Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 26koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Karrera Judizial eta Fiskalerako eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegorako sarbidea prestatzeko laguntzak emateko prozeduraren eskabidean eta gainerako izapideetan baliabide elektronikoak erabiltzeko betebeharra arautzen duen dekretu-proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 104
  • Hurrenkera-zk.: 2602
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/26
  • Argitaratze-data: 2023/06/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak dekretu-proiektu bat prestatu du, Karrera Judizial eta Fiskalerako eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegorako sarbidea prestatzeko laguntzak emateko prozeduraren eskabidean eta gainerako izapideetan baliabide elektronikoak erabiltzeko betebeharra arautzen duena. Proiektu hori Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legeak zehaztu eran izapidetu behar da.

Lege horren xedapenak betez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, 2023ko maiatzaren 5ean, aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari hasiera emateko Agindua eman zuen. Era berean, 2023ko maiatzaren 25ean, dekretu-proiektuaren testua aldez aurretik onartzeko agindua eman zen, haren artikuluak idatzi ondoren.

Aipatutako 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusten denez, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egin behar dira, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten badie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.

Horretarako, Karrera Judizial eta Fiskalerako eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegorako sarbidea prestatzeko laguntzak emateko prozeduran eskabidean eta gainerako izapideetan baliabide elektronikoak erabiltzeko betebeharra arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da, 20 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Azaldutako guztiagatik, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 16.a) artikuluarekin lotuta aipatutako dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko maiatzaren 5eko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Hogei (20) egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita jendaurrean jartzea, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora sartzeko prestatzeko laguntzak emateko prozeduran eskabidean eta gainerako izapideetan bitarteko elektronikoak erabiltzeko betebeharra arautzen duen dekretu-proiektua.

Bigarrena. Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko aukera egon dadin, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Justizia Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa

Hirugarrena. Alegazioak elektronikoki aurkeztu ahal izango dira https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa helbidean, edo, bestela, aurrez aurre Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Justizia Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea), baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan ere, eta Justizia Administrazioko zuzendariari zuzendu beharko zaizkio.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 26a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.