Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, 2023an laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzeko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitara ematen duena. Laguntza horiek lanean ari diren langileentzat eta lana lortzeko edo enplegua lortzeko zailtasunak dituzten langabeentzat izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 75
  • Hurrenkera-zk.: 1824
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/03/25
  • Argitaratze-data: 2024/04/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dirulaguntza publikoak ematerakoan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, eta Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, lanean ari diren langileentzako eta lana lortzeko edo enplegua lortzeko zailtasunak dituzten langabeentzako laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzeko laguntzen deialdiak Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2023ko maiatzaren 17ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartua honako hau ezartzen du 7.8 artikuluan: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi honen babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak adierazita.

Horrenbestez, hau

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Argitaratzea lanean ari diren langileei eta lana lortzeko edo enplegua lortzeko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzeko laguntzen 2023ko ekitaldiko dirulaguntza-deialdiko erakunde onuradunen zerrenda. Ebazpen honen eranskinean dagoen zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,

JUAN CARLOS IBARROLA SÁENZ DE UGARTE.

(Ikus .PDF)