrial Telemática SL Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Entitate Aitortuen Erregistro Berezian inskribatzea, erregistro-zenbaki honekin: ERF-127.

  3. Ikastaroak bezeroen instalazioetan egingo direnez, ikastaro bakoitzaren eskaeran kokapen hori eta ekipamendua zehaztu beharko dira, ikastaroa egin aurretik baimena eman dakion. Horretarako, dagokion teknikariaren bisitaren bidez, egokia dela eta indarrean dagoen araudia betetzen duela egiaztatuko da, bereziki 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoa.

  4. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea.

    Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 122. artikuluan xedatutakoaren arabera.

    Donostia / San Sebastián, 2023ko maiatzaren 8a.

    Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

    AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik