Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko apirilaren 5ekoa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusten eta aldatzen baita Betearte SA sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatzen baita hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegi-jardueraren A5 faserako, Mallabiko udal-mugartean (Bizkaia).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 2357
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/04/05
  • Argitaratze-data: 2023/05/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Orduko Ingurumen sailburuordearen 2006ko abenduaren 22ko hasierako Ebazpenaren bitartez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatu zen, eta ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Betearte SAri Mallabiko udal-mugartean (Bizkaia) hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegi-jarduera abiarazteko.

Orduko Ingurumen sailburuordearen 2010eko martxoaren 8ko Ebazpenaren bidez, Betearte SAk Mallabiko udal-mugartean (Bizkaia) sustatutako hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegi-instalazioaren ingurumen-baimen integratua aldatu eta eraginkor egin zen.

Orduko Ingurumen sailburuordearen 2011ko maiatzaren 16ko Ebazpenaren bidez, Betearte SAk Mallabiko udal-mugartean (Bizkaia) sustatutako hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegi-instalazioaren ingurumen-baimen integratua aldatu zen. Aldaketa hondakin onargarriak areagotzean datza.

Halaber, 2020ko martxoaren 9ko Ebazpenaren, 2021eko azaroaren 23ko Ebazpenaren, 2022ko urtarrilaren 3ko Ebazpenaren, 2022ko otsailaren 8ko Ebazpenaren, 2022ko abuztuaren 12ko Ebazpenaren eta 2022ko azaroaren 4ko Ebazpenaren bidez, Betearte SAk Mallabian (Bizkaia) sustatutako hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegiaren instalazioaren ingurumen-baimen integratua aldatzen da, hondakin batzuetarako baldintza espezifikoak sartu, eta lixibiatuak arazteko sistema aldatzeko.

2020ko uztailaren 8an, Hondakinak hondakindegietan utziz ezabatzeko jarduera arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean.

2022ko uztailaren 19an, Betearte SAk ingurumen-baimen integratuaren funtsezko aldaketa eskatu zion Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginean xedatutakoari jarraikiz, Mallabiko udal-mugartean (Bizkaia) duen hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegiaren instalaziorako. Eskabideekin batera, dokumentu hauek aurkeztu ziren:

Proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, ingurumen-baimen integratuaren funtsezko aldaketarako eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenerako.

Laburpen ez-teknikoa.

Aurkeztutako dokumentazioa egokia zela egiaztatu ondoren, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2022ko abuztuaren 12ko Iragarkiaren bidez erabaki zen jendaurrean jartzea, 30 egun baliodunez, Betearte SAk sustatutako proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, egoki jotzen ziren alegazioak aurkezteko. Iragarkia 2022ko irailaren 12an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan.

Behin jendaurreko informazioaren izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez zegoela egiaztatu zen.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 17. eta 18. artikuluetan eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumena Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien 2022ko irailaren 16an Mallabiko Udalari, Uraren Euskal Agentziari eta Osasun Sailari (Eusko Jaurlaritzaren erakundeak dira horiek guztiak); Gipuzkoako Urak erakundeari, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoari, Ekologistak Martxan Bizkaia entitateari eta Eguzkizaleak elkarteari.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikuluan xedatuta dagoena aplikatzeko, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak hau bidali zion sustatzaileari, 2022ko azaroaren 16an: jendaurrean jartzeko izapidearen eta administrazio ukituei eta pertsona interesdunei kontsultatzeko izapidearen emaitza.

2022ko azaroaren 17an, sustatzaileak komunikatu zuen ez zuela beharrezkotzat jotzen ez hasierako proiektua ez ingurumen-inpaktuaren azterketa aldatzea.

2023ko apirilaren 3an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 20. artikuluan xedatutakoa betez, Betearte SAren esku utzi zen espedientea.

2023ko apirilaren 4an, Betearte SAk idazki bat igorri zuen alegaziorik ez zegoela adierazteko.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da airearen, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea da, edo, besterik ezin bada, hura murriztea eta kontrolatzea, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integraturako sistema bat ezarriz, ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 1. eranskinean jasota dauden jarduerak garatzen dira instalazioan; horietaz gainera, baimen honek barnean hartzen ditu aipatutako legearen aplikazio-eremuan sartzea ekarri zuten instalazioaren kokapenean garatzen diren jarduera guztiak, baita, eranskin horietan jasota ez egonik, jarduera horrekin lotura teknikoa dutenak eta sor daitezkeen isurtzeen eta kutsaduraren gainean ondorioak izan ditzaketenak ere.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 9. artikuluan xedatzen dena betez, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozein garatzen duten instalazioak ustiatzeko. Ildo horretatik, 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua da lege hori aplikatu behar duten instalazioei lege horren xedea betearazteko beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, baimena ematerakoan esku hartu behar duten administrazio publiko guztien koordinazioa bermatzen duen prozedura baten bitartez, izapideak bizkortzeko eta partikularren zama administratiboak arintzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian jasotako ingurumen-baimenak bildu nahi dira Administrazioak esku-hartzeko egintza bakar batean. Betearte SA enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko baimena, saneamendu-sarera isurtzeak egiteko baimena, atmosferara isurtzeak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, hondakinak sortzeari dagozkion baimenak eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorriz.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, funtsezko aldaketa da Betearte SAren instalazioetan hondakindegia handitzeko proiektua (A5 fasea), Mallabiko udal-mugartean (Bizkaia).

Era berean, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 43. artikuluko 4. puntuaren arabera, ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta behar dituen jarduerak ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren berezko alderdiak jasoko ditu. Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 78. artikuluan adierazten denez, ingurumen-inpaktuaren adierazpenak prozeduraren mugarri nagusien laburpena jasoko du, eta zehaztuko du, ingurumen-efektuei begira, proiektua egitea bidezkoa den ala ez, eta, hala badagokio, zer baldintzatan gara daitekeen. Besteak beste, hartu beharreko babes-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak eta jarraipena egiteko neurriak jasoko ditu.

Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 76.1 artikuluan ezarritakoa betez, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egingo zaio ingurumen-ebaluazioaren eremuan D8 8.f multzoan jasota dagoen baimendutako proiektuaren aldaketari. Etxe-hondakinak edo industria-hondakinak kudeatzeko lanetan sortzen diren hondakin ez-arriskutsuak, hondakin geldoak izan ezik, hartzen dituzten hondakindegiak handitzea, har daitekeen hondakin-kopurua egunean 10 tona edo gehiago, edo, guztira, 25.000 tona handitzen bada.

Era berean, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23.a artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokionean, eta jarduera ingurumen-baimen integratuaren araubidearen mende geratzen denean, ingurumen-baimen integratuaren prozedura eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bateratu egingo dira. Gainera, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren edukia ingurumen-baimen integratuaren parte izango da, eta bi erabakiak administrazio-egintza berean emango dira.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginean adierazitakoari jarraikiz, ingurumen-organoak neurriak hartu ditu ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak ingurumen-baimen integratuaren prozeduran txertatzeko. Alde horretatik, aipatutako prozedura horren izapideetan, proiektuak ingurumenean izan ditzakeen eragin guztiak batera bildurik hartu dira kontuan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko araudiaren ikuspegitik, eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginean jasotako ingurumen-preskripzioen ikuspegitik zehaztearren proiektuaren bideragarritasuna zenbaterainokoa den. Bateratze hori ikus daiteke, halaber, ingurumen-baimen integratua emateko ebazpen-proposamenaren aurreko proiektuaren balioespen orokorrean. Ebazpen honetan ere sartuta dago ingurumen-inpaktua ebaluatzeko aipatutako prozesuaren emaitza. Horretarako, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten du lehenengo apartatuan, aldeko irizpenarekin, eta aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela adierazten du, ingurumen-ondorioei soilik erreparatuta; proiektua zer baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, eta baldintza horiek koherenteak dira abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina aplikatuz proiektuari ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin.

Aipatutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 29. artikuluan xedatuaren arabera, ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak lehentasuna izango du administrazio eskudunek jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egiten dituzten herritarren jardueran esku hartzeko ezar dezaketen beste edozein bideren gainetik. Horretarako, ingurumen-baimen integratua toki-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko, baita 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko guztian ere.

Azkenik, adierazi behar da ebazpen honek kontuan izan dituela teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta kondizioak, bai instalazioak gehienez isur edo igor ditzakeen gai kutsagarrien balioak zehazteko, bai ingurumena bere osotasunean ahalik eta gehien babesteko helburuarekin, instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako kondizioak erabakitzeko. Bereziki, Hondakinak hondakindegietan utziz ezabatzeko jarduera arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretua.

Orain arte azaldutakoari jarraikiz eta espedienteko txostenak aztertu ondoren, Betearte SAk sustatutako jarduerari aplikatu beharreko baldintzak jasotzen zituen ebazpen-proposamena sinatu zen. Nolanahi ere, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 20. artikuluan jasotako entzunaldi-izapidetik ondorioztatzen dena bete beharko da.

Azaldutakoari jarraikiz, goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Honako hauek aztertu dira: Sailburuordetza honen 2023ko apirilaren 3ko Ebazpen-proposamena; 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 646/2020 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Hondakinak hondakindegietan utziz ezabatzeko jarduera arautzen duena; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; eta 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatu beharreko gainerako arauak. Ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau ematea, aldekoa, Betearte SAren Mallabiko instalazioetan hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegia handitzeko proiekturako (A5 fasea), ebazpen honen hirugarren eta laugarren apartatuetan ezarritako kondizioekin.

Proiektua abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinaren 8.c) taldean jasota dago: «Hondakin ez-arriskutsuak hartzen dituzten zabortegiak (hondakin geldoen zabortegiak izan ezik), egunean 10 tona baino gehiago jasotzen badituzte, edo guztira 25.000 tonatik gorako edukiera badute»; Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen D.8.f) multzoan ere jasota dago: «Etxe-hondakinak edo industria-hondakinak kudeatzeko lanetan sortzen diren hondakin ez-arriskutsuak, hondakin geldoak izan ezik, hartzen dituzten hondakindegiak handitzea, har daitekeen hondakin-kopurua egunean 10 tona edo gehiago, edo, guztira, 25.000 tona handitzen bada».

Bigarrena. Aldatzea Betearte SAri (egoitza soziala: BI-3342 Pk 38 Errepidea, Areitio gaina Mallabia, Bizkaia; IFK: A-95125662) hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegi-jarduerarako eman zaion ingurumen-baimen integratua, halako moldez non baimen horri gehitzen zaion hondakindegiaren zabalkuntza (A5 fasea) Mallabiko (Bizkaia) udal-mugartean dituen instalazioetan; orobat, hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegi-jarduerarako baldintzak berrikustea, Hondakinak hondakindegietan utziz ezabatzeko jarduera arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuan adierazitakoaren arabera.

Horretarako, baimenaren titularrak ebazpen honetan jasotako baldintza eta eskakizun guztiak bete beharko ditu, eta ebazpen honek orain arte indarrean egon den baimena ordezkatuko du, oso-osorik.

Mallabiko instalazioetako hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegi-jarduera ebazpen honen hirugarren eta laugarren apartatuetan ezarritako kondizioak betetzearen mende dago.

Jarduera abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 1. eranskineko 5.5 kategorian sartuta dago: «Mota guztietako hondakinak hartzen dituzten hondakindegiak (hondakin geldoen hondakindegiak izan ezik), egunean 10 tona baino gehiago jasotzen badituzte, edo guztira 25.000 tonatik gorako edukiera badute».

Betearte SAk sustatutako jarduera Iruatxietako ibarrean dagoen hondakin geldoentzako hondakindegiaren gainean hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegi bat eraiki eta ustiatzean datza. Aldaketa-proiektuaren helburua Betearte SAren hondakindegiaren bizitza baliagarria luzatzea da, isurketa-eremua zabalduz jada existitzen den instalazioak ukitutako mugen barruan. Proposatutako handitzearen azalera 1.212 m2 da; horri esker, 123.011 m3 hondakin gehiago hartu, eta hondakindegiaren bizitza baliagarria 18 hilabetez luzatu ahalko da.

Kokalekua Mallabiko udalerriaren hegoaldean dago, Iruatxieta izeneko leku batean, Areitioko gainetik metro gutxira. Hondakindegia hartzen duen ibarra UTM ETRS89 koordenatu kartografiko hauen artean kokatzen da:

X: 537.445,75.

Y: 4.781.228,47.

Instalazioaren guztizko gutxi gorabeherako azalera 12 hektarea da, eta +115etik +202rako kota erlatiboak ditu.

Isuri-ontziaren gaitasun erabilgarria 1.441.316 m3 da gutxi gorabehera, eta 16 urteko bizitza erabilgarria izango du, gutxi gorabehera, hondakinak bertara isurtzen hasten direnetik aurrera.

Enpresak honako instalazio hauek ditu: sarbidea, bulegoak, baskula, gurpil-garbitzaileak, ustiategira sartzeko bidea, lixibiatuak biltegiratzeko biltegiak eta lixibiatuak tratatzeko instalazioa.

Betearte SAren instalazioak perimetroan itxita daude, 2 m-ko altuera duen hesi metaliko baten bidez. Gainera, instalazioetara sartzeko ate metaliko bat du, eta, horrez gain, oinezkoentzako eskuzko ate bat.

Gaur egun ustiatzen ari diren hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegiari dagokion isuri-ontzia puntu hauek zehazten dute (UTM ETRS 89 koordenatuak):

X: 537349,98. Y: 4781541,54

X: 537356,22. Y: 4781517,25

X: 537386,73. Y: 4781517,42

X: 537399,93. Y: 4781496,64

X: 537372,19. Y: 4781466,08

X: 537341,01. Y: 4781428,55

X: 537306,29. Y: 4781399,69

X: 537287,28. Y: 4781370,05

X: 537293,58. Y: 4781333,60

X: 537312,00. Y: 4781313,72

X: 537335,64. Y: 4781294,73

X: 537336,62. Y: 4781276,49

X: 537353,37. Y: 4781242,70

X: 537387,55. Y: 4781209,87

X: 537393,92. Y: 4781161,26

X: 537366,92. Y: 4781156,76

X: 537370,53. Y: 4781135,06

X: 537398,43. Y: 4781134,35

X: 537435,01. Y: 4781141,50

X: 537481,18. Y: 4781149,57

X: 537473,23. Y: 4781167,77

X: 537506,23. Y: 4781193,15

X: 537511,33. Y: 4781215,77

X: 537532,13. Y: 4781239,34

X: 537535,48. Y: 4781263,69

X: 537577,28. Y: 4781273,47

X: 537602,47. Y: 4781290,99

X: 537626,58. Y: 4781345,86

X: 537629,41. Y: 4781464,03

X: 537628,90. Y: 4781556,11

X: 537598,28. Y: 4781575,93

X: 537558,10. Y: 4781589,60

X: 537526,67. Y: 4781597,25

X: 537476,13. Y: 4781590,89

X: 537430,83. Y: 4781584,56

X: 537388,21. Y: 4781566,95

Hondakin ez-arriskutsuak isurtzeko gelaxka hondakin ez-organiko ez-arriskutsuetarako hondakindegi gisa sailkatuta dago (materia organiko edo biodegradagarri gutxirekin) (B1b azpikategoria). Hondakin egonkortu-solidotuak isurtzeko gelaxka hondakin egonkortu-solidotuen (geldotuen) hondakindegi gisa sailkatuta dago (B1a azpikategoria), Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren eta Hondakinak hondakindegietan utziz ezabatzeko jarduera arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuaren arabera.

Hondakindegia iragazgaizteko irtenbidearen diseinua isuri-ontziaren hondo osoaren eta aldeen gainean egingo da. Halaber, betelan-planaren diseinuan kontuan hartu dira aurrealdearen behin betiko zigilatzea, altueran handitzen den heinean, eta behin-behineko iragazgaizteak eta behin-behineko ur-bilketak (rain flaps) 6 hiletik gora hondakinak isuri gabe egongo diren aldeetan.

Isuri-ontzia bi gelaxkatan banatua dago; biltegi independenteak izango dira isurketa-esparruaren barruan, eta bereizita banatu, bete, iragazgaiztu eta zigilatzen dira hondakindegiaren bilakaera orokorrean, hiru betetze-fasetan banatzen baita. Bi gelaxka horiek banatzen dituen ildo-bizkar nagusia hondakin-gelara orientatutako ezpondan iragazgaizten da, ontzia iragazgaizteko hartutako irtenbide berberaz, eta horrela, modu independentean kudeatzen dira gelaxka bakoitzak sortutako lixibiatuak.

Instalaziora iristen diren hondakinak sarrera-, jasotze- eta erregistro-kontroletik pasako dira, bai eta in situ kontroletik ere, eta birziklagarriak aukeratuko dira.

Azken fase honetako ustiapen-metodoa, aurreko faseetan bezala, geruzen bidezko isurketan oinarritzen da. Geruzak trinkotu egiten dira ustiapen-makinen eta garraio-makinen joan-etorrien ondorioz. Gainera, itxitura-ezponda 2,4:1 inklinazioarekin (H:V) osatuz joaten da, tarteko bermaraino iritsi arte, eta 10 m-ko gehieneko altuerako ezponda geratzen da. Bermak gutxieneko % 2ko inklinazioarekin eraikitzen dira luzetarako garapenean, eta % 2ko inklinazioarekin, berriz, zeharkako sekzioan. Ezpondaren 10 metroko garaiera-tarte bakoitzeko, 6 metroko zabalerako berma bat egingo da, ustiapen-faseetan eta itxi ondorengo faseetan sartzeko eta multzoari egonkortasun handiagoa emateko.

A5 fase berrirako sarbideak zuzenean egingo dira enpresaren administrazio-arloa hartuko duen plataforma zolatutik bertatik. Fase berriak lotura izango du A4 fasearekin, eta fase horren hegoalderanzko luzapen naturaltzat joko da.

Hondakindegia betetzeko faseak atzekoz aurrera egingo dira, hau da, ibarbidearen burutik, horma berderantz; eta betetze-fase bakoitza modu independentean egingo da isurketa-gelaxka bakoitzean, noranzko berean, hondakindegiaren atzealdean hasi eta aurrealdeko bizkarrean amaituta, eta, behin aurrera iritsita, zigilatze-profila osatuko da iparraldetik hegoaldera.

Hondakindegiak barne hartuko du ur garbien bilketa eta drainatze-sistema, jasotze-arro hidrologikotik hondakindegira doazen jariatze-ur guztiak eta etorkizunean itxiko diren eremuetako gainazaleko ur garbiak (barneko drainatze-sarea) biltzeko diseinatua. Itxitako kanalak eta hodiak 100 urteko itzultze-aldirako gehienezko uraldi-emariaren kalkuluaren arabera dimentsionatu dira.

Lixibiatuen drainatze-sareak bi drain edo kolektore nagusi ditu, ontziaren azpiaren eta aldeen arteko trazatik igarotzen direnak. Drain nagusi bakoitzean bigarren mailako hiru drain biltzen dira. Sare guztiek bat egingo dute erregistro-putzuetan, eta bertatik lixibiatuak hormigoizko bi andel independentetara bideratuko dira, bakoitza 1.300 m3-koa. Handik, instalazioaren araztegira igaroko dira. Bertan, aurretratamendu fisiko-kimiko bat egingo da, koagulazio/malutapen bidez aire-flotagailuan, banda-iragazkian, harea-iragazkian eta kartutxo-iragazkian, ultrairagazki- eta nanofiltrazio-sisteman eta alderantzizko osmosian.

Geldoen hondakindegia zeharkatzen duten iragazketa-urak hondakindegiaren beheko puntuan elkartzen dira, eta zuzenean isurtzen dira ibilgura.

Hondakindegiaren perimetro-zorrotenetan biltzen diren urak ur garbitzat hartu eta zuzenean ibilgu publikora isurtzen dira.

Lixibiatuak tratatzeko instalazioan tratatutako urak (lixibiatuak) kolektorera isurtzen dira.

Bulegoetarako eta zerbitzuetarako erabilera higienikoa duten urak hobi septiko batera tratamendu biologikoa eta lurrerako infiltrazioa ditu eramango dira.

Kamioi gurpilen garbilekutik dekantatutako ura lorategi-eremuak ureztatzeko erabiliko da, eta, hala badagokio, gainerakoa arazketa sistemara bideratuko da.

Instalazioan sortutako hondakin nagusiak hauek izango dira: batetik, lixibiatuen tratamendutik eratorritako lohiak, prentsa-iragazki batetik igarotzen direnak, eta gero hondakindegian biltzen direnak; eta bestetik, lixibiatuen tratamendutik eratorritako kontzentratuen efluentea, biltegi batean gordetzen dena zisterna-kamioiaren bidez kudeatzaile baimenduari bidali aurretik.

Instalazioan aplikatutako teknika erabilgarri onenen artean, hondakindegiaren ustiapenean gauzatzen diren eta ingurumen-ondorioak minimizatzen dituzten jardunbideak aipatzen dira:

Instalazioen mantentze-lan eta kudeaketa egokietarako prozedura bat aplikatzea.

Hondakinak hondakindegian onartzeko eta antolatzeko prozesuaren kontrola, zabaltzeko eta trinkotzeko eragiketen medioz.

Hautsezko hondakinak deskargatzea (zakuak, big-bagak edo zisternak) barne-prozeduren bidez, atmosferara ez daitezen isur.

Sarbideak, zirkulazio-bideak eta abar seinaleztatzea eta balizatzea.

Instalazioaren ikuskapen bisualeko aldizkako errondak egitea, dokumentu-erregistroarekin.

Gainazalean malda egokiak sortzea, azaleko uren fluxua errazteko; horren bidez, ura ez da kokalekuan metatzen eta, ondorioz, urak ez dira infiltratzen.

Iragazgaizte-sistemaren gaineko lixibiatuen metaketa gutxieneko mailetan mantentzea, lixibiatuak drainatu eta biltzeko sistemari esker.

Hondakindegiko gelaxketan sortutako lixibiatuak biltzea, hondakindegia iragazgaiztu eta babesteko paketean aurreikusitako hodi zulatuen sarearen bidez, eta lixibiatuok biltegiratze-andeletaraino eramatea, lixibiatuak tratatzeko instalaziora ponpatu aurretik.

Lixibiatuen arazketa-tratamendua tratamendu-instalazioan, irteerako efluentearen zati bat berraprobetxatuz instalazioaren barne-erabilerarako, hala nola bideak garbitzeko, suteen aurkako instalaziorako, etab.

Isurketa-gelaxkak, ustiatu ahala, zigilatzeko eta ixteko eragiketen aurreikuspena.

Deposituaren betelanaren azken morfologia aurreikustea eta, itxi ondoren, haren azken azalera lehengoratzea, paisaia hobeto integratzeko ingurunean.

Airerako, uretarako eta lurrerako balizko isurketei eta zarata-emisioei jarraipena egitea, funtzionamenduan ez ezik, behin instalazioa itxi ondoren ere bai.

Geosintetikoen kalitate-kontrolerako eskatutakoez aparteko kontrolak egitea, Dipolo saiakuntzaren kasuan bezala. Saiakuntza hori 2017tik egiten da instalazioan, iragazgaizte-proiektuetan.

Hirugarrena. Kondizio eta eskakizun hauek ezartzea hondakindegiaren zabalkuntza (A5 fasea) egokitzeko, Betearte SAk sustatu baitu Mallabiko udal-mugartean:

  1. Proiektua exekutatzen hasteko epea.

    Lau urteko epea jartzen da proiektua egikaritzen hasteko, ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera. Epe hori igaro eta artean ez bada hasi proiektua exekutatzen, ingurumen-inpaktuaren adierazpen honen iraunaldia amaituko da, eta dagozkion ondoreak sortzeari utziko dio. Kasu horretan, sustatzaileak berriro hasi beharko du proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren izapidea, non eta ez den erabakitzen ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren indarraldia luzatzea. Hori guztia, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 78.4 artikuluan eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 43. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Horretarako, sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari komunikatu beharko dio, gutxienez hilabete lehenago, noizko aurreikusten den proiektua egikaritzen hastea.

  2. Instalazioa egokitu eta muntatzeko kondizio orokorrak.

    Babes- eta zuzenketa-neurriak indarrean dagoen araudiaren arabera egikarituko dira, hurrengo apartatuetan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoa kontuan hartuta:

    1. Jarduketa-esparrua mugatzea.

  1. Proiektuak adierazitako esparruan egingo dira obrak eta lurzoruaren okupazioa dakarten lan osagarriak. Ahalik eta gehien murriztuko da obrako makinak eta ibilgailuak aipatutako mugetatik kanpo zirkulatzea.

  2. Aipatutako esparrutik kanpo ustekabean gertatutako erasanen kasuan, zuzenketa- eta lehengoratze-neurri egokiak aplikatuko dira.

  3. Obrarako sarbideak, makina-parkea, obrako materialak aldi baterako biltegiratzeko gunea, hondeaketa-lurren eta hondakinen aldi baterako metaketak ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko moduan proiektatuko dira. Obrak hasi aurretik, aurreko alderdiak xehetasunez adierazten dituen mugaketa egingo da kartografian.

    2. Ura eta lurzorua babesteko neurriak.

  1. Eraikuntza lanak egin bitartean ahalik eta material xehe gutxien bota behar da drainatze naturaleko sarera. Horretarako, urak bideratzeko gailuak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatuko dira, eta kasua bada, egingo dira, kutsa daitezkeen urak bertan biltzeko.

    Hormigoi-upelak espresuki horretarako egokitutako guneetan garbituko dira, garbitu behar badira. Ez da inola ere onartuko hormigoi-ikuzketaren kare-esneak ibaiaren ibilgura isurtzea. Hormigoiaren hondakinak ebazpen honetako hirugarren apartatuaren B.5 puntuan ezartzen diren baldintzen arabera kudeatu beharko dira.

  2. Obratako makinak gordetzeko azalera eta horren mantentze-lanak egiteko tokia drainatze-sare naturaletik isolatuko dira. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema izango dute, olioa eta erregaiak direla-eta lurzorua eta ura kutsa ez daitezen. Erregaien zamalanak, olio-aldaketak eta tailerreko jarduerak ezin izango dira horretarako adierazitako guneetatik kanpo egin.

    3. Zaratak, dardarak eta horien eraginak gutxitzeko neurriak.

  1. Egokitzapen-obrek iraun bitartean, beharrezkotzat jotzen diren obrako jardunbide egokiak aplikatu beharko dira, obrako makinen mantentze orokorrari eta zarata jatorrian murrizteari dagokienez.

  2. Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta soinu-igorpenei dagokienez garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuak 22. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen soinu-igorpenei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara; eta bereziki egokitu beharko dira, hala badagokie, Kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-igorpenak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuak eta arau osagarriek ezarritakora.

    4. Hauts-emisioak murrizteko neurriak.

  1. Obrak dirauen artean, bideak eta ibilgailuak igarotzeko beste lekuak garbitzeko kontrol zorrotza egingo da, nola obrek ukitutako ingurunean, hala obra horietarako sarbideetan. Sistema bat eduki beharko da aldi baterako hutsik dauden pistak eta inguruak ureztatzeko.

  2. Ibilgailuak garbitzeko elementuak jarriko dira obra-guneen irteeran.

  3. Hezetasun-baldintza egokietan garraiatuko da indusketa-materiala, hain zuzen, zama estaltzeko modua duten ibilgailuetan, lohi eta partikularik ez barreiatzeko.

    5. Hondakinak kudeatzeko neurriak.

  1. Obrek iraun bitartean sortutako hondakinak, lanak prestatzeko operazioetatik sortzen direnak, enbalajeak, errefus-lehengaiak eta garbiketa-lanetako soberakinak Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean Ekonomia zirkularra bultzatzekoan eta aplikagarri diren araudi zehatzetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

    Hondakinak kudeatzeko hierarkia-printzipioei jarraituz, hondakinak sortzea prebenitu behar da, edo, hala badagokio, apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraituz kudeatu behar dira, hau da: prebenitzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balorizatzeko beste modu batzuk, balorizazio energetikoa barne. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira ezabatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen denean.

  2. Eraikitze- eta eraispen-jardueren ondorioz sortutako hondakinak eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoa betez kudeatuko dira.

    Aipatutako 112/2012 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, proiektuaren sustatzaileak hondakinen eta eraikuntza- eta eraispen-materialen kudeaketa-azterlan bat gehitu beharko du oinarrizko proiektuetan eta obra gauzatzeko proiektuetan; azterlan horrek, I. eranskinean ezarritako gutxieneko edukia izan beharko du.

    Halaber, eta ezertan galarazi gabe otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan aurreikusitako betebeharrak, plan bat prestatuko du kontratistak, obrako eraikuntza- eta eraispen-lanetan sortzen diren hondakinekiko eta materialekiko betebeharrak nola beteko dituen azaltzeko. Plan hori obraren kontratu-agiriei erantsiko zaie.

  3. Hondakindegira bidali beharreko hondakinak, hain zuzen ere Hondakinak hondakindegietan utziz ezabatzeko jarduera arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuaren eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera kudeatuko dira.

    Jardueraren soberakinak betelanetarako erabiltzen badira, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutako kondizioak bete beharko dituzte betegarri horiek.

    Soilik EBA-A ebaluazioko balio adierazgarrietatik beherako eduki kutsatzaileak dituzten materialak utzi ahal izango dira lursailak betetzeko edo egokitzeko, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen III. eranskinean jasotakoari jarraikiz.

  4. Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek Hondakinen eta lurzoru kutsatuen 7/2022 Legearen Ekonomia zirkularra bultzatzekoaren 21.d) artikuluan ezarritako segurtasun-arauak beteko dituzte, eta itxita egon beharko dira kudeatzaileari eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

    Aipatutako edukiontziak edo ontziak era argian, irakurgarrian eta ezabaezinean etiketatu egin beharko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera.

  5. Sortutako olio erabilia industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko da.

    Erabilitako olioak aldi baterako biltegiratzea, hau da, baimendutako kudeatzaileak biltzen dituen arte, ontzi edo segurtasun-sistema batean gordetako biltegietan egingo da, horrela biltegi nagusiak haustura edo galeraren bat izanez gero olioa sakabanatzea saihesteko.

  6. Hondakinak kudeatzeko araudia errazago bete ahal izateko, hainbat lanetan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistemok, eta haien ardura izango da, halaber, beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, erregai eta produktuak biltegiratzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez da inola ere efluente kontrolatu gaberik sortuko.

  7. Aurrekoaren arabera, berariazko gune bat atonduko da, eta bertan jarriko dira hondakin arriskutsuak (olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak eta abar) aldi baterako bilduko dituzten instalazio estaliak. Horiez gainera, eta bereiz, hondakin ez-arriskutsu geldoak biltzeko berariazko edukiontziak jarri behar dira. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, jariatze edo lurruntze bidez edukirik ez galtzeko. Orobat, obrak egiten ari diren bitartean sortzen diren hondakinak biltzeko elementu estankoak (bidoiak eta abar) instalatu behar dira; hondakinok moten arabera bereizi behar dira. Gero hondakinok aurrean aipatutako gune garbira eramango dira.

  8. Obretan sortutako hondakinen ingurumen-jarraipenari buruzko txosten ulergarri bat egin beharko da, eta indarreko legedian jasotako identifikazio-dokumentuak eta tratamendu-kontratuak txosten horretan sartu beharko dira.

    6. Hondeaketa-lanetarako eta lurzoruaren kalitatea aurreikusitako erabilerekin bateragarria dela bermatzeko hartuko diren neurriak.

    Lurzorua kutsa dezakeen jarduera gisa jasota dago, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen arabera (4/2015 Legearen I. eranskina eta ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duen abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren eranskina). Horri dagokionez, hondeaketa-eragiketetan edo lur-mugimenduetan, edo istripu baten edo beste inguruabar baten ondorioz, kutsadura-zantzuak antzemanez gero, kontuan hartuko da Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluan ezarritakoa.

    Aurrekoa baztertu gabe, instalazioa ezarriko den lursailetik kanpora eramatea aurreikusten den induskatutako materialei dagokienez neurri hauek hartu beharko dira:

    https://www.ihobe.eus/argitalpenak/kutsatutako-lurzoruetan-indusketa-selektiboak-egiteko-gida

  1. Induskatu beharreko material guztiak hondakin gisa ezaugarritu beharko dira, bi helbururekin: balizko kutsaduraren ondorioak prebenitzea, eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehaztea. Materialak modu egokian bereiztea kontuan hartuko da, kutsadura desberdinei lotutako geruzak nahas ez daitezen.

  2. Materialetarako aurreikusitako helmuga hondakindegian uztea denean, honako dokumentu hauetan adierazitako ezaugarritzea hartu beharko da kontuan: 646/2020 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Hondakinak hondakindegietan utzita ezabatzea arautzen duena; eta 49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, Hondakinak hondakindegietan utzita eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena. Oro har, laginketa gauzatzeko, gidaren 10.2.6 apartatuan (hondeatu behar diren lurzoruetan in situ egindako laginketa) biltzen diren hondeatu beharreko materialen ezaugarritze-lana diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideak beteko dira.

  3. Aipatutako ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako EBA-A ebaluazioko balioak eta TPH direlakoetarako 50 mg/kg-ko balioa baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

  4. Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalarekin pareka daitekeen substratu harritsu meteorizatua bada, atal honetan gainerako hondeaketa-materialetarako aurreikusitako neurri berak aplikatu ahal izango dira.

  5. Aurreikusitako hondeaketa-prozesuan lurpeko ura dagoela detektatzen bada, berehala ezaugarritu eta kudeatu edo isuri egin beharko da, eta, kasu horretan, tratamendu-kontratu egokia izan beharko da, edo, bestela, isurtzeko baimen egokia, eta kasu bakoitzean ezarritako eskakizunak bete beharko dira.

  6. Hondeatze-lanen ondorioz sortutako hondakinak kudeatzeko ere, ebazpen honen hirugarren apartatuaren B.5 puntuan jasotako neurriak aplikatu beharko dira.

  7. Langile guztien laneko segurtasuna eta lan-osasuna bermatzeko, hondeaketa-lanetan zehar, erakundeak bete eta betearazi beharko ditu Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen xedapenak, bai eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren bestelako xedapenak ere.

    7. Obraren garbiketa eta akabera.

    Obra bukatu ondoren, garbiketa-kanpaina zorrotz bat egingo da, eta proiektuak erasandako eremua obrako batere hondakinik gabe utzi beharko da.

    8. Obrek dirauten bitarteko jardunbide egokien kontrola.

    Obren jardunbide egokien kontrola egingo da, eta bereziki kontuan hartuko dira honako alderdi hauek: hondakinen kudeaketa, indusketa-soberakinena ere aintzat hartuz, hautsa eta zarata sortzea eta txosten honetan adierazitako bestelako alderdiak.

    9. Obra-amaierako txostena.

    Sustatzaileak obra-amaierako txostena bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari; obrak egin bitartean jazotako gorabeheren berri emango du bertan, eta ebazpen honetan nahiz ingurumen-inpaktuaren azterketan jasotako babes- eta zuzenketa-neurriak zenbateraino betetzen diren azalduko du, eta ingurumen-organoak hondeaketa-materialak behar bezala kudeatzeko ezarritako neurrien berri ere emango du.

    Horrekin batera, eta hala badagokio, proiektua gauzatu bitartean sartutako aldaketak xehetasunez dokumentatu beharko dira, eta ingurumen-inpaktuaren ikuspegitik duten justifikazioa azaldu. Halaber, eraikuntza-fasean ingurumena zaintzeko egindako programaren emaitzak eta hondeaketa-materialen erabilera zehatza dokumentatuko dira, material horien kuantifikazio eta ezaugarriei buruzko datuak barne hartuta.

  1. Ontzia egokitzeko eta hondakindegiaren iragazgaizte-obrak (zabalkuntza-esparrua, A5 fasea) gauzatzeko kondizio espezifikoak.

    1. Egokitzapen-obrak abiatu aurreko kondizioak.

    Betearte SA enpresak hondakindegiak egiten, zigilatzen eta iragazgaizten espezializatuta dagoen obra-zuzendaritza bat izendatu beharko du. Obra-zuzendaritza hori eraikitzailearen eta haren sustatzailearen independentea izango da.

    Halaber, hondakindegia iragazgaizteko geosintetikoen instalazioaren kalitatea bermatzeko kontrolaz arduratuko den eta sustatzailearen eta eraikitzailearen mende ez dagoen enpresa kontratatu beharko du. Enpresa hori izango da ebazpen honen hirugarren apartatuan C.2 azpiapartatuan ezarritako kondizioak betetzen ote diren egiaztatzeko arduraduna.

    Obrak hasi aurretik, Betearte SAk zuzendaritza teknikoaren eta iragazgaizteko geosintetikoen instalazioa bermatzeko kontrola egingo duen enpresa arduradunaren izendapenaren berri eman beharko du ingurumen-organoan.

    Hondakindegiko fase bakoitzaren iragazgaizte-lanak hasi baino behar beste denbora lehenago, proiektua aurkeztu beharko zaio ingurumen-organo honi. Bertan, exekuzio-baldintzak, iragazgaiztearen sekuentzia eta obrak egiteko epeak txertatuko dira besteak beste.

    Gainera, iragazgaizte-obrak egiteko irizpideei buruzko argibide teknikoetan, ingurumen-organoak zehaztutakoetan, ezarritakoa bete beharko da. Argibide horiek argitara emango dira.

    2. Egokitzapen-obrak abiatu aurreko kondizioak.

  1. Isuri-ontziaren hondoaren eta bermen iragazgaiztearen segida honako hau izango da:

    Drainatze-geruza eta lixibiatuen sarea: 500 mm-ko kareharrizko legarraren lodiera 20-40 mm-koa da.

    Estaldura artifizial iragazgaitza: 9,5 mm-ko lodiera (puntzonaketaren aurkako geotestila, ehundu gabea, % 100ean polipropileno birjina, 1.200 g/m2).

    Estaldura artifizial iragazgaitza: 2 mm-ko lodiera (HDPEzko geotestil iragazgaitza, 2 mm-koa, egituratua/egituratua).

    Hesi geologiko artifiziala: 7 mm-ko lodiera (GBR-C geokonposatu bentonitikoa).

    Erregulazio-geruza: 600 mm-ko lodiera (gainazalaren finketa, QAC eta DO onetsita).

  2. Isuri-ontziaren ezponden iragazgaiztearen segida honako hau izango da:

    Drainatze-geruza eta lixibiatuen sarea: 500 mm-ko lodiera, kareharrizko legarra 20-40 mm-koa, eta 7 mm-ko lodiera, geokonposatu drainatzailea, dentsitate handiko polietilenozko geosarez osatua, 6 mm-ko lodierakoa, eta geotestila, % 100 polipropilenozko iragazkia, 200 g/m2 handiagoa (1,75 mm) eta 120 g/m2 txikiagoa (1,25 mm).

    Estaldura artifizial iragazgaitza: 2 mm-ko lodiera (HDPEzko geotestil iragazgaitza, 2 mm-koa, egituratua/egituratua).

    Hesi geologiko artifiziala: 7 mm-ko lodiera (GBR-C geokonposatu bentonitikoa, hauez osatua: 100 g/m2 geotestil ehunean kapsulatutako bentonita, 5.0 kg/m2 bentonita eta 200 g/m2 geotestil ez-ehundua).

    Euskarri-gainazala: 4 mm-ko lodiera (kalitate-kontrolak eta obra zuzendaritzak onetsitako azaleraren finketa + 500 g/m2-ko puntzonaketaren aurkako geotestila, ezponda harritsuko eremuan (beharrezkoa izanez gero).

  3. Ontzia egokitzeko eta hondakindegia iragazgaizteko lanak burutzen diren bitartean proiektuan funtsezko aldaketak ekar ditzakeen aldaketarik eginez gero, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinaraziko zaio balorazioa egin dezan, eta hala badagokio, burutu aurretik onar dezan.

    3. Hondakindegia iragazgaizteko lanak amaitutakoan sustatzaileak dituen betebeharrak.

    Hondakindegiko gelaxka bakoitza iragazgaizteko lanak amaitutakoan, obraren zuzendariak iragazgaizte hori ebazpen honetan eta horren oinarri den agiri teknikoan horri buruz ezarritako baldintza eta betekizunetara egokituta egin dela egiaztatu beharko du. Obra-amaierako ziurtagiri baten bidez egiaztatuko da; bertan jaso beharko da iragazgaiztea eta aurretiazko azpiegiturak burutu izana (sarbideak, belar-sastrakak garbitu eta kentzea, landare-lurrak hartzea, perimetroko kanalak, iragazgaiztea, lixibiatuen drainatzeak, etab.), obraren zuzendariak izenpetuta eta honako dokumentu hauek erantsita:

    Eraikitzeko proiektua (as built), dagokion elkargo ofizial profesionalak oniritzia emanda duela; plano-jokoa, eta obra-fasean egindako aldaketek ebazpen honetan eta ebazpenaren oinarri diren agirietan ezarritako baldintza eta eskakizunei dagokienez segurtasun-murrizketarik ekartzen ez dutela adierazten duen justifikazioa. Halaber, obra bukatutakoan ikusi ezin diren elementuen eta horien ezaugarrien argazki-erreportajea egin beharko du, xehetasunen ikuspegiak eta planoan duten kokalekua azalduz, ikuspegi panoramiko orokor gisa.

    Iragazgaizte-segidaren geomintzaren gaineko gainazalaren plano topografiko bat, UTM-ETRS 89 koordenatuetan eta kota absolutuetan.

    Eraikuntza-kalitatea kontrolatzeko eta bermatzeko programaren emaitzak. Programa horrek barne hartuko ditu eginiko lanak deskribatzen dituen memoria eta emaitzak eta ondorioak laburbiltzen dituzten taulak; horrez gainera, zenbait eranskin bilduko ditu, landa-laneko eta laborategiko emaitza analitiko guztiak jasoko dituztenak (azken horiei buruz txosten osoak jasoko dira), bai eta laginketa-puntuek kokapena plano takimetrikoan duten kokapena ere.

    Laugarrena. Honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea Betearte SAk Mallabiko udal-mugartean (Bizkaia) sustatzen duen hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegi-jarduera ustiatzeko, ixteko eta itxi ondoren mantentzeko:

  1. Ingurumen-erantzukizuna.

    Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta horien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa dena dela, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik egon gabe ere, Ingurumen Erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

  2. Erantzukizun zibileko asegurua.

    Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da milioi bat (1.000.000) euroko zenbatekoaz, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta lehengoratzeko kostuak. Betearte SAk kontratatutako aseguruaren baldintza orokor, partikular eta zehatzen kopia bat bidali beharko dio ingurumen-organoari, eta hark onartu egin beharko du.

    Hondakinak hondakindegietan utzita ezabatzea arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuaren 11.d) artikuluan adierazitakoaren arabera, aseguru horrek honako kontingentzia hauek estali behar ditu gutxienez: heriotzagatik, lesioengatik edo pertsonen gaixotasunagatik eta gauzetan izandako kalteengatik zor diren kalte-ordainak.

    Horrez gain, Erantzukizun Zibileko Asegurua eguneratu izanaren egiaztagiria bidali beharko dio urtero ingurumen organoari, eta polizan aldaketaren bat izanez gero, horren berri eman beharko dio ingurumen organoari, kontratatutako aseguruaren baldintza orokor, partikular eta zehatzen kopiarekin batera.

  3. Fidantza.

    Lau milioi bostehun eta hirurogeita bi mila seiehun eta hogeita hamalau (4.562.634) euroko fidantza ematea, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren 14. artikuluan eta hondakinen arloko finantza-bermeei buruzko martxoaren 22ko 208/2022 Errege Dekretuaren 3.1.a) artikuluaren 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera.

    Sustatzaileak fidantza horren zenbatekoa murrizteko eskatu ahalko du, hondakindegia ustiatzeko planean oinarrituta. Bertan, hondakindegiaren ontzia iragazgaizteko, hura betetzeko eta azken zigilatzea nola aldi baterakoa hala behin betikoa gauzatzeko eraikuntza-faseak zehaztuko dira. Fidantza horren gutxieneko zenbatekoa bat etorri beharko da ustiapen-planean aurreikusitako zigilatze-azalera handiena kontrata bidez exekutatzearen kostuarekin (benetako magnitudean neurtuta, eta ez proiekzio horizontalean) eta itxi ondoren 30 urtez mantentzeagatiko kostuarekin.

    Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahalko da, ingurumen-organo honek eskatuta; alde horretatik, zenbatekoa areagotu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako KPI Kontsumorako Prezioen Indizearen arabera, edo murriztu, egindako gastuen arabera.

  4. Finantza-azterketa.

    Sustatzaileak finantzen azterketa eguneratu bat aurkeztu beharko du urtero; hauek jaso beharko dira bertan: instalazioa ezarri eta ustiatzeko kostuak, A puntuan (erantzukizun zibileko asegurua) eta B puntuan (fidantza) ezarritako bermeetatik eratorritako gastuak, 30 urteko epearen ondorengo itxiera eta mantentze-lanen zenbatetsitako kostuak, berotegi-efektuko gasen isurketari lotutako kostuak eta babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa exekutatzeari buruz baimen honetan ezarritako eskakizun guztiak.

    Finantzen azterketa horretan, gastuak eta diru-sarrerak partidaka eta urteka xehatuko dira, aurreikusitako ustiapen-planari jarraikiz.

    Gainera, azterketa egiteko, finantzen azterketa egiteko irizpideei buruzko argibide teknikoetan zehaztutako jarraibideak jarraitu beharko dira, ingurumen-organoak zehaztutakoak.

  5. Administrazioarekiko harremanen arduraduna.

    Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunari buruz Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eman zaizkion datuetan aldaketarik balego, Betearte SAk aldaketa horien berri emango du. Aldaketa oro Betearte SAren legezko ordezkari batek eta izendatutako pertsonak sinatutako dokumentu batean jasoko da, eta datu hauek bildu beharko ditu: izen-abizenak, NANa, harremanetarako helbidea eta prestakuntza teknikoa. Betearte SAk ingurumen-organoari jakinaraziko dio aipatutako aldaketa.

  6. Betearte SAk sustatutako hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegiaren proiektuarekin lotutako jarduketek, eta beraz, ebazpen honen xedeak, barne hartzen dituzte hondakindegiaren instalazioak kokatzen diren partzelaren esparruan egiten direnak eta esparru horretatik kanpo egiten diren eta planta horren funtzionamendurako beharrezkoak diren eta beraz, horrekin hertsiki lotuta dauden beste batzuk. Honako hauek dira jarduketa horiek:

    1. Kanpoko sarbidea.

    2. Energia elektrikoaren eta argiztapenaren hornikuntza.

    3. Edateko uraren hornikuntza.

    4. Efluente likidoen drainatze-sareak bide publikora bideratzea.

      Ebazpen honen xede den prozedurak kontuan hartu ditu plantari erantsitako azpiegitura horietatik eratorritako eraginak, eta aurreikusitako trazatuen egokitasuna aztertu da, lursailen okupazioa eta bertako ingurumen-balioak, baita azpiegitura horien burutzapenean aplikagarri diren neurri zuzentzaileak eta ezaugarri orokorrak.

  7. Instalazioaren funtzionamendurako kondizio orokorrak.

    1. Hondakinak jaso eta ikuskatzeko kondizioak eta kontrolak.

    Hondakindegian bota ahalko dira, ezabatzeko baino ez (D0502 kudeaketa-eragiketa), aldez aurretik tratamenduren bat jaso duten hondakinak, edo behar bezala justifikatuta dagoenean haien balorizazioa ez dela teknikoki, ekonomikoki edo ingurumenaren aldetik bideragarria, hondakindegietan utzi daitezkeen hondakinen kopurua edo hondakinak uzteak gizakien osasunerako edo ingurumenerako dakartzan arriskuak murrizteko. Ondorioz, hondakindegira iristen diren hondakin balorizagarriak bereizi eta dagokien banakako edukiontzietan gorde behar dira, balorizatzaile baimendu batera eraman arte helburu horrekin. Horretarako, gaur egungo egoera kontuan izanda, 49/2009 Dekretuaren II. eranskinean zehaztutakoari jarraikiz, baloriza daitezkeen hondakinak hauek dira: papera eta kartoia, metalak, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak, beira, zura, plastikozko eta metalezko ontziak, 1.400 mm baino kanpo-diametro txikiagoa duten erabiltzen ez diren pneumatikoak, bizikletenak izan ezik, altzairua arku elektrikoko labeetan fabrikatzearen ondoriozko zepa beltzak eta toner- eta tinta-kartutxoak. Zerrenda handitu egingo da, hondakin berriak balorizatzeko kudeatzaile baimenduak sortzen diren neurrian.

    Hondakindegian ezabatzeko onar daitezkeen hondakinak Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratutako Hondakinen Zerrendaren arabera sailkatuta daudenak, hondakin ez-arriskutsuen gelaxkaren kasuan, ebazpen honen I.a, I.b, I.c eta I.d eranskinetan adierazitakoak dira, eta hondakin egonkortu-solidotuen gelaxkarako, berriz, ebazpen honen II. eranskinean adierazitakoak.

    1. eranskinean honako hondakin hauek bildu dira: batetik, aldez aurretik tratatu diren hondakinak, eta, bestetik, aldez aurreko tratamendurik jaso ez badute ere, teknikaren, ekonomiaren edo ingurumenaren ikuspegitik baliozta ezin daitezkeela egiaztatu dutenak.

    1. b eranskinean zerrendatutako hondakinei dagokienez, ekoizleak edo kudeatzaileak aldez aurretik dokumentu bidezko egiaztapenaren arabera kudeatuko dira. Gutxienez honako kasu hauetako bat betetzen duten hondakinak biltzen dituzte:

      Izendapen orokorreko hondakinak: beste ezein kategoriatan zehaztu gabekoak dira, eta «99» zenbakiz amaitutako kodea dute. Dokumentu bidezko egiaztapenak, dagokion lixibiazio-saiakuntzaz gain, uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuaren araberako oinarrizko ezaugarriak ere jasoko ditu.

      Arriskutsu gisa sailkatutako kode baliokidea duten hondakinak (ispilu-sarrera). Dokumentu bidezko egiaztapenak, lixibiazio-saiakuntzaz gain, horien oinarrizko ezaugarriak ere jasoko ditu, baita horien arriskugarritasunaren nolakotasunak ez-arriskutsu gisa sailkatzen dituztenak ere.

      EAEn hondakinak kudeatzeko dagoen azpiegituran baloriza daitezkeen hondakinak (letra lodiz identifikatuta daude I.b eranskinean). Dokumentu bidezko egiaztapenak, lixibiazio-saiakuntzaz gain, EHZ kode hori kudeatzeko baimena duen balorizatzaile edo berreskuratzaile baten ezaugarriak eta/edo onarpen-dokumentu negatiboa edo, hala badagokio, erantzunik gabea ere jaso beharko ditu.

      EHZ 100906, 100908 eta 100910 kodeetako hondakinak, baldin eta horien lixibiazio-parametroak hondakin ez-arriskutsuen baliokideak badira, baina lixibiazio-saiakuntza horren COD parametroa hondakin ez-arriskutsuak hondakindegian onartzeko muga-balioa baino hiru aldiz handiagoa bada, Betearte SAren hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegian uztea onartu ahalko da.

      EHZ 060503 kodeko hondakinak, baldin eta horien lixibiazio-parametroak hondakin ez-arriskutsuen baliokideak badira, baina lixibiazio-saiakuntza horren sulfatoen parametroa hondakin ez-arriskutsuak hondakindegian onartzeko muga-balioa baino hiru aldiz handiagoa bada. Hondakina hondakindegiaren bizitza baliagarria amaitu arte jaso ahalko da.

      EHZ 170904 kodea duten hondakinak. Hondakin horretatik gehienez 200 tona jaso ahalko dira hilean, hondakindegiaren barruan eraikuntza-erabileretan baliatzeko, hondakindegiaren bizitza baliagarria agortu arte.

      Proposatutako hondakina onartzeko eta kudeatzeko prozesuarekin jarraitzeko (I.b eranskina), Betearte SAk hondakin motaren arabera adierazitako dokumentazioa izan beharko du.

    1. c eranskinean zerrendatutako hondakinei dagokienez, hondakindegiaren barruan eraikuntza-erabilerarako soilik baliatu behar direnak dira, eta pisuan onartutako hondakin guztien % 20 baino ez dira onartuko.

    1. d eranskinean zerrendatutako hondakinei dagokienez, ingurumen-organo honek uste du haien kudeaketa haien balorizazioa izan behar dela. Hori ezinezkoa bada, dokumentu bidezko egiaztapenak hiru onarpen-dokumentu negatibo edo, hala badagokio, erantzunik gabeko bilduko ditu, EHZ kode hori kudeatzeko baimena duten balorizatzaile edo berreskuratzaileen aldetik.

      Onarpen- eta kudeaketa-prozesuarekin jarraitu ahal izateko eta I.d eranskinean jasotako proposatutako hondakina hondakindegian onartzeko, Betearte SAk aurreko paragrafoan adierazitako dokumentazioa izan beharko du.

      Era berean, ebazpen honen aurretik emandako onarpen-agirien kasuan, I.b, I.c, edo I.d eranskinean jasotako hondakinei dagozkienak badira, hurrengo hamabi hilabeteetan berrikusi beharko dira, eta, hala badagokio, apartatu honetan adierazitakora egokitu.

      Hondakin egonkortu-solidotuen gelaxkan (B1a gelaxka) hondakin onargarriak ebazpen honen II. eranskinean adierazitakoak baino ez dira izango.

      Era berean, EHZ kodea I. eranskinean sartuta ez duten hondakinak ezabatu ahalko dira B1a gelaxkan; zehazki, honako kasu hauetan:

      Hondakin egonkor ez-erreaktiboak, egonkortzeko eta/edo solidotzeko prozesuaren eraginpean jarri ondoren, hondakin ez-arriskutsuen lixibiazio-portaera bera dutenak: 19 03 04* Hondakin arriskutsu partzialki egonkortuak eta 19 03 06* Hondakin arriskutsu solidotuak horretarako prestatutako gelaxkan utziko dira, egonkortzeko eta/edo solidotzeko tratamenduaren eraginpean jarri ondoren. Dokumentu bidezko egiaztapenak, lixibiazio-saiakuntzaz gain, egonkor ez-erreaktiboa dela frogatzeko ezaugarriak ere jasoko ditu.

      Hondakin egonkor ez-erreaktiboak, hondakin ez-arriskutsuen lixibiazio-portaera bera izateaz gain, egonkortze-prozesu bat jasaten dutenean lixibiazio-parametroak hobetzen ez dituztenak; horiek aldez aurretik tratatu gabe B1a gelaxkan lagatzea onetsi ahalko da baldin eta organo honek hondakin bakoitzerako baimena ematen badu aldez aurretik, dagokion onarpen-agiria aurkeztu aurretik betiere.

      Hondakin ez-arriskutsuen lixibiazio-parametro baliokideak dituzten hondakinak, baldin eta horietarako lixibiazio-saiakuntzaren parametroetako gutxienez batek hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegian onartzeko muga-balioa baino hiru aldiz handiagoa bada, eta betiere parametro horiek ez badira COD, BTEX, PCB, olio minerala, pH eta/edo COT; hondakin egonkortu/solidotuetarako gelaxkan B1a gelaxkan kokatzea baimendu ahalko da, Betearte SAk justifikatzen badu hondakindegiko emisio edo isuriek (lixibiagarritasuna barne hartuta) ez dakarkiola inolako arrisku gehigarririk ingurumenari, dagokion parametrorako edo parametroetarako lixibiatuak arazteko prozesuaren eraginkortasunaren arabera justifikatuta, edo beste parametro batzuen arazketan aurreikustekoak diren interferentzien arabera, eta betiere parametro horren edo horien bi ez-betetze baino gehiago egon ez badira azken urtean araztutako lixibiatuetan egindako kontroletan.

      Hondakin horiek B1a gelaxkan onartzeko eskabidea egiteko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

      Hondakinaren EHZ kodea.

      Kudeatu beharreko hondakin kantitatea.

      Hondakinaren jatorria.

      Hondakinaren oinarrizko ezaugarriak deskribatzea eta haren parametro bereizgarriak zehaztea.

      Lixibiazio-saiakuntza, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren II. eranskineko 1. taulan mugatutako parametroez gain, oinarrizko ezaugarritzean lortzen diren parametro bereizgarriak ere biltzen dituena.

      Hondakindegiko isurketek (lixibiagarritasuna barne hartuta) ingurumenerako arrisku gehigarririk ez dakartelako justifikazioa.

      Ingurumen-organoak berariaz baliozkotuko du aurkeztutako eskabidea; horrenbestez, eskabide bakoitzerako berariazko erabakia hartu arte, Betearte SAk ezingo du jarraitu proposatutako hondakina onartzeko eta kudeatzeko prozesuarekin.

      Behin ingurumen-organoak eskabidea onartu duela, hondakin horiek isurtzen diren aldian zehar, Betearte SAk urtean txosten bat bidaliko dio ingurumen-organoari, ingurumena zaintzeko programaren barruan, baimendutako hondakinen isurketak bere isurketa-parametroetan inolako arazorik ez dakarrela berresteko. Parametro bereizgarriekin lotutako isurketa-parametroren bat betetzen ez dela hauteman bezain laster, hondakina bertan behera utzi beharko da eta ingurumen-organo honi eman beharko zaio horren berri.

      EHZ 190304* eta 190306* kodeak dituzten hondakinen kasuan, hondakin arriskutsuak direnez, lixibiazio-parametroak 49/2009 Dekretuaren II. eranskineko 1. taulan hondakin ez-arriskutsuetarako jasotakoen baliokideak direnean baino ezingo dira laga B1a gelaxkan, edo, bestela, taula horretako onarpen-muga halako hiru gainditzen ez dutenean, COD, BTEX, PCB, olio minerala, pH eta/edo COT parametroetan izan ezik. Horretarako, aurreko kasuan adierazitako dokumentazio bera aurkeztu beharko da, eta organo honek berariazko idazkia bidaliko du, gelaxka horretan kudeatu ahal izateko.

      Honako kondizio hauek dituzten hondakinak ez dira inolaz ere onartuko:

      50 gradu zentigradu baino tenperatura altuagoko hondakinak.

      • 65eko hezetasuna gainditzen duten hondakinak.

        Aurretik zehaztutako kasuetan izan ezik, Batzordeak 2002ko abenduaren 19an hartutako Erabakian hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegietan hondakinak onartzeko zehaztutako irizpideak bete beharko dituzte hondakin horiek, duten katalogazioaren arabera betiere (Erabaki horren bidez ezarri ziren hondakindegietan hondakinak onartzeko hondakin horiek bete behar dituzten irizpideak eta prozedurak), hondakinak isurtzeari buruzko 1999/31/EEE Zuzentarauko 16. artikuluari eta II. eranskinari, Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuari batik bat bigarren eranskinean zehaztutakoari, eta Hondakinak hondakindegietan utzita ezabatzea arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuari (II. eranskinaren 2. apartatua) jarraikiz.

        Nolanahi ere, hondakinak onartu ahal izateko, lixibiatze-saiakuntzak egin beharko dira, UNE-EN 12457-4 arauaren arabera «Hondakinak ezaugarritzea. Lixibiatzea. Hondakin pikortsuak eta lohiak lixibiatzeko adostasun-saiakuntza. 4. zatia: 10 l/kg-ko likido/solido erlazioa duen etapa baten lotekako saiakuntza, 10 mm-tik beherako partikula-tamaina duten materialetarako (tamaina murriztuta edo murriztu gabe)».

        Parametro jakin batzuetarako ezarritako mugak gainditzen badira, perkolazio-saiakuntzak onartzeko aukera izango da, Holandako NEN 7343 arauaren arabera. Nolanahi ere, saiakuntzak Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak horretarako zehaztutako jarraibideei jarraikiz egin beharko dira.

        Hondakinaren oinarrizko ezaugarriak ezartzeko edo betetze-probak gauzatzeko laginen kopurua nahikoa izango da aztertu beharreko hondakin-masaren aldakortasuna behar bezala adierazteko.

        Oinarrizko ezaugarriak ezartzeko eta betetze-probetarako laginketa-diseinua eta lagin-hartzea UNE-EN ISO 17020 (hondakinen esparrua) arauaren arabera egiaztatutako erakundeek egingo dituzte. Hondakinen ekoizlearen edo edukitzailearekin independentea izan behar da erakunde egiaztatua, baita erakunde ustiatzailearen independentea ere, eta derrigorrezkoa izango da sekula ez parte hartu izana hondakinak sortzeko prozesuen edo hondakinen xede den hondakindegiaren diseinuan, fabrikazioan, horniduran, instalazioan, zuzendaritza fakultatiboan, laguntza teknikoan edo mantentze-lanetan. UNE EN ISO 17025 arauari jarraikiz egiaztatutako laborategiek egingo dituzte beharrezko saiakuntzak.

        Halaber, oinarrizko ezaugarritzerako laginak hartzea, betetze-probak eta in situ egiaztapen-probak uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuaren II. eranskineko 3.1 eta 3.2 apartatuetan adierazitakoaren arabera egingo dira.

        Hondakinak onartzen ez badira, Betearte SAk berehala jakinaraziko dio hori ingurumen-organoari, eta hondakinak lekualdatzeko araudiari jarraikiz, egoera hori dagokion identifikazio-agirian jasoko du.

        Betearte SAk datu-base digital bat edukiko du, oinarrizko ezaugarrien emaitzekin eta adostasun-proben emaitzekin, baita hondakindegia itxi arteko in situ egiaztapeneko gertakarien erregistro bat ere. Ingurumena zaintzeko programarekin batera, datu-base horren kopia bat igorriko da urtero.

        Onargarriak ez diren hondakinak biltegiratzeko gune bat izango da, hormigoizko oinarria eta urak biltzekoa dituena.

        Instalazioetara sartzea eragozten duten segurtasun-neurriak aplikatu beharko dira. Sarrerak itxita egongo dira zerbitzu-orduetatik kanpo. Instalazioan legez kanpoko hondakin-uzteak detektatu eta saihesteko neurrien programa barne hartu behar du sarrera-kontrolerako sistemak.

        Hondakinak behar bezala utzi behar dira hondakindegian, eta horretarako, hondakin-masaren eta egitura elkartuen egonkortasuna bermatu beharko da, bereziki, irristatzeak saihesteko. Hesi artifizial bat instalatzen denean, egiaztatu egin beharko da substratu geologikoa, hondakindegiaren morfologia kontuan hartuta, nahikoa egonkorra dela hesirako agian kaltegarriak diren jalkitzeak saihesteko.

        Igeltsua duten hondakinak jasotzeari dagokionez, hondakin biodegradagarriak onartzen ez dituzten konpartimentuetan baino ezingo dira ezabatu, uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuaren II. eranskineko 2.2.3 apartatuan ezarritakoari jarraikiz (646/2020 Errege Dekretua, Hondakinak hondakindegietan utzita ezabatzea arautzen duena).

        Amiantoa duten hondakinak jasotzeari dagokionez, Betearte SAk honako hauetan ezarritakoa bete beharko du: 49/2009 Dekretuaren bigarren eranskineko 4.5. puntua; uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuaren II. eranskineko 2.3.3 apartatua; eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak horretarako prestatu dituen jarraibideak, Ebazpen honen III. eranskinean bilduak.

        Betearte SAk ingurumen-organoari bidali beharko dizkio bai tratamendu-kontratuak bai identifikazio-dokumentuak behar bezala beteak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren 23. artikuluak xedatutakoaren arabera. Agiri edo dokumentu horiek Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez.

        Betearte SAk isuritako hondakinen edo balorizatzeko gunera bidalitako hondakin baimenduen laburpena igorri beharko du urtero ingurumen-organora formatu elektronikoan, hauek adieraziz:

        Hondakinaren sailkapena, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez argitaratutako hondakinen zerrendaren arabera.

        Hondakin kantitatea (tonatan).

        Hondakinaren sortzailea.

        Helmugako hondakinen kudeatzailea, hala badagokio.

        Datu horiek dagokion ingurumena zaintzeko urteko programarekin batera bidaliko dira.

        Gainera, hondakinak jasotzeko eta ikuskatzeko irizpideei buruzko argibide teknikoetan, ingurumen-organoak zehaztutakoetan, ezarritakoa bete beharko da. Argibide horiek argitara emango dira.

        2. Ustiapenak lixibiatuen sorkuntza minimizatzeko izan behar dituen kondizioak.

        Hondakindegia ustiatzeko garaian, gelaxka batean euri-uren eragina zuzenean pairatzen duen gehieneko hondakin-gainazala ezingo da inolaz ere 4.000 m2 baino handiagoa izan. Isurketa-eremuaren gainerakoa aldi baterako edo behin betiko zigilatuta egongo da.

        Ustiaketa-plana eguneratuta mantenduko da, honako hauek erakusteko moduan: isurketa-gelaxken mugaketa, gelaxken iragazgaiztutako azaleraren topografia, egiteko hurrenkera, lixibiatuen drainatzeen trazadura, gasen erregistro-puntuen kokapena, gelaxken barrualdera sartzeko barne-bideak, azaleko urak husteko dituen perimetro-arekak, gelaxken ontziaren iragazgaiztu beharreko azalerak eta azken topografiara iritsita behin betiko zigilatu behar diren eremuak, gelaxken burutze-faseak burutzeko kronograma eta eraikitzeko xehetasunak. Horrekin batera, dagokion eraikitzeko proiektua (memoria, kalkulu justifikatzaileak dituzten eranskinak, planoak, baldintza teknikoen agiria, aurrekontua), eraikitzeko proiektuaren segurtasun- eta osasun-proiektua, geosintetikoen eta trinkotutako geruza mineralen eraikitze-kalitatearen berme-plana gehitu beharko dira. Hondakindegiak perimetro-areka bat du hondakindegiaren akaberako gainazalari, 100 urteko birgertatze-aldiari dagozkion uhaldiak hustea ahalbidetuko duena. Hala, ustiaketan zehar, iragazgaiztutako gelaxkak inguratuko dituzten eta dagozkien uhaldiak hustea ahalbidetuko duten aldi baterako perimetro-kanalak instalatuko dira, birgertatzeko aldiari begira (gutxienez 10 urte). Hondakindegiaren azken zigilatzearen gainazalaren gainean arekak eraikiko dira, zigilatzearen gainean sortzen diren ur garbiak perimetro-kanaletara husteko. Areka horiek gutxienez 50 urteko errepikatze-denborari dagozkion uhaldiak husteko diseinatuko dira.

        Hondakindegiko gelaxka baten zigilatzea ez da 90 egun baino gehiagoko epean abiatuko, aurreikusitako azken kotetara iristen den unetik kontatzen hasita. Zigilatze hau aldi baterako zigilatzea izango da, azaleraren gainean proiektuak ondorengo faseetan hondakinak uztea aurreikusten duenean, edo behin betiko zigilatzea izango da, aipatutako azaleraren gainean akaberako zigilatzea ezarri behar denean. Kanpoko arrazoiak direla-eta (meteorologikoak, materialaren erabilgarritasuna, eta abar) azken zigilatzea epe horren barruan hastea ezinezkoa bada, aldi baterako zigilatzea ezarriko da, trinkotutako lurrez edo geomintz batez osatua, iragazketa murriztuko duena eta perimetro-kanaletara zuzenduko diren ur garbiez osatutako gainazaleko isurtzea osatzea ahalbidetuko duena. Behin betiko zigilatzea 9 hilabete baino lehen abiatuko da eta 12 hilabete baino lehen bukatuko da, hondakinak aurreikusitako gelaxkaren azken kotetara iristen diren unetik kontatzen hasita.

        Nolanahi ere, hondakindegiko gelaxka bakoitzaren ustiapena amaitu ondoren, Betearte SAk horren amaieraren berri eman beharko dio ingurumen-organo honi, baita behin betiko zigilatzearen aurreikuspena ere. Behin betiko zigilatzeari ekiteko adierazitako epea amaitu ondoren, epea luzatzeko aukera egongo da, baldin eta aldez aurretik justifikazio bat aurkezten bada (adibidez, azterlan bat, hau erakusten duena: aurreikusitako asentuek, aldi baterako zigilatzearen gainean dauden mugarri topografikoetan erregistratutako datuetatik abiatuta kalkulatuta, zigilatzea osatzen duten materialek onartzen dituztenak baino deformazio handiagoak eragiten dituztela). Behin betiko zigilatzeko obrak amaitzeko epea luzatzeko aukera egongo da, baldin eta aldez aurretik horri buruzko justifikazioren bat aurkezten bada (adibidez, kondizio meteorologiko desegokiak, material egokirik ez izatea, etab.).

        3. Saneamenduko sare orokorrera eta ibilgura isurtzeko kondizioak.

        3.1. Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

        Isurpena sortzen duen jarduera mota nagusia: Hondakin ez-arriskutsuen hondakindegi kontrolatua.

        Jarduera-taldea: Hondakinen kudeaketa.

        Mota-Taldea-EJSN: 1-7 Ter-3821.

        (Ikus .PDF)

        Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegitik (F3) datozen lixibiatuak konektatu arteko aldi iragankorrean, behar bezala kudeatuko dira horiek, eta ezingo dira jabari publiko hidraulikora isuri.

        Kamioien gurpil-garbitegiko dekantatutako urak lorategiak ureztatzeko erabiliko dira, eta soberakina arazketara edo saneamendu-sistema orokorrera bideratuko da, hala badagokio.

        3.2. Gehienez isur daitezkeen emariak eta bolumenak.

        1. isuria (IG1): Hondakin geldoetarako hondakindegiko lixibiatuak (itxita).

          (Ikus .PDF)

        2. isuria (IG2): Bulegoetarako urak, erabilera higienikoa dutenak.

          (Ikus .PDF)

        3. isuria (IG3): Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegiko lixibiatu araztuak.

          (Ikus .PDF)

          3.3. Emisioen muga-balioak.

          Jarraian adierazitako zerrendan ageri dira isurketa eragin duen jardueraren parametroen ezaugarri nagusiak, emisio edo isurietarako ezarritako muga-balioekin:

        1. fluxua (IG1): Hondakin geldoetarako hondakindegiko lixibiatuak (itxita):

          (Ikus .PDF)

        2. fluxua (IG2): Bulegoetarako urak, erabilera higienikoa dutenak:

          (Ikus .PDF)

        3. fluxua (IG3): Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegiko lixibiatu araztuak:

          (Ikus .PDF)

          Metalen kontzentrazioa elementu horien «guztizko» edukiari dagokio.

          Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketen muga-balioak lortzeko.

          Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Hori horrela ez bada, titularrak beharrezkoa den tratamendu egokia ezarri beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

          Baimen honek ez du babesten kondizio honetan esplizituki adierazi ez den beste gairik isurtzea, bereziki gai arriskutsurik (irailaren 11ko 817/2015 Errege Dekretuaren IV. eta V. eranskinak).

          3.4. Arazteko eta husteko instalazioak.

          Sustatzaileak baimen hau izapidetzean aurkeztutako dokumentazioan eta proiektuan agertzen direnak izango dira hondakin-urak arazteko instalazioak edo hondakin-uren zuzenketa-neurriak, eta jarduketa eta elementu hauek izango dituzte funtsean:

          Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegiko lixibiatuak.

          Bilketa- eta ponpaketa-sistema.

          Lixibiatuak hondakindegiaren iparraldeko bi ponpaketa-putzutan biltzea, ponpaketa eta/edo grabitate bidez biltegietara bidaltzeko bultzada-hoditeriaren medioz.

          300 m3-ko unitate-bolumena duten bi depositu, lixibiatuak tratatu aurretik biltegiratzeko eta homogeneizatzeko.

          Araztegia, honako prozesu eta elementu hauekin.

          Ponpaketa bikoitzeko ekipoa.

          Tratamendu fisiko-kimikoa, aire-flotagailuan malutapena edo koagulazioa gauzatuta.

          Ura altzairu herdoilgaitzez garbitzeko banda-iragazkia.

          Harea-iragazkia eta kartutxo-iragazkia.

          Ultrairagazpen-sistema.

          Nanoiragaizpen-sistema.

          Etapa bikoitzeko alderantzizko osmosi-sistema, lixibiatu eta iragazkortzeko faseekin, errefusa nanoiragazitako uraren depositura birzirkulatuz.

          Lohiak prentsa-iragazkian deshidratatzea eta opilak hondakindegira bidaltzea.

          Bat-bateko isurketaren gehieneko bolumena 3 m3/h izango da, aurreikusitako aurretratamenduaren gehienezko emariak mugatuta (fisiko-kimikoa, iragazketa eta osmosia).

          Saneamendu-sarerako hargunearen obra egiteke dago, eta aldez aurretik eman beharko zaio Gipuzkoako Urak partzuergoari horren berri, hark gainbegira dezan.

          Hondakin geldoetarako egungo hondakindegiko lixibiatuak.

          Lixibiatuak zuzenean ibilgura hustuko dira, emisioaren muga-balioak isurketarako ezarritakoak gainditzen ez dituztelako.

          Bulegoetarako urak, erabilera higienikoa dutenak.

          Enpresetarako urak (gaur egun 8 langile) erabilera higienikoa dutenak, araztegi trinko batean tratatuko dira. Araztegi horrek iragazki biologikoa duen hobi septiko bat izango du eta lurrean infiltratuko da geroago.

          Gerora ikusten bada arazteko instalazioak ez direla nahikoak isurketako emisioaren muga-balioak eta ingurune hartzailearen ingurumen-kalitateko arauak betetzeko, arazteko instalazioetan egin beharreko aldaketa guztiak egin beharko ditu Betearte SAk, baimendutako ezaugarrien araberakoa izan dadin isuria. Aurretik, hartuko dituen neurriak Uraren Euskal Agentziari jakinarazi beharko dizkio, eta, behar bada, baimenaren dagokion aldaketa eskatuko du.

          Gutxienez, jarraian adierazitako kontrol-puntuak jarriko dira; puntu horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezko ezaugarri guztiak izango dituzte. Egokitzat jotzen denean ikuskatu ahal izateko, zuzeneko sarbidea duten leku batean kokatuko dira kutxatilak:

          Hondakin ez-arriskutsuen hondakindegian lixibiatuak kontrolatzeko dagoen kutxatila.

          Hondakin geldoetarako hondakindegiko (itxita) lixibiatuak biltzeko kutxatila.

          Araztutako lixibiatuen irteera.

          Erabilera higienikorako uren araztegiko irteera.

          Hondakin ez-arriskutsu araztuen hondakindegiko lixibiatuak kolektorera isurtzeko azken puntua, kanal perimetraletako gainerako ur garbiekin nahasi gabe, etab.

          Halaber, instalazioak honako kontrol-elementu hauek ditu:

          Parshall kanal motako emari-neurgailua, lixibiatuak biltzeko bi sareetan erregistro totalizatua duena (hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegia eta hondakin geldoetarako hondakindegi zaharra itxita).

          Ph-neurgailua eta tratatutako uren azken kontrolerako eroankortasun-neurgailua, alarma-sistemekin, neurketen toki-adierazpenarekin eta biltegiratze jarraituarekin euskarri informatikoan.

          3.5. Isurien kontrol-kanona.

          Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegiko lixibiatu araztuak (IG3).

          Betearte SAk dagokion finantzaketa- eta saneamendu-kanona ordaindu beharko dio Gipuzkoako Urak partzuergoari.

          Gipuzkoako Urak partzuergoaren isurketak arautzeko erregelamenduan ezarritako mugak gainditzen direnean, horiek zergapetu egingo dira saneamendu-tasari dagokionez.

          Hondakin geldoetarako hondakindegi zaharraren lixibiatuak eta bulegoetarako urak, erabilera higienikoa dutena (IG1, IG2).

          Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudiko (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honako hau da isurketen kontrol-kanonari (IKK) dagokion zenbatekoa:

          (IKK): Isurketen kontrol-kanona = V x Pu

          Pu = Pb x Cm

          Cm = C2 x C3 x C4

          Hau honela izanik:

          V = baimendutako isurketaren bolumena (m3/urte).

          Pu = Isurketa kontrolatzeko prezio unitarioa.

          Pb = Oinarrizko prezioa m3 bakoitzeko, isurketaren izaeraren arabera.

          Cm = Isurketaren maiorazio- edo minorazio-koefizientea.

          C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

          C3 = Isurketaren poluzio-mailaren araberako koefizientea.

          C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

        1. fluxua (IG1): Hondakin geldoetarako hondakindegiko lixibiatua (itxita).

          (Ikus .PDF)

          Cm = 1,28 x 0,5 x 1,25 = 0,800000.

          Pu = 0,04377 x 0,800000 = 0,035016 euro/m3

        2. fluxua (IG2): Bulegoetarako urak, erabilera higienikoa dutenak.

          (Ikus .PDF)

          Cm = 1,0 x 0,5 x 1,25 = 0,625.

          Pu = 0,01751 x 0,625 = 0,010944 euro/m3.

          Isurien kontrol-kanona = 33.000 + x 0,035016 + 123 + x 0,010944 + 1.155,53 + 1,35 = 1.156,88 euro/urte.

          Uraren Legearen 113.4 artikuluak xedatzen duenez, IKKren zergaldia urte natural bakoitzarekin dator bat. Urteko zenbatekoa ebazpen honetan ezarrita gelditu da, eta ez da aldatuko isurketa baimentzeko baldintzak edo kalkuluan parte hartzen duten faktoreren bat aldatzen ez diren bitartean.

          Hori dela eta, urtero bidaliko zaio titularrari aurreko ekitaldiari dagokion tasa, lehen ezarritako zenbateko eta guzti, baldin eta ez badira kitatutako aldian oinarrizko prezio eguneratuak aplikatu behar aurrekoen ordez BOEn argitaratutakoak. Tasa horretan, kitatu den isurketa-kanonaren (IK) zenbatekoa, epea, lekua eta ordaintzeko modua adieraziko dira.

          Nolanahi ere, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 294.2.a) eta 294.3 artikuluetan aurreikusitako kasuetan, ekitaldiko egun-kopuru osoa kontuan hartuta, baimena indarrean dagoen egun-kopuruarekiko proportzionalki kalkulatuko da urtealdiari dagokion isurien kontrol-kanonaren likidazioa.

          Isurketa-kanona independentea izango da autonomia erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko (ULTB, 113.7 artikulua).

          4. Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko kondizioak.

          4.1. Hondakin guztientzako baldintza orokorrak.

          Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean Ekonomia zirkularra bultzatzekoan eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, beharrezkoa bada, ezaugarritu egin beharko dira euren izaera eta helmuga egokiena zehazteko.

          Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia bakoitzeko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin edota efluente batzuekin nahastea. Hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek biltzeko eta biltegiratzeko baliabide egokiak jarriko dira, aipatutako nahasketa horiek ekiditeko.

          Hondakinak kudeatzeko hierarkia-printzipioei jarraituz, hondakinak sortzea prebenitu behar da, edo, hala badagokio, apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraituz kudeatu behar dira, hau da: prebenitzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balorizatzeko beste modu batzuk, balorizazio energetikoa barne. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira ezabatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen denean.

          Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako tratamendu-instalazioetan trata daitezkeen hondakinak lehentasunez bideratu beharko dira helburu horretara, autosufizientziaren eta hurbiltasunaren printzipioak betetze aldera.

          Hondakinen azken helmuga hondakindegian ezabatzea dela aurreikusten bada, orduan, hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak xedatutakoari jarraikiz, eta Hondakinak hondakindegietan utziz ezabatzeko jarduera arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Dekretuak ezarritako jarraibideen arabera; era berean, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Errege Dekretuak ezarritako jarraibideak ere bete beharko dira.

          Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak ebazpen honetan jasotakoak orientagarriak dira soilik; kantitate horiek kalkulatzeko, kontuan hartu dira jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Azken datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritako alde batera utzi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

          Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru iragazgaitza izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isuriak edo lixibiatuak sortzeko arriskua existitzen bada, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

          Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako hauetan ezarritako irizpideei jarraikiz: Europako Hondakinen Zerrenda, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatzen baita Hondakinen Zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (hondakinei buruzko zuzentarau horrek zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota dauden eta beroni izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

          Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihesen bat gertatzen bada, berehala jakinarazi beharko zaie gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eta Mallabiko Udalari.

          Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruan hondakinak lekualdatzea arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora errege-dekretu hori garatuta xedatzen dena bete beharko dira.

          Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen Ekonomia zirkularra bultzatzekoaren 31.2 artikuluari jarraikiz.

          Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

          Baldin eta hondakinak Espainiatik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan (hondakinen lekualdaketei buruzkoa) ezarritakoa bete beharko da.

          4.2. Hondakin arriskutsuak.

          Honako hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

          (Ikus .PDF)

          1. Hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa, eta baimena izapidetzean jasotzen da horiei buruzko informazioa. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste batzuk, euren izaera dela eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Horiek definitzen dute hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko eta Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Euskadiko 2030 Planean ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren tratamendu-kontratuetan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, lehengoratzea edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzea eskatzen bada.

          2. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketarik gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zailtzeko arriskua dakarten kasuetan.

          3. Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak jariatuta edo lurrunduta gal ez daitezen.

          4. Hondakin arriskutsuak ezingo dira 6 hilabetetik gora eduki biltegian. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

          5. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan, hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen beste kudeatzaile batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, ezaugarritze zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-bidea ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

          6. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da; agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Betearte SAk artxiboan erregistratu eta gutxienez bost urtez gorde beharko ditu identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

          7. Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak bete egiten dituela halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betebeharrak.

          8. Betearte SA enpresak Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

          9. Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak besteak beste, lanpara fluoreszenteenak Gailu Elektrikoen eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira. Pilen eta metagailuen hondakinek, halaber, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako hiri-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman-izanaren egiaztagiriak gutxienez bost urtez gorde beharko dira.

          10. Betearte SAk, ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009 (EE) Erregelamenduan zehaztutako gai erabiliak baldin baditu, berreskuratu egingo dira aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez suntsitzeko, edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein suntsitze-bide tekniko erabiliz, edota birziklatzeko edo birsortzeko xedez, tresnak berrikusi eta mantentzeko eragiketetan nahiz desmuntatu edo suntsitu aurretik.

          11. Betearte SAk urtero adierazi beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, haien helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiek dagokion ingurumena zaintzeko urteko programarekin batera bidaliko dira.

          12. Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen Ekonomia zirkularra bultzatzekoaren 65. artikuluan ezarritakoaren arabera, Betearte SAk, datuak jaso ondorengo urteko martxoaren 1a baino lehen eta dagokion ingurumena zaintzeko programaren barruan, artxibo kronologikoan jasotako informazioaren laburpen-memoria bat aurkeztu beharko du, zeinak lege horren XV. eranskinean agertzen den gutxieneko edukia barne hartu beharko baitu.

          1. Urtean 10 tona hondakin ez-arriskutsu baino gehiago sortuz gero, Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen Ekonomia zirkularra bultzatzekoaren 64. artikuluaren arabera, Betearte SAk formatu elektronikoko artxibo kronologiko bat izan beharko du, non jasoko baitira, ordena kronologikoan, sortutako hondakinen kopurua, mota eta jatorria, bai eta berrerabiltzeko, birziklatzeko, beste balorizazio-eragiketa batzuk egiteko eta ezabatzeko produktu, material edo substantzien eta horien ondoriozko hondakinen kopurua ere; eta, hala badagokio, eragiketa horien ondorioz sortutako hondakinaren helmuga, bilketaren maiztasuna, garraiobidea eta aurreikusitako tratamendu-metodoa ere inskribatuko dira, bai eta produktu, material eta substantzien helmuga ere. Artxibo kronologikoaren inskripzioak, aplikatzekoa denean, apirilaren 8ko 7/2022 Legearen II. eta III. eranskinen arabera baimendutako tratamendu-eragiketa bakoitzeko egingo dira. Artxibo kronologikoa hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanetarako eskatutako egiaztatze dokumentaleko informazioa oinarri hartuta egingo da. Artxibo kronologiko hori bost urtez gorde beharko da gutxienez eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

          2. Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Betearte SA, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

          1. Apartatu honetako e), f) (kudeatzaileak EAEn daudenean) k) eta l) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

          2. Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Betearte SAk, Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak amiantoarekin lan egitean segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira.

            4.3. Hondakin ez-arriskutsuak.

            Sustatzaileak hondakin ez-arriskutsu hauek aitortu ditu:

            (Ikus .PDF)

          1. Lixibiatu-tratamenduaren prozesuko zabor kontzentratuen eta gurpil-garbigailuko lohien kasuan, hondakin horiek egun indarrean dagoen Europako hondakinen zerrendan zeharka islatzen direnez, hondakin ez arriskutsutzat hartzea horien lehenengo kanporatzearen aurretiazko ezaugarriek baldintzatuko dute, eta emaitza horiek Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari bidali beharko zaizkio, proposatutako kudeaketaren egokitasuna egiaztatzeko xedez. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, ebazpen honetako G.4.2 apartatuan jasotako xedapenak aplikatuko dira.

          2. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika eta behar bezala bereizi behar dira. Erabilitako ontziak eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati.

          3. Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balioztatzea denean, 2 urtez gorde ahalko dira.

          4. Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-bidea ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Betearte SAk erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, bost urtean gutxienez.

          5. Hondakina hondakindegira eramateko bada, jarraipen- eta kontrol-dokumentua bete beharko da hondakin ez-arriskutsua lekualdatu aurretik, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

          6. Hori hala izanik, hondakinak lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen Ekonomia zirkularra bultzatzekoaren 31.2 artikuluarekin.

          7. Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Betearte SA bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

          8. Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen Ekonomia zirkularra bultzatzekoaren 65. artikuluan ezarritakoaren arabera, Betearte SA enpresak, datuak jaso ondorengo urteko martxoaren 1a baino lehen eta dagokion ingurumena zaintzeko programaren barruan, artxibo kronologikoan jasotako informazioaren laburpen-memoria bat aurkeztu beharko du, zeinak lege horren XV. eranskinean agertzen den gutxieneko edukia barne hartu beharko baitu.

          9. Urtean 10 tona hondakin ez-arriskutsu baino gehiago sortuz gero, Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen Ekonomia zirkularra bultzatzekoaren 64. artikuluaren arabera, Betearte SAk formatu elektronikoko artxibo kronologiko bat izan beharko du, non jasoko baitira, ordena kronologikoan, sortutako hondakinen kopurua, mota eta jatorria, bai eta berrerabiltzeko, birziklatzeko, beste balorizazio-eragiketa batzuk egiteko eta ezabatzeko produktu, material edo substantzien eta horien ondoriozko hondakinen kopurua ere; eta, hala badagokio, eragiketa horien ondorioz sortutako hondakinaren helmuga, bilketaren maiztasuna, garraiobidea eta aurreikusitako tratamendu-metodoa ere inskribatuko dira, bai eta produktu, material eta substantzien helmuga ere. Artxibo kronologikoaren inskripzioak, aplikatzekoa denean, apirilaren 8ko 7/2022 Legearen II. eta III. eranskinen arabera baimendutako tratamendu-eragiketa bakoitzeko egingo dira. Artxibo kronologikoa hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanetarako eskatutako egiaztatze dokumentaleko informazioa oinarri hartuta egingo da. Artxibo kronologiko hori bost urtez gorde beharko da gutxienez eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

          10. Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

          11. Apartatu honetako c), d) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta e) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

            5. Lurzoruaren babesaren inguruko kondizioak.

            Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuan (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duena) ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko txostenaren arabera, eta hor jasotako gomendioei jarraikiz, Betearte SAk lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu, baita ingurumen-organoak beharrezkotzat jotzen dituen edo eskatzen dituen guztiak ere.

            Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16. artikuluko 2. apartatuari jarraikiz, lurzoruaren egoeraren txostenak aurkeztu beharko dira, gutxienez, 5 urtean behin, lege hori indarrean jartzen denetik aurrera.

            Era berean, aurreko paragrafoan aipatutako araudian (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua), lurzorua babesteko betebeharrak ezartzen dira, eta, hain zuzen ere, horiek betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

            Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta maiztasunak beteta.

            Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-agiriak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

            Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea lehengoratzen diharduen erakunde ezagun batek egina, eta aipatutako txostenak bilduko ditu hor (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-agiriak). Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen agiri bakar berri bat helaraziko da.

            Sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez:

            1. Aurreikusten bada aldaketaren bat egin behar dela instalazioa baimenduta dagoen lursailaren barruan, eta aldaketa horren ondorioz lurrak mugitu behar badira:

              1. Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluko 1.c) apartatuari jarraikiz, induskatu beharreko materialak (lurrak, obra-hondakinak, etab.) ezaugarritu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, ekintza kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, ezaugarritze horren emaitzen arabera, horiek kudeatzeko modu egokiena zehaztearren.

              2. Jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolatak barne), edo jarduketa burutu bitartean gainditze hori antzematen bada, nahitaezkoa izango da indusketa selektiborako plan bat aurkeztea, lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta lehengoratzeko egiaztatuta dagoen erakunde batek egina. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du hura gauzatu aurretik.

              3. Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

                Jarduketa sustatzen duen pertsona fisiko edo juridikoaren eta jarduera burutuko duen kontratudunaren identifikazioa.

                Jarduketak ukituko duen lekuaren kokapen-datuak, Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia barne hartuta.

                Jarduketaren xede den eremuaren mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean, lurzatia eta jarduketarako gunea zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

                Jarduketaren deskribapen xehatua.

                Induskatuko diren materialen bolumena, zolatak barne.

                Ingurumen-jarraipenerako lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan, erakunde egiaztatua izan beharko du.

                Jarduketa hasteko aurreikusitako datak.

              4. Aurreko kasuetako edozeinetan, obra egin ondoren, azken txostena bidali beharko du. Bertan, lurren ezaugarritzearen emaitzak adierazi beharko dira; horrez gain, induskatutako materialen berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere bidali beharko da. Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-jarraipenerako lanak eta txostena.

              5. Arau orokor gisa, kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidaliburuan jasotako irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

                https://www.ihobe.eus/argitalpenak/kutsatutako-lurzoruetan-indusketa-selektiboak-egiteko-gida

              6. Soberakinetarako aurreikusitako helmuga hondakindegian uztea denean, ezaugarritzea dekretu hauetan ezarritakoaren arabera egin beharko da: 646/2020 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Hondakinak hondakindegietan utziz ezabatzeko jarduera arautzen duena, eta 49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena. Oro har, laginketa egiteko, oinarrizko irizpide batzuk bete beharko dira; hain zuzen ere, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean eta gidaren 10.2.6 apartatuan («Induskatu behar diren lurzoruetan in situ egindako laginketa») adierazitako oinarrizko irizpideak, induskatu beharreko materialen ezaugarritze-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu beharrekoak.

              7. Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritako EBA-B (industria-erabilera) balioaren azpikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duen urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren arabera, eta zehazten baita erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa.

              8. Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako EBA-A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH direlakoetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

              9. Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren parekoa den harrizko substratu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

            2. Aurreikusten bada aldaketaren bat egin behar dela instalazioa baimenduta dagoen lursailetik kanpora (lurzoru berria okupatuz), eta okupatu nahi den lurzoru berrian lehenago gauzatu bada ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoruaren arloko adierazpen bat lortu beharko du egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

              Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluko 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek dagozkion neurriak har ditzan, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e apartatuaren arabera.

              6. Zaratari buruzko baldintzak.

              1. Beharrezko neurri guztiak ezarriko dira honako indize akustiko hauek gaindi ez daitezen:

                1. Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

                2. Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

              2. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentiberatasun akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

              3. Ebazpen hau eragin duen edukiera handitzearekin lotutako zamalanekin lotutako zarata-iturrietarako, Betearte SAk behar diren neurriak hartuko ditu instalazio horrek ez dezan kanpoko ingurumenera transmititu Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak, betiere Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretuaren giro-zarataren ebaluazioari eta kudeaketari dagokienez II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatuta.

                (Ikus .PDF)

                Kanpoaldeko muga-balioek lurzoruaren mailatik 2 metroko altuerari eta, fatxada leihodunen kanpoaldean, eraikuntzaren altuera guztiei egiten diete erreferentzia.

                Ezarritako zarata-immisioaren muga-balioak errespetatzen direla joko da baldin eta, aipatutako urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera, ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

                Urteko batez besteko balioek ez dituzte gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

                Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

                Lkeq, Ti indizearen batez besteko balioek ez dituzte 5 dB-etan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulan adierazitako balioak.

                7. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

                Hondakindegian sortutako gasak lau erregistro-putzuren bidez kontrolatzen dira; aldi berean, lixibiatuen drainatzea kontrolatzeko erabiltzen dira horiek. Bi putzu A fasean daude, eta beste bi, berriz, B fasean.

                A faseko erregistro-putzuak hondotik hormigoizko eraztun prefabrikatuen bidez eraiki dira, eta handitu egin behar izan direnean, 1 m-ko barne-diametroko polipropilenozko SN16 hodi korrugatuak jarri dira. B faseko putzuek hormigoizko hasierako eraztun bakar bat dute, eta horiek handitzeko, 1 m-ko barne-diametroko polipropilenozko SN16 hodi korrugatuak erabili dira.

                Bi faseetako ekialdean dauden bi erregistro-putzuak gehieneko kotara iritsi dira, isurketa-eremua eremu horretan agortu egin baita. Putzu horiek irekita daude lixibiatuak kontrolatu ahal izateko.

                Ahal den heinean, ez da sortuko ez partikula solidoen ez hautsaren emisiorik, nola ibilgailuak sartu eta ateratzean hala hondakinak deskargatu eta zabaltzeko lanetan.

                Hondakindegi-gasen metaketa eta isurketa kontrolatzeko egokiak diren neurriak hartu behar dira. Teknikoki bideragarria denean, neurri horiek ustiapen-fasean hartuko dira, itxi arte itxaron gabe.

                Azken tratamendua zuziaren bidez gauzatu behar bada, gasek 1000-1200.ºC-ko tenperaturara iritsiko dira zuzian, eta gutxienez 0,3 segundotan (egonaldia), beharrezko turbulentzia mantenduz.

                Edonola ere, eta segurtasunarekin lotutako arrazoiengatik, instalazioaren jabetzaren mugan metano gasaren kontzentrazioa ez da % 5 baino handiagoa izango, ezta % 1,25 baino handiagoa ere instalazioaren eremu itxietan, kontrol-sistemen edo gasa berreskuratzeko osagaien kasuan izan ezik.

                Putzuetako eta ur-bilketetako gasen konposizioari dagokionez, honako irizpide orokor hauek aplikatuko dira:

                Putzuetako metano-kontzentrazioa % 5etik gorakoa denean (bolumenari dagokionez), azterketa bat egin beharko da gasa nola atera edo berreskuratuko den zehazteko; azterketa horren ondoriozko neurriak sei hilabeteko epean abiaraziko dira gehienez ere.

                Putzuetako metano-kontzentrazioa % 5ekoa baino txikiagoa baldin bada, atmosferara isur daiteke hura, erauzketa bortxaturik egin beharrik izan gabe (erauzketa pasiboa).

                Metano-kontzentrazioa % 5etik behera mantentzen bada, atmosferara isuri ahalko da, eta ez da beharrezkoa izango isuritako gasak ateratzea.

                Hondakindegiko gasak bildu, tratatu eta aprobetxatzean, ahalik eta gehien murriztuko da ingurumenaren kaltea edo narriadura eta giza osasunerako arriskua, klima-aldaketa bereziki kontuan hartuta.

                Halaber, ingurumen-organoak ezarritako airearen kalitateari eta desgasifikazio-sistemei buruzko jarraibide teknikoetan finkatutakoa bete beharko da.

  8. Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegia zigilatzeko obrak exekutatzeko kondizio eta betebeharrak.

    1. Obra-faseko baldintza orokorrak.

    1.1. Jarduketa-esparrua mugatzea.

  1. Obrak eta lurzoruaren okupazioa ekartzen duten eragiketa osagarriak proiektuaren mugen barruan garatuko dira. Ahalik eta gehien murriztuko da obrako makinak eta ibilgailuak aipatutako mugetatik kanpo zirkulatzea.

  2. Aipatutako esparrutik kanpo ustekabean gertatutako erasanen kasuan, zuzenketa- eta lehengoratze-neurri egokiak aplikatuko dira.

  3. Obrarako sarbideak, makina-parkea, obrako materialak aldi baterako biltegiratzeko gunea, hondeaketa-lurren eta hondakinen aldi baterako metaketak ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko moduan proiektatuko dira. Obrak hasi aurretik, aurreko alderdiak xehetasunez adierazten dituen mugaketa egingo da kartografian.

    1.2. Natura-ondarea babesteko neurriak.

  1. Bertako baso-espezie ezberdinen araubide bereziari buruzko urriaren 14ko 11/97 Foru Aginduan xedatutakoa bete behar dela alde batera utzi gabe, hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegia eta horren azpiegitura osagarriak egiteko obra-planetan nahiz sarbide eta pista osagarrien irekieran saihetsi egin beharko dira bertako landareak kentzeko lanak zuzeneko okupazioa aurreikusita ez duten eremuetan. Horretarako, behar bezala mugatu eta balizatu beharko dira mantendu eta gorde beharreko landaredi-eremuak, eta bereziki hondakindegiaren oineko ibarraren azpiko ur-bazterreko landarediaren eremua.

  2. Hala badagokio, lixibiatu araztuak kolektorera hustutzeko hoditeriaren eraginpeko ubideen gurutzaketak honela egin behar dira: instalazio horiek babesteko egiturek eraginpeko ibilguaren zatiaren funtzionaltasunaren berreskurapenari ez eragiteko moduan eta dagoen landaredia ahalik eta gehien errespetatuz.

  3. Hoditeriak instalatutakoan eta zangak itxitakoan, ibaiaren ibilgua lehengoratuko da ibilgutik bertatik eratorritako materialarekin, jatorrizko morfologia errespetatuz. Halaber, aldatutako azaleretako landaredia berrituko da, erasandako bazterren jatorrizko morfologia ahalik eta gehien errespetatuz.

  4. Ezingo da okupatu, ez aldi baterako, ez modu iraunkorrean, proiektuak ukitzen dituen ubideek gurutzatzen duten bide-zortasunaren aldea. Alde honek ahalik eta baldintza naturalenetan gelditu behar du, bere eginkizuna oztopatzen duen betelan, itxitura edo bestelako okupaziorik gabe.

    1.3. Lurzorua eta urak babesteko neurriak.

  1. Obrako makinak gordetzeko azalera eta haiek mantentzeko tokia drainatze-sare naturaletik bereiziko dira. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema izango ditu, olioek eta erregaiek lurzorua eta ura kutsa ez dezaten. Erregaien zamalanak, olio-aldaketak eta tailerreko jarduerak ezin izango dira horretarako adierazitako guneetatik kanpo egin.

  2. Eraikuntza-lanak egin bitartean, ahalik eta material xehe gutxien bota behar da drainatze naturaleko sarera. Horretarako, urak bideratzeko gailuak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatu eta egingo dira, obren ondorioz kutsatutako urak bertan biltzeko.

    1.4. Hauts-emisioak murrizteko neurriak.

  1. Obrak dirauen artean, bideak eta ibilgailuak igarotzeko beste lekuak garbitzeko kontrol zorrotza egingo da, nola obrek ukitutako ingurunean, hala obra horietarako sarbideetan. Sistema bat eduki beharko da aldi baterako hutsik dauden pistak eta inguruak ureztatzeko.

  2. Ibilgailuak garbitzeko elementuak jarriko dira obra-guneen irteeran.

  3. Hezetasun-baldintza egokietan garraiatuko da indusketa-materiala, hain zuzen, zama estaltzeko modua duten ibilgailuetan, lohi eta partikularik ez barreiatzeko.

    1.5. Zarataren eta bibrazioen ondorioak gutxitzeko neurriak.

  1. Egokitzapen-obrek iraun bitartean, beharrezkotzat jotzen diren obrako jardunbide egokiak aplikatu beharko dira, obrako makinen mantentze orokorrari eta zarata jatorrian murrizteari dagokienez.

  2. Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta soinu-igorpenei dagokienez garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuak 22. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen soinu-igorpenei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara; eta bereziki egokitu beharko dira, hala badagokie, Kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-igorpenak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuak eta arau osagarriek ezarritakora.

    1.6. Hondakinak kudeatzeko neurriak.

  1. 7/2022 Legeak (Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legea, Ekonomia zirkularra bultzatzekoa) araututako moduan eta aplikatzekoak diren berariazko araudiek agindutako moduan kudeatuko dira obretan sortutako hondakinak, hondeaketakoak, lanlekuak prestatzeko eragiketen ondoriozkoak, bilgarriak, eta errefuseko nahiz garbiketa-kanpainetako materialak.

    Hondakinak kudeatzeko hierarkia-printzipioei jarraituz, hondakinak sortzea prebenitu behar da, edo, hala badagokio, apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraituz kudeatu behar dira, hau da: prebenitzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balorizatzeko beste modu batzuk, balorizazio energetikoa barne. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira ezabatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen denean.

  2. Eraikitze- eta eraispen-jardueren ondorioz sortutako hondakinak eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoa betez kudeatuko dira.

    Aipatutako 112/2012 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, proiektuaren sustatzaileak hondakinen eta eraikuntza- eta eraispen-materialen kudeaketa-azterlan bat gehitu beharko du oinarrizko proiektuetan eta obra gauzatzeko proiektuetan; azterlan horrek, I. eranskinean ezarritako gutxieneko edukia izan beharko du.

    Halaber, eta ezertan galarazi gabe otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan aurreikusitako betebeharrak, plan bat prestatuko du kontratistak, obrako eraikuntza- eta eraispen-lanetan sortzen diren hondakinekiko eta materialekiko betebeharrak nola beteko dituen azaltzeko. Plan hori obraren kontratu-agiriei erantsiko zaie.

  3. Lursailen egokitzapenerako edo betelanetarako baliatu beharreko hondakinak, berriz, Hondakinak hondakindegietan utziz ezabatzeko jarduera arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuan eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira.

    Jardueraren soberakinak betelanetarako erabiltzen badira, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutako kondizioak bete beharko dituzte betegarri horiek.

    Soilik EBA-A ebaluazioko balio adierazgarrietatik beherako eduki kutsatzaileak dituzten materialak utzi ahal izango dira lursailak betetzeko edo egokitzeko, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen III. eranskinean jasotakoari jarraikiz.

  4. Industrian Erabilitako Olioaren Kudeaketa Arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko dira sortutako olio erabiliak.

    Erabilitako olioak aldi baterako biltegiratzea, hau da, baimendutako kudeatzaileak biltzen dituen arte, ontzi edo segurtasun-sistema batean gordetako biltegietan egingo da, horrela biltegi nagusiak haustura edo galeraren bat izanez gero olioa sakabanatzea saihesteko.

  5. Hondakinen kudeaketari buruzko araudia betetzeko xedez, lan desberdinetan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak izan beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistemok, eta haien ardura izango da, halaber, beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, erregai eta produktuak biltegiratzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez dira inolaz ere efluente kontrolatu gabeak sortuko.

  6. Aurrekoaren arabera, berariazko gune bat atonduko da, eta bertan jarriko dira hondakin arriskutsuak (olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak eta abar) aldi baterako bilduko dituzten instalazio estaliak. Horiez gainera, eta bereiz, hondakin geldoak biltzeko berariazko edukiontziak jarri behar dira. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, jariatze edo lurruntze bidez edukirik ez galtzeko. Orobat, obrak egiten ari diren bitartean sortzen diren hondakinak biltzeko elementu estankoak (bidoiak eta abar) instalatu behar dira; hondakinok moten arabera bereizi behar dira. Gero hondakinok aurrean aipatutako gune garbira eramango dira.

  7. Obretan sortutako hondakinen ingurumen-jarraipenari buruzko txosten osoa egin beharko da, eta indarreko legerian jasotako identifikazio-dokumentuak eta tratamendu-kontratuak sartu beharko dira txosten horretan.

    1.7. Paisaian integratzea.

  1. Lur-mugimenduek iraun bitartean, landare-lurra kendu, metatu eta bereizita zabalduko da, ukitutako eremuen lehengoratzea eta landareztatzea errazte aldera.

  2. Hondakindegi-proiektuak ukitutako azalerak lehengoratzeko lanak, oro har, dokumentuan proposatutakoa betez egingo dira: «Bizkaian, Mallabiko udalerrian, Iruatxietan, arriskutsuak ez diren hondakinentzako zabortegia jartzeko proiektua. 5. eranskina: paisaia-egokitzapeneko proiektua», 2006ko otsailekoa, A5 fasea handitzeko beharrezko eguneratzearekin.

  3. Ukitutako gune guztiak, hondakindegia ezarri den lur zatian eta bere instalazio osagarri eta sarbideetan kokatutakoak, eta zerbitzu-sareen eta lixibiatuen hustuketa gauzatzeko beharrezkoak direnak berrituko dira; baita aurkeztutako berritze-planean agertzen ez diren, baina plana bukatu ondoren aldatutakoak ere.

  4. Ereite eta landaketen mantentze-lanak egin beharko dira, hau da, azaletik aitzurtu, ongarritu, ureztatu eta hutsarteak bete.

    1.8. Obraren garbiketa eta akabera.

    Obra bukatu ondoren, garbiketa-kanpaina zorrotz bat egingo da, eta proiektuak erasandako eremua obrako batere hondakinik gabe utzi beharko da.

    1.9. Obrek dirauten bitarteko jardunbide egokien kontrola.

    Obren jardunbide egokien kontrola egingo da, eta bereziki kontuan hartuko dira honako alderdi hauek: hondakinen kudeaketa, indusketa-soberakinena ere aintzat hartuz, hautsa eta zarata sortzea eta txosten honetan adierazitako bestelako alderdiak.

    1.10. Obra-amaierako txostena.

    Sustatzaileak obra-amaierako txostena bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari; obrak egin bitartean jazotako gorabeheren berri emango du bertan, eta ebazpen honetan nahiz ingurumen-inpaktuaren azterketan jasotako babes- eta zuzenketa-neurriak zenbateraino betetzen diren azalduko du; halaber, ingurumen-organoak hondeaketa-materialak behar bezala kudeatzeko ezarritako neurrien berri ere emango du.

    Horrekin batera, eta hala badagokio, proiektua gauzatu bitartean sartutako aldaketak xehetasunez dokumentatu beharko dira, eta ingurumen-inpaktuaren ikuspegitik duten justifikazioa azaldu. Halaber, eraikuntza-fasean ingurumena zaintzeko egindako programaren emaitzak eta hondeaketa-materialen erabilera zehatza dokumentatuko dira, material horien kuantifikazio eta ezaugarriei buruzko datuak barne hartuta. Eraikitze-kalitatearen berme-kontrolaren emaitzak jasotzen dituen txostena ere barne hartu beharko da, bereziki, geosintetikoen instalazioarena edo in situ trinkotutako material mineralekin egindako hesi geologiko artifizialen instalazioarena.

    2. Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegia zigilatzeko obrak hasi aurreko kondizioak.

    Eraikitzailearekin eta sustatzailearekin loturarik ez duen obra-zuzendaritza bat izendatu behar du Betearte SAk. Hondakindegiak eraiki eta zigilatzeko lanetan espezializatutako zuzendaritza izan behar du.

    Horrez gainera, enpresa bat izendatu behar du, loturarik ez duena sustatzailearekin eta eraikitzailearekin, hondakindegia zigilatzeko geosintetikoen instalazioari dagokion kalitate-bermea kontrola dezan. Enpresa hori izango da ebazpen honen laugarren apartatuan H.3 azpiapartatuan ezarritako kondizioak betetzen ote diren egiaztatzeko arduraduna.

    Obrak hasi aurretik, Betearte SAk ingurumen-organoari jakinarazi behar dio zer enpresa izendatu den zuzendaritza teknikoa gauzatzeko eta zer enpresak egingo duen zigilatze-lanetarako geosintetikoen instalazioaren kalitatea bermatzeko kontrola.

    Hondakindegiko biltegi bakoitzaren zigilatze-lanak hasi baino behar beste denbora lehenago, proiektua aurkeztu beharko zaio ingurumen-organo honi. Bertan, exekuzio-baldintzak, zigilatzearen sekuentzia eta obrak egiteko epeak txertatuko dira besteak beste. Aipatutako proiektuak, gainera, hondakindegiaren egonkortasun globalari buruzko azterlan eguneratu bat jaso beharko du, zigilatzea osatzen duten geruzak barne hartuta, bermatze aldera irristatzearen aurreko segurtasun-faktorea 1,5 izango dela beti egoera normalean eta 1,3, berriz, istripu-egoeran.

    Gainera, zigilatze-obrak egiteko irizpideei buruzko argibide teknikoetan, ingurumen-organoak zehaztutakoetan, ezarritakoa bete beharko da. Argibide horiek argitara emango dira.

    3. Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegia zigilatzeko obrak exekutatzeko kondizio eta betebeharrak.

  1. Hondakindegia zigilatzearen segida hau izango da:

    Hautatutako 0,5 m hondakin, gehienez 40-50 mm-ko granulometriarekin.

    500 g/m2-ko geotestila.

    HDPEzko xafla testurizatua/testurizatua, 2 mm-koa.

    6 mm-ko geodrena, 120 g/m2-tik beherako eta 200 g/m2-tik gorako geotestila duena.

    1 m-ko lodierako estaldura, honako hauez osatua: 0,80 m-ko hondeaketa-lurra eta 0,20 m-ko landare-lurra.

  2. Malda egokiak izan daitezen, hondakindegiaren azaleraren birmoldaketa amaitu ondoren, hondakindegiaren azaleraren plano takimetriko bat altxatuko da, okupatuko duen azalera eta zigilatu beharreko azalera definituko duena (UTM ETRS 89 koordenatuetan). Gutxienez metro bateko zabalerako banda gehigarria okupatuko du, birmoldaketaren ostean hondakindegiak okupatutako azalerarekiko. Plano takimetriko horren gainean, zigilatzeko lanetan zehar ager daitezkeen lixibiatuen iturburuak kokatuko dira, horietako bakoitzean hauek zehaztuz: emaria, pH, tenperatura, eroankortasun elektrikoa eta neurketaren eguna.

  3. Zigilatze-lanetan zehar sortzen den eta aldaketa nabarmenak eragiten dituen zigilatze-proiektuaren aldaketa oro Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinarazi behar zaio, gauzatu aurretik onar dezan.

  4. Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegia zigilatu ondoren, zigilatze-lanen zuzendariak lanak ebazpen honetan ezarritako baldintza eta betebeharren eta ebazpenaren oinarri den agiri teknikoen arabera bete dela egiaztatu beharko du. Egiaztapena egiteko, obra-zuzendariak sinatutako hondakindegia zigilatzeko obra-amaierako ziurtagiria bidali beharko du, honako agiri hauekin batera:

    Dagokion eraikitzeko proiektua (as built), dagokion elkargo ofizial profesionalak oniritzia emanda duela; plano-jokoa, eta obra-fasean egindako aldaketek ebazpen honetan eta ebazpenaren oinarri diren agirietan ezarritako baldintza eta eskakizunei dagokienez segurtasun-murrizketarik ekartzen ez dutela adierazten duen justifikazioa. Halaber, obra bukatutakoan ikusi ezin diren elementuen eta horien ezaugarrien argazki-erreportajea egin beharko du, xehetasunen ikuspegiak eta planoan duten kokalekua azalduz, ikuspegi panoramiko orokor gisa.

    Plano topografiko bat, zigilatze-sekuentziaren landare-lurraren geruzaren gainazalarena, UTM ETRS 89 koordenatuetan eta kota absolutuetan emana.

    Eraikuntza-kalitatea kontrolatzeko eta bermatzeko programaren emaitzak. Programa horrek barne hartuko ditu eginiko lanak deskribatzen dituen memoria eta emaitzak eta ondorioak laburbiltzen dituzten taulak; horrez gainera, zenbait eranskin bilduko ditu, landa-laneko eta laborategiko emaitza analitiko guztiak jasoko dituztenak (azken horiei buruz txosten osoak jasoko dira), bai eta laginketa-puntuek kokapena plano takimetrikoan duten kokapena ere.

  5. Aurreko atalean adierazitako obra-amaierako ziurtagiria eta horri erantsitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari aurkeztu beharko zaizkio, hark onar ditzan. Aurkeztutako agiriak egokiak direla ikusi eta egiaztapen-bisita egin ondoren, ingurumen-organoak isurketaren jarduera etetea, zigilatzearen bukaera eta itxi ondorengo aldia abiatzea onartuko du.

    1. Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegia itxi ondorengo kondizioak.

      1. Betearte SA enpresa hondakindegia ustiatzen duen erakundea den heinean, hondakindegia itxi ondorengo mantentze-lanen, zaintzaren eta kontrolaren arduraduna izango da, eta funtzio horietaz arduratuko den pertsonaren izena jakinarazi behar dio ingurumen-organoari.

      2. Hondakindegiaren titularrak jakinarazi beharko du honako hauen inguruan izandako edozein aldaketa: posta-helbidea, telefonoa, faxa, posta elektronikoa edo edozein komunikabide eta kontaktu, eta hondakindegia itxi osteko kontrolaz arduratuko den pertsona.

      3. Itxi ondorengo kontrola eta zaintza-aldia 30 urtekoa izango da, hondakindegiaren jarduera eten eta zigilatzea bukatu dela onartzen den egunetik hasita. Ingurumen-organoak hala irizten badio, data hori aldatu ahal izango da, itxi ondorengo kontroletan barrena lortutako emaitzen arabera. Itxi ondorengo aldia amaitzea eta horri dagokionez ezarritako betebeharrak amaitzea ingurumen organoak itxi ondorengo aldia amaitzeari buruz emaniko ebazpenaren bidez erabakiko da, sustatzaileak hala eskatuta, eta aldez aurretik atal honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatuta.

      4. Betearte SAk itxi ondorengo zainketak gauzatzen direla behatzeaz arduratuko den enpresa izendatuko du. Enpresa hori ez baldin bada hondakindegiaren titularra, enpresa hori gutxienez urtebeterako izendatuko du titularrak. Izendapen horren berri eman beharko zaio ingurumen-organoari, izendapena egin eta 15 eguneko epean, eta hondakindegiaren titularraren ordezkariaren onarpen-sinadura, itxi osteko zainketaz arduratuko den enpresako ordezkariaren onarpen-sinadura eta titularrak emandako agirien zerrenda xehatua barne izango ditu. Zerrendak aipatutako hondakindegiari dagozkion administrazio-eskakizun guztiak eta zigilatzean eta ordura arteko itxi osteko zainketan zehar sortutako agiri tekniko guztiak jaso beharko ditu.

      5. Betearte SAk itxi ondorengo fasean zehar kontrol-prozeduretan agerian jarritako ingurumenerako ondorio negatibo esanguratsu oro jakinaraziko die ingurumen-organoari eta Mallabiko Udalari, eta hartu beharreko neurri zuzentzaileen izaerari eta egutegiari buruz agintaritza eskudunak hartutako erabakia ere bete beharko du. Gainera, ondorio negatiboek uretan eragina dutenean, Uraren Euskal Agentziari jakinarazi beharko zaio.

      6. Obrak eta/edo jarduerak egin nahi baldin badira hondakindegian hura itxi ondoren, ingurumen-organoaren baimena izan beharko da haiek egin aurretik. Nolanahi ere, ingurumen-organoaren aurrean ziurtatu behar da jarduera horiek ez diotela eragiten zigilatzearen osotasunari, perimetro-kanalen jardunari, itxi ondorengo kontrol-sistemaren egonkortasunari edo elementuei, eta ez dakartela garatu nahi den erabilera edo jarduerarako eta pertsonentzako arrisku onartezinik.

        Horretarako, zigilatzean sortutako zuhaitz- edo zuhaixka-landaredia ezabatu egingo da.

        Ereiteen mantentze-lanak egin beharko dira, hala nola ebakitzeak, ongarritzeak eta ureztatzeak.

        Zigilatzearen gainean landare-espezie inbaditzaileak jartzea zaindu beharko da; hala badagokio, horiek ugaltzea kontrolatu eta errotik kentzeko neurriak hartu beharko dira.

        Zigilatzearen azaleran izandako jaulkitzeak, irristatzeak eta/edo higadurak konponduko dira.

        Inolaz ere ez da baimenduko hondakindegia itxi ondorengo fasean zehar hondakindegiaren zigilatzeari bizitegi-erabilera ematea. Halaber, ez da baimenduko inolako jarduketarik zigilatze-segidako ur garbien drainatze-geruzaren gainazaletik 50 cm baino gutxiagora hurbil dadin.

      7. Zigilatze-sekuentziaren amaierako geruza (lurrak estaltzeko geruza eta landare-lurra) babes-geruza da; beraz, zanga, zimenduak, eta antzerakoak egiten diren obretan ezingo da geruza hori zeharkatu, ezta aldi baterako ere; hortaz, ekipamenduak diseinatu eta gauzatzean zigilatzearen amaierako kotak kontuan izan beharko dira, zeharkatu ezin den beheko muga gisa. Hondeatzeko palak erabiltzea edo makina astunekin bestelako eragiketak egitea eskatzen duten jarduerak egitea saihestu behar da, babes-geruza hautsi edo mehetzeko arriskua baitakarte, deformazioak transmititu eta zigilatze-geruza arriskuan jartzeaz gain.

      8. Kondizio optimoetan edukiko dira hondakindegiko eremu guztiak, dela hondakindegia ezartzeko partzelakoak, instalazio osagarrietakoak eta sartzeko bideetakoak, dela zerbitzu-sareak gauzatzeko eta lixibiatuak husteko beharrezkoak direnak. Besteak beste, azaleko urak biltzeko kanalizazioak, lixibiatuen drainatzeak eta eroapenak eta itxi ondorengo zaintza-planean zehaztutako kontrol-puntuak, bai eta instalatutako elementu osagarriak ere, tartean, lixibiatuen emari-neurgailua edo dagozkion kontrol-kutxatilak. Aipatutako elementuren bat narriatu dela antzemanez gero, ahalik eta azkarren konpondu beharko da. Halaber, gasak erauzteko sistemaren efizientzia egiaztatuko da aldizka.

      9. Aldizka drainatze-elementuen begizko ikuskapenak egingo dira, bai eta 24 orduko epean prezipitazio handiak gertatu ondoren ere, higadura-seinaleak, jalkitzeak, pitzadurak, sedimentazioa eta drainatzea blokeatzeko arriskua dakarten elementuak identifikatzeko.

      10. Lan-arriskuen prebentziorako kondizioak.

        Langile guztien laneko segurtasuna eta osasuna bermatzeko, hondakindegia eraiki, ustiatu, zigilatu eta itxi ondorengo aldian, beharrezko neurriak hartu beharko dira istripuak saihesteko eta horien ondorioak mugatzeko; bereziki, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean eta lege hori garatzen duten eta aplikatzekoak diren erregelamenduzko xedapenetan jasotako xedapenak bete eta betearazi beharko dira.

      11. Ingurumena zaintzeko programa.

        UNE-EN ISO 17020 arauaren arabera egiaztatutako entitateek diseinatuko dituzte ustiapen- eta mantentze-faseetan zaintza- eta kontrol-lanetarako laginketa eta lagin-hartzea. Erakunde egiaztatuak erakunde ustiatzailearen independentea izan behar du, eta ezinbestekoa izango da lehendik ez parte hartu izana hondakindegiaren diseinuan, fabrikazioan, horniduran, instalazioan, zuzendaritza fakultatiboan, laguntza teknikoan edo mantentze-lanetan.

        Halaber, zaintzarako eta kontrolerako zehaztapen analitikoak UNE-EN ISO 17025 arauaren arabera egiaztatutako laborategiek egingo dituzte.

        Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan eta apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

        1. Kontrola obra-fasean.

        Obrak gauzatzen ari diren bitartean, uraren kalitatearen kontrolak egingo dira xeheen atxikipen gailuen irteeran. Hilean behin parametro hauek aztertuko dira: pHa, uhertasuna, solido esekiak, olioak eta koipeak.

        Halaber, azaleko uraren kalitatean eraginik izan den zehazteko, lanek iraun bitartean, segimendua egingo da, emaria higitzen den uneetan, de visu egingo diren ikuskapenetan, hondakindegi-gunetik behera dauden ibarbideetan. Honako hauek antzemateko egingo dira ikuskapenak:

        Ageriko uhertasuna ote dagoen uretan.

        Olioak eta koipeak ote dauden.

        Elementu mardulik ageri ote den ur gainean edo hondoan jalkita.

        2. Kontrola ustiapen-fasean.

        2.1. Uren eta efluente likidoen kalitate-kontrola.

        Lixibiatuen, azaleko uren, kanal perimetralen eta lurpeko uren kontrola taula honetan jasotzen den moduan egin beharko da:

        (Ikus .PDF)

        Lurpeko urei dagokienez, ingurumen-ondorio negatiboak eta esanguratsuak gertatu direla pentsatuko da lurpeko uraren laginaren analisiak uraren kalitatean aldaketa esanguratsua jazo dela frogatzen duenean. Betearte SAk proposamen justifikatu bat egin beharko du esku-hartze maila zehazteko, tokiko formazio hidrologiko espezifikoak eta lurpeko uren kalitatea kontuan hartuta.

        Behaketak kontrol-grafikoen bidez ebaluatu beharko dira, ibaian behera kokatutako piezometro bakoitzerako ezarritako kontrol-arau eta -mailekin. Lurpeko uren kalitatearen aldaketa lokalen arabera zehaztu beharko dira kontrol-mailak.

        Esku-hartze maila jakin batera iristean, beharrezkoa da laginak berriro hartu eta egiaztapen bat egitea. Maila jakin hori berretsi ondoren, ezarritako larrialdi-planari jarraitu beharko zaio, eta ingurumen-organoari horren berri eman lehenbailehen.

        Horrez gain, Betearte SAk betearazi egin beharko ditu espedientea izapidetu bitartean enpresak aurkeztutako dokumentazioan agertzen den zaintza-planean aurreikusitako gainerako analisi-kontrolak. Etorkizunean beharrezkotzat joz gero, zaintza-planean isuriak komunitate biologikoan izango duen eraginaren zenbatespena sartzeko betebeharra ezarri ahalko da, IBMWP eta IASPT indize biotikoak zehaztuta betiere, komunitate bentonikoen osaeraren, ugaritasunaren eta aniztasunaren arabera.

        Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan, Betearte SAk txosten bat igorri beharko du, egindako lixibiatuen lekualdatze bakoitzaren honako alderdi hauek zehaztuz, gutxienez:

        Lixibiatuak noiz atera diren hondakindegitik.

        Garraiatutako lixibiatuen bolumena.

        Lixibiatuen helmuga.

        Lixibiatuak garraiatu dituen enpresa.

        Garraioa egin duen ibilgailuaren matrikula.

        Kontrol bakoitza «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 255. artikulua), eta baimendutako parametro guztiei egingo zaie. Baimenean jarritako kondizio guztiak betetzen direla ulertuko da parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen direnean.

        Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak beti.

        Autokontrolen parametroak aztertzeko, «Standard Methods for the Examination of Water and Wastewater» (APHA, AWWA, WPCF, azken edizioa) edo «ASTM Water and Environmental Technology 11. Atala» (azken edizioa) delakoetako eredu normalizaturen bat erabiliko da. Eredurik egokiena aukeratuko da, parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera. Egun erabiltzen diren azterketa-metodoen bestelakoak ere ezarri ahalko dira, kutsatzaileen kontzentrazioa hobeto zehazteko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

        Ingurumena zaintzeko planaren barnean Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari helarazi beharreko informazioa gorabehera, erakunde titularrak Uraren Euskal Agentziari igorriko dizkio isuriaren emariari eta konposizioari buruzko aldizkako kontrolen emaitzak, laginak hartzen direnetik aurrera hilabeteko epean. «Datuak kudeatzeko tresna» aurrerantzean, DKT Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bidez kargatuko zaizkio web-aplikazioari. Kargatzeko jarraibideak honako helbide honetan daude eskuragarri:

        https://www.uragentzia.euskadi.eus/analisien-eta-emarien-berri-ematea-dkt-tresnan/webura00-contents/eu/

        Analitiken emaitzak edo emarien txostena jasotzen dituen fitxategiaren baliozkotzea, egoitza elektronikora behin betiko igo aurretik, DKT bidez egin beharko da. Fitxategiak Egoitza Elektronikoaren bidez kargatu ondoren, informazio horren ondorengo kudeaketa ere DKTren bidez egingo da. Tresna hori URAren webguneko atari pribatuaren bidez eskuratu daiteke, «Isurketen analitika eta emarien datu-karga» moduluan klik eginez; bestela, zuzenean sartzeko aukera ere badago helbide honen bidez:

        https://apps.euskadi.eus/aa08aVistaWar/inicioMigas/maintInicioMigas?R01HNoPortal=true

        Osagarri gisa, isurketen kanpo-kontrolen txosten analitikoak eta autokontrol-parametroen analisia telematikoki aurkeztuko dira, egoitza elektronikoaren bidez, laginak hartzen direnetik aurrera hilabeteko epean, SV-G-2013-0119 espedientean.

        Kontrol jarraituak abian jartzen direnean, informazio hori transmititzeak ez du salbuesten eskatutako kontrol eta analisi puntualak bidaltzetik. Alabaina, jasotako informazio jarraituaren fidagarritasunaren araberakoak izango dira ezarritako aldizkako kontrolak bidaltzeko maiztasunak.

        Jarraitutasunez neurtzeko ekipoek erregistratutako datuen fidagarritasuna bermatzeko, titularrak hau egiaztatu beharko du, urtero entregatu beharreko txosten baten bidez: neurtzeko ekipo horien fabrikatzaileek adierazitako kalibraziorako/doikuntzarako, neurriaren kalitatea ziurtatzeko eta mantentze-lanetako planak egin dituela.

        Titularraren instalazioetatik Uraren Euskal Agentziara kontrol jarraituaren bidez erregistratutako datuak emateari dagokionez, informazio hori transmititzeko behar diren ekipoak instalazioetan dauden gailuen araberakoak izango dira:

        Titularrak On Premisse motako telekontrol- eta datu-bilketa zentralizatuko sistema bat duenean (lokalean, SCADA batean edo antzeko batean), sistema bera konfiguratu beharko da, datuak jarraian transmititu ditzan Uraren Euskal Agentziaren gordailuraino, betiere MQTT SparkPlug eta/edo API Rest komunikazio-protokoloen bidez. Telekontrol-sistema konfiguratzerik ez badago, komunikazio-pasabide bat instalatu beharko da, telekontroleko sistema zentralizatuari informazioa eskatzeko eta datu horiek Uraren Euskal Agentziaren gordailura bidaltzeko gaitasuna izan beharko duena, aipatutako komunikazio-protokoloen arabera. Kontrol jarraituaren egoeran eskatzen den baina telekontrol-sisteman zentralizatuta ez dagoen parametro edo emariren bat badago, aldez aurretik instalazioko PLCra konektatu beharko da.

        Telekontrol-sistemarik ez duten instalazioetan, neurketa-ekipoek erregistratutako datuak landan jasotzeko gai diren ekipoak instalatu beharko dira; halaber, Uraren Euskal Agentziaren gordailura bidali beharko dira zuzenean, betiere MQTT SparkPlug eta/edo API Rest komunikazio-protokoloei jarraikiz.

        Datu jarraien seinalea ematen Uraren Euskal Agentziak datuak jarraian jasotzeko tresna gaitu eta titularrari jarraibide tekniko egokiak ematen dizkion unetik aurrera hasi behar da. Ordura arte, datuak DKTren bidez kargatu ahalko dira, eguneko gutxieneko maiztasunarekin.

        Urtean behin, aldi bakoitzeko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da, efluentearen ezaugarriek baimenduekiko izan ditzaketen desbiderapenei, horien kausei eta horiek zuzentzeko hartutako neurriei buruzkoa.

        Administrazioak, egoki deritzonean, arazteko instalazioak ikuskatu eta efluentearen emariak eta analisiak aztertuko ditu, isurketen emariek eta parametroek muga baimenduak gainditzen ez dituztela egiaztatzeko. Halaber, arazteko instalazioen ustiapenaren arduradun bat, titulazio egokia duena, izendatzea eskatu ahalko dio titularrari.

        2.2. Airearen kalitatea eta zaratak kontrolatzea.

      1. Atmosferara eginiko emisioak kontrolatzea.

        Hondakindegiko gasa neurtu egingo da, erregistro-putzuen barnealdean, lixibiatuen irteeran, azaleko uren irteeran (puntu adierazgarria), hondakindegiaren gainazalean eta ustiapen-gunean.

        Neurtu beharreko parametroak, gutxienez, honako hauek izango dira: CO, CO2, O2, H2S, H2 eta CH4 presio atmosferikoa eta airearen tenperatura, barnealdean neurtuko dira eta ustiapenean zehar hileroko maiztasunarekin eta itxi ondorengo ustiapen-fasean sei hilero.

        Urtero, kanpo-erakunde batek neurketa bat egingo du.

        Kontrol horien emaitzak dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera igorriko dira.

      2. Immisio atmosferikoak kontrolatzea.

        Oinarrizko proiektuan jasotako proposamenarekin bat etorriz, gutxienez immisioko laginketa datuak biltzeko kanpaina bat egingo da urtean, langileen edo lan esparruko lan-eremuetan zein ustiaketa ingurunean.

        Laginketa-kanpaina horiek ahalik eta egoera okerrena duen aldean egingo dira. Lan-ingurunearen gaineko eragina baloratuko da, eragiketa eta lan guztietan, sarbideetan, isurketa-eremuan, etab. laginketa eginez.

        Hondakindegiaren goiko aldeko puntu batean (1. puntua) eta Mallabiko Udaleko balkoiko beste puntu batean (2. puntua) immisio-mailak neurtuko dira urtero, hondakindegiaren ustiapen-fasean zehar:

        (Ikus .PDF)

      3. Zarata kontrolatzea.

        1. Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urtetik behin: Ld, Le, Ln,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo.

        2. Neurketa bidezko ebaluazio guztiak Administrazioaren II. mailako ingurumen-lankidetzako erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

        3. Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan eta abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretuaren (Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena) II. eranskinean ezarritakora egokituko dira.

          2.3. Isuri-ontziaren topografiaren kontrola (ustiapena, itxiera eta itxi ondorengoa).

          Isuri-ontziaren topografiaren kontrola oinarrizko proiektuan jasotako proposamenaren arabera burutuko da gutxienez urtean behin. Kontrol topografiko horren emaitzek honako hauek jasoko dituzte: neurtzeko bitarteko, material eta lekuak, gertatutako gorabeherak, aldi bateko bilakaeraren grafikoak, erregistratutako datuak euskarri elektronikoan (kalkulu-orria), eta horien interpretazioa.

          Urtero hondakindegiaren betetze-lanen plano topografiko eguneratu bat egin beharko da, hondakindegiaren mugak, hondakindegiaren eremu zigilatua, eta azken urtean hondakinak utzi diren hondakindegiaren eremua zehaztuta dituena, eta eremu bakoitzean azalerak eta hondakindegiaren gainazalean aldaketak egin diren datak adierazita.

          2.4. Datu meteorologikoak biltzea.

          Hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegiaren ustiapenean zehar eta hura itxi ondoren parametro meteorologikoak kontrolatzeko oinarrizko proiektuan jasotako proposamenari jarraikiz, Betearte SAk erregistro automatikoko plubiometro bat izango du biltegiko instalazioen esparruaren barruan, bai eta Euskal Meteorologia Agentziaren Aixolako eta Mallabiko estazio meteorologiko automatikoen datuak ere.

          Erregistro automatikoko euri-neurgailuan prezipitazioa kontrolatuko da, eta estazio meteorologiko automatikoan tenperatura, haizearen indarra eta norabidea, hezetasuna, presioa eta eguzki-erradiazioa.

          Datu meteorologiko guztiak 10 minutuz behin pilatutako neurri-erregistroan hartuko dira, eta sintesi zerrenda bat islatuko da, eguneko batezbestekoarekin.

          Lurruntzea lisimetrotan lortuko da, edo tokiko datu meteorologikoen bidez kalkulatuko da.

          2.5. Hondakindegiaren balantze hidrikoa.

          Urtero, kanpoko erakunde batek hondakindegiaren balantze hidrikoa egin beharko du, eta horretarako, erregistratutako lixibiatu isurien datuak, Aixolako eta Mallabiko estazio meteorologikoetan erregistratutako datu meteorologikoak eta hondakindegiaren azaleran izandako aldaketen plano topografikoak (zigilatutako eremuak, isurketa eremuak, etab.) erabiliko dira.

          Itxi ondorengo aldiko lehen balantzeak hondakindegiaren portaera hidrodinamikoaren analisia barne izango du, erregistratutako emariaren eta eroankortasun elektrikoaren datuetatik eta itxi aurreko eta ondorengo balantze hidrikoaren alderaketatik abiatuta.

          Aipatutako balantzea dagokion urteko ingurumena zaintzeko programari atxikiko zaio.

          Balantze hidrikoa egiteko, ingurumen-organoak ezarritako jarraibide teknikoak jarraitu beharko dira.

          2.6. Tresneriaren kontrola.

          Urtean behin, tresneriaren kontrolean espezializatutako enpresa batek txosten bat egingo du neurri zuzentzaileen funtzionamenduari eta prozesuen eta inguruneko kalitatea kontrolatzeko sistemen funtzionamenduari buruz.

          2.7. Jardueraren adierazleak.

          Sustatzaileak jardueraren funtzionamenduari buruzko parametro adierazle hauen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eraginari dagokionez:

          (Ikus .PDF)

          Adierazle horiek urtero kalkulatu eta kontrolatuko dira, eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztu beharko dituzte.

          2.8. Ingurumeneko finantza-bermearen kontrola, ingurumena zaintzeko programaren IZParen barnean.

          Betearte SAk bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen azterketa (IAA) egin beharko du, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuak, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legea zati batean garatzen duen Erregelamendua onartzen duenak, 34. artikuluan ezarritakoaren arabera, finantza-bermea eratu behar duen ebaluatzeko, urriaren 23ko 26/2007 Legearen 24. artikuluarekin bat etorriz. Finantza-bermea eratu ondoren, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita badago, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari; adierazpen horretan, IV.2 eranskinean adierazitako informazioa jasoko da gutxienez.

          IZParekin batera, honako dokumentu hauek bidali beharko dira, programa aurkezteko prozedura telematikoan gaitutako dokumentu-ereduak erabilita:

          Finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen ingurumen-aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-berme motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da urtean behin.

          Ingurumeneko finantza-bermea eratzetik salbuetsita egonez gero, eta 300.000 eta 2.000.000 euro bitarteko zenbatekoarekin konpon daitezkeen kalteak eragin ditzaketen operadoreak izanez gero (Ingurumen erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 28.b artikulua), erakunde independente batek emandako ziurtagiriaren kopia aurkeztu beharko da urtero; ziurtagiri horrek egiaztatu behar du erakunde horrek etengabe atxikirik egon behar duela Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistemara (EMAS) edo indarrean den UNE-EN ISO 14001 Ingurumen Kudeaketarako Sistemara.

          Operadoreak ingurumen-arriskuen azterketa (IAA) eguneratuko du egoki irizten badu, eta, betiere, jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIaren arabera. Ingurumen-arriskuen azterketaren eguneraketak kasuan kasuko MARMA prozedurako dokumentazioaren barnean aurkeztuko dira.

          3. Emaitzak igortzea.

          Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta azterketen emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

          https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-tramite/eu/

          Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

          Ezarritako baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik bidali beharko da berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, gertatutakoaren berri izan ondoren; horretarako helbide elektronikoa: ippc@euskadi.eus eta inspeccionambiental@euskadi.eus.

          Horrez gain, urtean behin baino gehiagotan egiten diren kontrolak kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.

          Emaitza horiek urtero igorriko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da ingurumena zaintzeko programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozesuen kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisia, epe horretan izandako gorabehera nagusiak bereziki aipatuta eta haien kausa eta konponbide posibleak azalduta; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldez aurretik hala egin ez bada.

          Horrez gain, txosten horretan baimenaren kondizioak betetzen direla eta hondakinek hondakindegietan duten portaeraren ezagutza hobetzen dela frogatuko da, gehitutako datuetan oinarrituta.

          Halaber, hondakinak hondakindegian uzteagatik urte horretan kobratuko diren prezioak ere jasoko dira txosten horretan, hondakin moten edo multzoen arabera banakatuta.

          Urtero aurkeztu behar dira hauek:

          1. bukatutako urteari dagokion balantze ekonomikoa, kontzeptuak xehatuz, bereziki aurreikusi gabeak.

          2. C apartatuan aipatutako finantza-azterketaren eguneratzea. Bertan, diru-sarrerak, aurreikusitako obren gastuak, ustiaketa-gastuak, hala badagokio bermeen zenbatekoaren eguneratzea, eta abar jaso beharko dira. Horrela, justifikatuta egon behar da diru-sarrerek hondakindegiaren instalazioa, ustiapena, zigilatzea eta itxi ondorengo mantentze-lanetatik sortutako gastuak estaliko dituztela.

          3. emaitza ekonomikoen arabera, hondakindegiaren instalazioa, ustiapena, zigilatzea eta itxi ondorengo mantentze-lanetatik sortutako gastuak finantzatzeko helburua zer neurritan bete den adieraziko da, eta negatiboa izanez gero, hartu beharreko neurriak.

            Horri dagokionez, Hondakinak hondakindegietan utziz ezabatzeko jarduera arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuak 9. artikuluan adierazten duen bezala, Betearte SAk justifikatu egin beharko du hondakindegian hondakinak ezabatzeagatik kobratzen den prezioak gutxienez honako hauek estaliko dituela:

          1. Ezarpena eta ustiapenak eragiten dituzten kostuak.

          2. Aseguru edo finantza-berme baliokidea sinatzearen ondoriozko gastuak.

          3. Itxieraren, mantentze-lanen eta itxi ondorengo kontrolaren kostuak, gutxienez 30 urtez.

          4. Eratutako fidantzen kostuak.

          5. Berotegi-efektuko gasen isurpenarekin lotutako kostuak.

            Halaber, hurrengo urtean egin beharreko obren eta hondakinek bete beharreko eremuen aurreikuspena gehituko da, gutxi gorabeherako kotak, aurreko urtean utzitako hondakinen bolumenaren kalkulua, soberakin-gaitasuna eta urte horretan utzitako hondakinen batez besteko dentsitatea adieraziz.

            4. Ingurumena zaintzeko programaren dokumentu bategina.

            Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokaleku xehatua. Aurrekontua ere barne hartu beharko du.

            Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu beharko ditu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

            1. Prebentzio-neurriak eta ohiz kanpoko egoeretan funtzionatzeko kondizioak.

              1. Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko lanak eta mantentze-lanetarako programatutako lanak.

              Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, sortuko diren isurketen eta hondakinen zenbatespena egin beharko du enpresak, eta, dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

              Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak laugarren apartatuko G.4 azpiatalean («Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

              2. Jarduera etetea, itxi ondorengo aldia bukatutakoan.

              Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (90.002 epigrafea, «Hondakinak tratatzeko jarduerak»), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Betearte SAk jarduera bertan behera uztearen berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

              3. Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta jarduketak.

              Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean, ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta ohiz kanpoko egoeretan funtzionatzeko kondizioak zehazten dira. Horiez gain, apartatu hauetan aipatzen diren kondizioak bete beharko dira:

              1. Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntza-materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, fabrikako kolektoreen sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isurketak biltzeko sistemak.

                Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsatzeko arriskua dakarren edozein egoera prebenitzeko.

                Era berean, atmosfera eta ura kutsatzea prebenitzeko eta kutsatutakoa zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, eta abar) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

                Arazteko instalazioei garbiketa eta mantentze-lan egokiak egingo zaizkie errendimendu egokia ziurtatzeko, eta, aldizka, pilatutako solidoak eta lohiak kendu beharko dituzte.

                Jardueran edo arazteko instalazioetan sortzen diren gainerako hondakinei dagokienez (erabateko hustuketa eta biltegietako garbiketa, eta abar), indarreko legeriak dioen moduan tratatuko dira, haien izaeraren arabera.

                Entitate titularrak beharrezko bitartekoak izango ditu nola arazteko instalazioak behar bezala ustiatzeko hala ustekabeko isurketak prebenitzeko beharrezko segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

                Pabiloien barruan zolatak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira, edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

                Ez dago baimenduta hondakin-ura bypass bidez isurtzea arazteko instalazioetan.

                Programatutako mantentze-lanetan nahitaez bypass bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. Bypass horretan aurreikusi gabeko isurketa bat egongo balitz, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidalita apartatu honetako h) letran adierazitakoari jarraituz.

                Debekatutako substantzia isurtzeko berehalako arriskua badago, erabiltzaileak lehenbailehen emango dio horren berri Gipuzkoako Urak partzuergoari, hark instalazioak babesteko neurri egokiak har ditzan.

              2. Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

              3. Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta, orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

              4. Hautsezko produktuak biltegiratzeko, hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estaliak edo itxiak edo silo itxiak izan beharko dira.

              5. Hondakindegia prestatuta egongo da instalazioan sortutako zikinkeria bide publikoan eta inguruko lurretan barreia ez dadin.

              6. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak biltegiratu egingo dira, horiek ingurunean sakabanatzeko aukerarik ematen ez duen moduan.

              7. Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazteko instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu honetan, baldintza hauek azpimarratu behar dira:

                Bultzada-ekipo bikoitza ponpaketa-zulo bakoitzean.

                Larrialdi kasuan lixibiatuen irteera ixteko balbula automatikoa.

                Elektroponpa zentrifugatzaile murgilgarriak eta bultzada-hoditeria erdi zurrunak, larrialdi kasuan, lixibiatuak drainatze-sareko mantentze-zuloetatik tratalekura ponpatzeko.

                Eskuz eteteko giltza, lixibiatuen ontzitiko irteeran.

                Balbula pneumatikoen sistema bikoitz automatikoa, eskuzko giltzaz gain, akats elektrikorik izanez gero lixibiatuen fluxua andeletarantz itxi dadin.

                Erregistro-putzua handigarria eta ikusteko modukoa, ponpaketa ebentual bat konektatzeko aukerarekin.

                Linea elektriko gehigarria biltegiraino. Depositurako kable-sare bikoitz bat dago, kablea edo babesgarriak hautsi edo errez gero existitzen denaren lagungarri gisa

                Edukiera handiko deposituak (2.600 m3), araztegirako bultzadarekin.

                Biltegiratzeko depositu gehigarria lixibiatuak tratatzeko instalazioan (50 m3).

                Lixibiatuak hondakindegira ponpatzeko sistema, lixibiatua berriro hondakindegira birzirkulatzen duen eroanbide baten instalazioari esker (suteen aurkako sistema).

              8. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

              9. Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak; eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

              10. Betearte SAk berehala jakinaraziko die ingurumen-organoari eta Mallabiko Udalari kontrol- eta zaintza-prozeduretan agerian jarritako eragin negatibo esanguratsu oro eta, halaber, ingurumen-organoak hartu beharreko neurri zuzentzaileen izaerari eta egutegiari buruz hartutako erabakia bete beharko du.

              11. Bereziki haizetsuak izango diren egunen iragarpena izanez gero (haizearen abiadura 60 km/h-tik gorakoa), haizeak arrastaka eraman ditzakeen materialak aldez aurretik jaso beharko dira (plastikozko poltsak eta abar).

              12. Gorabeheraren bat izanez gero, agintariei jakinaraztea.

                Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren inguruan kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertakariren baten aurrean, sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertakari horren berri berehala eman beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren), horretarako gaitutako helbide elektronikoaren bitartez: ippc@euskadi.eus eta inspeccionambiental@euskadi.eus. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

                Gorabehera mota.

                Jatorriak eta arrazoiak (unean bertan zehaztu daitezkeenak).

                Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

                Sortutako ondorioak.

                Hala badagokio, epe laburrera aurreikusitako jardunak.

                Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketa edo emisioren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Mallabiko Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, gutxienez datu hauek agertuko dira:

                Gorabehera mota.

                Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

                Gorabeheraren iraupena.

                Ustekabeko isurketaren bat gertatuz gero, emaria eta isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

                Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

                Eragindako kalteen balioespena.

                Hartutako zuzenketa-neurriak.

                Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

                Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

                Baimenaren baldintzak urratzen dituen isuria gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen orekari modu larrian kalte egin badiezaioke, titularrak berehala etengo du isuri hori, eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean eta ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

              1. Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gerta litezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu izango dela, prozesu etengabe batekoa bada, baita aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak ere, ahalik eta denbora-tarte handienarekin.

              2. Larrialdi-egoeretan, babes zibilari buruzko legerian ezarritakoa bete beharko da, eta legeria horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

              1. Instalazioa aldatzea.

                Babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatzeko aukera egongo da, baita neurtu behar diren parametroak, neurketen maiztasuna eta parametroen mugak ere, hala komeni bada araudi berriak indarrean jartzen direlako edo inplikatutako sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharragatik. Era berean, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatzeko aukera egongo da, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

                Instalazioetan egiten diren aldaketa guztien berri eman behar da, osorik beteta helbide elektroniko honetan ageri den formularioa:

                https://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_20194158899329/procedures/proc_20194158899905/es_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.docx

                Organo honen onespena ere eskatu beharko da, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

                Industriako Emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen ditu aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak.

                Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutako irizpideei jarraikiz.

                Halaber, aldatzen dena proiektua bada, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

                Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta lurzoru horrek lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da aldaketa gauzatu aurretik, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

                E-PRTR komunikazioa.

                Urtean behin, martxoaren azken eguna baino lehenago, Betearte SAk aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako isurtzeei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Isurtzeen eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programari jarraikiz.

                Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

                Ingurumen-adierazpena publikoa izango da, bat etorriz uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

                Bosgarrena. Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da honako kasu hauetan:

              1. Instalazioak sortutako kutsadura dela-eta, finkatutako emisioen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

              2. Emisioak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan egindako aldaketa handien ondorioz gehiegizko kosturik izan gabe.

              3. Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta beharrezkoa denean beste teknika batzuk erabiltzea.

              4. Arroko erakundeak, urei buruzko legerian araututakoaren arabera, uste baldin badu ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle baten bidez, ingurumen-baimen integratua emateko organo eskudunera joko du, hark berrikuste-prozesua has dezan gehienez ere hogei eguneko epean.

              5. Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legeriak hala eskatzen badu, edo, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

              6. Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.

              7. ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

              8. Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurri akastunak direla egiaztatzen bada.

              9. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritakoaren arabera egindako analisia eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

                Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspenak ez du sortuko kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan

                Seigarrena. Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:

                Betearte SAren nortasun juridikoa azkentzea indarreko araudiak aurreikusitako kasuetan.

                Horrez gain, ibilgura isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduko 263. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzetan.

                Zazpigarrena. Alderdi hauei erantzuteko, gehienez sei hilabeteko epea ematea Betearte SAri:

                Esku-hartze maila zehazteko proposamen justifikatua, tokian tokiko eraketa hidrologiko espezifikoak eta lurpeko uren kalitatea kontuan hartuta, ebazpen honen K.2.1 azpiapartatuko laugarren apartatuan adierazten den bezala.

                Oinarrizko txostena eguneratzea.

                Zortzigarrena. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 5 d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hondakin ez-arriskutsuetarako hondakindegi-jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa ororen berri eman beharko dio Betearte SAk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

                Bederatzigarrena. Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginak, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartuak, 31. artikuluan dioenari jarraituz, eta aipatutako arauaren 32. artikuluan jasotako zehapenak ezartzea ekar dezake.

                Hamargarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Betearte SAri, Mallabiko Udalari, ingurumeneko baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

                Hamaikagarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

                Hamabigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

                Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 5a.

                Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

                AMAIA BARREDO MARTÍN.

                (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik