Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita dirulaguntzen 2023ko deialdia lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratze eta gizarteratze proiektu berezien garapenerako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 97
  • Hurrenkera-zk.: 2428
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/18
  • Argitaratze-data: 2023/05/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2023ko maiatzaren 17ko bileran hartutako erabakiaren bidez, 2023. urterako dirulaguntzen deialdi bat onartu du lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratze eta gizarteratze proiektu berezien garapenerako, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari baitagokio, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko p) apartatuan xedatutakoaren arabera, deialdi hori argitaratzea.

Horregatik guztiagatik, hau

Lehenengoa. Argitaratzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2023ko maiatzaren 17ko bileran hartu zuen Erabakia. Erabaki horren bidez, dirulaguntzen 2023ko deialdia onartu da lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratze eta gizarteratze proiektu berezien garapenerako.

Bigarrena. Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabaki horrek ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena. Ohartaraztea deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 18a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren izaera, helburuak eta eginkizunak arautzen dituen urriaren 13ko 3/2011 Legearen 2. artikuluaren arabera, erakunde autonomo horren helburua da enplegu egonkor eta kalitatezkorako eskubidearen garapen osoari laguntzea, eta langileen enplegagarritasuna bermatzen lagunduko duen lan-merkatuaren garapenaren alde lan egitea, eta enpresaren eskakizunei egokitutako langileen beharrizanak asetzea, bai eta gizartearen eta lurraldearen kohesioari laguntzea ere, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen eremuan agintzen zaizkion enplegu-politikak kudeatuz eta lan-arloko legeria egikarituz.

Era berean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren ekainaren 29ko 156/2021 Dekretuaren eta abuztuaren 30eko 98/2022 Dekretuaren bidez aldatua 15. artikuluan ezartzen du Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzari dagokiola sostengua ematea, enplegurako prestakuntza planifikatzea eta diseinatzea, eta babesa, laguntza eta prestakuntza-ekintza osagarriak ematea, baita enpleguaren eta prestakuntzaren arteko jarduera mistoak egitea ere.

Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren 26. artikuluko 2. apartatuan adierazten da, programa espezifikoei eta lanean eta gizartean txertatzeko proiektuei dagokienez deialdi honetan proiektu berezi izendatu ditugu, prestakuntza-helburuak dituen arreta osoko proiektu baten bitartez, zenbait motatako esku-hartzeak beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin biltzen edo koordinatzen dituen proiektu baten bitartez pertsona langileak gizartean eta lanean txertatzera zuzendutako ekimenak direla, parte hartzen duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea lortzeko asmoz.

Bestalde, arestian aipatutako 82/2012 Dekretuaren 14. artikuluak dioenez, Lana Aktibatzeko Zuzendaritzari dagokio enplegua sustatzeko, laneratzeko, lan-merkatuko bitartekaritzarako eta orientaziorako prozesuak planifikatzea eta diseinatzea. Modu berean, enpleguaren oinarrizko araudian, Enpleguaren Legearen testu bateginean urriaren 23ko 3/2015 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartua, enplegurako politika aktiboen printzipioetako bat da tratamendu indibidualizatua eta espezializatua eman behar zaiela langabezian daudenei beren enplegagarritasuna hobetzeko, eta lanean ari direnei, berriz, enpleguaren kalitateari eusteko. Gainera, bermatu behar da enpresek giza kapital, enplegu eta prestakuntzan dituzten beharrizanei erantzutea.

Ondorioz, 82/2012 Dekretuaren 3.b) artikuluan aipatutakoari jarraikiz, dirulaguntza lerro hau sortzen da, Lanbideren zerbitzuak deialdi bakar batean koordinatzeko eta harmonizatzeko, zeinak ziurtatuko baitu lan-merkatuan parte hartzen duten pertsonak laneratzeko jarduera integrala. Hain zuzen ere, 82/2012 Dekretuaren 3.b) artikuluak Lanbideren eginkizunak aipatzen ditu, hauek besteak beste: enplegua, enplegurako prestakuntza eta autoenplegua eta enpresen sorrera sustatzeko programak kudeatzea, barne hartuta dagozkien dirulaguntza-deialdiak onartzea eta izapidetzea, enplegua sortzeko jarduna eta espiritu ekintzailea sustatzera bideratutako programak kudeatzea, eta, k) puntuarekin lotuz, enplegu-programa bereziak egitea lan-munduan eta gizartean sartzeko zailtasun bereziak dituzten gizataldeentzako.

Enplegurako lanbide-heziketa eta lana aktibatzea enplegu-zerbitzu publikoek beren zerbitzuen barruan langileei eskaintzen dizkieten bi tresna dira, erabakigarriak inondik ere, haiei lan-merkatuan sartzen laguntzeko edo enplegagarritasuna hobetzeko. Ekintza horien bidez, hartzaileak bere gaitasun profesionalak eta pertsonalak bereganatzea, hobetzea edo eguneratzea lortzen du, baita enplegagarritasuna hobetzea eta lan-merkatuan sartzea ere.

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (zeinaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen baitira eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen) Lan eta Enplegu Sailari esleitzen dizkio enplegu-politika eta enplegurako lanbide-heziketa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankidetzarekin, horrek dauzkan erantzukizunei dagokienez, eta oro har Lanbide Heziketaren eremuan zuzendaritza, hargatik eragotzi gabe antolamendu eta plangintzan Hezkuntza Sailak dituen eginkizunak.

Hortaz, deialdi honen babesean diruz lagundutako jardueren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei prestakuntza jasotzeko aukera ematen zaie, baita lana aktibatzeko ekintzak jasotzekoa ere, lan-merkatuan sartzea bermatzeko.

Lan-merkatuan sartzeko edo enpleguari eusteko zailtasunak dituzten landun eta langabeentzako laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak finantzatzeko laguntzak aurreikusita daude Lanbideren Dirulaguntzen 2023ko Plan Estrategikoan, (erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluaren erabakiaren bidez onartua, 2022ko abenduaren 21eko bileran), zehazki, 2. helburu estrategikoan («Ekoizpen-sistemara egokitzen den enplegu erresiliente bat»), 2.2 gako estrategikoan («Prestakuntza eraginkorragoa eta gure ekoizpen-sarearen behar errealetatik hurbilagoa, gaitasun profesionalak eta zeharkakoak garatzen dituena»), horrela betez Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa; Lanbideren web-orrian argitaratu zen erabaki hori (www.lanbide.euskadi.eus; «Laguntzak eta dirulaguntzak» atala).

Beraz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendariaren proposamenari jarraikiz, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2023ko maiatzaren 17koa, lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratze eta gizarteratze proiektu berezien garapenerako 2023ko ekitaldirako deialdia onartu zuen, maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan, zeinaren bidez arautzen baita Euskadiko Enplegurako Lanbide Heziketa, baldintza hauen arabera:

Deialdi honen xedea da proiektu bereziak finantzatzera bideratutako 2023. urterako laguntzak arautzea, gizarteratzeko eta laneratzeko edo enplegagarritasuna hobetzeko jarduera integralak diren aldetik, betiere langileei zuzenduta.

Proiektu bereziak erakunde publiko edo pribatu batek edo batzuek bultzatutako proiektuak dira, eta esku-hartze, prestakuntza, orientazio eta enplegu mota desberdinak koordinatzen dituzte, edo proiektu berritzaileak eta/edo esperimentaziokoak, aurrekoaz gain beste jarduera-mota bat barne har dezaketenak. Proiektu guztien helburua da parte-hartzaileen enplegagarritasuna eta gaitasun pertsonal eta profesionalak bultzatzea eta/edo indartzea. Aurkeztutako ekimenak ez dira aintzat hartuko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren beste deialdi batzuetan.

  1. Deialdi honetan araututako laguntzak finantzatzeko, 5.000.000 euroko baliabide ekonomikoak bideratu dira, horietatik 2.500.000 euro Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2023ko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak, eta 2.500.000 euro 2024ko konpromiso-kreditukoak.

  2. Baliabideak bi finantzaketa-lerrotan banatuko dira:

    1. Gizatalde kalteberentzako proiektu bereziak: 4.000.000 euro; horietatik, 2.000.000 euro 2023ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.000.000 euro, 2024ko konpromiso-kredituari.

    2. Jarduera-tasa handieneko enpleguei edota lan-merkatuaren beharrizanei lotutako berrikuntza- eta esperimentazio-proiektu bereziak: 1.000.000 euro; horietatik, 500.000 euro 2023ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000 euro, 2024ko konpromiso-kredituari.

      Aurkeztutako eskabide guztiak ebatzi ondoren lerroetako batean esleitutako kredituaren soberakina geratuz gero, beste lerroko eskabideak finantzatzeko erabili ahal izango da.

  3. Guztira emango diren laguntzen bolumenak ez du gaindituko aipatutako diru-kopurua edo hori handitzetik ateratzen dena, baldin eta aurrekontu-aldaketak onartzen badira bat etorriz indarreko legeriarekin; hori gertatuz gero, egoera horri dagokion publikotasuna emango zaio EHAAn argitaratuko den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

  1. Deialdi honen babesean diruz lagundu ahalko da proiektu bereziak egikaritzea. Proiektu bereziak izango dira prestakuntza-, orientazio- edo enplegu-ekintzak bateratuko dituzten proiektuak. Berrikuntza eta/edo esperimentazio proiektuen kasuan, horietan parte hartzen duten pertsonen enplegagarritasuna nabarmen hobetzen duen neurri oro sar daiteke.

    1. Aurrez aurreko modalitateko prestakuntza ematea, bai Kualifikazio Profesionalen Sistema Nazionalaren berezko gaitasun profesionaletan, bai Profesionaltasun Ziurtagiriak eskuratzeko oinarrizko gaitasunetan, edo Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan erregistratutako premiazko prestakuntzetan edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendutako beste prestakuntzetan. Lanpostuan bertan egiteko prestakuntza-ekintzak ere barne har daitezke, prestakuntza eta lana txandakatzekoak.

    2. Aurrez aurreko orientazio-ekintzak eta laneratzeko jarduerak, laneratze-ibilbide pertsonalizatu bat egitea sustatze aldera, parte hartzen duten pertsonen jarraipen pertsonala eta emaitzen ebaluazioa egiteko.

    3. Enplegu-aukeren prospekzioa, agente kontratatzaileak izan daitezkeenekin harremanetan jartzeko eta haiek inplikatzeko, lan-merkatuko beharrizanak identifikatuz eta proiektu berezian parte hartzen duten pertsonen kontratazioa bultzatuz.

    4. Berrikuntza- eta/edo esperimentazio-proiektuetarako soilik: proiektuari balio bereizgarria ematen dion jarduketa oro, baldin eta haren helburua bada gizatalde hartzailearen enplegagarritasuna hobetzea, eta aurrez deskribatutako hiru jardueretatik bestelakoa bada.

  2. Berrikuntza- eta/edo esperimentazio-proiektu bereziak izango dira elementu berriak sartzen dituztenak (edo lehen ezagutzen ziren elementuen konbinazio berri bat) eta gure ingurune hurbileko alternatibak baino balio handiagoa ematen dutenak. Berrikuntza bai edukietan, bai egiteko moduetan egon daiteke, proiektuaren edozein fasetan, eta proiektuak jarduera-tasa handieneko enpleguetan aktibatzea eta laneratzea edota lan-merkatuaren beharrizanei erantzutea helburu izan beharko du.

  3. Proiektu bereziak beste administrazio publiko baten edo beste erakunde baten finantzaketa ekonomikoa jaso ahal izango du bertan aurkeztutako ekintza diruz lagungarriak egikaritzeko; kasu horretan, eskabidean zehaztuko da, 6.3.A.4 eta 6.3.B.4 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

  4. Jarduerak garatu eta iraunarazteko adina aurrekontu-zuzkidura izan beharko da.

  5. Proiektu berezia 2023. ekitaldian hasi beharko da.

  6. Proiektu berezia 2024ko irailaren 30a baino lehen amaitu beharko da, lantokietako prestakuntza praktikoaren edo lanekoak ez diren praktiken modulua barne, hala badagokio.

  7. Eskabidean behar bezala azaldutako eta justifikatutako salbuespen kasuetan izan ezik, pertsona talde berari zuzendutako prestakuntza-ekintza batek edo gehiagok osatutako prestakuntza-ibilbide bakarra jaso ahal izango du proiektu berezi bakoitzak. Hau da, prestakuntza-ekintzak, orientazioa eta/edo prospekzioa eta proiektu berezi batean jasotako gainerako jarduketak pertsona talde berarentzat izango dira.

    5. artikuluan aipatutako erakundeetako bakoitzak ezingo du 4 proiektu berezitan baino gehiagotan parte hartu, aldi baterako enpresa-elkarte batek aurkeztutako proiektu bereziak barne.

Proiektu Berezien ekintzak gizatalde hauei zuzenduta egongo dira:

  1. Langabeak; zehazki, gizatalde hauek:

    1. Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren onuradun diren pertsonak, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemarena abenduaren 22ko 14/2022 Legearen esparruan.

    2. Enplegua erregulatzeko espediente baten eraginpean dauden langileak, baita Aukeraberri programan (krisian dauden sektoreetako langileak birkualifikatu eta birkokatzeko) parte hartzen dutenak ere; programa 2021eko uztailaren 13ko bileran onartu zuen Lanbideko Administrazio Kontseiluak.

    3. Arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edo ekoizpenekoak tarteko edo ezinbesteko kausen ondorioz aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen, lan-kontratuaren etenduren edo lanaldi-murrizketen eraginpean dauden langileak langabetzat hartuko dira ondorio horietarako.

    4. Laneratzeko beharrizan espezifikoak dituzten gazteak. Deialdi honen ondorioetarako, 16 eta 30 urte bitarteko pertsonak hartzen dira gaztetzat.

    5. Emakumeak.

    6. Luzaroko langabeak.

    7. 45 urtetik gorakoak.

    8. Adingabeak eta/edo mendeko pertsonak ardurapean dituzten pertsonak, baita gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak ere.

    9. Desgaitasuna duten pertsonak.

    10. Etorkinak.

    11. Atzerrian bizi eta EAEra lanera itzultzeko asmoa duten pertsonak, lana dutenak zein langabeak, eta «Itzultzeko borondatea duten pertsonen fitxategia»-n izena emanda daudenak.

  2. Lanaldi partzialeko kontratu batekin ari diren landunak, baldin eta beren lanaldia lanaldi osoz aritzen den pertsona batek duenaren herena baino laburragoa bada konparagarriak izan behar dute. Berrikuntza- eta esperimentazio-proiektuetan, oro har, lana duten langileek parte hartu ahal izango dute.

  3. Eskabidean markatutako gizataldeetako pertsonek soilik parte hartu ahal izango dute proiektuan, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan edo beste enplegu-zerbitzu publiko batean enplegu-eskatzaile gisa eta/edo enplegu-hobekuntzaren eskatzaile gisa inskribatuta badaude.

  1. Deialdi honen esparruan, erakunde hauek izan ahalko dira kofinantzaketaren onuradunak, horretarako eskabidea aurkeztu ondoren:

    1. Gizatalde kalteberentzako proiektu bereziak:

      Foru-aldundiak eta foru-sektore publikoa.

      EAEko udalak eta tokiko sektore publikoko entitateak.

      EAEko sektore publikoko entitateak.

      EAEko tokiko edo eskualdeko garapenerako agentziak eta horiekin lotutako elkarteak.

      Prestakuntza-erakunde pribatu akreditatuak, irabazteko asmorik gabekoak, eta/edo dagokion Prestakuntza Erakundeen Erregistroan agertzen direnak.

      Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko prestakuntza-erakundeak.

      Diruz lagundutako jarduera EAEn egiteko bitarteko egokiak dituzten erakundeak, baldin eta merkataritza-jarduera xede sozial baten mende badago, lehentasunez, eta azken hamar urteetan irabazien % 70 gutxienez erakundearen xede soziala lortzeko berrinbertitu badute. Hori egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztuko dira, non eta lehenago aurkeztu izanagatik Lanbiden jasota ez dauden.

      Zuzendaritza kudeatzaileak hori egiaztatzeko egokitzat jotzen dituen dokumentuak eskatu ahalko ditu, hala nola: ikuskapen-ziurtagiriak, emaitzen kontuak, irabaziak xede sozialetan aplikatu izanaren egiaztagiriak, etab.

    2. Berrikuntza- eta esperimentazio-proiektu bereziak:

      Aurreko puntuan aipatutako erakunde guztiak, baita prestakuntza-erakunde pribatu akreditatuak, irabazi-asmorik gabeak eta/edo dagokion Prestakuntza Erakundeen Erregistroan agertzen direnak ere.

  2. Noizean behin eta proiektu berezi bat zuzen garatzeko beharrezko baliabideak eta bitartekoak arrazionalizatzeko helburuarekin, lankidetza ahalbidetuko da a) apartatuan dauden erakundeen artean, gizatalde kalteberentzako proiektu berezien kasuan, eta b) apartatuan dauden erakundeen artean, berrikuntza- eta esperimentazio-proiektu berezien kasuan.

    Eskabidea formalizatzeko, proiektu berezi horretan parte hartzeko interesa duten erakundeek, beren eskabidea onartuz gero, legez eratzeko konpromisoa hartu beharko dute honako modu hauetako batean:

    1. Aldi baterako enpresa-elkarte bat. Kasu horretan, erakundeetako bat aukeratu beharko da elkartea ordezkatzeko eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, edo

    2. Zuzenbide publikoko partzuergo bat, hainbat Administrazio Publikoren edo sektore publiko instituzionala osatzen duten erakundeen artean, edo erakunde pribatuen parte-hartzearekin.

  3. Erakunde onuradunek proiektu berezia bermearekin garatzeko behar diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak egiaztatu beharko dituzte.

  4. Aurreko paragrafoetan adierazitakoaz gain, erakunde onuradunek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:

    1. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

      Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin baino lehen. Hala ere, eskatzaileak berariaz aurka egin diezaioke egiaztatze horri, eta, halakorik egiten badu, baldintza hori betetzen duela frogatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.

    2. Proiektuaren kostua baino zenbateko handiagoko dirulaguntzarik jaso ez izana deialdi honen barruan diruz lagundutako jarduerak egiteko.

    3. Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administratiborik, honako arrazoi hauengatik ezarritakoak barne:

      Sexu-bazterkeriagatik ezarritako zehapena, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzko Legeak edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, edo

      Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik, Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

    4. Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.

    5. Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3. artikuluetan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

    6. Berdintasun-plan bat indarrean izatea, baldin eta horretara behartuta dagoen enpresa bat bada, edo egiaztatzea sexu-jazarpena, sexuagatiko jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri izana Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera (2023ko apirilaren 14ko BOE, 89. zk.).

      30.000 euro baino gehiagoko dirulaguntzetarako, beteta izatea Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketetarako ezarritako epeak.

      Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 4. apartatu honetan xedatutako eskakizunen bat egiaztatzen ez badu, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatu beharko da; adierazpen hori eskabide-orrian jasota dago. Erantzukizuneko aitorpenaren bidez egiaztatuko da g) apartatuari buruzko eskakizunaren kasuan, galdu-irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen sozietateen kasuan. Gainerakoek, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribaturiko auditore batek egindako egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

  5. Prestakuntza-ekintzak hasi aurretik, erakundeek irakatsi nahi dituzten prestakuntza-espezialitateetan akreditatuta eta/edo inskribatuta egon behar dute, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen duen prestakuntza-entitateen erregistroan, enplegurako prestakuntza-entitateen beste erregistro autonomiko batean edo Prestakuntza Entitateen Estatuko Erregistroan.

  6. Enplegu-aukeren prospekzio-ekintzak (lan-eskaintzak hautematea, erregistratzea eta kudeatzea) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin bitartekotza-zerbitzua emateko lankidetzan diharduten erakundeek egin ahalko dituzte, Lanbideko zuzendari nagusiaren 2022ko urriaren 27ko Ebazpenean aurreikusitako prozedurari jarraikiz (2022-11-07ko EHAA, 212. zk.).

  7. Orientazio-ekintzak pertsona fisikoek edo juridikoek, publikoek zein pribatuek egin ahal izango dituzte, orientazioko jarduketa egitean hauek dituztenak:

    1. Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemarekin konektatzeko.

    2. Tableta grafikoko periferiko bat, sinadura digitala jasotzeko euskarri modura. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio-sistemara konektaturik egon behar du, eta, horrez gain, bateragarria izan beharko du STU 430 modeloari edo baliokideari dagokion WACOM gailuarekin, eta haren zehaztapen teknikoak bete behar ditu.

      Orientazio-ekintzak egiten dituzten langileak teknikari gisa kontratatuko dira, eta unibertsitate-ikasketak amaituta izango dituzte.

  1. Eskabideak aurkezteko epealdia hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aplikazio informatikoaren bidez (LanF), eta erakundearen legezko ordezkaria den pertsonaren sinadura izan beharko dute.

    Aplikazio horretara sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: www.lanbide.euskadi.eus

    Honako helbide honetan eskuratu daiteke administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, izapidetze elektronikorako jarraibideak ematen dituena: https://www.euskadi.eus/servicios/1050206

    Eskabidea elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bitartez. Horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  3. Dirulaguntzaren eskabidea LanF prestakuntza-aplikazio informatikoan beteko da. Jarraian azaltzen diren eremuak bete beharko dira finantzaketa-lerro bakoitzeko:

    1. Gizatalde kalteberentzako proiektu bereziak, 2.2.a) artikuluan aipatutako finantzaketa-lerroaren arabera.

      1. Proiektuaren izena. Proiektu bereziaren datu orokorrak.

      2. Helburu orokorra.

      3. Proiektua koordinatzeko harremanetarako pertsona(k) eta bere(n) datuak.

      4. Halakorik bada, proiektua kofinantzatzen duen erakundea, eskabidean aurkeztutako jarduketa diruz lagungarrietarako; zenbatekoa, eta erakunde kofinantzatzaileko harremanetarako pertsona.

      5. Proiektuaren deskribapen laburra.

      6. Gizatalde hartzaileak.

      7. Prestakuntza-ekintzak.

      1. Egikaritze-aldia.

      2. Erakunde betearazlea.

      1. Orientazio-ekintzak.

      1. Egikaritze-aldia.

      2. Erakunde betearazlea.

      1. Enplegu-aukeren prospekzio-ekintzak.

      1. Egikaritze-aldia.

      2. Erakunde betearazlea.

      1. Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.

    2. Jarduera-tasa handieneko enpleguei edota lan-merkatuaren beharrizanei lotutako berrikuntza- eta esperimentazio-proiektu bereziak, 2.2.b) artikuluan aipatutako finantzaketa-lerroaren arabera:

      1. Proiektuaren izena. Proiektu bereziaren datu orokorrak.

      2. Helburu orokorra.

      3. Proiektua koordinatzeko harremanetarako pertsona(k) eta bere(n) datuak.

      4. Halakorik bada, proiektua kofinantzatzen duen erakundea, eskabidean aurkeztutako jarduketa diruz lagungarrietarako; zenbatekoa, eta erakunde kofinantzatzaileko harremanetarako pertsona.

      5. Proiektuaren deskribapen laburra.

      6. Gizatalde hartzaileak.

      7. Berrikuntza eta esperimentazioa. Argudiatzea.

      8. Prestakuntza-ekintzak.

      1. Egikaritze-aldia.

      2. Erakunde betearazlea.

      1. Orientazio-ekintzak.

      1. Egikaritze-aldia.

      2. Erakunde betearazlea.

      1. Enplegu-aukeren prospekzio-ekintzak.

      1. Egikaritze-aldia.

      2. Erakunde betearazlea.

      1. Enplegagarritasuna hobetzeko beste ekintza batzuk.

      1. Egikaritze-aldia.

      2. Erakunde betearazlea.

      1. Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.

  4. Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

    1. Proiektu kofinantzatua bada, 3.3 artikuluan adierazitako moduan, kofinantzaketa egiaztatzeko dokumentuak.

      5.2 artikuluan aurreikusitako kasuan, legez ABEE edo zuzenbide publikoko partzuergoa eratzeko konpromisoa.

  5. Eskabide bat aurkeztuko da dirulaguntza eskatzen den proiektu berezi bakoitzeko, eta eskabide bakoitza administrazio-espediente bat izango da. Proiektu bat ezin izango da dirulaguntza-lerro bietarako aurkeztu; horrela egiten bada, eskabidea lerro bietan ukatuko da.

  6. Eskabideak ez baditu galdatutako eskakizun guztiak betetzen, erakunde interesdunari LanF aplikazioaren bidez jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, akatsa edo gabezia zuzentzeko, edo aurkeztu beharreko dokumentuak bidaltzeko. Hori egin ezean, eskabideari uko egiten diola ulertuko da, horretarako beharrezkoa den ebazpena eman eta gero.

  1. Prozedura kudeatu, izapidetu eta ebazteko eskumena duen organoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria izango da.

  2. Emate-prozedura segidako konkurrentzia izango da. Eskabideek deialdi honetako betekizunak betetzen dituztela egiaztatuta,

    Dirulaguntzak ordenan emango dira, espedientea osatzen den unearen arabera, jarduketa horietarako aurrekontu-zuzkidura amaitu arte, 2.2 artikuluan aipatutako finantzaketa-lerroen arabera.

    Dirulaguntzen emate-eskabideak ukatu egingo dira baldin eta dagokien aurrekontuan kreditu egoki eta nahikorik ez badago, eta inguruabar horren berri emango da EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariaren ebazpena argitaratuta.

  1. Eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko helburuarekin, izaera teknikoko ebaluazio-batzorde bat sortuko da. Batzordea pertsona hauek osatuko dute, eta, horiek ez badaude, ordezkoek:

    Batzordeburua:

    Sara Buesa Rodríguez, Prestazioen eta Inklusioaren zuzendaria.

    Idazkaria:

    Veneranda Andrés, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

    Bokal titularrak:

    Juan Carlos Ibarrola Sáenz de Ugarte, Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.

    María Teresa Martínez Granado, Lan Aktibazioko zuzendaria.

    Ángel Altuna Urcelay, Laneratze Zerbitzuko teknikaria.

    Marta Etxebarría Ubis, Enpresei Zerbitzuak Emateko Zerbitzuko teknikaria.

    Estíbaliz Aguirre Maruri, Prestazio eta Inklusio Zerbitzuko teknikaria.

    Zuriñe López de Arana Prado, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

    Ordezko bokalak:

    Eduardo Campo Guillerna, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

    Mari Carmen VeaMurguía Basterra, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

    Marta Palenzuela Saenz de Buruaga, Enpresei Zerbitzuak Emateko Zerbitzuko teknikaria.

    Jesús Mª Ordóñez Orzaiz, Laneratze Zerbitzuko arduraduna.

    Aintzane Garamendi Torres, Prestazio eta Inklusio Zerbitzuko teknikaria.

  2. Ebaluazio-batzorde horretako kideen izenak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira (https://www.lanbide.euskadi.eus).

    Ebaluazio-batzordea baliozkotasunez eratuta geratuko da batzordeburua eta idazkaria edo, hala badagokio, haien ordezkariak eta gutxienez batzordekideen erdiak bertaratzen direnean. Batzordeburua ez badago, batzordekideetako batek zuzenduko du batzordea, lehen aipatutako hurrenkeran. Idazkaria ez badago, batzordekide batek beteko ditu haren eginkizunak, lehen zerrendatutako alderantzizko hurrenkeran.

  3. Balioespen-batzordeak ezaguera-arlo jakin batzuetako adituen aholkularitza eskatu ahalko du eskabideak aztertzeko orduan, ebaluatu beharreko irizpidearen edo azpi-irizpidearen izaerarengatik gomendagarria denean.

  4. Eskabideak aztertzean, balioespen-batzordeak dokumentu osagarria aurkezteko eskatu ahalko die eskatzaileei aurkeztutako proposamena hobeto ulertzeko beharrezkoa bada.

  5. Eskabideak balioetsi ondoren, balioespen-batzordeak aurkeztu diren eskabideei buruzko ebazpen-proposamena egin eta helaraziko dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariari.

  6. Agindu honetan aurreikusi gabeko alderdi guztietarako, balioespen-batzordea kide anitzeko organoen funtzionamenduari buruzko arauei lotuko zaie, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen atariko tituluaren II. kapituluaren hirugarren atalean xedatutakoaren arabera.

  1. Balioespen-batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusirik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariak laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena emango du, eta banan-banan jakinaraziko die interesdunei.

  2. Ebazpena LanF aplikazio informatikoaren bidez jakinaraziko da, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web-orrian argitaratuko; 10 egun balioduneko epea emango da, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, erakunde onuradunek dirulaguntza onar dezaten. Epe hori igaro ondoren dirulaguntza onartu ez bada, uko egin zaiola ulertuko da.

    Gainera, 5.2 artikuluan aipatutako erakunde onuradunak ABEE edo zuzenbide publikoko partzuergo gisa eratu beharko dira legez, 15 egun balioduneko epean, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera hori ere. Epe hori igaro ondoren legez eratu ez bada, dirulaguntzari uko egin zaiola ulertuko da. Erakunde onuradunek agiri bidez egiaztatu beharko dute betebehar hori betetzen dutela, LanF aplikazioaren bidez.

  3. Eskabidea onartzen ez bada, ebazpenean horren arrazoi zehatzak adieraziko dira, ezarritako eskakizunetan eta balioespen-irizpideetan oinarrituta.

    Laguntza emateko ebazpenak honako eduki hauek izango ditu, gutxienez:

    Erakunde onuradunaren izena eta IFZ.

    Proiektu bereziaren izena.

    Laguntzaren zenbateko osoa eta diruz lagundutako jarduketa bakoitzaren zenbatekoa.

    Xedea.

    Ordaintzeko moduak eta epeak.

    Justifikatzeko modua.

  4. Eskabideak ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa da, eskabidea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera. Epe hori igarotakoan erakunde interesdunari ebazpena jakinarazi ez bazaio, dirulaguntza-eskabidea ezetsi dela ulertuko da.

  5. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariaren ebazpenek ez diote administrazio-bideari amaiera ematen, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

  6. Publikotasunaren printzipioa betetzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariaren ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da jakitera zer erakundek jaso duten dirulaguntza deialdi honen babesean, eta zenbateko laguntza jaso duten.

  7. Erakunde onuradunek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntza batzuk jaso badituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorretik edo haren organismo autonomoetatik, eta laguntza horien inguruko itzulketa- edo zehapen-prozesuren bat izapidetzen ari bada, prozesu horrek amaituta egon behar du erakunde horiei dirulaguntza esleitzeko edo esleituta dutenei dagokiena ordaintzeko.

  8. Dirulaguntza ukatzeko arrazoi izango dira:

  1. artikuluan aipatutako gizatalde hartzaileei zuzentzen ez zaizkien eskabideak.

    2019ko, 2020ko edo 2021eko deialdietako batean honako hauek eragin dituzten erakundeen proiektu bereziak:

    dirulaguntzaren % 40 edo gehiago itzultzea, helburuak ez lortzeagatik edo diruz lagundutako jarduerak ez egikaritzeagatik.

    Onartutako zenbatekoen % 25 baino gehiago egikaritzeari uko egitea.

    ABEEn eta partzuergoen kasuan, ezin izango dute deialdi honetan parte hartu, ABEEk edo partzuergoak ez ezik, ezta haiek osatzen dituzten erakundeek ere, zeinen kudeaketak dirulaguntza itzuli beharra ekarri baitu.

    Dirulaguntzaren egikaritze- eta/edo itzulketa-ehunekoa kalkulatzeko, emandako zenbatekoa eta justifikazioan azkenean likidatutakoa hartuko dira kontuan. Deialdi berean proiektu berezi bat baino gehiago dituzten erakundeen kasuan, proiektuen urteko batezbestekoa kalkulatuko da.

  1. Proiektu berezi bakoitzeko parte-hartzaileen aurrehautaketa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egingo du, Lanbiden edo beste enplegu-zerbitzu publiko batean izena emanda dauden enplegu-eskatzaileen artean; parte-hartzaile horiek 4. artikuluan deskribatutako gizatalderen batekoak izan beharko dute, eta eskabidearen sarrera-profilean deskribatutako ezaugarriak izan beharko dituzte.

  2. Proiektu berezietan parte hartuko duten ikasleen azken hautaketa erakunde onuradunak egingo du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bidalitako hautagaiak kontuan hartuta. Ondorio horietarako, erakunde emailea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Prestakuntza Kudeaketaren (LanF) aplikazioan sartu ahalko da izena eman duten hautagai guztien informazioa eskuratzeko, eta hautaketa-prozesua programatutako ekintzak hasi baino behar besteko aurrerapenez eta behar besteko bermearekin egingo du.

  3. Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko, Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako sarbide-eskakizunak bete beharko dira.

    Era berean, prestakuntza-espezialitateen katalogoan jasotako prestakuntza-espezialitateren bateko prestakuntza-ekintzetan parte hartu nahi dutenek katalogoan espezialitate bakoitzerako ezarritako sarbide-baldintzak bete behar dituzte.

    Behar den guztietan eta proiektuak arrakasta duela bermatzeko, hautaketa-proba bat egin ahal izango da, Lanbideko teknikariekin aurretiaz adostu ondoren, ekintzak ondo aprobetxatzen direla eta taldea maila akademikoan homogeneoa dela ziurtatzeko. Proba hori LanF aplikazioaren dagokion atalean erantsiko da.

  4. Proiektu berezia 4. artikuluan zehaztutako gizataldeetako bateko baino gehiagotako parte-hartzaileei zuzenduta badago, proiektu berezian sartzeko eskakizunak betetzen dituzten pertsonen artetik, honako lehentasun-hurrenkera hau ezartzen da:

    4.1.a), b) eta c) artikuluan aipatutako gizataldeak.

    4.1.f) eta g) artikuluan aipatutako gizataldeak.

    4.1. d), e), h), i), j) eta k) artikuluan aipatutako gizataldeak.

    4.2 artikuluan aipatutako gizataldeak.

  5. Pertsona berak ezin izango ditu bi ikastaro batera egin baldin eta ikastaroan sartzeko eskakizunak betetzen dituen beste norbaiten eskabidea jaso bada.

  6. Hautaketa amaitu ondoren, erakunde onuradunek hautaketa horren emaitza jakinarazi beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, LanF aplikazioaren bidez.

  7. Erakunde onuradunak edo prestakuntza-zentroak, hala badagokio, proiektu berezian parte hartzeko hautatuak izan direnen eta erreserba-egoeran gelditzen direnen zerrendak prestakuntza-ekintzak abiarazi baino 24 ordu lehenago, gutxienez, erakutsi beharko ditu bere instalazioetan eta hautagaiei aldez aurretik adierazi zaien leku batean, proiektu berezia non, noiz eta zer ordutan egingo den adierazita.

  1. Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ezarritako proiektu bakoitza osatzen duten ekintzen gehieneko prezioaren eta kofinantzaketaren (halakorik bada) zenbatekoaren arteko aldea.

  2. Ekintza mota bakoitzaren dirulaguntzaren zenbatekoa honako hauek aintzat hartuta kalkulatuko da:

    1. Prestakuntza-ekintzen kostua ezin izango da izan 123,36 euro/orduko/taldeko baino handiagoa, baldin eta parte-hartzaileak 14 edo gehiago badira.

      Parte-hartzaile kopurua 14 baino txikiagoa bada, modulu ekonomikoa ezarriko da; hau da, 8,97 euro parte-hartzaile eta prestakuntza-ordu bakoitzeko, profesionaltasun-ziurtagirietan izan ezik. Horietan, irailaren 23ko EFP/942/2022 Aginduan ezarritako gehienekoak errespetatu beharko dira. (EFP/942/2022 Aginduak Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako lan-esparruko Lanbide Heziketako sistemaren prestakuntza-eskaintza, administrazio eskudunek egindakoa, arautzen du, eta haren oinarri arautzaileak eta finantzaketa-baldintzak ezartzen ditu).

      Prestakuntza-ekintzak gehienez 20 eta gutxienez 10 parte-hartzaile dituzten taldeentzat onartuko dira. Ezin izango da prestakuntza-ekintza bat hasi 10 parte-hartzaile baino gutxiagorekin, salbu eta justifikatuta badago eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aldez aurretik baimena ematen badu.

      Salbuespenez, eta prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimena eman ondoren, prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten pertsonen kopurua gehienez 8ra arte murriztu ahalko da, proiektua egingo duen gizataldea desgaitasunen bat duten pertsonekin osatuta badago.

      Dirulaguntzaren zenbatekoa Lanbidek baimendutako jardueren zuzeneko eta zeharkako gastuak ordaintzera bideratuko da. Zuzeneko gastuen artean sartzen dira funtzionamendu-gastuak, baita zeharkakoetan sartzen ez diren langileen gastuak ere. Hauek dira zeharkako gastuak: pertsonal-gastuak (zuzendaria), administrazio-langileen gastuak, berokuntza, argia, garbiketa, instalazioen asegurua, su-itzalgailuak, alarmak, kanpoarekiko komunikazioak, bilerak, hitzaldiak, ikastaroak eta beste batzuk, lokomozioa eta enpresekin egin beharreko kudeaketak, fotokopiak (administrazio-arloa), bulego-materiala eta material informatikoa, ura, farmazia-produktuak, aholkularitza- eta gestoria-zerbitzuak, telefonoa eta Internet, administrazio-sailerako softwarea, langileentzako mutualitateak, kalitate-sistemak, eta igogailuen konponketak. Zeharkako gastuek ezin izango dute gainditu dirulaguntza osoaren % 10.

    2. Lan-aktibazioarekin eta enplegu-aukeren prospekzioarekin lotutako ekintzetan, ezin dira zenbateko hauek gainditu:

      Enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuetarako eta laguntza-prozesuetarako zenbatekoa 38,00 euro/ordu izango da. Dirulaguntzaren zenbatekoa zuzeneko eta zeharkako gastuak ordaintzera bideratuko da.

      Enplegu-aukeren prospekzio-ekintzen zenbatekoa 157,00 euro izango da, lortutako kontratua 3 hilabetekoa denean eta % 50eko lanaldia duenean. Ordaindu beharreko zenbatekoa handitu egingo da honako taula honetan definitutako arrazoiak gertatzen direnean:

      (Ikus .PDF)

      Finantzatu daitezkeen prospekzio-ekintzatzat hartuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartekotza-aplikazioan eskaintza bildu, erregistratu eta kudeatzeko jarduerak, baldin eta proiektuan parte hartzen duten pertsonen lan-kontratua badakarte.

    3. Enplegagarritasuna hobetzea ziurtatzen duten gainerako ekintzei dagokienez, gehieneko kostua 38,13 euro orduko izango da.

      5. artikuluan aipatutako erakunde bakoitzak guztira ezingo du jaso deialdi honen 2.2 artikuluan adierazitako finantza-lerro bakoitzeko baliabide ekonomikoen % 10 baino gehiagoko dirulaguntza, zenbat proiektu berezitan parte hartzen duen gorabehera.

      1. Proiektu bakoitzeko dirulaguntzaren zenbatekoak ez du gaindituko proiektuaren kostu osoari kofinantzaketa (halakorik bada) kendu ondoren geratzen den kopurua.

  1. Erakunde onuradunek diruz lagundutako ekintzen zati bat edo ekintza guztiak azpikontratatu ahalko dituzte.

    Kontratatzen baditu, onuradunak, gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu kontratuen zenbatekoak munta txikiko kontratuen zenbatekoa, azpikontratazioaren unea indarrean dagoen kontratu-araudian aurreikusitakoa, gainditzen duenean, ezaugarri bereziengatik merkatuan zerbitzua ematen duen nahikoa erakunde ez badago. Aurkeztutako eskaintzen arteko aukera eraginkortasun- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da, eta berariaz justifikatuko da memoria batean, aukeratutakoa ez bada proposamen ekonomiko onena.

    Era berean, erakunde onuradunak aurrez Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren baimena eskatu beharko du hirugarrenekin azpikontratatutako prestakuntza-jardueraren zenbatekoa dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20tik gorakoa denean eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa denean edo kontratua hari lotuta dauden pertsona edo erakundeekin sinatuko denean. Azken kasu horretan, gainera, kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egin behar da. Horretarako, baimen-eskabidearekin batera, sinatu nahi den kontratuaren kopia aurkeztuko da, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariak ebatziko du. Baimena eman dela ulertuko da, eskabidea aurkeztu eta 20 egun balioduneko epean esanbidez ebatzi ez bada.

    Dena den, apartatu honetan aurreikusi ez denerako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. eta 31.3 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da zuzenean.

  2. Prestakuntza-ekintzen arabera, dirulaguntzaren prestakuntza-erakunde onuradunek zuzenean egikarituko dituzte prestakuntza-ekintza horiek eta ezingo dute hirugarrenekin kontratatu.

    Diruz lagundutako prestakuntza emateko irakasleak kontratatzea ez da azpikontrataziotzat hartuko. Irakasleak kontratatzea pertsona fisikoak kontratatzea baino ez da.

  3. Gainera, prestakuntza-jardueretan, kontuan izan beharko dira honako hauek:

    1. Hasieran onartutako ikasleez gain, beste bi gehiago bertaratu ahal izango dira prestakuntza-ekintzara, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzaketa jasotzeko eskubiderik gabe, baldin eta prestakuntza-zentroek hala eskatzen badute hasierako komunikazioan, betiere instalazioak eta ekipoak badituzte eta ikasle guztientzako berdintasun-baldintzak bermatzen badira. Erabilgarri diren instalazioak eta ekipamenduak egiaztatutakoan emango da baimena; profesionaltasun-ziurtagirien kasuan, eskatutako parte-hartzaileen kopurua ere egiaztatuko da.

    2. Langabeek ezingo dute prestakuntza-ekintzetan egunean 8 ordu baino gehiagoz parte hartu. Nolanahi ere, astean ez dira 40 ordu baino gehiago egingo. Muga horien barruan daude, hala egokitzen denean, bai profesionaltasun-ziurtagiri bakoitzean lantokietan egiten den prestakuntza praktikoaren moduluko orduak, bai profesionaltasun-ziurtagiriei ez dagozkien ekintzen praktiken orduak.

    3. Prestakuntza-ekintza hasi ondoren, erregulartasunez burutuko da, eta prestakuntza-zentroak ezingo du aldi baterako eten, ezinbesteko kasuan izan ezik, behar bezala justifikatuta eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak onartuta.

      Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak prestakuntza-ekintza bat kautelaz eten ahal izango du, baldin eta prestakuntza emateko ohiko garapenean eragin nabarmena duten anomaliak hautematen badira.

    4. Ikasleren batek prestakuntza-ekintza uzten badu, beste parte-hartzaile bat sartu ahal izango da bere lekuan. Prestakuntza-jardueraren iraupenaren ehuneko 25era iritsi baino lehen onartuko da ordezte hori, salbu eta profesionaltasun-ziurtagiriei loturiko prestakuntza-jarduerak badira; kasu horretan, ordeztea prestakuntza-jarduera hasi eta lehen bost eskola-egunetan gertatzen bada onartuko da soilik, betiere ehuneko hori gainditu ez bada.

    5. Prestakuntzaren helburua profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea ez bada, lanekoak ez diren lanbide-praktikek ezingo dute iraun, oro har, 200 ordu baino gehiago, eta prestakuntza-ekintza amaitu osteko lehen 2 hilabeteetan hasi beharko dira.

      Prestakuntza profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratuta dagoenean, praktikaren iraupena eta edukiak lan-zentroko prestakuntza praktikoko moduluaren araberakoak izango dira (Profesionaltasun Ziurtagiria arautzen duen Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritakoa). Enpresak uste badu iraupena eta eduki horiek ez direla nahikoak, praktikaldia luzatu ahal izango du lanez kanpoko praktikaren akordio osagarri baten bitartez. Nolanahi ere, praktikaldi biek batera ezingo dute gainditu 200 orduko iraupena.

    6. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, prestakuntza ematen duen zentroarekin lankidetzan, prestakuntza-ekintzen jarraipena eta kontrola egingo ditu. Hori eskakizunak eta alderdi formalak betetzen direla egiaztatzeaz eta prestakuntzaren emaitzez harago doan lana da, eta kalitatea bermatzeko balio izango du.

      Jarduketa-plan bat ezarriko da, deialdian ezarritako eskakizunak betetzen diren eta proiektu bereziak erregulartasunez garatzen diren egiaztatzeko eta, hala badagokio, dagozkion neurri zuzentzaileak ezartzeko. Jarduketa horiek barne hartuko dute prestakuntza-jardueraren jarraipena, ematen den tokian eta toki horretatik kanpo, diruz lagundutako prestakuntza-ekintzak egikaritzen diren bitartean eta/edo amaitu ondoren, dokumentuen bidez eta frogagiri fisikoen bidez.

    7. Ikastaroaren hasieran, gutxienez honako material hau emango diote prestakuntza-zentroek prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duen bakoitzari:

      espezialitatearen eduki guztiak biltzen dituen eskuliburu bat, editatua edo euskarri informatikoan,

      Ikastaroa behar bezala egiteko behar den idazmahaiko materiala.

      Beharrezkoak diren babes-elementuak.

      Zentroek berariaz jakinarazi beharko dute material didaktiko horiek eta sortutako beste material batzuek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzaketa izan dutela.

      Era berean, zer eskubide eta betebehar dituzten azalduko diete ikasleei, baita kanporatzeko arrazoiak eta prozedurak ere.

  4. Orientazio-ekintzak egikaritzeari dagokionez, kontuan izan behar dira jarraian ezartzen diren mugak:

    (Ikus .PDF)

  5. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako jarduketak doakoak izango dira parte-hartzaileentzat.

  6. Diruz lagundutako jarduerak izaera desberdinekoak badira, ezin izango dira aldi berean egikaritu. Salbuespen gisa ez bada, eta Lanbidek aldez aurretik baimena eman ez badu, parte-hartzaileei ezingo zaizkie zerbitzu desberdinak aldi berean eskaini.

  1. Hauek izango dira ikasleak baztertzeko arrazoiak:

    1. Justifikatu gabeko hiru hutsegite baino gehiago egitea hilean.

    2. Prestakuntza-ekintzaren iraupen osoaren % 25etik gora huts egitea, arrazoia edozein dela ere, justifikatua zein justifikatu gabea.

    3. Prestakuntza-ekintzari probetxurik ez ateratzea, edo ekintza behar bezala egitea eragozten duen jokabide desegokia izatea, osasun- eta higiene-arauak ere kontuan hartuta.

  2. Honako hau izango da ikasleak baztertzeko prozedura:

    Prestakuntza-zentroak Lanbideko prestakuntzako teknikariari jakinaraziko dio baztertzeko arrazoietako bat gertatu dela, horretarako dagoen eredua erabiliz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak arrazoi hori aztertuko du, eta ontzat ematen badu, Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariak baztertzeko prozedura hasteko erabakia argitara emango du. Erabakian, ikaslea baztertzeko proposamenaren arrazoia azalduko da, eta ikasleak bost egun balioduneko epea izango du alegazioak aurkezteko. Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariak gehienez hamabost egun balioduneko epean ebatziko du prozedura. Egoerak hala eskatzen badu, behin-behineko neurriak har daitezke baztertze-prozedurari ekiteko erabakian, prestakuntza-jardueraren jarraipen egokia bermatzeko. Neurri horietako bat izan daiteke ikaslea behin-behinean baztertzea, erabakia jakinarazten zaionetik prozedura ebazten den arte. Ebazpenean adieraziko da zein errekurtso aurkeztu daitekeen.

    Asteren batean ikasleren batek prestakuntza-ekintzaren ordu-kopuruaren % 25 baino gehiago huts egiten badu, edo justifikatu gabeko hiru hutsegite baino gehiago egiten baditu hilabetean, eta ikasleak ekintzara joaten jarraitzen badu, prestakuntza-zentroak horren berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako Zuzendaritzari, ikaslea baztertzeko prozedura has dezan. Modulu oso bat geratzen bada egiteko, eta % 25etik gorako hutsegiteak arrazoi justifikatu batengatik gertatu badira (adibidez, gaixotasuna edo lanean hastea), pertsona horrek geratzen den modulua egiteko aukera izatea aztertu ahal izango da.

    Ikasle batek prestakuntza-ekintzara joateari uzten badio eta asistentzia-falten % 25 gainditzen baldin badu, zentroak egoera horren berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, eta ofizioz emango zaio baja, baztertze-prozedura erabili beharrik gabe.

  1. Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:

    1. Lehenengo ordainketa erakunde onuradunari emandako kopuru osoaren % 50 izango da, onuradunak proiektua egiteko dirulaguntzaren emate-ebazpena onartu ondoren eta proiektu bereziari lotutako jardueretako bat hasi ondoren.

    2. Bigarren zatian, gainerako kopurua ordainduko da, proiektua osatzen duten ekintzak egin direla justifikatu ondoren.

      Ordainketa aurreratuen zenbatekoa 180.303,63 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren onuradun den erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintzan zenbateko aurreratua estaltzeko bermea eratu izanaren frogagiria aurkeztu beharko du Lanbiden, dagokion ordainketa egin aurretik.

  2. Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta behar du.

    Erakundea erregistroan ez badago edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan agertzen diren banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  1. Dirulaguntzaren erakunde onuradunak proiektu berezia justifikatzeko memoria ekonomikoa aurkeztu beharko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, LanF aplikazio telematikoaren bidez, honako dokumentu hauekin:

    1. Kofinantzaketa badago, agiri bidez justifikatuko dira administrazio publikoetatik edo beste erakunde batetik jasotako finantzaketaren zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez emandako dirulaguntzaren aurretik eskuratu bada, 3.3 artikuluan aipatzen denari jarraikiz.

  2. Likidazioa proiektuko jarduketa diruz lagungarri bakoitzaren arabera egingo da, benetan egikaritutako ekintzei dagokienez. Likidazioak ez du inola ere gaindituko hasiera batean onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa.

    1. Prestakuntza-ekintzak egiteagatik eskuratutako laguntzen likidazioa bukatu duten ikasleen eta prestakuntza-ekintzen emaitzen arabera egingo da; emaitza horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren LanF prestakuntza-aplikazioko kalifikazioen eta datuen bidez neurtuko dira.

      Ikasleek ikastaroa amaitu dutela iritziko da, baldin eta ekintzaren iraupenaren % 75era gutxienez joan badira. Ondorio horietarako, enplegua aurkitzeagatik prestakuntza-ekintza utzi behar izan duten langabeek eta egiaztatutako gaixotasun edo istripuagatik ikastaroan baja hartu duten parte-hartzaileek ere ikastaroa amaitu dutela iritziko da, baldin eta azken bi kasu horietan prestakuntza-jardueraren % 25 gutxienez egin badute. Ekintza bukatu ez duten ikasleen kasuan, prestakuntza-ekintzan benetan parte hartu duten ordu kopurua hartuko da aintzat. Ekintza bakoitza ikasle-kopuru batentzat onetsi da, eta muga horiek errespetatuz egingo da kalkulua.

      Ez dira finantzatuko ekintza benetan amaitu duten ikasleak, hau da, ekintzaren iraupenaren % 75era gutxienez bertaratu direnak, baldin eta ez badute bete 14.1.f) artikuluan adierazitako kalitatea ebaluatzeko galdetegia.

    2. Orientazio-ekintzak egiteagatik jasotako laguntzen likidazioa egiteko, artatutako pertsona-kopurua eta eskainitako eta horretarako prestatzen den aplikazioan justifikatutako ordu-kopurua hartuko dira kontuan.

    3. Prospekzio-ekintzak, hau da, dagokion eskaintza atzeman, erregistratu eta kudeatzearen ondoriozko laguntzen likidazioa egiteko, kontratu batean amaitzen diren laguntzak hartuko dira kontuan, baita kontratatutako pertsona proiektu bereziaren parte-hartzailea izan ote den ere, betiere laguntza horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lan-bitartekaritzaren aplikazioan kudeatu badira.

    4. Enplegagarritasuna hobetzeko jardueren ondoriozko laguntzen likidazioa benetan egikaritutako orduen arabera egingo da; hori egiaztatzeko, beharrezko frogagiriak aurkeztuko dira.

  3. Proiektu bereziaren eta proiektu horren jarduera guztien justifikazioa proiektua amaitzen denetik aurrera hilabeteko epean aurkeztu behar da, eta epemuga 2024ko urriaren 31 izango da.

  1. Erakunde onuradunaren betebehar izango dira, deialdi honetako artikuluetan adierazitakoez gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan oro har ezarritakoak, bai eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia) 50.2 artikuluan jasotakoak ere, eta, bereziki, honako hauek:

    1. Dirulaguntza eman den helbururako erabiltzea.

    2. Solaskide moduan jardutea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrean.

    3. Hautaketa Lanbiden izena emandako pertsonen artean egitea.

    4. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren kofinantzaketa aipatzea laguntza horien berri emateko material eta ekintza guztietan.

    5. Diruz lagundutako jardueren xedea edo nondik norakoa nabarmen aldatzen duen gertaera oro jakinaraztea, bai eta dirulaguntza emateko orduan kontuan hartutako inguruabar objektiboen nahiz subjektiboen aldaketa ere.

    6. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan jardutea diruz lagundutako jarduera egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko eta kontrolatzeko, ofizioz edo alde batek eskatuta; eta Ekonomia eta Ogasun Sailaren, Lan eta Enplegu Sailaren eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Europako funtsak kontrolatzen dituzten instantziek egin beharreko egiaztatze- eta kontrol-jardunen eraginpean jartzea, lokal eta instalaziotarako sarbidea eta prestakuntza-ekintzetako parte-hartzaileekiko eta elkarrizketatzea beharrezko irizten den gainerakoekiko kontaktua erraztuz.

      Era berean, dirulaguntzen onuradunek burutzen duten prestakuntzaren kalitatea ebaluatu eta kontrolatu beharko dute, prestakuntza-planean jasotako prestakuntza-ekintzak kudeatzeko jarduketen artean.

      Edonola ere, prestakuntza-ekintza bakoitza amaitu aurretik, parte-hartzaileek kalitateari buruzko galdetegia bete beharko dute; oro har, prestakuntza egiaztagarriko ekintza guztietan, amaierako azterketa egitean emango zaie, baita egiaztagarria ez den baina amaierako azterketa egitea eskatzen duen prestakuntzaren kasuan ere. Gainerako prestakuntza-ekintzetan, ikastaroaren azken bi egunetan beteko da galdetegia.

      Galdetegi horiek telematikoki beteko dituzte ikasleek. Ikastaroa ematen duen erakundearen ardura da ziurtatzea ekintza amaitu duten ikasleek kalitateari buruzko galdetegia betetzen dutela; horretarako, parte-hartzaileen eskura jarriko dituzte beharrezko baliabideak, diruz lagundutako ikastaroa amaitzen duten ikasleek galdetegia bide telematikoz betetzea ahalbidetzeko. Parte-hartzaileen % 67k baino gutxiagok erantzuten badiote galdetegiari, dirulaguntzaren likidazioa 13.2.a) artikuluan adierazten den bezala egingo da.

    7. Deialdi hau jakinarazi eta zabaltzeko enpresak erabiliko duen dokumentu, publizitate, irudi edo material orotan, hizkera ez-sexista erabili beharko du, emakumeen irudi diskriminatzaile edo estereotipo sexista oro saihestu beharko du, eta irudi jakin bat sustatu beharko du, balio hauek izango dituena: berdintasuna, emakume eta gizonen presentzia orekatua, aniztasuna, erantzunkidetasuna, eta rolen eta genero-identitateen pluraltasuna.

    8. Dirulaguntza jaso duen erakundeak proiektu berezietako ekintza guztiak egikaritzeaz eta kudeatzeaz arduratu behar du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzako aplikazio informatikoa erabiliz.

    9. Erakunde onuradunek proiektu berezietako ekintzetan parte hartuko duten pertsonei helarazi beharko diete 18. artikuluan aipatzen den datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

  2. Erakunde onuradunaren ordezkariak edo ahaldunak sinatu beharko dute, dirulaguntza onartzeko unean, izaera pertsonaleko datuei dagokien konpromisoa, datu horien tratamendu-eragile diren aldetik. Konpromiso hori nahitaez onartu beharko dute deialdiaren erakunde onuradun guztiek, arlo hori arautzen duen indarreko legerian ezarritako baldintzen arabera.

  3. Erakunde onuradunek irakasleei eta prestakuntza-ekintzetan parte hartzen dutenei helarazi beharko diete 18. artikuluan aipatzen den datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero, hala nola benetan egikaritutako ekintza-kopurua, laguntza betearazteko gauzatutako benetako ordu-kopurua edo bete gabeko eta agindutako helburu operatiboen ehunekoa, emandako dirulaguntza alda daiteke, dirulaguntzen onuraduna izateko deialdi honen 5. artikuluan ezarritako gutxieneko eskakizunak beteta. Baldintzen aldaketa horren ondorioz dirulaguntza osoa edo zati bat itzuli behar bada, itzulketa-prozedurari hasiera emango zaio.

  1. Ezin izango da eskatu dirulaguntza ordaintzeko, eta, kasu batzuetan, jasotako kopuru osoak edo horien zati bat itzuliko dira, eta dirulaguntza ordaintzen den unetik aurrera ezar daitezkeen berandutze-interesak eskatuko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia) 53.1 artikuluan arautzen diren kasuetan. Eta, bereziki, honako hauetan:

    1. Jarduera gauzatu dela egiaztatzeko betebeharrak ez betetzea, edota laguntza emateko zein laguntzaz gozatzeko zehaztutako baldintzak ez betetzea.

    2. Dirulaguntza lortzea horretarako eskatutako baldintzak bete gabe.

    3. Jarraipen- eta kontrol-jardunak ukatzea edo oztopatzea.

    4. Diruz lagundutako ekintzak egikaritzeko baldintzei buruzko datu faltsuak ematea, errealitatearekin bat ez datozenak.

    5. Dirulaguntza justifikatzeko, errealitatearekin bat ez datozen datuak edo dokumentuak aurkeztea.

    6. Deialdi honetan zehaztutako beste betebehar, baldintza edo eskakizunak ez betetzea.

  2. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak abiaraziko du itzulketa-prozedura, eta laguntza jaso duen erakundeari jakinaraziko dio, ez-betetzea eragin duen/duten gertaeraren/gertaeren berri emateko. Hori ez ezik, jakinaraziko dio hamabost egun balioduneko epea duela egoki iritzitako alegazioak edo egiaztagiriak aurkezteko.

  3. Alegazioak aurkeztu ondoren edo alegazio horiek aurkezteko epea igaro ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariak ebazpena emango du.

    Itzulketa-prozedura gehienez hamabi hilabeteko epean ebatzi beharko da.

  1. Ebazpenean ez-betetzeren bat izan dela iritziz gero, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, ebazpena jakinarazten denetik aurrera gehienez bi hilabeteko epean, dagozkion diru-kopuruak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari itzuli beharra ekarriko du. Epe hori hartuko da borondatezko epetzat.

    Itzulketa borondatezko aldian egiten ez bada, itzuli beharrekoak premiamendu bidez berreskuratzeko izapideak hasiko dira.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta horren ondorioz gainfinantzaketa gertatzen ez bada. Kofinantzaketa gertatuz gero, dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da dirulaguntza.

Bestetik, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ez dira bateragarriak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuen babespean kontzeptu beragatik edo helburu bererako emandako beste edozein motatako dirulaguntzekin edo laguntzekin edo diru-sarrerekin.

Datu pertsonalen babesaren arloan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren jarduera honako bi xedapen hauen mende egongo da: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB 2016/679 Erregelamendua) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa. Jasotako datu pertsonalak «Enplegurako eta enplegu-prestakuntzarako dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueraren barruan egongo dira. Jarduera horren arduraduna Lanbide da, eta haren helburua da Lanbideren eskumeneko enplegu-politika aktiboekin zerikusia duten dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzea, baita iruzurra jazartzea eta datuak estatistiketarako erabiltzea ere. Bildutako datuak beharrezkoak dira Lanbideri emandako botere publikoak gauzatzeko eta lege-betebeharrak betetzeko, eta arlo horretan eskumena duten administrazio publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie.

Datuen titularrek eskubidea dute beren datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta tratamenduaren aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko ere. Horretarako, idatzizko komunikazio bat bidali behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Gure webgunean kontsulta daiteke datu-babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza (https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/074300-capa2-eu.shtml).

  1. Laguntza-programa honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta hura garatzen duen Erregelamenduan uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua bildutako dirulaguntzei buruzko araubide juridikoa aplikatu behar zaio. Era berean, xedapen hauek aplikatuko dira: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategina, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua (horretan arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra eta bertan ezartzen dira horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen eskakizunak, araubidea eta betebeharrak).

  2. Deialdi honetan xedatu ez den guztian, honako hauek aplikatuko dira: 30/2015 Legea, irailaren 9koa, enplegurako lanbide-heziketaren sistema arautzen duena lan arloan; 694/2017 Errege Dekretua, uztailaren 3koa, lan-arloan enplegurako lanbide-heziketaren sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legea garatzen duena, eta TMS/368/2019 Agindua, martxoaren 28koa, irailaren 9ko 30/2015 Legea garatzen duen uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua garatzekoa.

    Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea xede duten prestakuntza-ekintzei dagokienez, arau hauek aplikatuko zaizkie: urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretua, Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituena, eta urriaren 10eko ESS/1897/2013 Agindua, errege-dekretua arautzen duena, deialdi honetan ezarritako alderdi guztiei dagokienez, araudi horietan baldintza bereziak ezartzen baitira.