Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 5ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 2022ko bekak eman eta ukatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 207
  • Hurrenkera-zk.: 4669
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/05
  • Argitaratze-data: 2022/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko azaroaren 30eko Ebazpenaren bidez, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru bekatarako deialdia egin zen 2022rako (abenduaren 13ko EHAA, 247. zenbakia).

Ebazpen horren 11. artikuluan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak berariazko ebazpen bat emango du bekak emateko eta ukatzeko, eta, ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, emandako beken zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpenaren 9.5 artikuluan ezartzen da hautaketa-batzordeak ordezkoen zerrenda bat ere proposatu dezakeela, pertsona edo talde onuradunek bekari uko egiten diotenerako.

Ebazpen horren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen hau onartu eta berehala egingo da lehen ordainketa; bigarren ordainketa 2023ko ekitaldian egingo da, une horretan eginda dagoen ikerlana baloratu ostean; eta hirugarrena, bekaren helburu den azterlana jaso eta baloratutakoan, 2023ko ekitaldi horretan bertan.

Adierazitako guztiagatik, eta hautaketa-batzordeak egindako proposamena aintzat hartuta, honako hau

Lehenengoa. Berdintasunari buruzko ikerlanetarako 3 beka ematea 2022an. Ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan jasotzen dira beka mota bakoitzaren onuradunak. Beka hogeita hiru mila hirurehun eta hogeita hamahiru (23.333) eurokoa izango da pertsona edo talde onuradun bakoitzarentzat.

Bigarrena. Berdintasunari buruzko 2022ko ikerlanetarako beken ordezkoak izendatzea. I., II. eta III. eranskinetan aipatzen dira, bakoitzari dagokion hurrenkeraren arabera.

Hirugarrena. Berdintasunari buruzko 2022ko ikerlanetarako bekak ukatzea I., II. eta III. eranskinetan adierazita daudenei, han azaltzen diren arrazoiengatik.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Bosgarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 5a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

1. MOTAKO BEKA

ONURADUNA

(Ikus .PDF)

ORDEZKOAK

(Ikus .PDF)

UKATUTAKOAK

(Ikus .PDF)

Kanporatzeko arrazoiak:

  1. Ez du lortu eskatzen den gutxieneko puntuazioa.

  2. Zuzendu gabe.

  3. Ez da deialdi honetakoa.

2. MOTAKO BEKA

ONURADUNA

(Ikus .PDF)

ORDEZKOAK

(Ikus .PDF)

UKATUTAKOAK

(Ikus .PDF)

Kanporatzeko arrazoiak:

  1. Ez du lortu eskatzen den gutxieneko puntuazioa.

  2. Ez da deialdi honetakoa.

3. MOTAKO BEKA

ONURADUNA

(Ikus .PDF)

ORDEZKOAK

(Ikus .PDF)

UKATUTAKOAK

(Ikus .PDF)

Kanporatzeko arrazoiak:

  1. Ez du lortu eskatzen den gutxieneko puntuazioa.

  2. Ez da deialdi honetakoa.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.